Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 15

Departamento de Ingeniería Eléctrica

Ingeniaritza Elektrikoa Saila


Sistema elektrikoen analisia eta diseinua

6. praktika
Transformazio-guneen lurrerako
konexioa
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

1. Sarrera
Praktika honetan lur-jartzearen kalkulu-prozesua aztertuko da, transformazio-guneen (TG)
kasuan zentratuz. Horretarako Ormazabalen amiKIT softwarea erabiliko dugu
(www.ormazabal.com).

Transformazio-gune bat transformadore bat edo batzuk, tentsio altu eta baxuko tresneria,
konexio eta elementu lagungarriak dituen instalazio bat da energia BT-n eskaintzeko ET-ko sare
batetik abiatuta (edo alderantziz). Era honetan, transformazio-guneak ET eta BT sareen arteko
muga dira.

TG-ak irizpide ezberdinak jarraituz klasifika daitezke:

 TG-rako elikadura akometidaren funtzioan: aireko edo lur azpiko lineen bidez elikatuta.
 Kokalekuaren arabera: barnekoak (beste erabilera batzuetarako eraikuntzan, eraikuntza
aurrefabrikatuan, lur azpikoak, …) edo gainazalekoak.
 TG-aren jabetzaren arabera: konpainia edo bezeroarena.

TG baten funtsezko osagaiak ET/BT transformadorea dira, ET-ko ekipamendua eta BT-ko
ekipamendua. 1. Irudian elementu ezberdinen kokapena ikus daiteke TG baten barnean.

BT-ko
KOADROA BT-ko
KABLEAK

ET-ko
TRANSFORMADOREA
ZELDAK

INGURATZAILEA

ET-ko
KABLEAK

1. irudia. Elementuen kokapena.

ET/BT-ko potentzia-transformadorea TG-aren oinarrizko elementua da. Erabilitako


transformadorea lehorra, olioan bustia edo TG motaren araberakoa izan daiteke. Erabilitako
konexio talde normalizatua Dyn11 da, hau da, ET primarioa triangeluan eta BT-koa izarrean,
neutroko bornea eskuragarri duela tentsio konposatuko edo tentsio sinpleko hartzaile
ezberdinak elikatzeko eta sekundarioaren neutroa lurrera konektatzeko.

1
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa
ET ekipamenduari buruz, TG-ak ekipatzeko ET-ko tresneria ezberdina dago merkatuan, jadanik
muntatuta eta zelden barnean beraien artean konektatuta dauden neurketa-trafoak barne.
Zelda mota ezberdinak daude beren eskema elektriko indibidualaren arabera, eskema
orokorraren funtzio ezberdinekin korrespondentzia dutenak. Horrela instalazioaren eskema
elektrikoa zelda indibidualak konektatuz lortzen da. 2. eta 3. irudietan TG baten diagrama hari-
bakarra ikus daiteke konpainien eta bezeroen kasurako.

2. irudia. Begiztaz elikatutako konpainia TG baten diagrama hari-bakarra.

2. irudia. Begiztaz elikatutako bezero TG baten diagrama hari-bakarra.

Azkenik, BT-ko ekipamendua lau faseetako (hiru fase eta neutroa) koadro edo armairu batez
osatuta dago, non trafotik etortzen diren eroaleak konektatzen diren, eta fusible etengailuez
babestutako BT-ko irteera jakin batzuez. Bezeroaren TG-aren kasuan BT-ko ekipamenduak
“koadro orokorra” deritzona osotzen du, normalean TGan bertan ez dagoena baina honen
kanpoaldean egoten dena bertatik hurbil. Kasu horretan, sekundarioaren borneetatik ,TG-tik
kable ezberdinak ateratzen dira BT-ko koadroaren sarrera etengailuekin konektatzeko.

Gainera, TG-an bi lur-konexio ezartzea beharrezkoa izaten da:

2
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa
 Babes-lurra: TG-aren barneko zati metalikoak konektatzen dira bertara, normalean
tentsio gabe daudenak baina errore baten eraginez tentsioan egon daitezkeenak.
 Zerbitzuko lurra: ET eta BT-ko zirkuitu elektrikoak osotzen dituzten elementuak
konektatzen dira lur honetara, adibidez, BT-ko sekundarioaren neutro puntua.

