Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Nondik dator Halloween?

Halloween egunaren jatorria Halloween-ek Santu guztien bezpera esan nahi du All
hallows's eve ingeles zaharrean. Ospakizun hori, dirudienez, aspalditik dator. Zeltek
Samhain, heriotzaren jainkoa, urriaren 31ko gauean gurtzen zuten. Intxixu zeltek,
druidek, jainko haren haserrea baretzeko, opari ugari egiten zizkioten: uzta-aleak eta
animaliak erretzen zituzten haren omenez, baita gizakiak ere. Bestalde, zeltek ere
bazuten ohitura janariak uzteko etxe atarietan, jainkoek, nahi izatera, beren gosea
asetzeko. 'Trikimailua ala tratua' Ez dago oso argi 'Trick or treat' moldea nondik
datorren. Batzuen ustez, horren jatorria Ingalaterran dago, protestanteen eta katolikoen
arteko liskarretan (1500-1700). Katoliko batzuk James I errege protestantea hiltzen
ahalegindu ziren. Hori gertatu eta gero, protestante-talde batzuek, aurpegia estalita,
'bisita' egiten zieten katolikoei garagardoa eta pastelak eskatzeko. Ez zituzten bakean
utziko, eman ezean: Trick or treat! 'Trick' delakoak konjuru-hitza edo araoa esan nahi
du eta 'treat'-ek tratua, ados jartzea. Eta Ameriketara joan ziren lehenengo etorkinek
ohitura hori eraman zuten beraiekin mundu berrira. Kalabaza, apaingarri Kalabazaren
tradizioa geroago erantsi zitzaion Eskandinaviako etorkinen eskutik. Beraz, hasierako
ospakizun pagano hura kristauen 'Santu guztien egunarekin' kronologikoki bat
etortzeak tradizio bat abiarazi zuen, hango eta hemengo osagaiak biltzen dituena. 1
49284612 Gau Beltza ospatu! Didaktikaria: Esther Isasa Gaskue Gaur egun, munduan
milioika dolar mugiarazten dituen negozioa da Halloween. Ameriketako Estatu
Batuetako haur askok eta askok gehiago estimatzen dute ospakizun hori Gabonak
baino. Hango helduen artean ere gero eta ohitura handiagoa dago gau horretan
mozorrotzeko. Jakien arloan ere, mota guztietako gozoki, pastel eta litxarrerien
salmenta nabarmen hazi da. Ez dute denek begi onez ikusten, ordea, telebista eta film
amerikarrei esker, besteak beste, hedatzen ari den usadio hori. Toki askotan, Hego
Ameriketan, Europako hegoaldean, kultura arrotz baten ezarpen gisa ikusten dute
batzuek. Beste zenbaitek, berriz, kristau batzuek, kutsu paganoegia ikusten diote
ospakizunari. Horien ustez, Santu guztien eguna da ospatu behar dena eta ez
Halloween. Bestalde, Drakula, banpiro, sorgin eta tankera horretako mozorroak ere ez
dituzte inolaz ere begiko. Nolanahi ere, Halloween denen gustukoa ez izan arren, ez
dirudi ate joka dugun tradizio hori hain erraz joango denik etorritako bidetik. Gainera,
badakizue, mehatxuka dator: Trick or treat!
ESAN EGIA EDO GEZURRA DIREN.

Halloween Amerikako Estatu Batuetatik etorri zaigun asmakizun berri-berria da.

Garai batean, jainkoen haserrea baretzeko, druidak erretzen zituzten.

Zelten garaian, etxeko atarietan janariak uzteko ohitura zabaldu zen.

“Trick or treat” moldearen jatorria Ingalaterran kokatzen dute batzuek.

Kalabazaren usadioa hasiera-hasieratik hedatu zen etorkin paganoen artean.

Batuetan gehiago baloratzen dira Gabonak Halloween eguna baino.

Urteak igaro ahala, gora egin du gozoki, pastel eta litxarrerien salmentak.

Halloween ospatzeko ohitura zabaltzeak ez du inolako eztabaidarik piztu.

Testuaren arabera, laster pasako da Halloween ospatzeko moda berria.

You might also like