Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16.

TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

1. GL: PARKINSON GAIXOTASUNAREN FARMAKOLOGIA


*ez du ppt-a ordenean azaldu, taldekako galderak erantzuten zituen bitartean azaldu du eta
diapositiba batzuk azaldu ditu. Komisioa ordenean egin dugu diapositiba guztien infomazioa
gehituz.

1. PATOGENIA
Nerbio sistema zentralaren neuroendekapenezko gaixotasuna da. Gai beltzeko neuronen
galeragatik gertatzen da. Sintoma motorrak neuronen % 80 galtzen denean (galera
itzulezina) agertzen dira. Kaudatu eta putamenean dopamina eza egongo da.

Lewiren gorputzak agertuko dira, hauek α-sinukleinaren metaketak dira eta gai beltzean eta
beste nukleo batzuetan agertuko dira.

Braak-en teoriaren arabera (2002): Parkinsona gaixotasun multisistemikoa da. Izan ere,
nukleo serotonergiko, noradrenergiko eta kolinergikoen asaldurak ere badaude (neurona eta
neurotransmisore kopuru gutxiago).

2. ETIOLOGIA
Jatorri ezezaguna du baina teoria desberdinak daude:

● Familiarra: α-sinukleina, parkina, dardarina,..


● Toxinak:
○ MPTP (1-metil-4-fenil-1,2,3,6 tetrahidropiridina)
○ Pestizidekiko esposizio luzea (paraquat, rotenona)
● Beste faktoreak: Mikrotraumatismoak, infekzioak, estres oxidatiboa, apoptosia…

*Parkinson iatrogenikoa: adibidez, antipsikotikoek eragindako parkinsonismoa.

3. EZAUGARRI KLINIKOAK
Sintoma motorrak:

● Atsedeneko dardara
● Zurruntasun muskularra
● Bradikinesia (mugimendu motelak)
● Jarrera-ezegonkorra
● Borondatezko mugimenduen gutxipena (hipokinesia)
● Aurpegiko espresioaren eza (hiponimia)
● Idazkeraren aldaketak
● Oreka-asaldurak
● Hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea…)

Asaldura neuropsikiatrikoak:

● Dementzia ( % 40)
● Depresioa ( % 40)
● Antsietatea

1
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

4. AUKERA TERAPEUTIKOAK

Parkinson gaixotasuna tratatzeko estimulazio dopaminergikoa (farmako dopaminergikoen


bitartez) eta inhibizio kolinergikoa (farmako antikolinergikoen bitartez) sustatu beharko
ditugu.

- FARMAKO DOPAMINERGIKOAK
- Lebodopa (L-DOPA)
- Agonista dopaminergiko zuzenak
- MAO-B inhibitzaileak: Selegilina
- Zeharkako agonista: Amantadina
- FARMAKO ANTIKOLINERGIKOAK
- Antagonista muskarinikoak: Biperideno

Sintoma neuropsikiatrikoak arintzeko berriz, bentzodiazepinak (antsietaterako),


antidepresiboak (ISRS) eta antipsikotikoak erabil ditzakegu. Bestalde, tratamendu kirurgikoa
ere badugu: subtalamoaren estimulazio elektrikoa.

2
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

4.1 FARMAKOAK

A. LEBODOPA (L-DOPA)

- Dopaminaren aintzindaria
- Administrazio bidea: Aho-bidekoa.
- Arazoa: NSZ-era heldu baino lehen metabolizatzen da.
- DOPA deskarboxilasa (DDC) → Dopamina
- Katekol-o-metiltransferasa (COMT) → 3-metil-dopa
- Ondorioz:
- %1 besterik ez da iristen NSZera.
- Azkar metabolizatzen denez, dopamina periferian agertuko zaigu eragin
desiragaitzekin batera: Hipotentsioa, takikardia, gorakoak…
- Beraz, metabolismo periferiko hau ekiditeko beste farmako batzuekin
konbinatzen da:
- DDC inhibitzaileak: Karbidopa, Bentserazida
- COMT inhibitzaileak: Entacapona
- Eraginkortasuna
- Farmakorik eraginkorrena da normaltasun
motorra berreskuratzen, hau da,
zurruntasuna eta hipokinesia saihesten.
- Denborarekin (urteak) tratamenduaren
eraginkortasuna murriztuz doa, berriro ere
arazo motorrak pairatzeko arriskua
handituz.

