Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 45

1.

Gaia: Biologiaren eta biziaren definizioak

Sarrera
Biologia: Izaki bizidunak eta hauekin zer ikusia duten gauzak aztertzen dituen zientzia da.
Zientzia multidistiplinarioa da.
Biziduna: ​Bizitzarako beharrezkoak diren oinarrizko bizi funtzioak betetzeko osagaiak sortu
eta eskuratzeko gai den antolamendu konplexuko sistemak dira. Hauek, eboluzionatzeko
aukera dute ingurumenera akoplatuz.
Teoria zelularra: ​Izaki bizidunak zelulez osatuta daudela azaltzen duen teoria da.
● Unitate estrukturala: ​izaki guztiak zelulez osatuta daude.
● Unitate funtzionala: ​zelula bakoitza bizi funtzioak betetzeko gai da.
● Zelula guztiak aurretiko zelula batetik datoz.
Herentziaren teoria: ​Zenbait ezaugarrien transmisioa zehazten dituzten arauak azaltzen
dituen teoria da.
● Ezaugarri morfologiko batzuk heredatu egiten dira aitzindarietatik.
● Geneak DNA-n kokatzen dira.
● Ezaugarriak modu independentean heredatzen dira gehienetan, geneak gero eta
gertuago kokatuta egon orduan eta probabilitate handiagoa dago batera
heredatzeko.
● Genea da herentziaren oinarrizko unitatea.
Eboluzioaren teoria: ​Populazio batean denborarekin gertatzen diren aldaketak dira.
● Izaki bizidun guztiek jatorri bera dute.
● Hautespen naturala da eboluzioaren indar eragilea.

Izaki bizidunak sailkatzen


6 erreinutan sailkatzen dira hainbat irispideen arabera.
● Prokariotoak
○ Bacteria: ​Peptidoglikanoz osatutako pareta zelularra duten izaki heterotrofo
aerobioak dira.
○ Archaea: ​Gehienbat muturreko baldintzetan bizi diren glukoproteinazko
pareta duten zelulak dira.
● Eukariotoak:
○ Protista: ​Eukarioto sinpleenak dira, gehienak unizelularrak. Lizunak, alga,
protozoo etab.
○ Plantae: ​Kloroplastoen bidez fotosintesi oxigenikoa burutzen duten izaki
autotrofoak.
○ Fungi: ​Izaki heterotrofo, aerobio eta osmotrofoak dira.
○ Animalia: ​Izaki plurizelular, aerobio eta fagotrofoak dira.

1
2. Gaia: Supernobak eta eguzki sistemaren eraketa.

UNIBERTSOAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA


Unibertsoaren jatorriaren eta eboluzioaren buruzko hainbat teoria daude:
● Big Bang: ​Leherketa handiaren teoria da.
○ Unibertso irekia: U ​ nibertsoa etengabe hazten ari da.
○ Unibertso itxia: M ​ omentu batetik aurrera materia metatzen hasiko da eta
berriz Big Bang-a gertatu arte.

IZARRAK
Izar guztiek daukate bizi ziklo bat, honen %90 sekuentzia nagusian, hasierako fasean,
ematen dute. Izarrak hainbat irizpide kontuan hartuta sailkatzen dira. Beroa, tamaina, argia
kolorea,...
Sekuentzia nagusia: ​Fase luzeena da. Bertan partikulen metaketa gertatzen da.
Hidrogenoaren fusioa gertatzen den denbora da, orduan helioa sortzen da.
● Eguzkia > Izarra: ​Hauek erraldoi gorri bihurtzen dira eta jarraian nano marroia.
● Eguzkiaren antzeko izarrak: ​Hauek nebulosa planetarioa sortzen dira eta ondoren
nano txuri. Hauetan Helioa fusionatu egiten da karbonoa eta oxigenoa sortuz.
● Masa handiko izarrak: ​Hauek tamainaren arabera egitura ezberdinak sortzen
dituzte.
○ 8<m<30 : Hauek supernobak eratzen dituzte eta ondoren neutroien izarrak.
○ m>30 : Hauek supernoben ondoren zulo beltzak eratzen dituzte.
He+O= Ne O+C= Si 2Si= Fe
C+C= Mg O+O= S S+Mg= Fe
Burdinaren fusioak ez du energiarik sortzen, beraz erakarpen indarrak soilik
gertatuko dira supernoba bat sortuz. Izarraren masa handia bada supernobaren
ondoren zulo beltza sortuko da.

EGUZKI SISTEMAREN SORRERA


Eguzki sistema supernoba baten askatutako gas eta hautsa trinkotzean sortu zen. Hauts
hodei hori plano bakarrean antolatzen da, masaren gehiena erdigunean biltzen da eta
trinkotzean hidrogenoaren fusio tenperaturak lortzen Eguzkia sortu zen. Gainerako
materialekin ezagutzen ditugun baino plana gehiago sortu ziren, baina asko galdu egin ziren
erakarpen indarren ondorioz. Hauei planetesimalak deritze, planeten aitzindariak direnez.

LURRAREN PALEOATMOSFERAREN SORRERA


Hasieran gehiena hidrogenoz eta helioz osatuta zegoen. Baina erakarpen indar ahularen eta
eguzki haizearen ondorioz hauek ihes egiten zuten. orduan magnetosferaren sorrerak
atmosfera berri bat sortzeko aukera ekarri zuen, lurreko sumendietatik askatutako gasak
metatu zituen, paleotmosfera sortuz. Honek, hainbat aldaketa jasan zituen ekaitzen eta

2
meteoritoen erorketen ondorioz. Hasierako paleotmosfera erreduzitzaile zen eta gaur
egungo atmosfera oxidatzailea da.

TAMAINA ESPAZIOTIK BEGIRATUTA


Eguzki sisteman bi planeta mota daude. Lehenengo lau planetak, planeta harritsuak dira,
hauek tamaina txikikoak dira eta eguzkitik gertuen daudenak dira. Ondorengo lau planetak
gas planetak dira, tamainaz handiagoak dira eta izotzezko nukleo bat dute. Eguzkitik
urrunen dauden planetak dira.

3
3. Gaia: Bizitzaren sorrera.
Lurra gune egokia da biziarentzako. Tenperatura aldaketak ez dira handiak urari eta
atmosferari esker. Historian zehar hainbat teoria ezberdin egin dira.
Berezko sorrera: ​Bizidunak bakarrik sortzen dira.
Kreazionismoa: ​Jainkoak sortzen du bizitza.
Paspermia: ​Bizia espazioan sortu zen, hau da, biziaren jatorria espazioan dago.
Teoria kimiosintetikoa: ​Osagai organikoek elkartzeko joera dute koazerbatuak eratuz.
Miller eta Urey-ek eginiko esperimentuen bidez materia ez-organikotik materia organikoa
eskuratu daitekeela frogatu zuten. Horretarako lur primitiboan zeuden baldintzak imitatu
zituzten. Lortutako materia organikoa aminoazidoak eta beste molekula sinple batzuk izan
ziren. Aminoazido horiekin ARN-a sortu zen eta honen itzulpenaren bidez proteinak
ekoiztuko zituztela uste da, izaki prezelularrak sortuz. Uste da ARN-aren transkripzioan
gertatutakoa akats baten bidez helize bikoitza sortu zela ADN-a sortuz. Behin ADN-a edukita
zelulak garatuko lirateke, lehen izaki bizidunak sortuz.
Lehen izaki biziduna heterotrofoa zela uste da, orduan materia organiko ugari egongo
zelako eskuragai. Elikagai horiek eskuratzean ATP-a ekoiztuko luke izaki bizidunak,
inguruko pH-ko elektroi eta protoi gradientea aprobetxatuz.

BIZIAREN HISTORIA LURREAN


Hadikoa (4.600 Mu- 4.000 Mu): ​Aztarna oso gutxi daude, horregatik informazio oso gutxi
dago.
● 4.500 Mu: ​Lurra eta Theiaren arteko talkaren ondorioz ilargia sortu zen.
● 4.000 Mu: ​Tenperatura asko jaitsi zen eta lurrazala solidifikatu egin zen. Ura ere une
honetan sortu zen.
Arkaikoa (4.000 Mu- 2.500 Mu):
● 3700 Mu: ​Lehen bizidunaren arrastoak izan daitezkeenak aurkitzen dira. Bizidunek
C12-a erabiltzen dute eta garai horretan C13aren ugaritzea egon zen, C12
kontsumitu egin zelako.
● 3.600 Mu: ​Azken Arbaso Unibertsal komuna bizi izan zen. Garai honetan arkeoak
eta bakterioak sortu ziren.
● ​3.000 Mu: ​Zianobakterioak agertu ziren, hauek fotosintesi oxigenikoa egiten zuten
lehen izakiak izan ziren eta horregatik oxigenoa metatzen hasi zen.
● 2.500 Mu: ​Oxigeno kontzentrazioak gora egin zuen Zianobakterioek sortzen zuten
oxigenoaren ondorioz, honek oxigenazio handia ekarri zuen. Atmosferako osagai
asko oxidatu egin ziren eta bizidun askorentzako oxigenoa toxikoa zenez hilketa
masibo bat gertatu zen.
Proterozoikoa (2.500 Mu- 542 Mu):
● 2.100 Mu: ​Zelula prokarioto talde batek aldaketa aldiak jasan zituen lehen zelula
eukariotoak sortuz. Ondoren plurizelularitatea modu independentean agertu zen izaki
talde ezberdinetan.

4
Plaka tektonikoen mugimenduak lurraren gainazalari hainbat itxura ezberdin eman
dizkio. Lurrean hainbat glaziazio gertatu dira, orduan lurra elur bola bat bihurtuz.
● 600 Mu: Ozono geruza sortu zen, honek eguzkiak igorritako izpi ultramoreetatik
babesten du lurra. Ordura arte bizia ur azpian bakarrik zen posible baina ozono
geruzaren sorrerarekin lurraren kolonizazioa hasi zen.
Fanerozoikoa (542 Mu- Gaur egun): ​Lehen zatian eztanda biologiko handi bat izan zen ,
itxura ezberdineko bizidunak sortuz.
● 525 Mu: ​Itsasoko lehen arraina izan daitekeena agertu zen.
● 480 Mu: ​Lehen arrain ornodunak agertu ziren.
● 470 Mu: ​Lehen landare lehortarrak agertu ziren.
● 450 Mu: ​Lehen animali lehortarrak artropodoak izan ziren.
● 420 Mu:​ Lehen landare baskularrek eta lehen basoen agerpena.
● 370 Mu: ​Lehen ornodunak lehortarrak eta lehen anfibioak agertu ziren.
● 360 Mu: ​Lehen hazidun landareak, pinuak. Arrautza amniotikoaren agerpena, honek
aurrera pausu handia izan zen lur lehorraren kolonizazioan, arrautzen garapena
uretatik kanpo burutu daitekeelako.
● 300 Mu: ​Pangearen banaketa hasi zen.
● 225 Mu: ​Lehen ugaztuna zelakoaren agerpena.
● 165 Mu: ​Dinosauroek lurra menderatzen zuen.
● 150 Mu: ​Lehen hegaztiak azaldu ziren.
● 140 Mu: ​Lehen loredun landareak agertu ziren, dibertsifikazio handia izan zuten eta
lurreko ia bazter guztietara zabaldu ziren.
● 70 Mu: ​Hegazti modernoak azaldu ziren.
● 60 Mu: ​Lehen primateen agerpena.
● 4,5 Mu: ​Hominidoen lehen arbasoak Afrikako baso eta larreetan agertu ziren.
● 3 Mu: ​Australopithecusak agertu ziren.
● 2 Mu: ​Homo generoaren agerpena.
● 0.2 Mu: ​ Homo sapiens-aren agerpena.