Transformazio-guneen lur-konexioaren diseinurako UNESA-k “Método de cálculo y proyecto de


instalaciones de puesta a tierra para centros de transformación conectados a redes de tercera
categoría” argitarapenean gomendutako metodoa aplikatzen da.

2. Transformazio-guneen lur konexioa


Transformazio-guneak lurrera konektatzeko, eroale horizontalak pika bertikalekin edo begizta
errektangularrak pikekin edo pikarik gabe erabiltzen dira elektrodo gisa. Lur jartzeko
elektrodoen dimentsioak TG-etarako eraikinetan erabiltzen direnak dira, eraikinerako
zimendatzeak aprobetzatzeko lur-jartzeko elektrodoa jartzeko. Elektrodo horien ezaugarriak
UNESAk egindako “Método de cálculo y proyecto de instalaciones de puesta a tierra para centros
de transformación conectados a redes de tercera categoría” liburuan aurkezten dira.

4. irudian agertzen den moduan, konfigurazio bakoitzaren berezko parametroak dira:

 Kr: lur-jartzeko elektrodoaren unitateko erresistentzia (/(m)).


 Kc: instalakuntzaren unitateko kontaktu-tentsio maximoa (V/(mA)).
 Kp: instalakuntzaren unitateko urrats-tentsio maximoa (V/(mA))

Parametro horiek kontuan hartuta, erresistentzia, kontaktu- eta urrats-tentsioak horrela


kalkulatzen dira:

R = Kr· U’c = Kc··IE U’p = Kp··IE

non  lurraren erresistibitatea da (m) eta IE lur-jartzeko elektrodotik pasatzen den korrontea
(A).

Lur-jartzeko korrontea lurrerako akats-korrontea bezalakoa edo txikiagoa izan daiteke, segun
eta lur-kableak egotea aireko lineen kasuan, edo kableen pantailak lurrera konektatzea
lurperatutako kableen kasuan.

3
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

4. Irudia. Lur-elektrodoen adibidea.

Lur-konexiotik igarotzen den intentsitatea akats-intentsitatea Id izango da, zein neutroaren


konexioaren araberakoa izango den (trafoaren inpedantziak mespretxatuz):

 Isolatutako neutrodun sareetan:


√3𝑈𝑛 √3𝑈𝑛 (𝜔𝐶𝑎 𝐿𝑎 + 𝜔𝐶𝑐 𝐿𝑐 )
𝐼𝑑 = =
2 √1 + (𝜔𝐶𝑎 𝐿𝑎 + 𝜔𝐶𝑐 𝐿𝑐 )2 (3𝑅)2
√(3𝑅)2 + ( 1 )
𝜔𝐶

Un sarearen tentsio konposatua izanik eta Ca, La, Cc eta Lc, TG-a elikatzen duten aireko
lineen eta lurpeko lineen kapazitate homopolarra eta luzera izanik. R lur-konexioaren
erresistentzia da.

 Neutroa inpedantziaz lurrera konektaturiko sareetan:


𝑈𝑛
𝐼𝑑 =
√3√(𝑅𝑛 + 𝑅)2 + 𝑋𝑛 2

Un sarearen tentsio konposatua da, Rn eta Xn MT sareko neutroaren erresistentzia eta


erreaktantzia dira, eta R lur konexioaren erresistentzia da.

4
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

3. TG-en lur konexioaren diseinua


Oro har, hurrengo elementuak kontuan hartzen dira:

 Pertsonen segurtasuna, urrats- eta kontaktu-tentsioak.


 BT aldeko instalazio aldearentzako onartutako gaintentsioak.
 Akats-korrontearen mugak babesen funtzionamendu egokia ziurtatzeko.
 Kanpora transferitu daitezkeen tentsioak.