- Eragin desiragaitzak

- a) AKUTUAK:

- Metabolismo periferikoagatik: goragale eta gorakoak, hipotentsio


ortostatikoa, takikardia (estimulazio β-adrenergikoa)

- Asaldura psikiatrikoak (aktibitate DA handipenagatik area


mesolinbikoan): desorientazioa, konfusioa, oso amets biziak,
eskizofreniaren antzeko haluzinazioak, konpultsibitatea, maniak…

- b) KRONIKOAK: (5 urtez levodoparekin tratatutako pazienteen % 40-50-ari


gertatzen zaio)

- “On-off” egoerak: (zurruntasun eta hipozinesiaren gorabeherak):


Okerragotzen dira bat-batean (minutuak, orduak) eta gero hobetzen
dira. Ez daude Cp-arekin lotuta

- Diskinesia berantiarrak: Nahigabeko mugimenduak: aurpedian


(tik-ak, keinuak) eta /edo gorputz-adarretan. Tratamendua hasi eta 5
urtetan (pazienteen %50)

3
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

B. AGONISTA DOPAMINERGIKO ZUZENAK

- Ergotikoak: Bromokriptina, pergolida, lisurida


- Ez-ergotikoak (erabilienak): Ropirinol, pramipexol, rotigotina
- Eraginkortasuna: lebodoparena baino txikiagoa.
- Erabilera: Aldi goiztiarrean monoterapian (L-doparen erabilera atzeratzeko) - Fase
aurreratuagoan L-doparekin batera.
- Eragin desiragaitzak (erabilgarritasuna murrizten dute): Goragale eta gorakoak,
hipotensio ortostatikoa, neuropsikiatrikoak (psikosiaren arriskua, konpultsibitatea,
menpekotasun-portaerak), ergotikoekin balbulopatiak.

C. MAO-B INHIBITZAILEAK (IMAO)

- Selegilina
- Rasagilina
- Monoaminooxidasaren inhibitzaile itzulezinak (B-MAO > A-MAO)
- Dopaminaren metabolismoa murrizten dute
- Eraginkortasun txikia
- Aldi goiztiarrean monoterapian (L-doparen erabilera atzeratzeko).
- Fase aurreratuagoan L-doparekin batera. (L-doparen eraginak indartu eta
“off” fenomenoak murrizten ditu)
- Eragin desiragaitzak: haluzinazioak, nahastea, hipotentsio ortostatikoa
- *“Gaztaren erreakzioa” (gehiegizko ekintza sinpatikomimetikoa)

Tiramina duten elikagaiekin (ardoa, garagardoa, gazta,...) Tiramina


(basopresorea) ez da metabolizatzen eta ondorioz, krisialdi hipertentsiboak,
zefalea, iktus edo bihotzekoa gerta daitezke.

D. ZEHARKAKO AGONISTA: AMANTADINA

- Mekanismoa ez da guztiz ezaguna:


● Farmako antibirikoa da
● Zeharkako dopaminergikoa (askapena eta birxurgapena )
● Antikolinergiko ahula
● Antiglutamatergikoa (NMDA-antagonista) antidiskinetikoa
● Neurobabeslea? (ikerketan)
- Eraginkortasun txikia:
- Aldi goiztiarrean monoterapian (L-doparen erabilera atzeratzeko).
- Fase aurreratuagoan L-doparekin batera.
- Eragin desiragaitzak: haluzinazioak, ikusmen lausoa, aho-lehorra...

Kontraindikatuta zahartzaroan (65 urte ) asaldura kognitiboengatik.

