Professional Documents
Culture Documents
Mateoren Ebanjelio Osoa
Mateoren Ebanjelio Osoa
Jesusen genealogia
(Lk 3,23-28)
Jesusen sortzea
(Lk 2,1-7)
2,1 Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian.
Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu* batzuk azaldu ziren Jerusalemen, 2
galdezka:
--Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta
gurtzera gatoz.
3 Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, bai eta Jerusalem hiri
osoa ere. 4 Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias
non jaiotzekoa zen galdetu zien. 5 Haiek erantzun zioten:
--Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:
Egiptora ihesi
4 Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta
matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari.
5 Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea
harengana joaten zen, 6 eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu
egiten zituen Jordan ibaian. 7 Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela
ikustean, honela esan zien Joanek: <<Sugekumeok! Nork esan dizue gainean
duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela? 8 Ager ezazue zeuen jokabideaz
bihozberrituak zaudetela, 9 eta ez pentsa nahikoa duzuenik <Abrahamen
ondorengo gara> esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake
Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 10 Prest dago aizkora zuhaitza hondotik
jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da. 11
Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni
baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek
Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. 12 Eskuan dauka sardea, eta garia
garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan
erreko>>.
Jesus bataiatua
(Mk 1,9-11; Lk 3,21-22; Jn 1,29-34)
Jesus Galileara
(Mk 1,14; Lk 4,14-15)
15 Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
jentilen Galilea!
16 Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.
17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: <<Bihozberri zaitezte,
gainean baituzue Jainkoaren erregetza*>>.
Sarrera
5,1 Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu
zitzaizkion. 2 Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
Zoriontasunak
(Lk 6,20-23)
17 <<Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak* huts bihurtzera
etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik. 18
Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo
zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte*. 19 Beraz, agindurik
txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko
du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea,
handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan. 20 Hara zer diotsuedan: Jainkoaren
nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete
sartuko Jainkoaren erreinuan.
Zinak
Mendekua
(Lk 6,29-30)
Limosna
Baraua
Zeruan aberats
(Lk 12,33-34)
Barneko argia
(Lk 11,34-36)
24 <<Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango
du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko.
Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.
Zertaz arduratu
(Lk 12,22-34)
Ez gaitzetsi inor
(Lk 6,37-38.41-42)
7,1 <<Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets; 2 izan ere, zuek
besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu,
neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. 3 Nola ikusten duzu senidearen begiko
lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? 4 Eta nola esan diezaiokezu
senideari: <Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen>, zuk zeurean haga duzula? 5
Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu
garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.
6 <<Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez
zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.
13 <<Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia
bidea, eta asko dira hortik doazenak. 14 Baina bai estua dela bizirako atea eta
meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
Benetako ikasleak
(Lk 13,25-27; 6,46-49)
8,1 Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion. 2 Legendun bat
hurbildu zitzaion eta, aurrean ahozpezturik, esan zion:
--Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.
3 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:
--Nahi dut, izan zaitez garbi.
Berehala, legena garbitu egin zitzaion.
4 Jesusek agindu zion:
--Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta
eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri*.
9,1 Jesus, txalupara igo, aintziraz bestaldera igaro eta bere herrira* etorri
zen. 2 Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena
ikusirik, esan zion elbarriari:
--Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.
3 Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: <<Biraoka ari duk
hau*>>. 4 Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien:
--Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan? 5 Zer da errazago:
<<Barkatuak dituzu bekatuak>> esatea ala <<Jaiki eta zabiltza>> esatea? 6
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak
barkatzeko ahalmena.
Eta esan zion elbarriari:
--Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.
7 Hura jaiki eta etxera joan zen. 8 Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen
jendea eta Jainkoa goresten zuten, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman
zielako.
9 Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi
zuen zergak* biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
--Jarraitu niri.
Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
10 Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste
zergalari* eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian.
11 Fariseuek, hori ikustean, esan zieten ikasleei:
--Nolatan jaten du zuen maisuak zergalari eta bekatariekin?
12 Jesusek entzun eta esan zien:
--Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik. 13 Hobe zenukete
Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago dut errukia sakrifizioak
baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik*.