BIZIAREN DESAGERTZE HANDIAK


2500 Mu: Oxigenazioaren eraginez lehen desagertzea gertatu zen, orduko bizidunentzako
toxikoa zelako.
Fanerozoikoa ( 542 Mu- Gaur egun)
Erregistro fosilak dauden garaian gertatutako desagertzeak.
450 Mu: ​Briozooek eta artropodo batzuk lur lehorrean zeuden. Hauek kontinentean bizi
ziren, honek lehendabizi hego polorako bidea hartu zuen aldaketa klimatiko bat eraginez.
Ondoren ekuatorera abiatzen beste aldaketa bat gertatu zen, uste gutxitan jasandako
aldaketek espezie ugari hil zituzten, batez ere uretako espeziei eragin zien. Espezien %80
desagertu ziren.
360 Mu: ​Lehen zuhaitz eta anfibioak zeuden. Klima aldaketa bat gertatu zen, tenperaturaren
aldaketaren ondorioz. Oxigeno kontzentrazioa jaitsi zen. Honek, tropikoko itsasoetan izan
zuen eragin handiena. Espezien %82a desagertu zen.
252 Mu: Erupzio masiboek CO2 ugari igorri zuten atmosferara eta lurreko tenperatura 5ºC
igoaraziz. Beste sustantzia toxiko batzuk ere igorri ziren atmosferara, honek uretako
espezien %95 eta lehorrekoen %70 hil zituen.

5
210 Mu: ​Pangearen banaketan sumendien erupzioak klima aldaketa ekarri zuen. Espezien
%76a desagertu zen.
65 Mu: Dinosauroen desagertzea izan zen. Hipotesi onartuena meteorito baten talkak
lurreko sumendien aktibitatea handitu zuen eta honek aldaketa klimatikoa ekarri zen.
Espezien %75a desagertu zen.
Desagertze hauen ondorioz aukerak eman zien gainontzeko izakiei aurrera egiteko.

6
4. Gaia: Zelularitatea

Lehen mintzak
Uretan sortutako lipidoek elkartzeko joera dute eta izaera anfipatikoa zuten. Buru polarra eta
isats dute.
Kate bakarrekoak: ​Mizelak eratzen dituzte.
Kate bikoitzak: ​Modu antzekoan kokatzen dira, geruza bikoitza sortzen dute. Geruza hori
handia bada eta bere baitan tolesten bada, liposoma bat eratzen dute.
Zelula mintzaren egitura: ​Bi lipido geruzez osatutako mintza da, geruza hauei lotuta
proteinak daude. Mintz hauek bi motatakoak izan daitezke:
● Bakterio eta eukariotoen mintza: ​Bertako lipidoek, glizerolaren eta gantz azidoen
kateen artean ester loturak eratzen dituzte.
● Arkeobakterioen mintzak: ​Bertan, glizerola eta hidrokarburoaren artean eter lotura
bat eratzen da. Glizerola mutur bakarrean edo bietan ager daiteke, azkeneko kasuan
geruza bakarreko mintza eratuz.
Batzuetan gantz azidoen isatsak elkartzen dira adartxoak sortuz, honek egonkortasuna
ematen dio mintzari. Gantz azidoen asegabetasunak zer ikusia izan dezake hauen
konformazioan. Gantz azidoak lotura anitzak baditu hauek tolestea eragingo du. Gantz
azidoen kateak tolestuta baldin badaude, hauek elkarren ondoan kokatzean ez dute beraien
artean loturarik sortuko, beraz ez dira kate egonkorrak izango. Gainera, honelako gantz
azidoak dituzten mintzek jariakortasun handiago izango dute. Honek, mintzaren lodiera
murrizten du eta mintzetako proteinetan eragin dezake, izan ere hauek jariakortasun jakin
bat behar dute beraien funtzioak aurrera eramateko.
Izaki bizidun batzuek hau erabiltzen dute tenperatura aldaketei aurre egiteko eta hauek
beraien jariakortasunean ez eragiteko. Horretarako mintzean proteina bat dute, hau
mintzaren lodiera estutzean aktibatzen da. Proteina honek tenperatura jaistean lotura
anitzak sortzen ditu, honela mintza jariakorragoa bihurtzen da.
Zelula batzuek mintz erregulatzaileak dituzte mekanismo kondentsadoreen ordez.
Mintzek sustantzien elkartrukea erregulatzen dute, hauek iragazkortasun selektiboa
dutelako.
Mintzen elkartrukean bertan igarotzen diren molekulek gradientearen aldera kontzentrazioak
berdintzera joko dute. Behin oreka lortzean ez da elkartrukea geratzen, baina honek alde
batera eta bestera garraiatuko dituen partikula kopurua berdina izango denez garraio honen
balioa 0 dela esaten da. Mintzen bi aldeetako karga ere kontuan izan behar da, honek
gradiente elektriko bat sortzen duelako.
Zeluletan NaCl ugari dago, eta honen ioien erakarpen indarrek kargen mugimendua ekarriko
dute. Mugimendu horrek zelularen barnean karga negatibo bat sortuko du, eta honek
inguruko ioiak erakarriko ditu.
Orain aipatutako bi gradienteek aurkako indarra egiten badute ez da orekarik lortuko
mintzaren bi aldeetan.

7
MINTZEKO GARRAIOA
Mintzean zehar molekulak garraiatzeko bi modu nagusi ditugu.
Lehenengoan, molekula txiki eta hidrofoboek mintza zuzenean zeharkatzen dute, hauek,
mintzaren zati anfipatikoarekoa erabiliko dute garraiorako. Bigarrenean, molekulak urez
inguratuta joango dira eta ur hori kentzeko aktibazio energia bat erabili behar da. Energia
hori ahalik eta txikiena izateko garraiatzaileak baliatzen dira.

Mintza zeharkatzeko bidea


Iaioek eta molekula polar handiek garraiatzaileak behar dituzte.
Molekula polar txikiak eta molekula liposolugarriak zuzenean garraiatzen dira.

GARRAIO MOTAK
● Solutu kopurua eta norantza:
○ Solutu bakarra (uniportea)
○ Kogarraioa (solutu bakarra baino gehiago garraiatzen dira)
■ Antiportea: Garraiatzailearen barnean bi norazkotan gertatzen da.
■ Symportea: Solutu denak noranzko berean garraiatzen dira.
● Garraioan energia ( bai edo ez)
○ Difusioa (ez da energiarik baliatzen): Sustantziak beti gradientearen aldera
garraiatzen dira.
■ Sinplea: Molekulek mintza zuzenean garraiatzen dute.
■ Erraztua: Sustantzia garraiatzeko garraiatzaileak baliatzen dira.
○ Aktiboa (Energia baliatzen da): Sustantziak gradientearen aurka garraiatzen
dira.
■ Primarioa: Garraiatzaileari ATP-a gehitu eta bera aktibatu egiten da.
■ Sekundarioa: Garraio honetan bi garraiatzaile baliatzen dira.
Lehenengo garraiatzaileak ATP-a eskuratzen du, honek solutua
garraiatzen du gradientea sortuz. Bigarren garraiatzaileak gradiente
horren indarra aprobetxatuko su beste solutu bat garraiatzeko
lehenengo solutuarekin batera.
Egitura hauek zelula denetan daude, hauen bidez gertatzen delako molekulen eta
solutuen elkar trukea zelula eta ingurunearen bitartean. Gainera garraio aktibo
sekundarioa baliatzen da Sodio Potasio ponpa martxan jarri eta sodio kontzentrazio
baxua mantentzeko zelularen barnean.

SODIO POTASIO PONPA


Zelula plasmatikoan kokaturik dagoen proteina integral bat da, hau da, mintza alderik alde
zeharkatzen du. Bere funtzioa Na+ eta K+ ioiak garraiatzea da, Na zelulatik kanpora eta K
zelula barnera.
Bai sodioaren eta baita potasioaren kasuan gradientearen aurka egiten du lan. Sodio
gehiago dugu zelula barnean kanpoan baino eta potasioaren kasuan alderantziz, gehiago

8
barruan kanpoan baino. Horregatik energia (ATP) gastatu behar da.
Zelularen barnealdean hiru gune aktibo ditu eta beraz hiru sodio ioi hartzen ditu. Zelularen
kanpoan bi gune aktibo ditu eta beraz bi potasio ioi hartzen ditu. Gune aktibo guztiak beteta
daudenean zitoplasmaren aldean ATP bat gastatu eta fosfato bat proteinari itsatsita
gelditzen zaio (proteina fosforilatu egiten da). Fosfato horrek proteinaren egitura aldatzen du
eta ondorioz Na+ guztiak kanporatzen dira eta K+ barneratu. Ondoren proteinak fosfatoa
askatzen du (desfosforilatu egiten da) eta hasierako egitura berreskuratzen du.

Garrantzia:
Na+ eta K+ ioien gradientea mantentzen du: Hau ezinbestekoa da neuronetan. Neuronak
bulkada jasotzen duenean Na+ eta K+en kanalak (beste proteina integral batzuk) irekitzen
ditu eta horrela transmititzen da bulkada. Horretarako beharrezkoa da gradientea
mantentzea, kanalak irekitakoan deskarga handia gerta dadin.
Hiru katioi bota eta bi bakarrik hartzen ditu, beraz katioien kontzentrazioa txikitu egiten da.
Hau lagungarria da presio osmotikoari aurre egiteko, izan ere zelulen barnealdea normalean
kontzentratuago egoten baita ingurunea baino.

9
5.GAIA: HIRU DOMEINUAK

AZKEN ARBASO UNIBERTSAL KOMUNA


Darwinek proposatu zuen, lurreko izaki bizidun denak arbaso amankomun baten
ondorengoak izatea.
Baina RNA-rekin eginiko hainbat ikerketen ondorioz, ondorioztatu zen hiru leinu zelular
ezberdin zeudela. Hauek, distantzia ebolutibo handia dute, baina ezaugarri batzuk oso
antzekoak dituzte. Ezaugarri horiek eboluzioan zehar konstante mantendu diren ezaugarriak
dira.
Izaki bizidunetan aldaketak gertatzean, hauek oinarrizko arbasotik banatu egin dira.
Banaketa ezberdin horiek noiz gertatu diren kalkulatzean bi espezie edo izakien
ahaidetasuna kalkulatu daiteke.

GENOMA MINIMOAREN PROIEKTUA


LUCA (azken arbaso unibertsal komuna) zein den jakiteko hainbat konparaketa egiten dira
hiru erreinuetako izakien artean. Honela amankomunean dauden ezaugarriekin hurbiltasuna
ikusi daiteke eta LUCA ze izaki mota zen imajinatu daiteke. Baina, proiektu honek hainbat
arazo ditu.
● Ez dira izaki bizidun denen genomak ezagutzen. Gainera, ezagutzen diren espezie
askoren genomaren oso zati txikiak ezagutzen dira.
● LUCA-tik jasotako gene asko galdu edo eraldatu egin dira espeziazioa dela eta,
unibertsaltasuna galduz.
● Geneen transferentzia horizontalak gertatzean bi genomen arteko nahasteak
gertatzen dira, 2 genomen arteko aldaketak.
○ Transferentzia: Bakterio batek ingurunean aske dagoen ADN zatiak
bereganatzen ditu eta bere genomara gehitzen du.
○ Transdukzioa: Bakterio bat birus batek infektatzen duenean, bakterioaren
ADN-an birusarena gehitzen da. ADN horrek bakterioari beste birus egiturak
sortaraztea egiten dio. Behin nahikoa egitura sortutakoan bakterioaren lisia
gertatzen da birus berriak askatuz. Baina birus horiek ez dute denek ADN
bera, batzuk bakterioaren ADN-a dutenez beste bakterio batekin elkartzean
ADN-hori bakterio berriaren genomari gehituko zaio.
○ Konjugazioa: Bakterio batzuk plasmido izeneko ADN katea dute beraien ADN
nagusiaz gain. Bakterio hori beste batekin lotzean, plasmidoa bikoizten da eta
bi bakterioek plasmido bera izango dute. Plasmido hori ADN kate
nagusiarekin ere elkartu daiteke bakterioaren genomara gehituz edo beste
bakterio batzuetara erreplikatu.

