Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

A ARMIARMA TXIKIA

Bada inguruko zoko urrun-urrun batean baserri txiki-txiki zahar-zahar bat. Eta
bertan armiarma pottolo-pottolo bat bizi da. “ A armiarma” du izena.

A armiarmak armiarma-sare handi-handia egiten du ahal duen guztietan, eta


han harrapatzen ditu baserri ingurura inguratzen diren eltxo eta euliak, euli eta
eltxoak.

Orain dela denbora gutxi, bere egunerokoaz aspertuta, munduko beste toki,
zokoak ezagutu nahi zituela pentsatu zuen eta baita saiatu ere. Txikia izan
arren, oso ausarta baita gure armiarma.

Horrela ba, baserritik irten eta ttipi-ttapa ttipi-ttapa inguruko beste baserriko
atariraino iritsi da. Bertan gizakion familia bat bizi da. Eta hango amatxo
andereñoa da herriko ikastolan.

Baserriko amatxok A armiarma hartu eta bere ikastolara eraman du.

Orain A armiarma 5 urteko neska-mutil, mutil-neskekin egunero gauza berriak


ikasten ari da adi-adi, isil-isilik. Eskulanak egiten, hizkiak eta zenbakiak,
abestiak,… Eta ingelesez armiarma “spider” esaten dela ikasi du gure armiarma
txikiak.

Haurrek ere A armiarmarekin hizkiak osatzen, bata besteari lotzen ikasi dute,
“B” ( boa) eta A armiarma BA, “G” ( gorila) eta A armiarma GA, “D” (dordoka)
eta A armiarma DA, “Z” (zezena) eta A armiarma ZA…

Ondo-ondo zainduta dago A armiarma ikastolan, gelako haurrek egunero-


egunero janaria ekartzen baitiote, txingurriak, euliak, hankaluzeak eta abar.
Arratsaldetan bakar bakarrik dagoenean, paretan zintzilikatutako
“mapamundi”ari so geratzen da. Mundua handi-handia da.

Gaur goizean A armiarma txiki ausarta ikastolako gelatik irten eta tita-tita
munduko beste bazter batzuk esploratzera, munduko beste haur batzuk
ezagutzera, beste xomorro batzuk harrapatzera abiatu da.

Eta 5 urteko neska-mutil, mutil-neskei armiarma sare berezi bat utzi die honako
mezuarekin: “ eskerrik asko haur ausartak”, “Gora mundua”.

Egileak: Miren J.A. eta Hodei Zumeta (Lezo)

You might also like