E. ANTAGONISTA MUSKARINIKOAK:

- Biperideno
- Trihexifenidiloa proziklidina
- Lehen antiparkinsonianoak… gaur egun gutxi erabiliak

4
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

- Eraginkortasun txikia
- Aldi goiztiarrean (dardarak eta zurruntasuna hobetu)
- Erabilgarritasun terapeutikoa: Farmakoek eragindako parkinsonismoa
(iatrogenikoa).
- Eragin desiragaitzak (atropinikoak): Aho-lehorra, ikusmen lausoa, oroimenaren
galera, nahastea, haluzinazioak.

Kontraindikatuta zahartzaroan (65 urte ) asaldura kognitiboengatik.

5
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

1. LABORATEGI‐PRAKTIKA:   "The Case of the Frozen


Addicts"

“On July the 16th 1982, George Carillo awoke to find he could not move or talk…”
Jon Palfreman kazetariak Parkinsonen ikerketa betirako aldatu zuen aurkikuntza
deskribatu zuen "The Case of the Frozen Addicts" izenburuko dokumentalean
(1986) eta liburuan (1995). Urte batzuk geroago, Palfreman‐i Parkinsona
diagnostikatu zioten.  

Istorio honen benetako heroiak sei drogazale dira: George Carillo, Juanita Lopez,
David Silvey, Bill Silvey, Connie Sainz eta Tobey Govea. Taldeko hiru  ‐  George,
Juanita eta Connie  ‐  Lundera (Suedia) bidaiatu zuten garuneko ebakuntza
esperimentala egiteko. Prozedurak lagundu zuen baina ez zen gai izan kalte
neurologikoa itzultzeko eta, aurrera jarraitu bazuten ere, beren garaia baino lehen
zahartu eta hil ziren. 2014 urterako, bakarrik Connie eta Tobey (garuneko
estimulazio sakona jasan zuten EEBBetako lehen gaixoetako bat) jarraitzen zuten
bizirik.
Dokumental horretan oinarrituta, laburtutako eta gazteleraz itzulitako bost bideo
labur ikusiko ditugu eta Parkinsonaren farmakologia aztertuko dugu. Bost
ikasleko taldeetan lan egingo dugu.  Bideoak ikusi eta gero, hurrengo galderak
erantzun behar dituzue:  
1. bideoa + 2.
bideoa

1. Deskribatu “izoztutako adiktoek” erakusten zuten sintomatologia.   

“Izoztutako adikotek” erakusten duten sintomatologia parkinson gaixoenaren oso antzekoa


da, baina kasu honetan, sintomak kanpo eragile batek sortuak dira, drogak hain zuzen ere.
Sintoma motorren artean atsedeneko dardara, zurruntasun muskularra, bnradikinesia
(mugimendu motelak) eta jarrera-ezegonkorra dauzkagu, hauek sintoma kardinalak dira.
Gainera, hipokinesia (borondaztezko mugimenduen gutxipena), hiponimia (aurpegiko
espresioaren eza), oreka-asaldurak eta bestelakoak ere ageri dira. Bestalde, asaldura
neuropsikiatrikoak ere pairatzen dituzte gaixoek, hala nola, dementzia, depresioa eta
antsietatea.

2. Badago beste gaixotasunik sintoma kliniko berdinak sortzen dituenik?


Zein?
Bai. Parkinsona.

3. Zein da Parkinsonen gaixotasunaren jatorria?  


Batetik, Locus nigerreko neurona dopaminergikoen galera, dopaminaren defizita
gaixotasunaren oinarria izanik. Hala ere, nukleo noradrenergiko, serotonergiko eta
kolinergikoetan asaldura arinak ere ager daitezke. Bestetik, Lewy-ren gorputzak ager
daitezke, alfa sinukleinaren metaketak, gai beltzean eta beste nukleo batzuetan.

6
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

4. Gazteetan gertatzen da?


Normalean ez.

5. Zein droga aipatu zuen George Carrillok azken garaian hartutako farmakoei
buruz galdetu ziotenean?
Heroina, farmako opiazeoa dena.

