Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Ondorio-perpausak

(oraciones consecutivas)
Sarri agertzen dira itzulpenetan horrelako esaldiak:
Era tan grande que..., fuimos tan lejos que...., estaba tan despistado que...

Esaldiok hurrengo egituraren bidez euskaratu daitezke:


HAIN .... EZEN .... BAIT-
● Hain handia zen, ezen bost kilometrora ikus baitzitekeen. ​Era tan grande que se podía
ver a cinco kilometros
● Hain urrun joan ginen, ezen ilundu egin baitzitzaigun. ​Fuimos tan lejos que se nos hizo
de noche
● Hain despistatuak ziren, ezen euritako guztiak galtzen baitzituzten. ​Eran tan despistadas
que perdían todos los paraguas

Adibide hauetan, bi perpaus ditugu eta bigarrena lehenengoaren ondorioa dugu.

OHARRAK:
1)​ "​Non​" ​ere erabil daiteke ​"​ezen"​ -​en ordez.
● Hainbeste diru zuten non ez baitzekiten dirua zertan gastatu ere. ​Tenían tanto dinero que
no sabían ni en que gastarlo

2) Aditzari aurretik ​"bait-​" e​rantsi ordez, atzetik ​"-​n"​ jar dakioke​.


● Hain handia da, ezen bost kilometrora ikus daitekeen.

3) Sarritan, perpaus nagusiko hitzen ordena aldatu egiten da. Adibidez:


● Hain​ polita ​da​, non ezin baita deskribatu
● Hain da​ polita, non ezin baita deskribatu​Bigarren ereduak ​balio enfatikoa ​dauka eta
lehenengoa baino maizago erabiltzen da

4) "​Hain"​ hitzaren ordez, "​honen​" eta "​horren​" ere erabil daitezke. Era berean, "​hainbeste​"
erabili ordez, "​honenbeste​" eta "​horrenbeste​" ere erabil daitezke. Adibideak:

● Honen​ nekatuta nengoen, ezen ez baineukan ezertarako gogorik.


● Atzo ​horren​ lanpetuta ikusi zintudan, non ez bainintzen ezer esatera ausartu.
● Honenbeste​ haserretu nintzen, ezen pikutara bidaltzeko zorian egon bainintzen
● Zu uretara jausi zinenean, ​horrenbeste​ beldurtu zinen, non negarrez hasi baitzinen

You might also like