10
LUCA-REN EZAUGARRIAK
Zientzialariek diotenez, LUCA gaur egungo edozein izaki bizidun baino sinpleagoa zen.
● Mintzei lotutako ATPasa menpeko metabolismo energetikoa egingo zuen. Orduan
zegoen Ph gradientea eta bertako energia baliatuz eramaten zuen bere
metabolismoa aurrera.
● Aminoazidoen eta nukleotidoen biosintesia egiten zuen RNA eta ADN-a egituratzeko.
● Transkripzio eta itzulpen sistemak, gaur egungo berdinak ziren. Hauek, izaki bizidun
denetan berdinak direnez, eboluzionatu ez duen ezaugarri bat izango delako.
● DNA erako genoma zuen.

Bakterio eta arkeoek ezaugarri asko amankomunean dituzte. Baina zaila da 3 domeinuen
arteko ahaidetasuna ikustea; eta ondorioz, zein izan zen lehen izaki biziduna.
Orain onartuta dagoen teoriaren arabera, bakterioen leinua da zaharrena eta ondoren hauek
jasandako aldaketa baten ondorioz sortu zirela eukariotoak eta arkeoak. Esaten denez, biak
adar berdinetik eratorritako izakiak dira.
Hiru zeinuetatik dibertsitate handiena duena bakterioena da, baina gaur egun gehien
ezagutzen duguna eukariotoen leinua da. Azken finean ikusten ditugun gauzetan interes
gehiago izaten dugulako eta lehenago hasi zirelako leinu hau ikertzen.

11
6. GAIA: ATP-aren Lorena bizidunetan.
ATPa: ​Adenosin trifosfatoa da. Bizidunek energia eskuratzeko erabiltzen duten energia iturri
nagusia.
ATPa prozesu ezberdinen ondorioz lortu daiteke, baina, gehienetan oxigenoa behar da
molekulak oxidatzeko eta ahalmen erreduktorea NADH eta antzerako molekulei emateko.
Hauek, ondoren elektroien garraiora joaten dira bertan ATPa sortzeko.

GLUKOLISIA
Bizidun denek betetzen duten prozesua da. Bertan, glukosa oxidatzen joaten da: Lehenengo
fasean glukosa prestatzeko 2 ATP gastatu behar dira 3karbonodun 2 molekula sortuz.
Bigarren fasean 4 ATP eta 2 NADH eskuratzen dira aurreko osagaiak oxidatzen direnean.
Prozesu honen bidez glukosa bakoitzeko 2ATP, 2NADH eta 2 pirubato sortzen dira.
Pirubato hori mitokondriora sartzeko proteina () batek eraldatu egiten du, azetil COA
bihurtuz. Horretarako protoiak eta elektroiak kentzen dira eta karbono dioxidoa askatzen du,
azetil COAk bi karbono soilik dituelako. Prozesu horretan NADH bat ere askatzen da.
Molekula mitokondrioan sartzen denean jada bada azetil COA.
Oxigenoa erabiltzen ez duten izaki bizidunek (bakterioek) beste elektroi hartzaile batzuk
erabili behar dituzte.

HARTZIDURA
Hartzidura laktikoa: B​ ertan NADHren eta elektroi hartzailea molekula organiko bat da,
​ raingoan degradatuz pirubatoa etanola bihurtzen da.
Hartzidura alkoholikoa:​ O
Hartzidura hauek ia bizidun denek egin ditzakete. Hauen oinarrizko elektroi hartzaile
nahikorik ez badago, adib kirol asko egitean.

12
7. Gaia: Azido trikarboxlikoaren zikloa eta β
oxidazioa.

β oxidazioa
Zikola honetan gantz azidoak bi karbonoduneko taldeetan banatzen dira azetil CoA- sortuz.
prozesu horri esker ondoren Krebs-en zikloa aurrera eraman daiteke. Degradazio honetan
NADH eta FADH2-a eskuratzen dira. Gantz azidoa guztiz degradatzeko β oxidazio zikloan
c
2 − 1 bira eman behar dira, bira bakoitzean NADH bat eta FADH2 bat ekoizten dira.
Oxidazio hau aurrera eramateko bi ATP erabili behar dira gantz azidoa aktibatu eta
zitoplasmatik mitokondriora sartzeko. Behin gantz azidoa mitokondrioaren barruan dagoela
β oxidazioa burutzen da.

AMINOAZIDOEN KATABOLISMOA
Aminoazidoak degradatzean beti ez da pirubatoa lortzen, horregatik, molekula batzuk leku
ezberdinetan sartzen dira Krebs-en ziklora. Horretarako amino taldea kendu behar zaie
aminoazidoei. Prozesu horretan NADH-a (ahalmen erreduzitzailea) eta amonioa sortzen
dira.

13
KREBS-EN ZIKOA
Molekulak oxidatzeko eta degradatzeko erabiltzen den zikloa da, bertan bira bakoitzean
Azetil CoA bat degradatzen da. Prozesu horretan 1GTP, 3 NADH eta 1 FADH2 sortzen dira
bira bakoitzeko.

ELEKTROIEN GARRAIO KATEA


Prozesu honetan ahalmen erreduktorea erabiltzen da protoien gradiente bat sortzeko.
Bertan, kateak erredox erreakzio bat erabiltzen du protoiak matrizetik mintzen arteko gunera
garraiatzeko, honela gradientea sortuz. Elektroi emaileak NADH eta FADH2 dira.
Kateak lau proteina konplexu ditu, I eta III. konplexuek 4 protoi ponpatzen dituzte, elektroi
bikote bakoitzeko, eta IV. konplexuak 2 protoi.
Katean zehar elektroiak erredukzio potentzial baxueneko molekuletatik potentzial
handieneko konplexuetara mugitzen dira.
NADHak elektroiak lehenengo konplexuari ematen dizkio, honela 10 protoi ponpatzen ditu.
FADH2ak berriz bigarren konplexuari ematen dizkionez bere elektroiak 6 protoi soilik
ponpatzen ditu.
Gradiente hori aprobetxatuz ATP sintasak ATPa sortzen du, eta elektroiak oxigenora
pasatzen dira, hau baita azken hartzailea bizidun gehienetan.

14
8.Gaia: Mitokondrioa
Hasiera batean bakterio bat zen organulu bat da. Mintz bikoitza dauka, bata bakterioak
zuena eta bestea, ostalarian barneratzean honek emandakoa. ADN propioa dauka, hori
bakterioa zeneko arrastoetako bat da.
Bere barne mintzaren azalera oso handia da, bere barnean elektroien transferentziarako
sistema eta ATP sintasa ugari dituelako.

ATP SINTASA
Mintz mitokondrialean txertatuta dagoen proteina bat da. ATPa ekoizten duen proteina da
protoien gradiente aprobetxatuz.
Estrukturari dagokionez, zati bat mintzean txertatuta dago eta betea matrizean kokatzen da.
Funtzionalki finkoa den zati bat dauka eta biratu egiten duen beste bat.
Elektroien garraio kateak ponpatu dituen protoiek mintzen arteko gunean gradiente bat
dago, bertan protoi ugari kokatzen direlako. Proteina honek, protoien energia baliatzen du
bere rotorra martxan jarri eta eta ATPa ekoizteko.
ATP sintasak, hiru azpiunitate ditu eta horietan ⲁ eta β azpiunitateek konformazio ezberdinak
hartzen dituzte.
Lotura lasaia: ​ ⲁ eta β azpiunitatera ADPa eta fosfato inorganiko bat sartzen dira.
Lotura estua: ​ADPa eta fosfato inorganikoa estutzen dira eta ATPa sortuz.
Lotura oso lasaia: ​ATPa askatu egiten da.
ATP, bat ekoizteko hiru protoi behar dira, beraz, rotorraren bira bakoitzeko hiru ATP sortzen
dira eta bederatzi protoi erabiltzen dira.
Orduan, NADH bakoitzak 2,5 ATP ekoizten dituela esan daiteke eta FADH2 bakoitzak 1,5
ATP. Prozesu honetan ez dira garraiatutako protoi denak erabiltzen, hauek beste funtzio
batzuetarako ere baliatu daitezkeelako edo mintzetik hurrantzean ezin izango dituelako ATP
sintetasak baliatu.
Energia gehiegi badago, ATPa baliatzen da protoiak bultzatzeko aurkako norabidean.

15
Kloroplastoek materia organikoa sintetizatzen dute, materia organiko
hau ekoizteko argia eta substantzia organikoak (CO​2 eta
​ H​2​O) behar
dira.

Elektroi emaile txar bat, kasu honetan ura, emaile on bihurtzen da;
hondakin bezala O​2 askatuz. Oxigeno hau da heterotrofoek behar
dutena energia lortu ahal izateko; beraz ziklo batean bilakatzen da. 2
erreakzio mota burutzen dira: bata ​argitako fasea eta bestea
ilunpetako fasea edo argirik behar ez den fasea. ​Argitako fasean
NADPH (ahamen erreduzitzailea) eta ATP lortzen dira. Beraz, argia
erabiltzen da ATP eta ahalmen erreduzitzailea lortzeko; ATP eta
NADPH-Aak erabiliz karbonoa finkatu eta erreduzitu egiten da gero
karbohidratoak (glukosa) sortu ahal izateko.

Eguzkitik, hainbat argi energia desberdin heltzen


zaizkigu; baina landareek erabiltzen dituztenak
prozesuak bete ahal izateko ​argi ​ikuskorrak dira,
380-750 nanometroko uhinak dira. Uhin hauek
erabiltzen dira bera baino energia altuagoa dutenek
mutazioak sortu ditzaketelako edota izakiak heriotzera
eraman, horretarako daukagu ozono geruza hauetatik
babestuta egoteko; bestalde, besteek lar energia gutxi
dute funtzio hauek bete ahal izateko.

Energia uhinen luzeraren kontrara hasten da; uhin luzera gutxikoak energia gehiago daukate.

FUNTZIONAMENDUA
Kloroplastoetan ere, elektroien garraio dago
non protoiak ponpatzen dira eta ATPasa
erabiltzen den gero ATP sortu ahal izateko.
Bakterioetan protoiak kanpoaldera
ponpatzen dira eta mitokondrioetan mintzen
arteko gunera (hau da kanpo medioa).
Kloroplastoetan tilakoideetara ponpatzen
dira, hau da, barnealdera.

Honek abantaila bat dauka: adibidez bakterio


bat itsasoan badago protoiak askatzean
itsasoak bolumen handia hartzen du beraz kontzentrazioa handia egoteko protoi asko askatu
behar dira, beraz gradientea sortzea zailagoa da. Tilakoideetan lekua txikiagoa denez protoi
gutxi askatuta gradientea handiagoa da eta beraz erraztasun handiago dute sartzeko eta
ATPasak ATP errazago sortuko du.
Kloroplastoetan ere, konplexuak erredox potentzialaren arabera ordenatzen dira, beraz
konplexuen arteko elektroien garraio bat dago

16
Fotosistemak: ​proteina batzuk fotoiak xurgatzen dituztenak eta energia hori erabiltzen dute
elektroiak askatzeko.

Hasiera batean, ​fotosintesi anoxigenikoa ​egiten zuten izakiak zeuden, gero zianobakterioak
etorri ziren eta fotosintesi oxigenikoa sortu zen. Honek bi aldaketa ekarri zituen: alde batetik
oxigenoa askatu zen eta bestalde elektroi emaile txar bat (H​2​O) elektroi emaile on bihurtu.
Fotosintesi anoxigenikoa: 2SH​2 ​+ CO​2​ CH​2​O + H​2​O + 2S
*Oxigenikoan ura erabiltzen da.