6. Droga hori neurotoxikoa da?


Ez.

7. Zer da MPPP?
Heroinak sortzen duen euforiaren efektu antzekoa sortzen duen substantzia bat.

8. Zer dira “diseinu‐drogak”? 


Azken urteetan artifizialki eta klandestinoki sintetizatutako substantzia kimikoak dira,
“droga-klasikoen” efektua potentziatzea helburua dutenak.

9. MPPP neurotoxikoa da?


Ez.

10. Orduan, zein izan zen  “izoztutako adiktoen” asaldurak sortu zuen molekula?
MPTP. Hesi hematoentzefalikoa behin zeharkatuta, MAO B entzimari esker, MPP+
bilakatzen da, erradikal superoxido askeak sortuz. Erradikal aske horiek neurona
dopaminergikoetan metatu eta zelularen heriotza eragiten dute, zelularen mintza kaltetuz.
Ondorioz, gai beltzeko dopamina askapena gutxitu egingo da.

11. Zer egiten du molekula horrek?


Garuneko gai beltzeko neuronen suntsipena eragiten du, ondorioz, Parkinson
gaixotasunaren sintoma oso antzekoak sorrarazten ditu. Uste da kaltea MPTP-ren
metabolitoa den MPP+-ek eragiten duela. Azken hau toxikoa da eta dopaminaren sintesia
eragiten duten entzimak inhibitzen ditu.

12. Gauza bera da Parkinsonen gaixotasuna eta parkinsonismoa?


Ez, parkinsonismoan Parkisonaren sintoma berdinak azaltzen dira, baina kanpo eragile
batengatik sortua da, kasu honetan MPTPrengatik. Parkinsona, ordea, gaixotasun
neurodegeneratiboa da, Locus nigerreko zelula dopaminergikoen heriotzagatik sortzen
dena.

13. Farmako antipsikotikoek parkinsonismoa eragin dezakete. Zein da eragin


kaltegarri horren mekanismo nagusia?
Antipsikotikoen mekanismo nagusia, D2 hartzaile dopaminergikoak blokeatzea da
(antagonista dopaminergikoak). Honen ondorioz, dopaminak ezin du bere funtzio
fisiologikoak burutu, parkinsonismoa eraginduz.

14. Zein farmako erabili zuen Langstron doktoreak “izoztutako adiktoak”


tratatzeko?
L-DOPA, dopaminaren aintzindaria, fenilalanina aminoazidoaren garraiatzailea baliatuz hesi
hematoentzefalikoa zeharkatzeko gaitasuna duelako.

7
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

15. Zergatik ez zuen zuzenean dopamina erabili?


Dopaminak ez duelako hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko gaitasunik, tratamendua
eraginkorra ez izanik.

16. Zein da lebodoparen (L‐DOPA) ekintza‐mekanismoa?


L-dopak (dopaminak ez bezala) muga hematoentzefalikoa zeharkatzeko gaitasuna dauka,
garraiatzaile baten bitartez. Behin muga hematoentzefalikoa igaro eta NSZ-era iristen
denean, dopa deskarboxilasa entzimari esker L-dopa dopamina bilakatzen da, dopamina
mailak igoaraziz. Hala ere, L-doparekin batera, beharrezkoa da bentzerazida administratzea,
muga hematoentzefalikoa zeharkatu baino lehen, periferian kokatzen den dopa
deskarboxilasak L-dopa dopamina bihurtzea ekiditeko.

17. Lebodopa, bakarrik erabiltzen da hala beste farmakoekin batera? Zein/zeintzuk?  


(begira dezakezu AEMPSeko web orrian https://cima.aemps.es/cima/publico/home.html)
Esan bezala, L-doparekin batera beste farmako batzuk erabili behar dira. Ez da inoiz
bakarrik ematen. L.doparekin batera, hurrengo farmakoak eman daitezke:
● Bentzerazida / Karbidopa → Muga hematoentzefalikoa zeharkatu baino lehen,
periferian kokatzen den dopa deskarboxilasak L-dopa dopamina bihurtzea ekiditeko.
● Agonista dopaminergikoak → Hartzaile dopaminergikoak ere itu farmakologiko
izan daitezke gaixotasunean.
● MAO B entzimen inhibitzaileak (iMAO) → Dopaminaren metabolismoa burutzea
ekiditeko.
○ Deprenilo.
● KOMT entzimen inhibitzaileak → L-doparen metabolismoa burutzea ekiditeko.
○ Entakapona.
● Amantadina.
● Biperidenoa (antagonista muskarinikoa) → Dardarak eta zurruntasuna ekiditen ditu.

