Azelerazio Zentrifugoa Eta Coriolis-Ena

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

1/3/2021 Azelerazio zentrifugoa eta Coriolis-ena

Azelerazio zentrifugoa eta Coriolis-ena


Zinematika

Higidura erlatiboa Coriolis-en azelerazioa


Higidura erlatiboa Azelerazio zentrifugoa
translazio uniformeaz
Saiakuntza
Higidura erlatiboa
errotazio uniformeaz

Azelerazio zentrifugoa Orri honetan aztertuko da Ipar hemisferioan eta h altueratik bertikalki
eta Coriolis-ena erortzen uzten den gorputz baten mugimenduan duten eragina Coriolis-en
azelerazioak eta azelerazio zentrifugoak, Lurraren errotazioaren eraginez.

Aukeratuko den erreferentzia-sistema EZ INERTZIALA da, alegia


Lurrarekin batera biratzen ari dena. Zeruko gorputzen dinamikaren ikasgaian
Coriolis-en azelerazioaren eragina aztertuko da baina erreferentzia sistema
inertzialaren ikuspegitik.

Coriolis-en azelerazioa
Hona Coriolis-en azelerazioaren adierazpena:

aco= -2w ´ v

hemen w planetaren errotazioaren abiadura angeluarra da eta v gorputz baten


erorketa-abiadura behatzaile ez inertzialarekiko. Demagun planetaren ipar
hemisferioan gaudela eta l angeluaz adierazten dela tokiaren latitudea.
Orduan Coriolis-en azelerazioa honelakoa da:

Beheragoko irudian ikus daiteke w abiadura angeluarrak tokiko plano


horizontalaren Ipar-Hego norabidearekin osatzen duen angelua l dela hain

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/coriolis/coriolis.htm 1/4
1/3/2021 Azelerazio zentrifugoa eta Coriolis-ena

zuzen. Orduan Coriolis-en azelerazioa ekialderantz da (ipar hemisferioan) eta


hona bere modulua:

ay=2w v·sin(90+l )=2w v·cosl

Z ardatzaren norabidean azelerazioa grabitatearena da: az= g

Orduan tokiko planoan mugimendu bi ditugu konposatuta:

Z ardatzaren norabidean uniformeki azeleratua:

Y ardatzaren norabidean azeleratua (azelerazio aldakorra)

Gorputza pausagunetik abiatu dela hartu da, honako posiziotik: z=h, y=0.

Coriolis-en azelerazioa maximoa da erortzen ari den gorputza ekuatorean


badago, l =0º , eta nulua da poloetan, l =±90º. Poloetan v erorketa-abiadurak
eta w abiadura angeluarrak norabide bera dute, biek bertikala, eta horregatik
bi bektoreen arteko biderketa bektoriala nulua da.

Adibidea:

Ekuatorean bagaude, l =0, eta gorputza erortzen uzten bada 100 metroko
altueratik, desbiderapena y=2.2 cm ekialderantz gertatzen da.

Azelerazio zentrifugoa
l latitudeko toki batean bagaude, Lurrarekin batera zirkulu bat deskribatzen
dugu bere ardatzaren inguruan. Zirkulu horren erradioa hau da: r=R·cosl.
Azelerazio zentrifugoa erradiala da eta kanporantz, ondoko irudiak erakusten
duen bezala, eta bere modulua hau da:

ac=w 2r= w 2R·cosl .

Hona Lur planetaren datuak:

Errotazio abiadura angeluarra, w, bira bat (2·p) 24 orduro (86400 s).


Lurraren erradioa R=6370 km.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/coriolis/coriolis.htm 2/4
1/3/2021 Azelerazio zentrifugoa eta Coriolis-ena

Azelerazio zentrifugoa bi osagaitan bana daiteke,

Planetaren erradioaren norabidea (Z ardatza): grabitatearen norabide


bera duenez eta aurkako noranzkoa, g0 grabitatea ahultzeko eragina
du.

g= g0 -w 2R·cos2l .

Ekuatorean, l =0º, azelerazio zentrifugoa maximoa da: w2R,


baina hala ere oso txikia da g0-ren aldean.

Tokiko Ipar-Hego norabideko osagaia (X ardatza): gorputz guztiak


hegoalderantz bultzatzen ditu. Hona bere balioa:
ax=ac·sinl=w2R·cosl ·sinl.

Azelerazioaren osagai honen eraginez, erortzen ari den gorputz


orok hegoalderanzko higidura zuzen eta uniformeki azeleratua
jasaten du X ardatzaren norabidean.

Osagai hau nulua da ekuatorean bertan eta poloetan, l =0º eta l


=±90º.

Adibidea:

Demagun tokiko latitudea l =45º dela. 100 metroko altueratik erortzen den
gorputz batek jasaten duen desbiderapena hegoalderantz x=17.3 cm da.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/coriolis/coriolis.htm 3/4
1/3/2021 Azelerazio zentrifugoa eta Coriolis-ena

Saiakuntza
Idatzi:

Tokiaren Latitudea, l , desplazamendu-barra mugiarazten.


Gorputza erortzen uzten deneko Altuera, h, desplazamendu-barra
mugiarazten edo laukian idazten.

Hasi botoia sakatu.

Kalkula bitez gorputzak erortzean jasaten dituen desbiderapenak, bai


Coriolis-en azelerazioak ekialdera eragindakoa (Y ardatzean), zein azelerazio
zentrifugoak hegoaldera (X ardatzean), eta gero egiazta bitez emaitzok
programa interaktiboan.

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/cinematica/coriolis/coriolis.htm 4/4

You might also like