32 Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten
Jesusi. 33 Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak,
harriturik, zioen: <<Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!>>
34 Fariseuek, berriz, zioten: <<Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen
ditu honek deabruak>>.
35 Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten.
Jainkoaren erregetzaren berriona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak
sendatzen. 36 Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur
jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala. 37 Orduan, bere ikasleei esan zien:
<<Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. 38 Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal
ditzala langileak bere uztara>>.
10,1 Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu
gaiztoak* botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.
2 Hona hemen hamabi apostoluen izenak: lehenbizi Simon --Pedro
deritzana-- eta haren anaia Andres; Santiago Zebedeorena eta haren anaia Joan;
3 Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta
Tadeo; 4 Simon Zelote eta Judas Iskariote*, Jesus saldu zuena.
Erasoaldiak izango
(Mk 13,9-13; Lk 21,12-17)
26 <<Ez izan jendearen beldur! Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko
ez denik, ez eta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik. 27 Gau-ilunez esaten
dizuedana, esan zuek egun-argiz; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe
gainetatik. 28 Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei;
izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.
29 <<Ez ote dira bi txori sos batean saltzen? Hala ere, ez da bat bakarra
ere lurrera erortzen zuen Aitaren baimenik gabe. 30 Zuen buruko ileak ere denak
zenbatuak dauzka Jainkoak. 31 Ez izan, bada, beldur: zuek txori guztiek baino
gehiago balio duzue.
32 <<Jendearen aurrean aitortzen nauena aitortuko dut nik ere Aita
zerukoaren aurrean; 33 baina jendearen aurrean ukatzen nauena ukatu egingo
dut nik ere zeruko Aitaren aurrean.
11,1 Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean,
joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hots egitera.
Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena
(Lk 7,18-35)
2 Joan Bataiatzaileak Mesiasen egintzen berri izan zuen kartzelan, eta bere
ikasle batzuk bidali zizkion 3 galdetzera: <<Zu al zara <Etortzekoa*>, ala
besteren baten zain egon behar dugu?>>
4 Jesusek erantzun zien:
--Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena: 5 itsuek ikusi egiten
dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun
egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie. 6 Eta
zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena*!
7 Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari:
<<Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera?
8 Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi
apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira. 9 Zer ikustera irten zineten, bada?
Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa. 10 Hartaz dago
idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark
prestatuko dizu aurretik bidea. 11 Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu
Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere
hura baino handiago da.
12 <<Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua
indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute*. 13 Profeta
guztien eta Moisesen agintzarien epea Joan Bataiatzailearekin bukatzen da*. 14
Joan hau duzue, nahi baduzue onartu, etortzekoa zen Elias. 15 Ulertzeko gauza
denak uler beza*.
16 <<Norekin konparatuko dut oraingo gizaldi hau? Plazan eseriak dauden
mutikoen antzekoa da, honela ari baitzaizkio elkarri: 17 <Txistua jo dizuegu eta
zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek aienerik ez>. 18 Etorri zen Joan, ez jan eta
ez edan egiten ez zuela, eta burutik egina dagoela* diote. 19 Etorri da Gizonaren
Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: <A zer tripazain eta mozkorra,
zergalari eta bekatarien laguna!> Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren
jakinduria zuzena dela>>.
<<Zatozte niregana...>>
9 Handik alde egin eta sinagogara joan zen Jesus. 10 Bazen han besoa
elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten:
--Zilegi al da larunbatez inor sendatzea?
11 Jesusek erantzun zien:
--Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio,
ez du hartu eta aterako? 12 Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino!
Legezko da, beraz, larunbatez on egitea.
13 Orduan, gizonari esan zion:
--Luzatu beso hori.
Hark luzatu, eta sendaturik gelditu zitzaion, bestea bezain ongi.
14 Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola
hilko.
15 Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu
zion, eta hark denak sendatu zituen, 16 bera nor zen inori ez esateko aginduz. 17
Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana* bete zen:
22 Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta
mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitz egiten eta ikusten hasi zen. 23
Jende guztiak, harriturik, zioen: <<Ea Daviden Semea dugun hau!>>
24 Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: <<Deabruen buruzagi
den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak>>.
