Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

KORRONTE ELEKTRIKOA I. ARIKETAK.

ZIRKUITU ELEKTRIKOAK

1. Marraztu ondoko tresna guztiak biltzen dituen zirkuitu elektriko bat


dagokien ikurrekin eta adierazi elektroien noranzkoa eta korrontearen
noranzko tradizionala:

- Pila

- Kable eroalea

- Etengailua

- Bonbilla

- Anperemetroa

Ondoren, sartu PHET simulagailuan eta eraiki ezazu zirkuitua. Zer gertatzen da
bonbillaren argiarekin pilaren tentsioa aldatzean? Eta amperemetroak adierazten
duen intentsitatearekin?

KORRONTE - INTENTSITATEA

2. Adierazi amperetan hurrengo intentsitate elektrikoak:

a) 20 mA
b) 103 μA
c) 1.5 ∙ 103 mA
d) 2 ∙ 108 μA

3. Kalkulatu zenbat izango den korrontearen intentsitatea, eroalearen sekzio


batetik 6 ∙ 10-2 C-ko kargak zirkulatu badu 3 segundoan.

4. Kalkulatu zer karga igarotzen den eroale batetik, 8 mA-ko korronte bat 2
minutuz zirkulatzen ari bada.

5. Zenbat denboran zirkulatu behar du 3 A-ko korronte batek, eroale batetik


12 mC igarotzeko?

6. Kalkulatu zenbat izango den eroale baten sekzioa zeharkatzen duen karga
elektrikoaren balioa, hartan zehar zirkulatzen duen korrontea 2 mA bada 25
minutuan.
ERRESISTENTZIA ELEKTRIKOA

7. Eroale bat 50 m luze da, eta 4 mm2 – ko sekzioa du. Kalkulatu haren
erresistentzia:

a) Kobrezkoa bada (ρ = 1,7 ∙ 10-8 Ω∙m)


b) Aluminiozkoa bada (ρ = 2,8 ∙ 10-8 Ω∙m)

8. Kalkulatu hauen erresistentzia:

a. Kobrezko haría, 2 m luze eta 2 mm-ko diametroa


b. Kobrezko haría, 20 m luze eta 2 mm-ko diametroa
c. Kobrezko haría, 2 m luze eta 20 mm-ko diametroa
d. Aluminiozko haría, 20 m luze eta 20 mm-ko diametroa

9. Badugu nikromozko hari bat, 0,1 m2 –ko sezkziokoa, eta 4 Ω-eko


erresistentzia lortu nahi dugu. Zer luzerako haria behar dugu? (Datua:
ρ(nikromo) = 100 ∙ 10-8 Ω∙m)

OHMEN LEGEA

10. Kalkulatu tostagailu batetik igarotzen den intentsitate elektrikoa 230 V-eko
sorgailu batera konektatuta badago eta bere erresistentzia 10 Ω-ekoa bada.

11. Kalkulatu 5 Ω-eko erresistentzia baten tentsioa, hartan zehar igarotzen den
korrontea 0,3 A-koa bada.

12. 200 Ω-eko erresistentzia duen lanpara batek 2,5 A-ko korronte-intentsitatea
onartzen du gehienez ere. Kalkulatu zer tentsiotan konekta daitekeen
gehienez.
13. Osatu hurrengo taula, V, I eta R magnitudeek Ohmen legea betetzen dutela
jakinik.

V (V) I (mA) R (Ω)


50 0,5
2,5 500
2000 400
12 30
30 100
100 1,0

ENERGIA ETA POTENTZIA ELETRIKOAK

14. Lanpara bat 125 V-eko sorgailu bati konektatuta dago. Ordu erdi batez 2,5
A-ko korronte batek zirkulatzen badu hartan zehar, zenbat energia
kontsumituko du?

15. 1250 W-eko potentzia duen berogailu bat hiru ordu eta erdiz piztuta egon
da 230 V-ko tentsio batekin. Kalkulatu hartan zehar igarotako korrontea.

16. Kalkulatu 230 V-eko tentsioan konektatuta dagoen lehorgailu elektriko


baten potentzia, hartan zehar zirkulatzen duen korrontearen intentsitatea
2,5 A dela jakinda.

17. Kalkulatu zer energia kontsumitzen duten gailu hauek denbora hauetan:

a) 600 W-eko xurgagailu batek 25 minututan.


b) 3000 W-eko labe batek bi ordutan.

18. 750 W-eko mikrouhin-labe bat 230 V-eko tentsioari konektatuta dago.
Kalkulatu:

a) Korronte intentsitatea
b) Ordu eta erdiz kontsumitutako energia

19. Goritasun-lanpara batean 60 W - 230V jartzen du. Kalkulatu:

a) Hartan zehar zirkulatzen duen korrontearen intentsitatea


b) Haren erresistentzia
c) Ordu eta erdiz kontsumitutako energia

You might also like