Erlatiboa Aposizioanerantzunak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

ERLATIBOA APOSIZIOAN

ERANTZUNAK:
1. Asko dira liburu hori irakurri dutenak.
2. Ez dago gizon horri ulertuko dionik.
3. Ez dago gizon horrekin ondo moldatuko denik.
4. Ez dago inor gizon horrekin ondo moldatuko denik.
5. Zu ez zara konturatu, baina hemen badago zu maite zaituena/zaituenik.
6. Gero eta gehiago dira gure alde daudenak.
7. Gero eta gehiago dira gure alde egiten dutenak.
8. Badaukat zalantza bat, gauez ondo lo egitea eragozten didana.
9. Bi dira gurekin bat etorri ez direnak.
10. Ez dago ezer guri laguntzeko zuk egin ahal duzunik.
11. Asko izan ziren partidua ikusi zutenak.
12. Asko dira negozio horretan aurrezkiak galdu dituztenak.
13. Ez al dago zuen artean nire galderari erantzungo dionik?
14. Bazen bildutakoen artean zu ezagutu zintuena/zintuenik.
15. Ez dira gutxi gu gorrotatzen gaituztenak.
16. Ez dago munduan galdera hori inoiz egin ez duenik.
17. Badaukat etxean disko bat, agian zuri gustatuko zaizuna/litzaizukeena.
18. Ez zuen ezer esan gu arazo hartan sartu ahal gintuenik.
19. Ez zen egon inor gure Josepoz gupidatu zenik.
20. Ez zen egon gure Josepori gupida erakutsi zionik.
21. Badaude egon guri kalte egin nahi digutenak.
22. Ez dira gutxi zuei kontuak argitu nahi dizkizuetenak.
23. Badago zuei kontuak argitu nahi dizkizuena/dizkizuenik.
24. Badago arazoen aurrean handitzen dena.
25. Badaukat nik zuri arazo hori konponduko dizuna/dizunik.
26. Badaude hor pertsonak batzuk, zutaz galdetu dutenak.
27. Ez da inor jaio gure Manuri aurre egingo dionik.
28. Ez dago zientzialarien artean arazo hori konpondu duenik.
29. Ez dago inor zientzialarien artean arazo horri konponbidea eman dionik.
30. Ez dira ume horiek guri sagarrak lapurtzen dizkigutenak.
31. Asko dira liburu horiek irakurri dituztenak.
32. Ez dago liburu hori irakurri ez duenik.
33. Ez dago txokolatea gustatzen ez zaionik.
34. Badago oraindik telebistarik gabe bizi dena/denik.
35. Gure artean ez dago lagunik zure ezkontzagatik poztu ez denik.
36. Badago jendea oraindik telebistarik gabe bizi dena.
37. Ez dut aurkitu ezer makina konpontzeko balio duenik.
38. Horko mutilak dira zure semea jo dutenak.
39. Badago Munduan jende asko egunero euro bakar batez bizi dena.
40. Ez dago zure galderari erantzungo dionik.
41. Ez nuen inor ikusi zu baino hunkituago zegoenik
42. Ez al dago zuen aurrean niri aurre egingo didanik?
43. Bazen herri hartan txutxumutxuei jaramonik egiten ez zienik, baina oso gutxi.
44. Badaude ikasle asko etxerako lanak egiten ez dituztenak.
45. Gutxi dira horrolako gozoki bati muzin egingo diotenak/lioketenak.
46. Asko izan ziren nire urtebetetzean zoriondu nindutenak.
47. Asko izan ziren nire urtebetetzean oparia egin zidatenak.
ERLATIBOA APOSIZIOAN
48. Ez dago zu jasango zaituenik!
49. Ez dago zu jasango zaituen lagunik!
50. Ez dago inor zu jasango zaituenik!
51. Ez dira gutxi oraindik ordenagailua erabiltzen ez dakitenak.
52. Erdi Aroan bazegoen zahartzarorara iristen zenik, baina gutxi ziren.
53. Bazegoen arazo bat gu gaztetan izugarri kezkatzen gintuena.
54. Asko dira kexatzeko gutuna bidali dutenak.
55. Asko dira kexatzeko gutuna bidali duten bezeroak.
56. Ez zegoen herrian gure Manu ezagutzen ez zuenik.
57. Ikasleen artean ez zen egon irakasleari erantzun zionik.
58. Asko dira alkatearen erabakiarekin bat ez datozenak.
59. Gero eta gehiago dira gure hirian ibiltzeko txirringa erabiltzen dutenak.
60. Ez dut inor ezagutzen ni ezagutzen ez nauenik.

ERANTZUNAK:
1. Izango ote da hiritarrik igorritako informazioa jaso ez duenik? /Izango ote da igorritako informazioa jaso
ez duen hiritarrik?

2. Ba ote dago gaur umerik telebistarik gabe bizi daitekeenik? / Ba ote dago gaur telebistarik gabe bizi
daitekeen umerik?

3. Badago oraindik haurrak hezteko jo eta zigortu egin behar direla uste duenik.

4. Gaztelako paraje ezkutuenen artean ez zegoen hark ezagutzen ez zuenik. / Gaztelan ez zegoen hark
ezagutzen ez zuen parajerik.

5. Gure herrian ez dago Oteiza nor den ez dakienik.

6. Hura gau ederra izan genuena 1990eko San Juan bezpera hartan!

7. Alberto da ekitaldian izango dela ziurtatu ez duen bakarra.)

8. Zuk nahi ez baduzu, egongo da hartuko duenik.

9. Garai hartan ez zen gizakirik zein lurralderik enperadorearen menpeko ez zenik.

10. Hori itxura tarta horrek daukana!

11. Ez dago biztanlerik mediku berria etorriko zaiela ez dakienik. / Ez dago mediku berria etorriko zaiela ez
dakien biztanlerik

12. Badago (bat) gure artean zuk baino gutxiago lan egin eta gehiago kobratzen duena.

13. Bidegabekeria eta gizalegez ez jokatzea dira tristura sortarazten didatenak.

14. Ez dago mitolgiako piztia eta munstro beldurgarri ugarien artean basiliskoa bezain bitxia eta hilgarria
denik / .... basiliskoa bezain bitxi(rik) eta beldurgarririk.

You might also like