25 Igarri zizkien Jesusek beren gogoetak eta esan zien: <<Bere baitan
zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da. Bere baitan zatiturik dagoen herri
edo familiak ez du iraungo. 26 Beraz, Satanasek Satanas botatzen badu, zatiturik
dago eta bere buruaren aurka ari da; nola iraun dezake haren erreinuak? 27 Eta
nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen
dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. 28
Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago
Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.
29 <<Izan ere, nola sar daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara,
aldez aurretik hura lotzen ez badu? Orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko
ondasunak.
30 <<Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena
sakabanatzen ari da.
31 <<Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak
gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik* ez dio barkatuko.
32 <<Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu,
barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du
barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.
33 <<Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza
txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. 34
Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak
esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. 35 Ona denak, bere
ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik,
gaitza.
36 <<Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu
eman beharko du auzi-egunean. 37 Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko
baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko>>.
46 Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta
anai-arrebak* azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. 47 Batek esan
zion:
--Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian*.
48 Jesusek, berriz, erantzun zion:
--Nor da nire ama eta nortzuk nire anai-arrebak?
49 Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen:
--Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 50 Izan ere, zeruko nire Aitaren
nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.
Ereilearen parabola
(Mk 4,1-9; Lk 8,4-8)
13,1 Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen. 2 Eta
hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, txalupa batera igo eta eseri egin zen.
Jende-taldea, berriz, hondartzan zegoen. 3 Eta luze hitz egin zien parabola bidez.
Honela mintzatu zitzaien: <<Atera zen behin ereilea hazia ereitera. 4 Ereitean,
zenbait ale bide-bazterrean erori zen, eta txoriek etorri eta jan egin zuten. 5 Beste
zenbait harri artean erori zen, lur handirik ez zen tokian, eta axaleko lurra izanik,
berehala erne zen; 6 baina eguzkiak jo orduko, erre egin zen eta, sustrairik ez
zuelako, ihartu. 7 Beste zenbait ale sasi artean erori zen, eta sasiek, haztean, ito
egin zuten hazia. 8 Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten:
bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar. 9 Ulertzeko gauza denak uler
beza>>.
Sarearen parabola
13 Haren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz.
Baina jendea ohartu egin zen, eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. 14
Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik,
gaixoak sendatu zizkien. 15 Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten:
--Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada,
jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan.
16 Baina Jesusek erantzun zien:
--Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.
17 Haiek, orduan:
--Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik.
18 Eta Jesusek:
--Ekarri hona.
19 Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen
bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak
zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari. 20 Asetzeraino jan zuten
denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten. 21 Bost mila gizon
inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.
10 Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: <<Entzun eta ulertu ongi! 11
Gizakia ez du ahotik sartzen zaionak kutsatzen; ahotik ateratzen zaionak, horrek
kutsatzen du gizakia>>.
12 Ondoratu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta esan zioten:
--Ba al dakizu hitz horiekin fariseuak sumindurik utzi dituzuna?
13 Jesusek erantzun zien:
--Zeruko nire Aitak landatu ez duen landare oro sustraitik aterako dute. 14
Utz itzazue! Itsu dira, eta itsu-gidari. Eta itsuaren gidaria itsua bada, biak zulora
eroriko dira.
15 Pedrok eskatu zion:
--Adieraziguzu esanahia.
16 Jesusek erantzun:
--Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen? 17 Ez al duzue ikusten ahotik
sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora? 18 Ahotik
ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia
zikin! 19 Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak,
lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak. 20 Horiek dira gizakia
kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia
kutsatzen.
21 Handik irtenik, Tiro eta Sidon* aldera aldendu zen Jesus. 22 Hartan,
inguru haietan bizi zen emakume kanaandar* bat deiadarka hasi zitzaion:
--Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak
nire alaba.
23 Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu
zioten:
--Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.
24 Jesusek, ordea:
--Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.
25 Baina emakumea, hurbildurik, ahozpez jarri zitzaion, esanez:
--Lagun nazazu, Jauna.
26 Jesusek, orduan:
--Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.
27 Emakumeak erantzun zion:
--Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien
mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.
28 Orduan, Jesusek esan zion:
--Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna!
Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.
13 Feliperen Zesareara* iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere
ikasleei:
--Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?