Elektroiak fotosistema elektronegatiboenetik elektropositiboetara garraiatzen dira, lehenengo


fotosistema hau positiboa da eta bera elektroi emaile txarra. Argiak isurtzen dituen fotoiei esker
elektroiak kitzikatu eta fotosistema hori negatibo bihurtzen du eta beraz emaile on bihurtzen da,
honela elektroiak aska ditzake positiboago batera joan daitezen. Behin elektroiak askatuta
berriz ere positibo egiten da eta berriz asten hasten da prozesua. Elektroien garraio bat ematen
da eta energia askatzen da.
Konplexuak elektroi horiek erabiltzen dituzte protoiak askatzeko eta gradiente bat sortzeko,
elektroiak berriz ere fotosistemara itzuli daitezke, negatiboagoa egiten delako; honi prozesu
ziklikoa ​esaten zaio eta argia badago ez da beste emailerik behar beraz ziklo bat aldi guztian.
Bestalde, argiaz aparte NADPH behar da materia organikoa sintetizatzeko, beraz NAD
erreduktasak NADPH-a sortzen du elektroiak erabiliz eta beraz elektroiak hor gelditzen dira
ezin daitezke “birziklatu” eta honi prozesu ​ez-ziklikoa esaten zaio; berriz ere emaile bat behar
da elektroiak eman ditzan, adibidez ura.

Sortutako protoi gradientearekin eta ATP-asaren laguntzarekin ATP-a sortzen da. Sortutako
NADPH-a eta ATP-a Calvinen ziklora doaz, bertan CO​2 finkatu eta erreduzitu egiten da osagai
organikoa ekoizteko.

CALVINEN ZIKLOA
Bira bakoitzean CO​2 bat finkatzen da,
2ATP, 2NADPH eta beste ATP bat
gastatzen dira. Baina glukosa bat
sortzeko 6 bira behar dira; beraz 6 CO​2​,
18ATP ETA 12 NADP.
Lehenengo CO​2​-a finkatzen da,
erribulosa bifosfato batekin lotzen da eta
3 karbonoko bi molekuletan banatzen
da. Ondoren fosforilatu egiten da ATP-a

17
gastatuz eta erreduzitu NADPH gastatuz. Azkenik beste ATP bat gastatzen da eta zikloa
bukatzen da.

ILUNPETAKO FASEA/ARGIA BEHAR EZ DEN FASEA


Fotosintesian dauden konplexu berdinak daude, baina ez dago fotosistemarik eta hauen ordez
beste fotosistema batzuk daude. Ez dago elktroi emailerik beraz NADPH-ak emango ditu,
orduan protoiak askatzen dira eta gradienteari esker ATP sortzen da.
Azken hartzailea O​2​ da erredox potentzial baxua duelako.

18
11.Gaia: Ziklo biogeokimikoak

KARBONOA
Litosferan dago karbono portzentaje handiena, baina honen elkartruke handienak atmosfera
eta biosferaren artean gertatzen dira. Atmosferako karbonoaren iturri nagusiak bulkanismoa,
konbustioa eta izakien arnasketa eta hauen deskonposizioa dira. Gaur egun CO2 iturri
nagusiak arnasketa eta deskonposizioak dira. Karbonoak, gordailuak ere baditu, batzuk
gainazelakeoak dira, hauek ziklo laburrekoak dira eta besteak sakoneko gordailuak, ziklo
luzekoak direnak.
Elkartrukean dagoen karbonoa oso zati txiki bat da, gehiena litosferan dagoelako eta
bertako elkartrukeak oso gutxitan ematen direlako, sakoneko gordailua baita.
Gizakiaren eraginez CO2aren portzentajeak gora egin du, gordailuan zeuden karbonoa
erretzearen ondorioz. Gehiegizko karbono dioxidoak fotosintesia errazten duen arren, ez du
berdintzen gorapen hori.

OXIGENOA
Oxigeno gehiena litosferan aurkitze da, %99,5a. Oxigeno gehienak arrokak sortzeko
erabiltzen da, bertako konplexuak oxidatzeko. Izaki bizidunetan oso oxigeno gutxi dago eta
esan daiteke geratzen den gainerako %0,5 atmosferan dagoela esan daiteke.
Litosferako oso oxigeno gutxi baliatzen da elkartrukeetan, atmosferako oxigenoaren zati
handi bat fotosintesiren bidez sortutakoa delako. Gainerako fotodisoziazioaren bidez
lortutakoa da, baina modu honetan oso oxigeno gutxi sortzen da.
Oxigenoak hainbat gordailu ditu, materia organikoaren lurperatzea, lurpeko karbonoaren
azaleratzea CO2 moduan, burdin erreduzituaren oxidazioa, baina gordailu handiena
arnasketa da.
Elkartruke garrantzitsuenak arnasketa eta fotosintesiaren bitartez ematen direnak dira.
Historian zehar oxigenoaren kontzentrazioak atmosferan hainbat aldaketa jasan ditu, hauek
hainbat ondorio izan dituzte lurrean. Oxigenoa duela 3,2 Mu azaldu zen atmosferan lehen
aldiz, hasieran oso maila txikian zegoen orduko atmosfera erreduktorea zelako eta bertako
materia erreduzitua oxidatzeko erabili zelako agertu zen lehen oxigenoa. Materia hori
oxidatu zirenean, oxidazio handia gertatu zen.
Oxigenoaren kontzentrazioa hainbat aldiz handitu da, baina, azken urteetan nahiko
konstante mantendu da %21aren inguruan. Oxigeno kontzentrazioa handiagoa izatean,
honek tamaina handiagoko izaki bizidunak sortzea ekartzen du, horrek difusioa errazten
duelako eta honek oxigenoa zeluletara errazago iristea baliatzen duelako. Oxigenoak kliman
ere zer ikusia du, honen igoeretan prozesu ezberdinak gertatu direlako. Burdin xingolatuzko
estratu ezberdinak sortu dira eta lurrak elur bola fenomenoa jasan du, hau da, lurra izotzen
eta elurrez estalita geratzen denean ia osotasunez.
Azkeen urteetan oxigenoaren kontzentrazioaren oreka arnasketak eta fotosintesiak
mantendu dute.

19
12.Gaia: Zelula eukariotoa
Zelula eukariotoak arkeobakterio eta eubakterioen arteko gurutzamenduaren ondorioak dira.
Uste denez, arkeobakterio batek bakterio edo eubakterio bat barneratzean sortu ziren,
horregatik ditu zelula eukariotoak bien ezaugarriak.

ZELULA PROKARIOTOA vs EUKARIOTOA


Bien arteko ezberdintasun nagusia nukleoaren agerpena da, eukariotoetan nukleoa
antolatuta dago. Bertan material genetikoa ez da biluzik azaltzen, nukleo mintzaz inguratuta
dago kromosoma linealetan antolatuta. Zelula prokariotoek gainera normalean ADN mintz
plasmatikoari lotuta darama.
Zelula eukariotoek mintz egitura garatua ere badaukate, prokariotoek berriz mintz egitura
sinpleagoak dituzte.Gainera azken hauek mintz plasmatikoaren inguruan pareta zelularra
izan ohi dute, eta zelula eukarioto gutxi batzuk soilik dute pareta hori.
Beste ezberdintasun batzuk organuluetan igartzen dira, horietako batzuk hasiera batean
bakterioak zirelako baina fagozitosi bidez, zelula eukariotoak barneratu dituelako.
Zelula eukariotoak euskarri garatuak ere baditu, honek zelulari forma ematen dio,
mugimendua baliatzen du eta barne garraiorako ere erabiltzen du, zitoeskeletoa.
Erribosomak bi zelula motetan azaltzen dira, baina ezberdinak dira. Zelula eukariotoetakoak
80 s erribosomak dira eta prokariotoetakoak berriz 70s.
Zelula eukariotoek bi zatiketa burutu ahal dituzte, mitosia eta meiosia, baina prokariotoek
ezin dute meiosia burutu.

PROKARIOTOTIK EUKARIOTORA
Zelula prokariototik zelula eukariotora igarotzeko prozesuari buruz hainbat teoria daude.
Prozesu hau kasualidadez beteta dago, baina kontuan izan behar da milioika zeluletan
aldaketak gertatzen direla eta hauetako batean gertatu direla aldaketa bakoitza. Beste
aldaketa ugari egongo ziren baina ez zutenez abantailarik ekartzen izaki bizidunentzat ez
dira ondorengoetara pasatu.
● Pareta zelularraren galera: ​Zelula pareta galtzeak zelula haztea eta mintza tolestea
baimendu zuen. Tamaina eta tolestura kantitatea handitzean, elkartrukerako azalera
handitzen da eta honek elkartrukea errazten du.
● Tolesturak sortzean mintzak gertuago daude eta hauek, izaera anfipatikoa izanik
elkartzeko joera dute. Horrelako elkarketa batean besikula bat sortu zen.
● Barne besikulek barne digestioa egite ekarri zuten, modu honetan zelulak ez zituen
entzimak ingurunera askatu behar kanpo digestioan egiten den bezala eta entzima
gutxiago baliatu beharko zituen. Beraz, entzima gutxiago ekoiztu behar zituen.
● Behin besikulak izanik, honelako besikuletako batean ADNa lotuta zegoen eta hori
besikulari lotuta geratu zen.
● Barne besikula horrek ADN inguratu zezakeen, honela ADNa mintzez inguratuta
geratuko zen. Mintz hauek gero eta konplexuagoak izango lirateke nukleoa sortzera

20
heldu arte. Nukleoan ADNa, ARNa erribosomak etab. pilatzean honek errazagoa
egiten du transkripzioa eta itzulpena gertatzea.
● Zelularen tamaina handitzen doan heinean euskarri bat behar du, horregatik azaltzen
da zitoeskeletoa, hauek euskarri eta barne garraiorako beharrezkoak direlako.
● Flageloak nola agertu ziren ez dago oso argi.
● Mitokondrioak, peroxisomak eta kloroplastoen agerpena berdina edo oso antzekoak
izan zirela nahiko argi dago. Hauek hasiera batean bakterioak ziren eta zelulak
fagozitatzean barneratu ziren.
Barneraketa horretako batean mitokondrio batek zelula baten barnean bizitzeko
modua aurkitu zuen eta zelulak bere probetxurako erabili zuen. Segurenik
mitokondrio baten lisian bere ADN zati bat zelularen ADNarekin elkartu zen eta
honek mitokondrioa nola elikatu ikusi zuen. Honela zelulak mitokondrioa elikatzen
zuen eta honek ATPa ekoizten zuen zelularentzat. Kloroplastoak eta peroxisomak
antzera barneratu ziren zelula eukariotoetan.
Lehenak barneratzen peroxisomak izan zirela uste da, hauek jada beraien ADN
propioa galdu dutelako. Azkenak berriz kloroplastoak izan direla ere argi dago,
hauen konplexutasuna dela eta.
Arkeo talde bat aurkitu da, hauek, eukariotoenak ziren ezaugarriak dituzten prokariotoak
dira. Leku estremoetan aurkitu diren zelulak dira. Zientzialeriek ingurune horretako genoma
aztertzean ikusi dute eukariotoen oso antzeko geneak zeudela. Adibidez, zitoeskeletoa
bermatzen duen genea. Talde honetan hainbat azpitalde ere aurkitu dira eta denek ez
dituzte eukariotoen gene denak.

LECA-REN EZAUGARRIAK
Eukariotoen azken arbaso komuna da LECA.