3.1. Pertsonen segurtasuna


Instalazioan agertzen diren urrats- eta kontaktu-tentsioak (U’c eta U’p), onartutako balioak
baino txikiagoak izan behar dira (Uc eta Up). Azkeneko balore hauek UNESA-ren prozeduran
MIE-RAT 13 agertzen diren adierazpenak erabiliz kalkulatzen dira:

𝑅𝑎1
+ 1.5𝜌𝑠
𝑈𝑐 = 𝑈𝑐𝑎 (1 + 2 )
1000

2𝑅𝑎1 + 6𝜌𝑠
𝑈𝑝 = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + )
1000

non s gainazaleko erresistibitatea, Ra1 zapaten erresistentzia baliokidea eta Uca oinarrizko
kontaktu-tentsio maximoa diren.

Urrats-tentsioaren kasuan, izan daiteke, gainazaleko erresistentziaren balorea ezberdina izatea


oin bakoitzarentzako. Hauxe normala da TG-aren sarreran oin bat hormigoiaren gainean
dagoenean eta bestea eraikin gabeko zoruan. Kasu honetan sarrera edo sarbide tentsioari buruz
Up(acc) buruz hitz egiten da eta hurrengo formularen bidez determina daiteke:

2𝑅𝑎1 + 3𝜌𝑠 + 3𝜌𝑠′


𝑈𝑝(𝑎𝑐𝑐) = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + )
1000

s eta ’s lurraren gainazaleko erresistibitateak dira oin bakoitzarentzako.

Kontaktu-tentsioaren balioa, balio maximo onargarriaren azpitik mantentzea zaila izan daiteke,
elektrodo oso dimentsionatuak erabili behar izanez. Hau saihesteko araudiak neurri gehigarriak
hartzea ahalbidetzen du. Konkretuki, UNESA prozedurak eraikuntzako TG-entzako hurrengo
neurriak aurkezten ditu:

 4 mm baino txikiagoko diametro biribileko sare elektrosoldatu bat egitea TG-aren


lokalaren zoruan, 0.3 x 0.3 m baino handiagoa ez den erretikula bat eratuz eta 0.1 m
hormigoizko plaka batez babestuta, eta lurrerako sarera konektatuta diametralki
kontrajarriak diren bi puntuetan. Horrekin TG-aren zorua gainazal ekipotentzial bat
izatea lortzen da eta kontaktu- eta urrats-tentsioen arriskua desagertzen da barnean.

5
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

 TG-aren kanpoko ate eta errejilla metalikoak ez dute kontakturik edukiko tentsiopean
gelditu daitezkeen masa eroaleekin. Horrela kanpoko kontaktu-tentsioa zero ingurukoa
izango da.

Aurreko neurriak hartzen diren kasuan ez da beharrezkoa izango kanpoko eta barneko kontaktu-
tentsioak kalkulatzea, balore horiek ia zero izango baitira. Bestela, proiektu arduradunak beste
neurri batzuk justifikatu beharko ditu edo aipatutako tentsioen balioak justifikatu eta egiaztatu
beharko ditu.

3.2. BT-ko gaintentsio onargarriak


ET-ko aldean akats bat gertatzerakoan, lur-konexioak hartzen duen akats-tentsioa BT-ko
elementuetan aplikatu egiten da, horiek lur-konexiora konektatuta baitaude.

𝑈𝐸 = 𝑅 · 𝐼𝐸

Hortaz, BT-ko isolamendu-maila akats-tentsioa baino handiagoa izan beharko da:

𝑅 · 𝐼𝐸 < 𝑈𝑎𝑖𝑠𝑙,𝐵𝑇

BT-ko isolamendurako UNESA-k gomendatutako balioa 10000 V dira.

3.3. Akats-intentsitatearen mugaketa


Id akats-intentsitatea ahalik eta txikiena izan behar da, lur-elektrodoan agertzen den tentsioa
ahalik eta txikiena izateko. Bestalde, intentsitateak balio minimo bat izan behar du akatsa
detektatu eta moztu behar duten babesek zirkuitulaburra detektatzeko.

3.3. Kanpora transferitu daitekeen tentsioen ikerketa


Behin elektrodoa diseinatuta, kanpoaldera tentsioak transferitzen ez direla bermatu beharko
da. TG-etan zehazki, neutroaren lur-jartzetik transferentzia dagoen aztertu beharko da.

