4 Lana Eta Energia Ariketak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Fisika eta Kimika 4 DBH

LANA ETA ENERGIA


1. Zer lan egin beharko du igogailu batek 200 kg-ko pisu bat laugarren
etxebizitzaraino igoteko, etxebizitza bakoitzak 3 m-ko altuera badu? Zer
potentzia du, bestalde, lan hori 16 s-tan egiten badu?.
Emaitzak: 23520 J ; 1470W

2. 5 dm3/s-ko uretorri bat 75 m-ko altuera batera igoteko, zenbateko potentzia


behar da?. W-tan eta Z.P.-tan eman erantzuna.
Emaitzak: 3675 W ; 5 Z.P.

3. 800 W-tako motore batek 2,5 ordutan lan egiten du. Zenbat balio du egindako
lanak J-tan eta kWh-tan?.
Emaitzak: 7,2.106 J ; 2 kWh

4. Zein motorek egiten du lan gehiago, 50 W-tako batek 4 ordutan lanean arituz
ala 8 Z.P.-takoak 3 minututan?
Emaitzak: 7,2.105 J eta 1059120 J

5. Garabi batek 400 kg-ko gorputz bat igoten du 2 m/s-ko abiaduraz. Zer
potentzia mamitzen du?. kW-tan eta Z.P.-tan eman erantzuna.
Emaitzak: 7840 W ; 10,66 Z.P.

6. 12 Z.P.-ko motore elektriko batek 10 ordutan lan egiten du. Zenbat balio du
kontsumitutako energia elektrikoak baldin kWh batek 0,3 € balio badu?.
Emaitza: 26,48 €

7. Gasolindegi batean, 800 kg-ko kotxe bat koipitzeko 1,5 m-ko altuera batetara
igoten da. Jasogailua motore elektriko batez eragin ohi da. Zenbat diru kostako
da kotxea igotea kWh bakoitzeko 0,3 € kobratzen badute?.
Emaitza: 0,001 €

8. 63 kg-ko pertsona bat 30 km/h-ko abiaduraz doa bizikleta batean. Zenbat


balioko du bere energia zinetikoak?. Daraman abiadura bikoitza izango balitz,
zenbat balioko luke?
Emaitzak: 2187,5 J ; 8750 J

9. 750 kg-ko kotxe bat 20 m/s-ko abiaduraz higitzen da. Zer lan egin beharko
luke bere frenoak abiadura 8 m/s-ra gutxitzeko?.
Emaitza: 126000 J
Fisika eta Kimika 4 DBH

10. Etxe bateko etxebizitza bokoitzak 4 m-ko altuera du. 50 kg-ko gorputz bat
bigarrenetik boskarrenera igoten da. Zenbat handitu da energia potentziala?

Emaitza: 5880 J

11. 200 g-ko harri bat 30 m-ko putzu batean beheraino erortzen da. Hasierako
abiadura 10 m/s-ko bada, zenbatekoa izango da beheraino heltzean?. Airearen
erresistentzia hutsa dela suposatuko da.
Emaitza: 26,2 m/s

12. 100 g-ko harri bat beherantz botatzen da 15 m/s-ko hasierako abiaduraz.
Zenbateko altueratik bota behar da, lurrera iristean 40 m/s-ko abiaduraz hel
dadin?.
Emaitza: 70,15 m

13. 40 m-ko altuera duen etxe baten teilatutik 30 g-ko bonbila bat botatzen da
eta 12 m/s-ko abiaduraz iristen da lurrera. Airearen marruskaduraz, zenbat
energia galdu da?
Emaitza: 9,6 J

14. 400 g-ko gorputz bat botatzen da gorantz 14 m/s-ko abiaduraz.Botatzeko


momentuan zenbat da bere energia zinetikoa? Zenbat da bere energia
potentziala eta zinetikoa 2 m, 6 m eta 10 m-ko altueretatik iragaten denean?.
Zenbat balio du bere abiadurak posizio horietatik iragaterakoan?.
Emaitza:
2m 6m 10 m
Ep (J) 7,84 23,52 39,2
Ez (J) 31,36 15,68 0
v 12,5 8,85 0
(m/s)

You might also like