EUKARIOTOEN TALDEA
Talde hau hiru erreinutan dago banatuta. Horrela daude banatuta gizakiaren momentuko
jakintzaren arabera. Baina bost taldetan ere banatu daieke.
● Eskabatuak: ​Zelulabakar flagelatak dira, mitokondrio oso eraldatuak dituzte.
Autotrofoak, barne sinbioteak edota bizkarroiak izan daitezke.
○ Diplonomonas
○ Euglenoideak
○ Parabasalidoak
○ Tripanosomak
● Kromoalbeolatuak: ​Talde oso heterotrofoa da, zelula eta alga gorri baten elkarketak
sortuak segurenez. Gehienak autotrofoak dira eta bigarren sinbiosian eskuratutako
kloroplastoak dituzte.
○ Albeolatuak
■ Dinoflagelatuak
■ Ziliatuak
■ Aplikonplexuak
○ Estrameropiloak

21
■ Diatomeoak
■ Alga erreak
■ alfa oomizetoak
● Rizarioak: ​Formarik gabeko zelulak dira, baina kanpo maskor bat dute. Maskorraren
poroetatik proiekzio zitoplasmatikoakluzatzen dituzte ingurunearekin elkartrukeak
egiteko. Gehienak itsastarrak dira.
○ Foraminiferoak
○ Actinopodoak
● Arqueoplastidoak: ​Bi minzeko kloroplastoak dituzte lehen sinbiosian
eskuratutakoak.
○ Itsastarrak
■ Alga gorriak: multizelularrak dira
■ Alga berdeak: multizelularrak, kolonialak edo zelulabakarrak izan
daitezke.
○ Landare lehortarrak
● Unikontoek: ​Zelula flagelauak dira, heterotrofoak dira. Fusio geniko hirukoitza dute.
○ Amebozooak
○ Koanoflagelatuak
○ Onddoak
○ Animaliak.

22
13.Gaia: Plurizelularitatea
Plurizeularitatea modu independentean agertu zen talde eta une ezberdinetan. Metazoen
agerpenerako hiru teoria daude:
● Hipotesi polfiletikoa: ​Zelula ezberdinen gehikuntzan agertu zen.
● Hipotesi sintitziala: ​Protozoo multi nuklear baten, barne mintzak nukleoa banatu
zituen, hauek, behin banatuta egotean gune horiek zelula egitura hartu zuten.
● Hipotesi koloidala (koanoflagelauak): ​Hipotesi hedatuena da. Honen arabera,
erlazionatutako hiru taldeetan oinarritzen da. Izaki horiek taldekatzeko joera dute,
horrek taldearen barneko espezializazioa eragingo luke. Gainera talde horietako
zelula batzuen banaketan ikusi da bi zelulakumeak ez direla guztiz banatu eta horiek
erlazio estu bat dute zitoplasma baliatuz elkartrukeak egiteko.

PLURIZELULARITATEAREN ABANTAILAK
● Izaki bizidunak zelula multzo bat izatean tamaina handiagoa izango lukeen, honek
abantaila ematen dio tamaina txikiagoko izakien aurrean.
● Izaki biziduneko zelulek lana banatzeko aukera dute eta horrek zelulen
espezializazioa ekarrik du.
● Sakabanatzeko gaitasun handiagoa dute. Gainera izaki hauek ugaltzeko zelula
espezifikoak dituzte, gametoak, esporak etab.

PLURIZELULARITATEAREN DESABANTAILAK
● Kontrol mekanismo garrantzitsuak behar dira.
● Amazelulak espezializatzeko gene berezi batzuk behar dira. Horiek ez daude
edozein izaki bizidunetan.
● Komunikazio sistema konplexuak behar dira.
Plurizelularitateak behar dituen mekanismo eta gene guztiak sortzeko erreboluzio genetiko
bat behar izan zen. Izan ere, zelula bakarreko izaki bizidunak egotetik zelula bat baino
gehiagoko izakiak sortzera pausu handiak daude.
Baina, gene horietako batzuk izaki zelulabakarretan ere aurkitu dira. Uste da lehen pausuak
ugal zeluletan eman zirela, kolonia batzetan zelula somatikoak eta ugal zelulak bereiztu izan
direlako.
Gaur egun izaki plurizelularretan zelulak katerinas izeneko proteina batez lotuta daude,
hauek egitra ematen die zelula horiei. Proteina berbera koanoflagelatu batzuetan ere azaldu
da, hauek beraz, badaukate proteina hori ekoizteko genea. Proteina ez da funtzio berak
burutzeko erabiltzen, zelula bakarretan elikagaiak eskuratzeko erabiltzen baita.
Informazioa eskuratzeko mekanismoak berdinak dira, baina hauek ingurunetik informazioa
eskuratu beharrean gainontzeko zelulek igorritako informazioa jasotzen dute.

23
14. Gaia: Animaliak
Lehen metazooak duela 600 Mu inguru agertu ziren. Garai horretan eztanda biologikoa
gertatu zen. Orduan, izaki bizidun berri asko agertu zien, forma eta modu ezberdinetakoak.
gainera plaken mugimenduak aldaketa handiak ekartzen ditu bizi baldintzetan eta hauen
ondorioz aldaketak gertatzen dira izaki bizidunetan.

EDIACARAKO FAUNA
Lehen animaliak izan ziren, baina, ez dute gaur egungo animalien artean ondorengorik.
Denak desagertu ziren, nahiko izaki handiak izan ziren, forma tubular edo zapaleko izakiak
ziren. Kanpo digestio burutzen zuten eta ez zeukaten mugitzeko mekanismorik.

KANBRIKOKO EZTANDA
Gaur egun ezagutzen ditugun animalien aitzindariak ziren, hauek askotariko formak zituzten.
Gainera, detaile ugari gorde dira hainbat gunetan agertu diren fosiletan. Hauek hainbat talde
ezberdinetan sailkatzen dira.

ANIMALIEN SAILKAPENA (EUMETAZOOAK)


Zelulak antolatu egiten dira ehunak sortzeko, bian abadaude animali batzuk zelulanitzak
direnak eta ehunik ez dutenik.

Prozooak
● ​Belakiak/poriferoak: ​Izaki zelulanitzak dira, beraien zelulak espezializatuta daude,
baina hauek ez dute ehunik sortzen. Koanozito izeneko zelula flagelatuak dituzte.
Zelula horiek beraien flageloak erabiltzen dituzte ur korronteak sortu eta honela izaki
biziduna elikatzeko.

Eumetazooak
Zelulak antolatu egiten dira ehunak sortzeko.
● Radiatak: ​Radialki simetrikoak diren animali plurizeluarrak dira, hauek ehunak
dituzte eta diblastiko deritze bi ehun motataz osaturik daudelako, endodermoa eta
ektodermoa.
○ Knidarioak: M ​ armokak, anemonak, koralak eta hidrozooak dira. Hauek,
nahiko gelatinotsuak dira eta liseriketa aparatu sinplea dute. Liseriketaz,
zirkulazioaz eta gasen trukeaz barrunbe gastrobaskularra arduratzen da. Bi
bizi ziklo dituzte eta hauek txandakatu egiten dira animaliaren bizitzan zehar.
Medusa fasea fase mugikorra da, bertan sexualki ugaltzen dira eta polipo
izeneko egitura bat sortzen da. Polipoa asexualki ugaltzen da eta finko
mantentzen da gune batean. Polipoak sortutako izakiak medusa fasera
itzultzen dira. Animali hauek toxinak ekoizten dituzte.

24
○ Knetoforoak: Egitura esferikoko animaliak dira. bi zelula geruzen arteako
gunean mesogela deritzen matrize estrazelular gelatinotsuaz beterik dago.
Hauek, sustantzia likatsu bat baliatzen dute zelulak estali eta harrapaknak
eskuratzeko.
● Bilateralia: ​Simetria bilateralaren ondorioz, atzealde eta aurrealdeak bereizten dira.
Eskuin eta ezkerra beraz, simetrikoak izango dira, honek zentralizazioa ekarri zuen
eta garunak azaltzen hasten dira. Gainera triblastikoak dira, izan ere, endodermoaz
eta ektodermoaz gain mesodermoa ere badaukatelako. Lehen bilateriaren azternak
duela 600 Mukoak dira, Vernanimalculak dira. Hauek, izakiki mikroskopikoak dira.
Gorputza geruza ezberdinetan bantauta daukate eta aho eta digestio hodiak dituzte.
Bi motatakoak bereizten dira, eta haibat gauzatan ezberdintzen dira.
○ Protostomia: ​Zelula enbrionarioak garapen zehaztua dute, hau da, enbrioian
zelula bakoitzaren funtzioa finkatuta dago hasieratik. Zatiketa modu
espiralean gertatzen da. Ahoa blastoporotik garatzen da. Talde ugariena da.
Bi talde nagusi daude
■ Lofotrokozoa: izenak lofoforo deritzon elika egiterak eta bizi aske
trofokora labartik dator. Beraien kabuz ez dira asko mugitzen,
korrontoeen arabera higitzen diren animali urtarrak dira. Hauek
zelomatuak, azelomatuak eta pseudozelammmmmmm
● Anelidoa
● Moluskua
● Briozoa
● Platelmintoa
● Errotiferoa
■ Ekdisozoa: Kanpo eskeleto moduko bat dute, kutikula. Horren
ondorioz hazkuntza ez jarraia dela esan daiteke kutikula hori ez
delako hazten. Kutikula aldatzea da hazten jarraitzeko modu bakarra.
Aldaketaren garaian handitu egiten dira eta orduan kutikula berri bat
ekoiztuko dute. Kutikulak hainbat funtzio ditu, babesa, finkapena
emateaz gain, lehortarretan deshidratazioa ekiditen du.
● Artropodoak: Talderik ugariena da, lurreko habitat gehienak
konkistatu dituzte eta egokitzapen handia dute.
● Nematodoa
● Pripulidoa
● Miriapodoa
○ Deuterostomatua: ​Zelula enbrionarioak garapen zehaztugabea dute, hau da,
enbrioian zelula bakoitzak ez du funtzio finkatu bat. Zatiketa modu
erradialdean gertatzen da. Ahoa eta uzkiaren kokapenak alderantzikoak dira
protostomiarekin alderatuta. Animali denak zelomatuak dira, eta euste
funtzioa duten egiturak barnealdean agertzen dira.
■ Ekinodermatuak: Simetria erradial bat aurkezten dute, nahiz eta
bilateraria taldearen barnean egon. Simetria hori sekundarioki lortuako
ezaugarria da, izan ere, hasiera batean larbak direnean simetria
bilaterala dute. Egitura sinpleak dituzte eta euste funtzio duten
egiturak, kaltzifikatutako egiturak, barnealdean aurkitzen dira. Barne
eskeleto moduko bat dute. Erregenerazio ahalmen izugarria dute eta

25
horregatik misioz ugaldu daitezke. Zirkulazio sisteman ura daukate eta
ur horrek sorttako presioak erabiliz higitu daitezke.
● Itsas izarrak
● Ofirurak
● Itsas trikuak
■ Hemikordatuak: Oso talde urria da, sustratuan sartuta bizi ohi dira.
■ Kordatuak: Nerbio ardatz huts eta dortsal bat daukate, baina
zefalizazio prozesua ez da oso garatua batzuetan. Uzkitik atzekaldera
isatsa azaltzen dute eta notokordak agertzen dira. Hori, euskarri
dortsala zango da, euste egitura bat da. Ornodunentzako
ezinbestekoa da, bertatik bizkar hezur muina garatuko delako.
Lehen kordatua Pilaika graciles izan daiteke duela 530 Mu inguru bizi
izan zen.
● Urokordatuak: Itsastarrak dira, aszidiak eta bere ahaideak
elkartzen dira. Hauen larbak ornodunen ezaugarriak dituzte eta
horietatik etorri daiteke lehen ornoduna. Heldutasunean
sustratuan finkatzen dira eta metamorfosi bat pairatzen du.
Zezila bihurtzen da honen ondorioz.
● Zefalokordatuak: Sustratu barnean bizi diren izakiak txikiak
dira. Kordatuen ezaugarriak betetzen dituzte. Izaki gardenak
dira eta egitura ezberdinak ikusi daitezke.