14 Haiek erantzun:
--Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias
edo profetaren bat.
15 Jesusek galdetu zien:
--Eta zuek, nor naizela diozue?
16 Simon Pedrok erantzun:
--Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.
17 Orduan, Jesusek esan zion:
--Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko
inork* agertu, zeruko nire Aitak baizik. 18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta
harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioren indarrak* ere ez
du menperatuko. 19 Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu
honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua
zeruan ere askaturik geldituko da.
20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.
21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera
igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil
egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. 22 Pedro, Jesus aparte
harturik, gogor egiten hasi zitzaion:
--Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori:
--Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo* haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk
Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
Jesusi jarraitzea
(Mk 8,34-9,1; Lk 9,23-27)
24 Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: <<Nire ondoren etorri nahi
duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. 25
Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik
galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. 26 Zertarako du gizakiak mundu
guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro
bizia bereganatzeko? 27 Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik
etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera
ordainduko dio. 28 Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko,
harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte>>.
17,1 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan
hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. 2 Eta antzaldatu egin zen
haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak
argia bezain zuri. 3 Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
4 Pedrok esan zion Jesusi: <<Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu,
hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea
Eliasentzat>>.
5 Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek
hodeitik esan zuen: <<Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun
berari!>>
6 Hau entzutean, ikasleak ahozpez erori ziren beldur-ikaraz. 7 Hurbildu
zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: <<Zuti zaitezte. Ez beldurtu!>>
8 Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
9 Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: <<Ez esan inori
ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hilen artetik piztu arte>>.
10 Orduan, ikasleek galdetu zioten:
--Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri* behar duela?
11 Jesusek erantzun zien:
--Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu. 12
Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia
egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere.
13 Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.
19,1 Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako
mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz bestaldera igaroz. 2 Jende-multzo handiek
jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. 3 Fariseu batzuek hurbildu
eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:
--Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?
4 Hark erantzun zien:
--Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme
eta emakume egin zituela, alegia, 5 eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere
aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. 6 Beraz,
aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza
gizonak aska.
7 Galdetu zioten:
--Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea
uzteko baimena?
8 Jesusek erantzun zien:
--Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako* eman zizuen Moisesek emaztea
uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela. 9 Hona nik esan: Inork bere
emaztea utzi eta beste bat hartzen badu --legearen kontra elkartuak ez badira
behintzat*-- adulterio egiten du.
Mahasti-langileen parabola
20,1 <<Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala
gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen. 2 Eguneko
lanaren ordainetan zilarrezko txanpon* bana emateko tratua egin ondoren,
mahastira bidali zituen langileak.
3 <<Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk
enparantzan lan-zain ikusirik, 4 esan zien: <Zoazte zuek ere nire mahastira, eta
ordainduko dizuet bidezko dena>. 5 Eta haiek ere joan egin ziren.
<<Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera
egin zuen.
6 <<Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan
batzuk geldi aurkiturik, esan zien: <Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin
gabe?> 7 Erantzun zioten: <Ez gaitu inork lanerako hartu>. Hark, orduan:
<Zoazte zuek ere nire mahastira>.
8 <<Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari esan zion: <Deitu
langileei, eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenengotik hasi eta
lehenengora>.
9 <<Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zilarrezko txanpon
bana jaso zuten. 10 Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino
gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso
zuten.
11 <<Orduan, nagusiagatik gaizki-esaka hasi ziren; eta esan zioten berari:
12 <Azkenengo hauek ez dute ordu bete besterik lan egin eta guri adina ordaindu
diezu, egun osoko nekea eta beroa jasan ditugunoi adina!> 13 Baina nagusiak
erantzun zion haietako bati: <Adiskide, ez dizut bidegabekeriarik egiten; ez al
dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin? 14 Tori dagokizuna eta zoaz; zuri
adina eman nahi diot azkenengo honi ere. 15 Ezin ote dut neure diruaz nahi
dudana egin? Ala ni ona naizelako ezinikusia didazu?>
16 <<Horrela, azkenengoak lehenengo izango dira eta lehenengoak
azkenengo>>.
17 Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta
esan zien bidean: 18 <<Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren
Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara
kondenatuko dute 19 eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen,
zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztu egingo da>>.
