Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

1/3/2021 Elastikotasun-modulua nola neurtu

Elastikotasun-modulua nola neurtu


Solido zurruna

Estatika. Elastikotasun-modulua
Elastikotasuna
Young-en modulua nola neurtu
Indar baten momentua
Elastikotasun-modulua Saiakuntza
nola neurtu
Habe bat makurtzea Orri honetan esperimentu bat simulatuko da hari metaliko baten elastikotasun-modulua neurtzeko. Hariaren
(flexatzea) luzera finkoa da, metro bat, baina sekzioa aukeran alda dezakegu.
Habe bat gilbortzea
Elastikotasun-modulua
Ebakidura-modulua
nola neurtu
Katenaria

Metalezko hari batek trakzio-esfortzu bat jasaten duenean luzatu egiten da


eta bere sekzioa estutu egiten da. Haria luzea bada eta oso estua,
deformazio bi horietatik nabarmenena luzapena izaten da.

Harien luzapen elastikoa ikertzen denean, aurkitzen da aplikatutako F


indarra eta DL luzapena proportzionalak direla, edo bestela esanda,
esfortzua (F/S) eta deformazio unitarioa (DL/L0) proportzionalak direla:

Erlazio horretan S hariaren sekzioa da (S=p r2) eta Y materialaren elastikotasuna adierazten duen ezaugarria.
Young-en modulu deritzo eta material batetik bestera asko aldatzen da. Ikusten denez, F indar berdinaz
tiratuz gero, sekzio txikiko hari batek luzapen handiagoak ditu sekzio handiko hari batek baino.

Metala Young-en modulua Y·1010 N/m2


Kobrea, hotzean tenkatua 12.7
Kobrea, fundiziokoa 8.2
Kobrea, laminatua 10.8
Aluminioa 6.3-7.0
Karbonodun Altzairua 19.5-20.5
Aleatutako Altzairua 20.6
Altzairua, fundiziokoa 17.0
Zinka, laminatua 8.2
Letoia, hotzean tenkatua 8.9-9.7
Itsas-Letoia, laminatua 9.8
Aluminiodun Brontzea 10.3
Titanioa 11.6
Nikela 20.4
Zilarra 8.27

Iturria: Koshkin N. I., Shirkévich M. G.. Manual de Física Elemental. Mir argitaletxea, 1975.

Grafikoki adierazten bada hariari aplikatzen zaion


esfortzua deformazio unitarioaren menpe, ondokoa
bezalako grafiko bat lortzen da.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/alargamiento/alargamiento.htm 1/4
1/3/2021 Elastikotasun-modulua nola neurtu
Lehen atalean, esfortzua eta deformazio unitarioa
elkarren proportzionalak dira (alde zuzena). Atal horri
eskualde "elastikoa" edo lineala deritzo. Eskualde
horretan esfortzua gutxituz gero, hariak hasierako luzera
berreskuratu egiten du.

Aldiz, esfortzuak muga bat gainditzen badu (limite


elastikoa) deformazioak ez dio esfortzuari linealki
jarraitzen (proportzionaltasuna galtzen du), eta hariaren
portaera elastiko izatetik "plastiko" izatera pasatzen da.

Esfortzu-muga horretatik gora, esfortzua pixka bat handituz gero, deformazioa asko handitzen da, eta
esfortzua eteten bada, jadanik hariak ez du berreskuratzen bere hasierako luzera, "hondar-luzapen" bat
geratu egiten zaio, L0 , eta esaten da hariak deformazio "iraunkorra" edo permanentea hartu duela.

Esfortzuak handitzen jarraitzen badu, hariaren deformazioa maximo bateraino iristen da, izan ere, "haustura-
muga". "Limite elastikotik" "haustura-mugara" bitarteko eskualde osoari "eskualde plastiko" deritzo, eta
behin eskualde horretan sartuz gero, hariak deformazio iraunkorrak jasaten ditu.

Material baten "eskualde plastikoa" oso zabala bada, orduan materialari "harikor" deritzo, baina eskualde
plastikoa estua bada, alegia haustura-muga limite elastikotik hurbil gertatzen bada materialari "hauskor"
deritzo.

Gainera zenbait materialek, esaterako kautxuak, bestelako


fenomeno bat erakusten dute: esfortzua handitzen doanean,
deformazio unitarioa ez da linealki hazten (kurba gorria), baina
esfortzua eteten denean materialak bere hasierako luzera
berreskuratzen du (portaera elastikoa). Hala ere, deformazioaren
itzulerako bidea (kurba urdina) ez da izaten joaneko bide berbera.

Esfortzua handitzean eta gutxitzean deformazioaren kurbek ez


badute bide berbera jarraitzen, esan ohi da "histeresi elastikoa"
gertatzen dela. Material magnetikoek ere badute antzeko portaera,
aplikatutako eremuaren eta materialaren magnetizazioaren artean.

Froga daiteke, deformazioaren kurba bien artean mugatutako azalera, material elastikoaren barnean
barreiatutako energiaren proportzionala dela. Zenbait gomak histeresi elastiko handia dute, eta horregatik
dira oso egokiak bibrazioen energia zurgatzeko.