Zeloma
● Azelomatuak: ​Hutsune guztiak beteta daude, ez dago barrunberik.
● Pseudozematuak: ​Mesodermoz barrunbearen zati bat bakarrik dago estalita.
● Zeloma: ​Mesodermoz inguratuta dago barrunbea.

26
15. Gaia: Lehorraren kolonizazioa

KORDATUAK
● Agnatoak:
○ Misinoak: Bizkar hezurrik ez duten ornodunak dira, baina burezurrak
dituztelako kontsideratzen dira ornodunak.
○ Lanprea eta sorgin arrainak:​ Kranioa eta bizkar hezurra duten animaliak dira.
Bizkarroitzan bizi dira, arrain handiagoen inguruan bizi dira, beraien ostalariaz
elikatzen dituzte. Ez dira arrainen taldekoak, nahiz eta urtarrak izan.
Normalean itsastarrak dira baina izokinen antzera ibaietan jartzen dituzte
arrautzak eta bertan jaiotzen diren izakiak dira. Bizkar hezurrak dituzten lehen
izakiak dira, hau, muskuluentzako euskarri bezala jokatzen dute eta honek
indar handiagoa emango die igeri egiteko.
● Gnatostomatuak: ​Baraiaren eta hortzen garapenarekin harrapakari handiagoak
arrapatzeko aukera ematen du. Horregatik, ehiztari garrantzitsu asko agertu ziren.
Hegats bikoitiak agertzen dira, hauek simetria bilateral horren adierazpen bat da.
Hauek lehen arrainak dira.
○ Kondiktioak (Arrain kartilaginotsuak): ​Kartilagoa duten arrainak dira, hauen
hezurrak ez dira oseaoak. Marrazoak, manta arrainak, kimerak, etab.
○ Osteitioak (Arrain oseoak): ​Hezurdura oseoa agertzen da. Birikak azaltzen
dira. Arrain gehienek ez dituzte gas trukerako baliatzen, flotagarritasuna
kontrolatzeko baizik. Askok brankiak baliatzen dituzte gasen trukeak aurrera
eramateko birikak baliatu beharrean.
■ Actinoptengioak: Hegats erradialak dituzte hau da, izpi itxurako
hegatsak dituzte. Oso egitura sinpleak dira, mintz batez elkartutako
adarkadura antzeko egiturak dira. Gaur egungo arrain gehienak dia.
■ Sarkopterigioak: Hegats haragitsua daukate, muskulatura azaltzen
dira eta hezurdura azaltzen da bertan. Hauekin sustratuan gainean
ibiltzeko ahalmena eskuratu zen. Gaur egun ez da talde oso
garrantzitsua baina, lehen tetrapodoak talde honetatik etorri omen
ziren.
○ Tetrapodoak: Lau hankatan higitzen den animalia.
■ Anfibioak: Urarekin menpekotasuna duten animaliak.
■ Narrastiak: Arrautza amniotikoaren agerpenak
● Hegaztiak:
■ Ugaztunak:
Lur lehorrak hainbat abantaila zituen.
● Bertan ez zegoen depredadorerik, orduraino lehorrean zeuden bizidunak landareak
eta artropodoak zirelako.
● Lurrazalean elikagai ugari zeuden.
● Oxigenoa uretan baino ugariagoa zen, gainera bertako kontzentrazioa handiago
izatera izaki bizidunak handiagoak ziren.
Baina desabantailak bazeuden eta aldaketa ugari ere beharrezkoak ziren.

27
● Urarekin dependentzia zuten izaki bizidunek eta horrek deshidratazio arazoak
ekartzen zituen.
● Mugimendua eta eustea baldintzatzen zituen egiturak garatu behar zituzten.
○ Horretarako adarrak indartzea ezin bestekoa zen.
○ Organoak ere babestu behar dira, lurrazalean norberaren pisuak hauek
zanpatu ditzakeelako.
● Arnas aparatuan aldaketa batzuk ere gertatu behar izan ziren.
● Zentzumenak ordura arte uretarako egokituak zeuden, eta hauek oso ezberdinak
ziren eta ez zeuden lurrazalerako egokituak.
Aldaketa horiek ez ziren egun batetik bestera gertatu eta gainera horien hasiera bat arrainek
ere bazituzten. Horrez gain tetrapodo gehienek erdu bera dute hezurduretan.

Hezurretan gertatutako aldaketak


● Hegatsen aldaketak: ​Hegats haragidun batetik abiatuz, bertako hezurrak luzatu eta
garatu ziren. Hezur horiek garatzearekin batera muskuluak ere garatu ziren. Muskulu
horiek mugimendua ahalbidetu zuten.
● Buruaren aldaketak: ​Burualdea lauagoa eta aurrealdea luzatu egin zen . Baraila
osatzen dute hezurrak fusionatu egiten dira sendotasuna emanez (arnasketan
laguntzen duen “aho-ponpa” bezala erabili daiteke). Burezurraren atzeko hezur
batzuk desagertu egiten dira gerri eskapularretik banatuz eta lepoa agertuz (burua
gorputzarekiko modu independentean mugitu daiteke).
● Artikulazioak eta behatzak ere garatu ziren, horiek mugimendua eta oreka
ahalbidetzen dituztenak.
Lehen esan bezala organoak babestu behar ziren, horretarako saihetsak luzatu ziren.
Aldaketa horiek progresiboak izan ziren, izan ere, fosil ezberdinak agertu dira hori
adierazten dutenak. Uste da hauek sakonera gutxiko uretan bizi zirela urarekiko
menpekotasun handia zutelako. Fosil horietako asko osatu gabeko hezurdurak dira.
Acanthostega ​tetrapodo urtarra zen, bere eskeletoa oso aldatuta dago arrainekin
alderatuta.

Biriketan gertatutako aldaketak


Brankiak alde batera utzi eta birikak erabiltzen hasi ziren izaki lehortarretan. Brankiek euste
arazoak dituzte eta gainera kanpoan kokatzen dira, horregatik hauek oso iragazkorrak dira
eta horrek ur galera eragingo luke lehorrean. Birikak garatzean ur galera hori asko gutxitzen
da eta euste arazoak gainditzen dira.

Gernuaren agerpena
NH​4​a toxikoa kanporatzeko ura behar da, horrek ur galera eragiten du. Horregatik amina
kanporatzeko modu berriak garatu ziren baina horiek energia gehiago baliatzen dute.
Ichthyostega ​Lehen tetrapodo lehortarra izan zen. Birikak baliatzen zituen eta ez zuen
brankiarik. Nahiko traketsa zenez lurrean ohitura urtarrak zituen. Baina gaur egun ez dauka
ondorengorik.

28
Lurreko lehen animaliak artropodoak izan ziren , ondoen intsektuak agertu ziren, hauek
momentuko oxigeno kontzentrazio handiaren ondorioz tamaina handikoak ziren.

29
17. Gaia: Ektotermoa eta Endotermoa

SHEFORD-EN JASANKORTASUN LEGEA


Izaki bizidunek baldintza optimoetan bizitzea dute helburu, baina gune askotan izakiak ez
dira beraien tarte optimoan bizi eta honetatik urrundu ala izaki bizidunaren arrakasta
jaizten joaten da. Arrakasta izaki bizidunaren pisua, ugalketa, metabolismoaren abiadura
etab kontuan izanda kalkulatzen da.
Aldagaien aldaketei aurre egiteko mekanismoak sortu dira, honela izakiek tarte optimoa
zabaltu dute. Beraz, aldaketa horien arabera jasankortasun tartea zabalagoa edo
estuagoa izango da.

● Euri: Tarte hori aldagai horrekiko zabala bada, izaki hori euri izango da baldintza
horrekiko, adib tenperatura.
● Esteno: Aldagai batekiko tartea estua bada, izakia esteno izango da aldagai
horrekiko.
Parametro horiek aldakorrak dira aldagai horiekiko. Aldagai ugaritan euri portaera duten
izakiek zabaltzeko ahalmen handiagoa izango dute, baina, horretarako izaki horren kume
eta enbrioiek izan behar dute euri portaera, hauek direlako zabalkuntzarako
beharrezkoak.
Izakiek aldagai horiei aurre egiteko bi modu garatu dituzte.
● Erregulazioa: ​Baldintza optimoak izakien barnean mantentzen dira, kanpo
baldintzak kontuan izan gabe. Hortarako energia gatua handiagoa da, baina barne
baldintzak mantentzera ia edozein aldagaietiko euri izaten dira. Energia gehiego
ekoizteko izaki hauek gehiego elikatu beharra dute.

30
● Konpentsazioa: ​Kanpo baldintzak aldatzean, horien eragina konpentsatzeko
egiten diren prozesuak dira. Horretarako konpentsazio mekanismoak garatu
dituzte baina kanpo baldintzen eragina zuzena da.
Mekanismo hauek garatu dituzten izakiek aldagai horrekiko euri portaera izango dute.

Tenperatura erregulatzeko mekanismoak izatea bi taldetan banatzen ditu animaliak.


Mekanismo horiek dituzten animaliek, endotermoek, beraien barne tenperatura konstante
mantentzen dute. Horrek abantailak emango dizkie tenperatura aldakorreko eta tenperatura
hotzeko ingurunetan, baina mekanismo horiek martxan jartzeko energia baliatu behar dute
eta energia eskuratzeko gehiago elikatu beharko dira.
Animali ektotermoek berriz, gorputzeko tenperatura ezin dute erregulatu eta horregatik
gehienek kanpo tenperaturaren tenperatura bera izango dute. Beraz, beraien tasa
metabolikoa tenperaturaren araberakoa da. Animali ektotermo batzuek konpentsazio
mekanismoak garatu dituzte eta horiek baliatzen dituzte beraien tasa metabolikoa konstante
mantentzeko.
Barne beroa aldatzen bada animali horiei poikilotermo deritze, baina tenperatura konstante
mantentzen bada homeotermo deritze. Normalean animali ektotermoak poikilotermoak
izaten direla eta homeotermoak endotermoak. Nahiz eta, salbuespenak egon horietako bat
hibernazioa izango litzateke, bertan kanpoko tenperaturak jaistean gorputzeko tenperatura
ere jaisten dute animali batzuek tasa metabolikoa txikituz. Beraz, animali hauetako batzuk
endotermoak izan daitezke baina batzuetan poikilotermoen ezaugarriak hartzen dituzte,
fenomeno honi heterotermia deritzo. gainera animali denek ez dute jokaera bera izaten.
● Denborala: ​Heterotermia epe batean gertatzen denean.
● Erregionala: ​Gorputzeko zati batzuetako tenperatura konstante mantentzen da,
beste batzuetako jaisten den bitartean. Honela, priorizatu egiten da.
Tarte termal neutroa ​oso garrantzitsua da, izan ere, tarte honetan tasa metabolikoa
konstante mantentzen da, tarte hori zabalagoa edo estuagoa izango da espeziaren arabera
eta berak garatu dituen konpentsazio eta erregulazioa mekanismoen arabera. Mekanismo
horiek ezberdinak izan daitezke.
● Isolamentua: ​Isolamendu maila handitu eta txikiagotu egingo dute animaliek, honela
beraien tenperatua konstante mantentzea lortuko dute tasa metabolikoa mantenduz.
○ Erantzun pilomotoreak eta ptilomotoreak: I​ leak eta lumak baliatzen dira
tenperatura mantentzeko. Honela, ingurunearekin trukea txikitzen da, ilek eta
lumak baliatuz aire geruza bat inguruan mantentzen da eta aire hori berotuko
da, eta ondorioz bero gutxiago galduko da.
○ Eranzun posturalak: ​Portaera erantzunak dira, hauek bero galera murrizten
dute. Hori ingurunearekin kontaktuan dagoen azalera murrizten da.
○ Erantzun basimotoreak: ​Zirkulazio sistemaren bidez ematen diren
erantzunak.
■ Zirkulazio periferikoaren kontrolean datza, bertan gorputz adarretara
doazen odol fluxua erregulatu egin daiteke. Tenperatura jaitsi ala fluxu
hori murriztu egiten da, honela bero galera txikitzen da.
■ Korronte kontrako bero trukaketa. Zirkulazio sistemak adar paraleloak
ditu. Bero trukaketarik ez dagoenean odol hodiak banatuta kokatzen
dira, bertan odola hozten joaten da gorputz adarrera doan bidean eta
bertatik itzultzean oso hotz egongo da odol hori, horrek kalteak eragin