Jerusalemen. Jesus,
fruiturik gabeko herriaren epaile (21,1--23,39)
6 Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten. 7
Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta
Jesus gainean eseri zen. 8 Askok eta askok jantziak zabaldu zituzten bidean;
beste batzuek, berriz, zuhaitzei adaxkak moztu eta bidean hedatu zituzten. 9
Aurretik eta atzetik zihoan jendeak honela zioen oihuka:
12 Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan* ari ziren guztiak
kanpora bota zituen eta diru-trukalarien eta uso-saltzaileen mahaiak irauli. 13 Eta
esan zien: <<Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz,
lapur-zulo egina duzue>>.
14 Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin
zituen. 15 Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek
egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan <<Gora Daviden
Semea!>> oihuka ari zirelako. 16 Eta esan zioten:
--Ez al duzu entzuten zer dioten horiek?
Jesusek erantzun zien:
--Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri:
Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?
17 Eta haiek bertan utzi eta hiritik kanpora atera zen, Betaniara*, eta han
eman zuen gaua.
23 Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko
zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka:
--Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?
24 Jesusek erantzun zien:
--Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet
nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela. 25 Joanek noren aginduz
bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz?
Haiek honela zioten beren artean: <<Jainkoaren aginduz ari zela esaten
badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu. 26 Giza aginduz ari zela
esaten badiogu, berriz, jendearen beldur izan behar, guztiek profetatzat
baitaukate Joan>>.
27 Beraz, erantzun zioten:
--Ez dakigu.
Jesusek, orduan:
--Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
28 Jesusek esan zien: <<Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme
zituen. Batarengana joan eta esan zion: <Seme, hoa gaur mahastira lanera>. 29
Hark erantzun zion: <Ez dut nahi>; baina handik berehala damutu eta joan egin
zen. 30 Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark
erantzun: <Banoa, jauna>; baina ez zen joan. 31 Zuen ustez, bietatik zeinek egin
zuen aitaren nahia?>> <<Lehenengoak>>, erantzun zioten.
Jesusek esan zien: <<Benetan diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek
baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan. 32 Izan ere, etorri zitzaizuen
Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz*, eta ez
zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori
ikusita ere, ez zarete aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.
Ezteien parabola
(Lk 14,15-24)
15 Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.
16 Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:
--Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala
irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen
gizakiaren itxurari. 17 Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga*
ordaintzea, bai ala ez?
18 Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:
--Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok? 19 Ea, erakutsi zerga-txanpona.
Haiek denario* bat aurkeztu zioten. 20 Jesusek galdetu zien:
--Norenak dira irudi eta izen hauek?
21 Erantzun zioten:
--Zesarrenak.
Jesusek, orduan:
--Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
22 Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde
egin zuten.
Hildakoen piztueraz
(Mk 12,18-27; Lk 20,27-40)
Agindurik nagusiena
(Mk 12,28-34; Lk 10,25-28)
34 Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak
elkarrekin bildu ziren, 35 eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi
azpikeriaz:
36--Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?
37 Jesusek erantzun:
--Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz- bihotzez, gogo osoz eta adimen
guztiaz. 38 Hori da agindurik nagusiena eta lehena. 39 Eta bigarrena, ez garrantzi
gutxiagokoa*, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. 40 Bi agindu
hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak*.
24,1 Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta
tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten. 2 Baina Jesusek esan zien: <<Ikusten duzue
hori guztia, ez da? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean
geldituko: dena suntsituko dute>>.
Larrialdi izugarria
(Mk 13,14-23; Lk 21,20-24)
Talentuen parabola
(Lk 19,11-27)
Azken auzia
26,1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien: 2
<<Dakizuenez, etzi Pazko Jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman
eta gurutziltzatu egingo dute>>.
3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren
jauregian bildu ziren, 4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki
zuten. 5 Baina hau zioten: <<Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez
dadin>>.
26 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan
ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: <<Hartzazue eta jan, hau nire
gorputza da>>.
27 Gero, kopa hartu eta, esker onezko otoitza egin ondoren,
eman egin zien, esanez: <<Edan guztiok honetatik, 28 hau nire odola baita,
Jainkoarekiko ituna berrituko duena*, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria. 29
Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren
erreinuan zuekin ardo berria edan arte>>.
