Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

BIZIKASI EKIMENA

Ni eta eskola ( Mª Jose Lera- Francisca Olías)

Galdera-sorta honek dituen 26 item bitartez ikusiko dugu ikaslea zer nola moldatzen
den eskola giroan, zelan ikusten duen eskolako bizimodua. Horretarako 3 arlo miatzen
ditu: emaitza akademikoen arazoak, harreman arazoak eta eskolarekiko gogobetetze
maila.

DBH 1go mailako 1.200 ikasleei egindako azterketa faktorial baten interpretazioan
oinarrituta dago (La maleta intercultural, proiektua) Erantzunak taldekatu ahal izateko
asmoarekin aztertu ziren emaitzak. Horrela bada, azterketa faktorialetik 3 faktore
atera ziren:

A FAKTOREA: ARAZO AKADEMIKOAK. 9 item osatuta dago. Ikasleak bere emaitzei


buruzko maila adierazten du horien bitartez. Item-ak honelakoxeak dira: “ikastea
kostatzen zait, eskolako lanak egitea kostatzen zait, irakurtzeko zailtasunak ditut,…”

9koa da puntuazio handiena A edo a hizkitan. Puntuazio altua duen ikasleak arazo
akademikoak ditu, zailtasunak lanekin, hainbatean, eta horregatik, trebetasun horien
faltagatik , bere burua gutxietsita eta etsita du eskola kontuetarako.

B FAKTOREA: HARREMAN ARAZOAK. 8 item osatua dago. Ikasleak ikaskideekin dituen


harremanei buruzko pertzepzioa adierazten dute. Item-ak tankera honetakoak dira:
“eskolan molestatzen naute, batzuetan neska-mutilak desatseginak dira nirekin, …”
Erantzun hauek lotzen ditugunean elkarbizitzan dauden arazo, taldean onartua
izatearen eta moldatzeko mailaren adierazle dira. Puntuazio altua biolentziaren
adierazle izan daitezke eta horregatik puntu asko lortzen dituzten ikasleen jarraipena
egitea ezinbestekoa da. Ikastetxetan dauden harreman arazoak lotura izaten dute
motibazioa eta eskola emaitzekin.

C FAKTOREA: ESKOLA MAILAKO POZTASUNA.13 item osatua dago. Eskola instituzio


bezala nola ikusten den adierazten dute. Item-ak tankera honetakoak dira: “ eskola
gustokoa dut, eskolan gauza interesgarriak ikasten dira,…” Eskala honetako puntuazio
altua lotuta dago beste bietako puntuazio baxuarekin. Hau da, eskolako emaitza
akademikotan eta harremanetan arazorik ez duen ikaslea eskolarekiko poztasun maila
altua izaten du gehienetan . Baina datuek adierazten dute korrelazio hori ez dela beti
ematen. Etorri berri batzuengan, alderdi pertsonalak direla medio sarri , gustokoa
dute eskola mundua eta puntuazio altua ematen dute , nahiz eta beraien emaitza
akademiko eta eskola harremanetan arazoak izan.
BIZIKASI EKIMENA

Ni eta eskola ( Mª Jose Lera- Francisca Olías)

Galdera-sorta honek 26 item ditu. Ikasleak erantzunen artean aukeratu beharko du; 4
aukerak ditu “BAI bai ez EZ”. “BAI “ da bai argi eta indartsua bat; “bai” da
gehienetan bai, beno batzuetan, bai txikitxo bat; “EZ” da zalantzarik gabeko ez, argi
eta garbi ez; “ez” da ez txikitxo bat, segurtasun gutxikoa.

Ikasleei argitzeko unean keinuen laguntzarekin adierazten diegu BAI, NOSKI, bai
batzuetan, EZ ERABATEKOA, eta ez batzuetan ez, gutxiagotan. Mesedez ez ezazu
aldaketarik egin, ze galdera batzuk maiztasunarekin daukate lotura eta beste batzuk
intentsitatearekin. Hau dela eta eskala kuantitatiboak ez du emaitza fidelki adieraziko.

Galdera bat ezin denean erantzun, hutsik utz daiteke; baina denak markatzea komeni
da. Ez da 5 erantzunetako aukera ipini aukeraketa egin nahi ez denean erdikoa
seinalatzeko egoten den joera saihesteko. Hori da arrazoia 4 aukera ipintzeko
erantzunetan.

Ikasleak bere izena edo identifikazio ikurren bat ipini beharko du. Eskatzen zaie hau
erantzunak behaketa behar duen arazoren baten adierazle izan daitezke eta. Gertatu
zaigu anonimatua gordetze arren laguntza behar duen kasu larriren bat lagundu barik
uztea.

EMAITZEN AZTERKETA

Puntuazioa ezagutzeko txantiloia erabili behar da. Txantiloiak ikasleak emondako


baietzak eta ezetzak A, B eta C erantzunetan bihurtzen ditu. Azkenik jakin behar dugu
ikasleak zenbat A, B edo C lortu dituen.

Zuzentzeko txantiloia azetato paperean inprimatu izan eta ikasleak erantzunak


emateko erabili duen orriaren gainean ipini; ikaslearen emaitza letrarekin bat
datorrenean, letra hori kontatuko da ondorengo taulan

A= a= GUZTIRA (A+a)= Geh=9

B= b= GUZTIRA (B+b)= Geh=8

C= c= GUZTIRA (C+c)= Geh=13

You might also like