31
dezake. Beraz, hotz egiten duenean odol hodiak elkartu egiten dira,
ondorioz, bero trukaketa gertatzen da bi odol hodien artean, Orduan
bero galera ekidingo da eta itzultzean odola berotu egingo da eta ez
ditu kalterik eragingo.
● Tasa metaboliko altua: ​Tarte termoneutrotik ateratzean isolamendu mekanismo
edo erantzunek ez dute eraginik handiegirik izango eta orduan beste mekanismo
batzuk jartzen dira martxan.
○ Tarte termononeutrotik behera: Metabolismoa martxan jartzen denez
energetikoki garestiagoak izango dira.
■ Dardara bidezko bero ekoizpena: Muskuluek uzkurtze deskoordinatua
eragiten dute, mugimendu horiek egiteko energia gastatzean beroa
ekoiztuko dute.
■ Metabolikoki aktiboak diren organoen tasa metabolikoa handitzen dira,
hormonek kontrolatutako prozesua da, bertan bihotzaren eta gibelaren
aktibitatea handitzen da beroa ekoizteko.
■ Gantz arrearen bidezko termogenesia: Animali txiki eta jaioberri
batzuetan agertzen den mintz termogenetiko bat da. Mitokondrio
kopuru handia duten zelulez osatutako ehuna da, gainera mitokondrio
horietan UCP proteinak azaltzen dela. Proteina horiek protoi
gradiente deuseztatzen dute, baina horretan bero handia ekoizten da.
Bertan glukosa ugari kontsumituko da protoi gradiente hori ekoizteko
eta gero honekin gero beroa ekoizteko.
○ Tarte termoneutrotik gora: Beroa disipatzeko beharra dago, bertan tasa
metaboliko altua denez, bero asko ekoiztuko da, beraz, bero galera
areagotzeko mekanismoak dira.
■ Ebapotraspirazioaren bidezko bero galera. Hainbat modutan egiten
daiteke.
● Izerdiketa​: Izerdi guruinetatik ura jariatzen da, ur hori azalean
zehar banatzen da, eta ur horrek beroa xurgatuko du eta
ondorioz lurrunduko da.
● Listu sakabanaketa: Beroa askatzeko listua beroa galtzeko
baliatzen dute.
● Hatsantzea: Mihia ateraz hozten dira, bertan odol hodi ugari
daude kokatuta eta beraz, bertako odola hoztu egingo da.
Gainera mihia bustia egongo da. Bitartean kanporatzen den
airearekin beroa kanporatzen da.

Zirkulazio sistema ornodunetan


● Arrainek zirkulazio sistema: Zirkulazio sinplea dute, bertan bihotzak odola
ponpatzen dute brankiertara, ondoren odol hori gorputzera joaten da gero berriro
bihotzera itzultzen da. Baina bertara presio txikiarekin heltzen da, eta ondorioz ez da
erreza oxigenoa zeluletara pasatzea eta beraz zelulen tasa metabolikoa txikiagoa da.
Hauen bihotza oso sinplea da, bentrikulu eta aurikula bakarra dute.
● Anfibioen zirkulazio sistema: ​sistema bikoitza dute. Hauek, oxigenoa biriketan
oxigenatzen dute eta oxigenatu ondoren bihotzera itzultzen da, honela gorputzean

32
zehar presio handiagoarekin zabalduko da eta bertan oxigenoa banatzean zelulek
errazago eskuratuko dute eta tasa metaboliko handiagoa dute. Bihotza garatuago
dago, bertan bi aurikula baina bentrikulu bakarra dute, beraz bertan odol oxigenatua
eta oxigenatu gabea nahastu egiten da.
● Narrastien zirkulazio sistema: ​Ugaztunen eta anfibioen zirkulazio sistemen
erdibideko sistema da, bertan, bentrikuluak ez daude oraindik guztiz bereiztuta,
beraz odol oxigenatua eta ez oxigenatua nahastu egiten dira bentrikuluetan baina
askoz proportzio txikiagoan.
● Ugaztunen eta hegaztien zirkulazio sistema: ​Zirkulazio sistema garatuena da,
bertan bihotzak bi bentrikulu eta bi aurikula ditu, beraz odol oxigenatua eta ez
oxigenatua ez dira nahasten. Bihotzak biriketarantz bidaltzen du odola, han
oxigenatu egiten da eta bihotzera itzultzen da. Ondoren handik ehunetara ponpatzen
da eta bertan oxigenoa galtzen du, jarraian bihotzera itzultzen da zikloa
errepikatzeko.

Arnas aparatua
Gas trukea burutzeko azalera handiagoa izan behar da arnas aparatua garatua izateko.
Brankiak desagertu dira eta hori konpentsatzeko arnasketa eta hasiera batean hori
konpentsatzeko arnasketa azalaren bidez ere burutzen da. Baina birikak garatu ahala
izakiek ezaugarri hori galdu egin dute.
Arnas aparatua garatzeko bere tamaina handitu eta tolesturak agertzen dira. Azala gero eta
iragazgaitzagoa izan, orduan eta birika garatuagoak ditu animaliak.
Biriketara sartzen den airea hotz eta lehor dago, birikietarako bidean berotu eta lehortu egin
behar da gas trukea burutzeko. Airea kanporatzean ondorioz, beroago eta hezeagoa
kanporatuko da, baina ur eta bero galera ekiditeko kanporatzean mekanismo batzuk daude
horiek txikitzeko. Gainera aireak hoztean uraren disolbagarritasuna galtzen du.

Hegaztien arnas aparatua


Hegan egiteak energia asko kontsumitzen duenez, O​2 gehiago
​ behar dute. Horretarako aire
zakuak garatu dituzte eta bertan airearen mugimendua unidirekzionala da. Bertan aire
nahasketa sarreran soilik gertatzen da. Aire zaku kopurua eta mota ezberdinak daude.
Gainera gasen trukea arnasa hartu eta botatzean gertatzen da.

33
18. Gaia: Narrastiak

ANFIBIOAK
Laberitondontoak: ​Lehen tetrapodoetako trantsizio talde bat da, nahiko talde heterogenoa
zen, bertan arrainak, lehen lehortarrak narrastiak, anfibioak etab. sartzen dira bere barnean.
Oso talde garrantzitsua izan zen. Nahiko animali handiak ziren, 9mko luzerako anfibioak
zeuden. Hauek triasiko eta jurasiko artean desagertu ziren. Ordurarte talde domintantea
zen, baina ia denak desagertu ziren.
Izena beraien hortzetatik dator, hauek moztean labirinto itxurako egiturak zituzten. Hortz
hauek txikiak ziren baina asko zituzten eta haragijaleak ziren gehienak. Batzuk urtarrak ziren
oraindik baina asko jada lehortarrak ziren, baina urarekiko menpekotasuna izaten jarraitzen
dute. Hauetatik gaur egungo anfibioen taldeak onen ondorengoak dira.
● Zezilidoak: ​Nahiko espezie gutxi daude, zizare itxura dute eta gorputz adarrak
sekundarioki galdu dituzte.
● Urodeloak / Caudata: ​Isatsa duten anfibioak dira. Beraien gorputz adarrek tamaina
bera dute.
● Anuroak: ​Hauetan atzealdeko adarrak askoz handiagoak dira eta jauzi egiteko
baliatzen dituzte. Hauek ez dute isatsik.
Anfibioek bizi zikloan bi ziklo bereizten dituzte. Fase urtarra eta lehortarra dute. Hauek,
horretarako metamorfosia pairatzen dute medio aldaketak eskatzen duelako. Prozesu hori
graduala da, eta pixkanaka ematen dira. Morfologikoki helduetan arrak eta emeak
ezberdinak dira.
Anfibioek ernalketaren ondoren arrautzak uretan jarriko dituzte. Horregatik fase larbarioa
uretan ematen dute, bertan arrainekiko antzekotasun handiak dituzte. Isatsa dute,
brankietatik arnasten dute, etab. Hauek beraien bizi zikloan aldaketa ugari jasaten dituzte
eta hauek tetrapodoek eman izan beharreko pausuen oso antzekoak dira.
Anfibioek birikak ez dituzte oso garatuak. Hori konpentsatzeko airea arnasten dute eta
larruazalarekin ere arnasteko gai dira. Baina, epitelio hori oso iragazkorra denez,
deshidratazioa pairatu dezakete.
Pederpes : ​Duela 360 Mu bizi izan zen laberintodonto bat zen, uste denez, gaur egungo
tetrapodoen aintzindaria izan zela esaten da, nahiz eta 6 behatz izan.
Eryops: Duela 300 Mu izi izan zen, lehen anfibioa izan zitekeela uste da, nahiz eta
laberintodontoen taldean sartu. Buru handia zeukaten eta itxuraz ezkatarik gabeko
krokodiloak izango lirateke.

NARRASTIAK
Lehen laberinodoto talde batzuk lehorrean bizitzeko moldapen handiagoa izan zuten, hauek
narrastiak izango ziren. Urarekiko menpekotasuna murriztu zuten. Horretarako ezkatak sortu
zituzten, ondorioz oxigenoa eskuratzeko birikak garatu behar izan zituzten. Gainera arrautz
amniotikoa garatu zuten, horrek geruza iragazgaitz bat zuen eta bertan lehorrean garatu
daiteke enbrioia. Arrautza horrek berezitasun batzuk ditu, honek geruza bikoitza du eta bere

34
baitan elikatzeko beharrezkoa duen dena du baitan, elikagai horiek erabili ondoren
hondakinentzako leku ere badu. Gainera geruza horiek gas trukea bermatzen dute eta
honela garapen enbrionarioan zehar oxigeno galera ekiditeko.

Hasiera batetik sinapsidoen taldea banatu zen, hauek ezaugarri ezberdinak zituen eta hortik
ugaztunak azalduko lirateke.
Narrastien taldean bi talde handi bereizte dira. Hauek buruhezurreko irekigune batzuen
arabera sailkatzen dira. Hori begiaren atzean kokatzen da eta bertan baraila txertatzen da
eta honek indarra ematen dio barailari. Batzuk irekigune bakarra sinapsidoek, beste batzuk
bikoitza dinapsidoek eta anapsidoek galdu egin dituzte bi irekidura horiek.
● Anapsidoa:
○ Dordokak:
○ Lepidosauroak: ​Muskerrak eta sugeak daude.
○ Arkeosauroak:
■ Krokodiloak
■ Dinosauroak: Aldaka hezurrengatik ezberdintzen dira.
● Sauriskidoak: Hauen aldakak narrastien antzekoak ziren, bi
hanketan ibiltzen ziren eta haragijaleak ziren.
○ Hegaztiak: Bi hankatan ibiltzeko gaitasuna modu
independentean lortu zuten.
● Lauriskidoak/ orniskioak: Belarjaleak, normalean lau hankatan
ibiltzen zirenak, hegaztiek gaur egun dituzten aldaken antzeko
aldakak zituzten.
● Dinapsidoa:
Narrastien taldea talde parafinetikoa da, hau da, enbor bateko hainbat adarretatik gaur
egungo talde berak osatzen dituzten izakiak daude. Adar ezberdinetatik talde ezberdinak ere
baditu adibidez ugaztun eta hegaztiena baina gaur egungo narrastien taldea anapsido eta
dinapsido ezberdinek sortzen dute.