Lur-jartzeko sistema bakarra jarri ahal izateko beharrezkoa da elektrodoak har dezakeen
potentziala isolamendu-maila baino txikiagoa izatea. Hau da:

𝑈𝐸 = 𝑅 · 𝐼𝐸 < 1000𝑉

Hau betetzen ez bada, neutroaren lur-jartzea eta TG-aren babesen lur-jartzea distantzia batez
banandu beharko da. Distantzia horrekin bermatu behar da babes-elektrodoak zerbitzuko
elektrodoari transmitituko lukeen tentsioa 1000V baino txikiagoa izango dela. Distantzia hori
kalkulatzeko:

𝜌 · 𝐼𝐸
𝐷≥
2 · 1000 · 𝜋

non  lur zoruaren erresistibitatea da eta IE babes-elektrodoaren akats -intentsitatea.

4. TG-en dimentsionamendua amiKIT erabiliz


“amiKIT” softwarea erabili egingo da Cantabriako konpainiako TG bat dimentsionatzeko. 20 kV-
eko zerbitzu-tentsio batentzako, saretik begiztak elikatutako (bi sarrera/irteera), eta ET-ko

6
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa
elikadura linearen 400 A-ko intentsitate izendatu (begizta intentsitatea) batentzako
dimentsionatuko da.

Olioan bustitako transformadore bakar bat edukiko da, 400 kVA-ko potentzia izendatuarekin eta
hutseko 20 kV/420 V transformazio-erlazioarekin. ET-ko tresneria CGMCOSMOS modularra
izango da 24 kV asignatutako tentsioarekin. Transformadorearen babes-zelda fusibledun karga
etengailu batekin ekipatuta egongo da. BT-ko koadroak 4 irteera edukiko ditu fusibleekin
babestuta.

TG-aren eraikuntza aurrefabrikatua da, txabola erakoa, hormigoizko estaldurarekin eta bloke
bakarreko (PFU) estrukturarekin, akabera estandarrean. Ez da gehiegizko transformadore eta
zeldentzako espazioa aurreikusiko.

ET sareko neutroa isolatuta dago, TG-a elikatzen duten lur azpiko lineen luzera 10 km-koa izanik
(lur azpiko lineen kapazitatea 0.25 F/km-koa da). Konpainiaren informazioa jarraituz, lurrerako
akats intentsitate maximoa 20 A-koa da eta argitze-denbora maximoa 0.7 s. Lur-zoruaren
erresistibitatea 150 m da, eta babeseko lur sistemaren geometria eraztun angeluzuzena izango
da. Aurreko informazioarekin bat etorriz, TG-aren diseinu datuak 5. irudian laburtu dira:

7
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

5. irudia. TG-aren diseinu datuak.

Behin datu guztiak sartuta, TG-ren kalkulua exekutatzeko tresneria-barrako Construir botoia
sakatu.

Proiektuaren informazioa teknikoa, proiektuaren dokumentazioan dago, tresneria-barrako


Memoria botoian. Konkretuki, Cálculos dokumentua sortuko da.

8
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

6. irudia. Proiektuaren dokumentuen sortzea.

 Lur-jartzeko erresistentzia maximoa eta akats-korrontea

√3𝑈(𝜔𝐶𝑎 𝐿𝑎 +𝜔𝐶𝑐 𝐿𝑐 )
𝐼𝑑 =
√1+(𝜔𝐶𝑎 𝐿𝑎 +𝜔𝐶𝑐 𝐿𝑐)2 (3𝑅)2
Lur-jartzeko erresistentzia: R  ___________
𝑅 · 𝐼𝑑 ≤ 𝑈𝐵𝑇 = 10000𝑉

 Elektrodo mota aukeratzea:


Elektrodoaren lur-jartzeko erresistentziaren unitateko balioa:

𝐾𝑟 ≤ 𝜌
𝑅
Kr  ___________

Aukeratutako elektrodoaren konfigurazioa: _____________________

o Elektrodoaren geometria: _______________________


o Sarearen distantzia (elektrodoaren dimentsioak): _____________________
o Elektrodoaren sakontasuna: ______________
o Pika-kopurua: ______________
o Piken luzera: _________________
o Aukeratutako lur-jartzeko elektrodoaren berezko parametroak:
 Unitateko erresistentzia: Kr = ____________
 Unitateko urrats-tentsioa: Kp = ____________
 Unitateko kontaktu-tentsioa: Kc = Kp(acc) = ____________

