Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 2

SINDE LEGEA: PIRATERIA GUTXITU ALA

KULTURA MURRIZTU?

Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek


deskargak debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok
galdetzen diote bere buruari: ¿zertarako Sinde legea? ¿Kultura-iturri izugarri bat
moztuko dugu?

Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen dituenena


baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen kontra
bozkatu zuen; beste inkesta batzuetan, 6 % edo 8 % soilik zeuden Sinde
Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,
bai musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik?

Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea


deserosoagoa da etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:
abestiak askoz askarrago deskargatzen dira deskarga-programen bidez.
Liburuak baita jeitsi ahal dira internetetik; hori egiten dutenak batezere
erosotasunarengatik egiten dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina
zoritxarrez, telebistan jarritako ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta
gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola gozatuko dugu serie on batez berehala
telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin badugu?

Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere izugarrizko


prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat ikusi
nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez balioko
digu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;
eta liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso
grestiak dira; spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du
abesti bakar bat. Prezio hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat
internetetik produktu hauek lortzea.

Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi
duguna aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme
asko daude, baina non aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,
aurkitzekotan, guk nahi dugun produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan
gertatzen den bezala. Adibidez, 2001 urtean egindako filme bat hartu nahi
badugu, arruntena bideo-klubetan ez egotea da.

Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak


eskasak dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez
gero, zergatik ez du gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-
iturri handi eta merke bat? Gainera lan-postuak sortuko lituzke.

Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken batean,


deskargen web-orrialdeak “pirata” hauen egoitzak dira. Hala ere, beste
herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian
kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal genukete:
gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web-
orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-
orrialde asko ez dira filmeak edota musika jeisteko soilik; Megaupload,
adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko ditu ere: argazkiak, etab.
Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak dituzten artxiboez
gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak ezabatuko dituzte.
Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten web-orrialdeak
itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean babestutako link bat
badago blog hori itxiko ahal da.

Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela
bada, gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu
beharko lituzkela diot; adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin,
Itunes bezalako musika merke erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan
inibertitu material anitza izan dezaten.

You might also like