Elastikotasun-modulua nola neurtu

Irudian erakusten den tresna esperimentalak, metro beteko hari bat du, horizontalki kokatuta eta ezkerreko
muturretik tinko lotuta. Hariaren beste muturra (eskumakoa) polea batetik pasatzen da eta pisuak eskegitzen
zaizkio (F): 100 g, 250 g edo 500 g.

Hariaren eskumako muturrean pisuak eskegitzerakoan materiala luzatu egiten da eta poleak angelu bat
biratu egiten du. Polearen erradioa r bada, orduan poleak biratuko duen angelua hau da: DL/r

Hari metalikoaren luzapena oso txikia izaten denez, polearen angelua eskala batean neurtu ahal izateko,
orratz luze bat kokatzen da, polearen erradioa baino luzera handiagoa duena, esaterako R=10·r.

Ondoko irudiak erakusten duen bezala, arkuen luzerak erradioen


proportzionalak dira, beraz:

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/alargamiento/alargamiento.htm 2/4
1/3/2021 Elastikotasun-modulua nola neurtu

s arkua DL luzapena baino 10 bider luzeagoa da.

Adibidea:

Hariaren sekzioaren erradioa: 0.25 mm


Materiala: Aluminioa
Hariaren mutur askean 6 pisu kokatzen dira: 250 g-koak denak.

Beraz, aplikatutako indarra hau da: F=mg=6·0.25·9.8 N

Demagun eskalan neurtzen den luzapenaren arkua hau dela: s=1.19 cm. Orduan, hariaren luzapena hamar
bider txikiagoa da: DL=1.19 mm.

Eta bukatzeko, Young-en modulua kalkulatzen da, esfortzuaren eta deformazio unitarioaren zatiduraz:

Y=6.29·1010 N/m2

Datu "esperimentalak" grafikoki adieraztea

Hariaren mutur askean pisuak eskegitzen diren heinean, luzapena neurtu behar da eta datu-bikoteak jaso
(pisua-luzapena). Ondorengo programa interaktiboan, ezkerreko aldean, datu bikoteak automatikoki biltzen
dira neurketa bat gauzatzen den bakoitzean, eta idatzita erakusten dira.

Zenbait datu-bikote bildu ondoren Grafikoa botoia sakatu, eta programak datu "esperimentalok" grafikoki
erakutsiko ditu:

Ardatz bertikalean, hari metalikoaren luzapena, DL, mm-tan.


Ardatz horizontalean, pisua, m kg-tan.

Esperimentua akatsik gabe burutu bada, puntu esperimentalek zuzen bat osatuko dute: DL=a·m. Puntuek
osatzen duten zuzena kalkula daiteke karratu minimoen metodoarekin (edo erregresio linealarekin). Ondoko
programa interaktiboak zuzen horren a malda kalkulatu eta idatziz ematen du, eta datu horretatik metal
horren Young-en modulua kalkula daiteke.

Demagun programak eman digula a maldaren balioa (a=DL/m), bere unitateetan: m/kg. Orduan Young-en
modulua kalkulatzeko honako prozedura jarraitu behar da:

Demagun esperimentu simulatua burutu dela honelako hari batekin:

Hariaren sekzioaren erradioa: r=0.25 mm.


Materiala, Aluminioa.

Programa interaktiboak zuzenaren malda kalkulatzen du eta honako emaitza ematen du: a= 7.92·10-4 m/kg.
Orduan, aluminioaren Young-en modulua honela kalkulatzen da:

Saiakuntza
Aukeran idatz daitezke:

Hariaren sekzioaren Erradioa, mm-tan, dagokion kontrolean idatziz.


Hari metalikoa osatzen duen Materiala, dagokion kontrolean aukeratuz.
Mutur askean eskegiko diren pisu-mota: 100g, 250 g, edo 500 g. dagokion botoia aktibatuz.

Berria botoia sakatu.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/alargamiento/alargamiento.htm 3/4
1/3/2021 Elastikotasun-modulua nola neurtu
Saguarekin pisu bat hartu eta hariaren mutur askean eskegitzen da. Haria luzatu egiten da, orratzak luzapena
adierazten du eta pisua-luzapena datuak ezkerreko zutabean idatzita agertzen dira.

Behin eta berriz pisu gehiago eskegitzen dira aurreko pisuaren azpian. Berriz ere, haria luzatu egiten da,
orratzak luzapena adierazten du eta pisua-luzapena datuak ezkerreko zutabean idatzita agertzen dira.

Zenbait pisu eskegi ondoren (gehienez 10), Grafikoa botoia sakatu eta programak erakusten du pisua-
luzapena zuzena eta maldaren zenbakizko balioa kalkulatzen du. Maldaren zenbakizko baliotik Young-en
modulua kalkulatu behar da.

Lortutako emaitza egiaztatzeko, Erantzuna botoia sakatu eta programak hautatutako materialaren Young-en
modulua erakusten du.

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

Saguarekin, pisuak hartu eta eraman itzazu hariaren mutur askean eskegi arte.

www.sc.ehu.es/sbweb/fisika/solido/din_rotacion/alargamiento/alargamiento.htm 4/4

You might also like