Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

PLAST !!!!

Hara, biziki gose, biziki-biziki gose den otso baten


historioa da.

Arrats batez, putzu baten zolan, gasna bat ikusi du.

Gasnaren harrapatzeko ukurtu da ;


Ukurtu da, ukurtu da eta plast !
Urera erori da.

Orduan ohartu da gas…


Danbala ! Horra baldea !
...Ohartu da beraz gasna ilargiaren isla baizik ez zela.
Haserre da, zipatua da, hoztua da, eta ez daki nola
berriz igan .
Ah ! Azantz bat. Gain hartan norbait hurbildu da.

Zerri bat da.


« Zer ari haiz hor ? » harritu da zerria.
« Eh ! Ontsasko nauk hemen. Fresko duk eta zera , eta
gasna lodi bat baduk. Haugi, nahi baduk... »
« Bai, baina nola jautsiko naiz ? »
« Sokari lot hadi » dio otsoak.

Hop ! Zerria jausten da.

Eta hop ! Otsoa berriz igaiten da.


Zerria harrapatzen ahalko du….
Ez ! Zerria, zerri bat bezain gizena, lasterregi doa.
Tirrit !

« Ai ! Urdea ! » dio zerriak ohartzen delarik otsoak


gezurra erran diola.
Alimaleko gasna, ilargiaren isla baizik ez zen.

Hoztua da, eta sutan. Nola berriz igan ?


Denbora badoa ! Gero eta hoztuago eta gero eta
amorratuago da.
Otsoa desagertu da, ilargia ere. Laster argituko du.
Ah ! Harrabots bat.

Untxi bat da. Untxi familia bat.


« Hara, to ! Baina zer ari haiz hor ? » galdegin du
aitak ?
« Eh ! Ontsa nauk hemen. Bainatzen nauk, igerika ari
nauk, murgiltzen nauk, baina banoak zeren pastanagre
putzu guzietan bezala, beroegi baita…. »

« Zeren putzua ? » untxiak oihuka.


« Pastanagre putzua » zerriak orroaz.
« Nola jausten ahal da ? »
« Pastanagre putzu batera jausteko, untxi jauna,
baldea hartzen da ! », sumindu da zerria.

You might also like