 Aukeratutako elektrodoarekin lortutako balioak:


o Lur-jartzeko erresistentzia (): _________
o Lurrerako akats-korrontea I´d (A): ______________
o Akats-tentsioa (U’d = R·I’d): __________________
o Urrats-tentsioa sarbidea (U’p(acc)=Kp(acc)··I’d): ________________

9
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa
o Urrats-tentsioa kanpoan (U’p=Kp··I’d): _______________
 Tentsio onargarrien kalkulua:

2𝑅𝑎1 +6𝜌𝑠 2𝑅𝑎1 +3𝜌𝑠 +3𝜌𝑠′


𝑈𝑝 = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + 1000
) 𝑈𝑝(𝑎𝑐𝑐) = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + 1000
)

o Urrats-tentsioa sarbidean (Up(acc)): ________________


o Urrats-tentsioa kanpoan (Up): _______________
 Lur-jartzeko sistemaren diseinua konprobatzea:
o Pertsonentzako segurtasu a
 Urrats-tentsioa TG-rako sarbidean: ___________________
 Urrats-tentsioa TG-tik kanpoan __________________
o BT-ko akats-tentsioa eta isolamendu-tentsioa: ________________
o Akats-korrontea: ____________________
 Kanpora transferitu ahal diren tentsioak ikertzea:
o Zerbitzu- eta babes-lurrak banandu behar dira? ________
o Bananduta baldin badaude
 Banantze-distantzia minimoa: ______________
 Zerbitzu-lurraren aukeratutako konfigurazioa: ___________________

6. Ariketa
Diseinatu konpainiaren TG bat Madrilen, 20 kV zerbitzuko tentsio batentzako (Iberdrola), ET
elikadura linearen 400 A-ko intentsitate izendatu batentzako, begiztaz elikatuta ET saretik (bi
sarrera/irteera). Olioan isolatutako transformadore bakarra edukiko dugu, 400 kVA-ko potentzia
nominal batekin eta 20 kV/420V-ko hutseko transformazio erlazioarekin.

ET-ko tresneria CGMCOSMOS modularra izango da 24 kV-ko tentsio asignatuarekin.


Transformadorearen babes zelda kargako etengailu bat edukiko du fusibleekin eta babes
orokorrekoa etengailu automatikoa edukiko du. Konpainia eta bezeroaren zatien artean
banaketa fisikoa egongo da, konpainiaren partetik etengailu eta PAT bidez. BT-ko koadroak 4
irteera edukiko ditu fusibleekin babestuta.

TG-aren eraikuntza aurrefabrikatua da, txabola erakoa, hormigoizko estaldurarekin eta bloke
bakarreko (PFU) estrukturarekin, estandar amaierarekin, eta gehiegizko transformadore eta
zelden erreserba espazio gabe. MT sareko neutroa lurrera lotuta dago 25 -ko erreaktantzia
baten bidez. Konpainia elektrikoaren informazioaren arabera, akats-intentsitate maximoa 450 A
dira 0.7 s-ko argitze denbora batekin.

Azkenik, lur konexioa eraztun laukizuzeneko geometria jarraituz konfiguratu nahi da, lur
zoruaren erresistibitatea 400 m izanik.

10
6. Praktika. Transformazio-guneen lurrerako konexioa

7. Irudia. amiKIT bidezko TG-aren definizioa

11
6. Praktika. Erantzun orrialdea

Izen abizenak: ……………………………………………………………………………………………

Taldea: ………………………………………………………………………………………………………………..

1. Lur instalazioaren kalkulua


 Lur-jartzeko erresistentzia maximoa eta akats-korrontea

𝑈
𝐼𝑑 =
√3√(𝑅𝑛 +𝑅)2 +𝑋𝑛 2
Lur-jartzeko erresistentzia: R  __43,3 Ohm______

𝑅 · 𝐼𝑑 ≤ 𝑈𝐵𝑇 = 10000𝑉

 Elektrodo mota aukeratzea:


Elektrodoaren lur-jartzeko erresistentziaren unitateko balioa:

𝐾𝑟 ≤
𝑅
Kr  ___0,1083____
𝜌

Aukeratutako elektrodoaren konfigurazioa: ______50-25/5/42_________

o Elektrodoaren geometria: ____Eraztun errektangeluarra__________


o Sarearen distantzia (elektrodoaren dimentsioak): ______5.0x2,5 m________
o Elektrodoaren sakontasuna: _____0,5 m______
o Pika-kopurua: ______Lau_____
o Piken luzera: ______2 m________
o Aukeratutako lur-jartzeko elektrodoaren berezko parametroak:
 Unitateko erresistentzia: Kr = ___0,097_____
 Unitateko urrats-tentsioa: Kp = _____0,0221____
 Unitateko kontaktu-tentsioa: Kc = Kp(acc) = ____0,0483_____

 Aukeratutako elektrodoarekin lortutako balioak:


o Lur-jartzeko erresistentzia (): __38,8 Ohm____
o Lurrerako akats-korrontea I´d (A): ____250,17 A______
o Akats-tentsioa (U’d = R·I’d): ______9706,58 V________
o Urrats-tentsioa sarbidea (U’p(acc)=Kp(acc)··I’d): ______4833,28 V____
o Urrats-tentsioa kanpoan (U’p=Kp··I’d): _____2211,5 V_____
 Tentsio onargarrien kalkulua:

2𝑅𝑎1 +6𝜌𝑠 2𝑅𝑎1 +3𝜌𝑠 +3𝜌𝑠′


𝑈𝑝 = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + 1000
) 𝑈𝑝(𝑎𝑐𝑐) = 10𝑈𝑐𝑎 (1 + 1000
)

o Urrats-tentsioa sarbidean (Up(acc)): ______16264 V_______


o Urrats-tentsioa kanpoan (Up): ____7918 V______
 Lur-jartzeko sistemaren diseinua konprobatzea:
o Pertsonentzako segurtasu a
 Urrats-tentsioa TG-rako sarbidean: ____16264 V______
 Urrats-tentsioa TG-tik kanpoan ______7918 V______
6. praktika. Erantzun-orria

o BT-ko akats-tentsioa eta isolamendu-tentsioa: _____10000 V______


o Akats-korrontea: _______450 A______
 Kanpora transferitu ahal diren tentsioak ikertzea:
o Zerbitzu- eta babes-lurrak banandu behar dira? _Bai___
o Bananduta baldin badaude
 Banantze-distantzia minimoa: __15,93 m_____
 Zerbitzu-lurraren aukeratutako konfigurazioa: 5/62 (UNESA metodoa)

2. Lur zoruaren erresistibitatearen eragina


Ebaluatu lur zoruaren erresistibitatearen efektua lur konexioaren dimentsionamenduan, 500
·m-ko erresistibitatea kontsideratuz, eta 400 ·m-ko erresistibitateko kasuan lortutako lur
elektrodo berdina kontutan hartuz.

- Posiblea da aurretik lortutako elektrodoa erabiltzea?

Ez da posible. Lurraren erresistibitatea igotzean, RT jeitsi behar delako.

- Erabili “asignación automática” aukera eta bete taula:

Erresistibitatea Elektrodoaren R () Akats korrontea Akats tentsioa


(·m) konfigurazioa I’d (A) U’d (V)

50-35/8/42 43 Ohm 232,15 A 9982,47 V


500 U’p (V) U’p,acc (V) Up (V) Up,acc (V)

1601,84 V 4968,02 V 8560 V 16585 V

- Nola aldatu da elektrodoa aurreko kasuarekin alderatuz? Zergaitik?

RT jeitsi beharko da, lurraren erresistibitatea igo delako.

3. Lurperatzeko sakontasunaren eragina


Aurreko atalean elektrodoa eraztun errektagunlarra bada 0,5 m-ko sakontasunarekin, nola
aldatzen da eraztunaren dimentsioa?
Errektangulo handiago bat izango dugu 5.0x4.0 m-koa.

4. Pika-kopurua eta luzeraren eragina


2. atalean egoera kontuan hartuta, pika-kopurua eta luzera aldatu. Zer eragina dauka faktore
bakoitzak?
6. praktika. Erantzun-orria

Sarea handiagoa da, eta errektangelua handiagoa, sakonera 0,8 mkoa.

You might also like