Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

TESTU IRUZKINA

“Tolerantzia”, “Berdintasuna”

KOKATU: Bi testu hauek XVIII. mendean idatzitakoak dira. Mende honetan, Antzinako
Erregimenaren oinarriak kritikatzen hasi ziren. Egileak Voltaire eta Rousseau dira, biak pentsalari
ilustratu frantsesak.

VOLTAIRE: Lehenengo testuan azaltzen den ideia nagusia hauxe da: desberdintasunek ez
dituzte intolerantzia eta gorrotoa bultzatu behar. Honela irakur dezakegu, “…gizaki izeneko
atomo horiek desberdintzen dituzten ñabardura txiki horiek guztiak, ez daitezen izan gorrotoaren
eta jazarpenaren adierazgarri”.

Voltairek idatzi zuen tratatu hau, eta dakigunez, pentsalari honek gogor salatu zuen fanatismoa
eta intolerantzia. Gainera, ilustratuen ustez, tolerantziak izan behar zuen bizikidetzaren oinarria.

ROUSSEAU: Bigarren testuan, legeen bidez berdintasuna babestu behar dela, legeek
berdintasuna bermatu behar dutela da ideia nagusia. Testuan esaten da: “ legediaren indarrak
beti berdintasunari eusteko joera izatea lortu behar dugu”.

Estamentuzko gizartean ez zegoen berdintasunik eta legeak ez zuen berdintasuna sustatzen,


alderantziz, desberdintasuna legez onartzen zen. Esate baterako, pribilegiatuek (noblezia eta
kleroa) lege bereziez epaitzen zituzten eta ez zuten zergarik ordaindu behar.

Testuan irakurtzen den moduan, Rousseauk eta beste pentsalari ilustratuek egoera hau kritikatu
zuten. Arrazoiarekin bat ez zetorren guztia baztertzen zuten, adibidez, nobleziaren eta kleroaren
pribilegioak.

Beste aldetik, irakurritako bigarren testu honetan, askatasuna ere aipatzen da: “Askatasunari
uko egitea da gizaki izateari berari, eskubideei eta denoi dagozkigun betebeharrei uko egitea”.
Pentsalari ilustratuek gizakia erdigunean jartzen zuten, pertsonek berezko eskubideak dituztela
defendatzen zuten, hala nola, gizabanakoaren askatasuna.

Gainera, testuan irakur dezakegu Rousseauk XVIII. mendean garatu zen jarduera ekonomiko bat
aipatzen duela, Hiruko merkataritza hain zuen ere: “….inongo herritarrik beste herritar bat
erosteko adina dirurik ez izatean…”. Garai honetan Europako merkatariek Afrikan esklaboak
lortzen zituzten gero Amerikan saltzeko.

ONDORIOA: Aipatutako ideia hauek garrantzi handikoak izan ziren bere garaian. Antzinako
Erregimenarekin bukatzeko ezinbestekoak izan ziren. Ideia ilustratuak Europan eta Amerikan
zabaldu ziren eta iraultza liberalen oinarria izan ziren. Demokrazia lortzeko lehenengo urratsak
izan zirela ere esan dezakegu. Hori dela eta, gaur egungo legedietan askatasuna, tolerantzia eta
berdintasuna babesten da.

You might also like