Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

MARIA LAGUNTZAILEA Tutoretza - Ospakizuna

HELBURUAK:
1) Aurtengo kurtsoan lortutakoaz jabetzea: akademikoki, lagunekin, familiarekin,
pertsonalki
2) Inguruan izan ditugun “laguntzaileak” errekonozitzea
3) Geure burua “laguntzaile” moduan ikusi al dugun aztertzea
4) Egungo errealitatearen aurrean baikortasuna kontutan izatea (“Optimismo
inteligente”)
5) Umorea erabiltzea egungo errealitatea edo bizitakoa aztertzeko.

METODOLOGIA:
Juan Inazioren hitzak(bideoa)
“Tutoretza-ospakizuna IKASLEAK” orria banatu:

1) ” Landarea” lorpena moduan ikustea nahi da. Lorpena beti


aurrera pausoa edo aldaketa positibo moduan ikustea da helburua.
Adibidez: akademikoki lorpenak ezin dira izan bakarrik ateratako
emaitzak. Agian emaitza ez da ona izan baina ikasleak aurrera
pauso bat egin du bere jarreran (lan ohiturak, ordena, …) Denbora
utzi hausnarketa egiteko bakarka. Nahi duenak talde handian
komentatu dezake.
2) Laguntzaileak: landarea bakarrik ez dugula hazi konturatzea
da helburua eta guk ere besteen “landarea” hazten lagundu
degula; nortzuk izan dira gure bidelagunak eta guk norenak izan
garen. Pandemia egoera honetan askotan entzun dugun moduan,
guk zaitzea besteei ere laguntzen die. Izenak jartzen badituzte
beti errespetuz egiteko goratuko diegu.

3) “Optimismo positivo” bideoa ikusi (6 minutu). Geure errealitatean kasu praktikoak


zehazten saiatuko gara (ez bakarrik pandemia egoeran; akademikoki ere izan
daiteke, lagunekin, etxean…. )
https://www.youtube.com/watch?v=4SnJjLc7-0E

4) Pasadizoak: zerbait barregarria kontatzea da helburua, gure errealitateari umore


pixkat jartzeko. Gaia orduan aurtengo egoera da: maskarilak, meetak, … “Memeak”
izena duen Power point ere ikusi dezakegu.

You might also like