36 Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta
esan zien: <<Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean>>.
37 Pedro eta Zebedeoren bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta
larria sentitzen hasi zen, 38 eta esan zien: <<Hiltzeko zorian nago tristuraz.
Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera>>. 39 Eta aurreraxeago joanik,
ahozpez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez: <<Ene Aita, ahal bada, urrun
ezazu niregandik edari samin* hau. Hala ere, egin bedi zuk nahi bezala, ez nik
nahi bezala>>.
40 Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: <<Beraz,
ordu bete ere ezin izan zarete nirekin erne egon? 41 Zaudete erne eta egizue
otoitz, tentaldian ez erortzeko: gogoz gartsu izan arren, ahula baita gizakia*>>.
42 Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin zuen, esanez: <<Ene Aita, edari
samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia>>.
43 Eta berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. 44 Haiek
utzirik, berriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak
berriro esanez. 45 Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien: <<Egin lo eta hartu
atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana
izateko. 46 Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!>>
47 Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat;
gizon-multzo handi bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu
eta herriko zaharrek bidalirik. 48 Saltzaileak seinale hau jarria zien: <<Nik musu
emango diodana, horixe da, atxilot ezazue>>. 49 Berehala, Jesusengana hurbildu
eta esan zion: <<Agur, Maisu!>>
Eta musu eman zion.
50 Jesusek esan zion: <<Adiskide, egizu egitekoa!>>
Orduan, besteek, Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten.
51 Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta
belarria moztu zion. 52 Jesusek esan zion: <<Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren
ezpataz ari dena ezpataz hilko baita. 53 Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei
egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan. 54
Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela
baitiote?>>
55 Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: <<Ezpataz eta makilaz etorri
zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen
tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. 56 Baina hau guztia profetek idatzia
bete dadin gertatu da>>.
Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.
Judasen heriotza
(Eg 1,18-19)
3 Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta
zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, 4
esanez:
--Oker egin dut, errugabea heriotzara emanez.
Baina haiek erantzun zioten:
--Eta guri zer? Hor konpon!
5 Orduan, dirua tenpluan jaurtikirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen.
6 Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: <<Ez da zilegi diru hau tenpluko
dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita>>.
7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, <<Eltzegilearen soroa>> erosi
zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin. 8 Horregatik, gaur egun ere
<<Odol-soro>> deitzen zaio toki hari. 9 Honela bete zen Jeremias profetak
esana*: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen
israeldarrek ezarri zioten salneurria. 10 Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili
zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
15 Pazko Jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena.
16 Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas* zeritzana. 17 Beraz, jendea bildu
zenean, Pilatok galdetu zien:
--Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: <<Ez
zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta>>.
20 Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen
askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan. 21 Gobernariak berriro galdetu zien:
--Bietako zein nahi duzue askatzea?
--Barrabas --erantzun zuten.
22 Pilatok esan zien:
--Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?
Denek erantzun zuten:
--Gurutzean josi!
23 Eta hark:
--Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
--Gurutzean josi!
24 Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik,
Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:
--Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!
25 Herri osoak erantzun zuen:
--Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule*!
26 Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren*, haien
eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
Soldaduen isekak
(Mk 15,16-20; Jn 19,2-3)
Jesus gurutziltzatua
(Mk 15,21-27; Lk 23,26.32-33.38; Jn 19,17-24)
Jesusen heriotza
(Mk 15,33-41; Lk 23,44-49; Jn 19,28-30)
28,1 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna* argitzean, Magdalako Maria
eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. 2 Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu
zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta
gainean eseri. 3 Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. 4 Hura
ikustean, beldurrez dardar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak. 5 Baina
aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: <<Zuek ez beldurtu. Badakit
Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. 6 Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen
bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 7 Gero, zoazte bizkor ikasleei
esatera: <Hilen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han
ikusiko duzue>. Hau da esan behar nizuena>>.
8 Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri
ematera joan ziren lasterka. 9 Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin
zituen.
Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.
10 Jesusek esan zien: <<Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara
joateko; han ikusiko naute>>.
Soldaduak erosi
KONKLUSIOA: IKASLEAK
MUNDU OSORA BIDALIAK (28,16-20)