18. Zer egiten dute L‐DOPArekin elkartzen diren farmako horiek?


● L-dopa + bentzerazida / Karbidopa → L-dopa dopaminara bihurtzeko pausua
inhibitzen du. Ondorioz, bentzeradida muga hematoentzefalikoa zeharkatu ezin
duenez, periferian lebodoparen dopamina bihurketa blokeatu egingo du.
● L-dopa + MAO B entzimen inhibitzaileak → Dopaminaren metabolismoa burutzea
ekidin.
● L-dopa + KOMT entzimen inhibitzaileak → L-doparen metabolismoa burutzea
ekidin.

19. Zer gertatzen da L‐DOPA bakarrik erabiltzen bada?


Dopaminak ezin duenez hesi hematoentzefalikoa zeharkatu L-DOPA (dopaminaren
aitzindaria dena) administratu behar da. Hala ere, L-DOPA dopaminan ez bihurtzeko muga
hematoentzefalikoa zeharkatu aurretik, L-DOPAren metabolismoa inhibitzen duten
farmakoak administratu behar dira honekin batera. Horrez gain, behin muga
hematoentzefalikoa zeharkatu eta dopamina sortu ondoren, honen efektua luzatzeko
dopaminaren metabolismoa inhibitzen duten substantziak ere administratzen dira. Gainera,
pazienteak haren efektu desiragaitzak (diskinesia…) gehiago nabarituko ditu.

20. Farmako hauek Parkinsonen gaixotasuna sendatzen dute?


Ez. Sintomatologia arintzeko bakarrik balio dute.

8
FARMAKOLOGIA MEDIKOAREN OINARRIAK 16. TALDEA
ANE GABILONDO 4. ASTEA

3. bideoa

21. Lebodoparen tratamendua urteak luzatzean, zeintzuk ziren paziente horietan


agertu ziren bi eragin sekundario nagusiak?
● Gorputzaren mugimendu menperaezinak (batez ere aurpegian, mihian,
besoetan…).
● Haluzinazioak eta urduritasuna.

22. Zer esan nahi du “leiho terapeutikoa” (tarte terapeutikoa) txikitu eta, kasu
batzuetan, itxi egin zela?
Tarte terapeutikoa, farmakoen kontzentrazio minimo egonkorra eta minimo toxikoaren
arteko farmako kontzentrazio plasmatiko egokiak dira. Paziente hauetan, levadoparen
alboko efektu bortitzak direla eta, farmako honen dosiak murriztu behar izan zituzten,
tarte terapeutikoa txikituz. Azkenean, farmako hau erabiltzeari utzi zioten, honen albo
efektu gogorrak direla eta, tarte terapeutikoa guztiz itxiz.

23. Gaur egun ere, lebodopa farmakorik eraginkorrena da parkinsoneko arazo


motorrak hobetzen. Hala ere, alternatiba farmakologiko bakarra da? Zeintzuk dira
dauden beste posibilitateak?
Ez, badaude alternatiba farmakolgiko desberdinak:
- Amantadina: Gaixotasunak eragiten dituen mugimendu inboluntarioak
murrizteko erabiltzen da.
- Agonista dopaminergikoak: apomorfina, bromokriptina, lisurida…
- Selegilina: Neurobabesle gisa jokatzen du, zelulen heriotza atzeratuz.
- Antikolinergiko muskarinikoak: Zurruntasuna eta dardarak murrizteko
erabilgarriak.

You might also like