35
19. Gaia: Dinosauroetatik hegaztietara
● Ornistikioak:
● Sauristikioak:
○ Sauropodoak: ​Tamaina handiko belarjaleak dira.
○ Teropodoak: ​Haragijaleak ziren, duela 150Mu lehen hegaztia izan litekeena
agertu zen, baina hegazti modernoen ezaugarriak dituen hegaztiak ez ziren
duela 70Mu arte agertu. Baina, kretazeoko suntsipenean hegazti ugari
desagertu ziren, 10 mila espezie inguru. Gaur egun espezie kopuru antzekoa
dago, bina hauek morfologikoki oso antzekoak dira.

TRANTSIZIOA
● Teropodoak: ​3 behatz funtzional zituzten, gainera denak bipedoak ziren, hau da,
atzeko hanken gainean ibiltzen ziren. Honela, aurreko hankak aske zituzten beste
funtzio batzuk burutzeko. Hezur neumatizatuak zituzten, hauek, barnetik hutsak dira
eta barnean sare antzeko egitura dute sendotasuna emateko.
● Tetanurae: ​Zirkulazio sistema garatua eta arnas aparatuan aire zakuak zituzten.
Horrez gain aurreko animaliaren oso antzekoak ziren.
● Maniraptora: ​Eskumuturrean hezur berezi bat azaltzen dute, horrek hegan egitea
ahalbidetuko die hegazti modernoei. Gainera hauetako 30-50 espeziek lumak
azaltzen dituzte gorputzean zehar. Hasiera batean luma horik sorbalda eta besoetan
garatu ziren, ondoren gorputz osora banatzeko.
● Archaopteryx: ​Hegan egin zezakeen lehen animalia zen, hau da, lehen hegaztia.
Lumak isolamendua ekartzen dute eta esaten denez horietako batzuk
termorregulatzaileak ziren, lepa uztailak (klabikulak) fusionatu eta U itsurako furkula
sortuz. Bertan txertatzen dira goi gorputz adarretako muskuluak, hori beharrezkoa da
hegan egiteko. Gorputz adarrak luzatu ziren, honela azalera handia zuten. Mundu
osoan aurkitu dira hauen fosilak.
Hauek hegazti modernoekin hainbat ezaugarri
ezberdin zeuzkaten, baina lehen hegazti gisa
kontsideratzen da. Hegazti primitibo honek
oraindik hortzak zeuzkan eta hegaztiek gaur
egun ia osorik galdu duten isats luze bat.
Isatsaren hezurrak gaur egun fusionatu eta
laburtu egin dira. Gainera aldakak eta bahatzek
hainbat aldaketa ere jasan dituzte. Aldaketa
horiek modu progresiboan eman dira.

● Vegavis: ​Lehen hegazti modernoa,


kretazeoan bizi ziren duela 70 Mu.

36
LUMAK
Hasiera batean isolamendua edukitzeko garatutako egiturak dira. Hauek, ezkata batzuk
modifikatzetik sortu omen dira, horiek luzatu eta adarkatu egin ziren. Oso arinak dira nahiz
eta sendoak izan, ezaugarri horiek elkar gurutzatzen diren gantxo batzuen ondorio dira,
horiek bata bestearekin lotzen dira , honela sare sendo bat osatzen dute.

NEORNITINOA
Hegazti modernoen taldea da, gaur egun 10.000 espezie inguru ditu, tetrapodoen arteko
talderik ugariena da. nahiz eta hauen ezaugarri morfologikoak oso baretsuak diren. gaur
egun hiru talde nagusi banatzen dira.
● Palaeognath: Baraila zaharra daukaten hegaztiak dira, beraien goi barailak forma
berezi bat dute. Talde honetako gehienek tamaina handia dute (emua, ostruka, …),
baina badaude tamaina txikikoak ere (kiwia,...). Hauek ez dute hegan egiteko
gaitasuna.(50 espezie)
● Neognatha: ​Gainerako hegaztiek osatzen duten taldea da, hegan egiteko gaitasuna
dute gehienek.
○ Galloanseri: O ​ so talde dibertsoa da. bertako hegaztiek kumaldi handiak
izaten dituzte, (5-10 harrautza). Gainera hauek jaio eta ordu gutxira beraien
kabuz ibiltzeko gai dira. Gizakiak bere elikaduran dituen hegazti gehienak
talde honetakoak dira. (1000 espezie)
■ Galliformes: Oilo itxurako hegaztiak dira.
■ Anseriformes. Bizimodu urtarra duten hegazti gehienak dira. talde
heterogenoa da.
○ Neoaves: T ​ alderik ugariena da. (9500 espezie)
■ Baseriformeak: Hegazti edo txori kantariak dira. Tamaina txikiko
hegaztiak dira. (6500 espezie)
■ Gainerako hegaztiak: Bertan Neoavesen gainerako espeziak daude.

HEGAZTIEN PORTAERA.
Hegaztiek hegan egiteko gaitasuna dutenez migrazio oso handiak burutzen dituzte.
Migrazioak elikagai bila egiten dituzte normalean, neguak leku epeletan eta udak leku
hotzagoetan pasatuz. Hegazti batzuk 40.000km-ko migrazioak burutzen dituzte. Horretarako
oso orientazio ona behar dute. Batzuk ikusi denez lurraren magnetismoa erabiltzen dute
horretarako, baina oso ondo moldatzen dira aldaketetara.
Ugal garaian hainbat portaera berezi garatu dituzte.
Hegaztiek ez daukate hortzik baina mokoak garatu dituzte, mokoa espezializatuta dago
beraien elikagaien arabera.

37
Hegaztiak Ugaztunak
● Lumadunak ● Iledunak
● Endotermoak ● Endotermoak
● 4 ganbarako bihotza ● 4 ganbarako bihotza
● Arnas aparatuan aire zakuak ● Esne guruinak
● Bipedoak ● Izerdi guruinak
● Obiparoak ● Bibiparoak (Gehienak)
● Barne ernalketa ● Barne ernalketa
● Moko korneoa

38
20. Gaia: Ugaztunak
Lehen ugaztunak triasikoan agertu ziren, duela 210 Mu inguru. Hasieran gautarrak eta
txikiak ziren, hauek dinosauroekin bizi behar izan zuten eta horregatik ziren horrelakoak.
Gaur egun 5000 espezie inguru soilik izan arren morfologikoki oso ezberdinak dira eta
ondorioz oso talde dibertsoa da. Dibertsifikazioak indar handia hartu zuen, duela 65 Mu-ko
suntsipenaren ondoren.
● Sinapsidoak
○ Pelikosarioa: ​Bela itxurako luzakina zuen alde dortsalean. Homeotermiaren
hasiera omen da. Gainera lehen aldiz bi motako hortzak azaltzen zituen.
Dimetrodon(300-278 Mu): ​Hauetatik ezagunena da, bere bizkarreko bela
horrek hezurrak zituen eta bertan mintz bat zuten eta bertako zirkulazio
sistemak eguzkiaren beroa jasotzen lagunduko zion. Honela bere barne
tenperatura erregulatu zezakeen.
■ Terapsidoak: Ilerik gabekoak ziren arren, kanidoen antz handia zuten.
Burualdea eta baraila garatu egiten dira.
Lycaenops: ​Haragijale eraginkorrak ziren, bertan baraia garatu zen
eta hanken paraera aldatzen hasi zen.
● Sinodontoak: 2. ahosabaia dute, honela bero eta ur gutxiago
galtzeaz gain batera jan eta arnasteko aukera eman zion.
Hanken paraera aldatzen da, gainera hauek kanpoaldean
kokatuta egotetik behean kokatzera pasatzen dira.
Cygnognathus: ​Hanken paraera guztiz aldatuta zuen jada,
hauek, arnas aparatuaren eta endotermiarekin zer ikusia duten
aldaketak izan zituen.

Trantsizioa
Lehen ugaztuna: Iledunak ziren, endotermoak ondorioz, endotermiari lotuta beraien arnas
aparatuak aldaketak jasan zituen horrenbeste bero eta ur ez galtzeko. Aldaketa horiei esker
batera jan eta arnastu dezakete. Hanken paraera aldatzeak lokomozioa edo ibiltzeko era
aldatu du, narrastiek bizkar hezurra alboetara mugitzen da, ugaztunetan berriz bizkar
hezurra goitik behera higitzen da. Honela azkarragoak dira ugaztunak eta ondorioz
arrakasta handiagoa dute. Honela higitzerakoan bertako saihets batzuk murriztu dira, honela
korrika egitea errazten da.
Adelobasileus (250 Mu): ​Lehen ugaztuna zen, honek ugaztunen ezaugarriak zituzten,
izerdi eta esne guruinak zituen. Dinosauroekin urte luzez ibili ziren, nahiz eta, gauez
depredatzaile nagusiak izango ziren, gainontzeko harrapakin ektotermoek ez zutelako tasa
metaboliko nahikoa izango.
Ugaztunek garun oso garatua daude, honela kanpo estimuluak edo informazioa hobeto
jasotzeko prestatuta daude. Batez ere entzumenari dagokionez garapen handiagoa dute,
horrelako barne belarria garatu zuten eta honela kanpoko soinuak asko ere hobeto jasoko
dituzte.

39
Beraien hortzetan ere sailkapen handia gertatu zen, bertan hagin tribosfenikoak garatu
zituzten, hauek gaur egun ezagutzen ditugun hortzak dira, hau da, goiko eta beheko haginek
enkajatu egiten dute. Hagin horiekin gauza gogorragoak apurtu eta jan ditzakete eta
ondorioz ia edozer janari mota jan dezakete. Horrek arrakasta handia emate die ugaztunei.

UGAZTUN TALDEAK
● Prototerioak: Espezie gutxien dituen taldea da, bertan 5 bat espezie daude, ekidna
eta ornitorrinkoak dira. Arrautzak jartzen dituzte ( obiparoak dira). Kumeak garapen
fase oso azkarrean daude eta ondorioz ez dira oso garatua izanen. Horiek amaren
sabeleko esne guruinetik elikatzen dira.
● Metaterioak/Martxupialak: ​50 espezie inguru daude, gehienak Australian. Sabel
aldean poltsa bat dute, bertan kumeak gordetzen dituzte horiek guztiz garatu arte.
Bertan dituzte esne guruinak eta kumeak ez dira oso garatuta jaiotzen eta sabeleko
poltsan egoten dira.
● Euterioak / plazentarioak: ​Talde ugari eta dibertsoena da. Animali hauek
plazentarioak dira, bertan kumeen garapenean plazenta garatu da, bertatik enbrioia
elikatuko dira, amak enbrioia elikatzeko aukera du eta ondorioz, kumeeak oso
garatuta jaiotzen dira. Kumeak denbora gutxian beraien kabuz ibiltzeko gai dira.
○ Rodentia: ​Talde ugariena da, saguen taldea da zehazki.

40
21. Gaia: Primateen ezaugarriak
Primateen taldea zuhaitzetan bizi zen ugaztun betetik datoz, duela 65 Mu inguru azaldu zen
lehen primatea.
Duela 35 Mu primateak bi taldetan banatu ziren, mundu zaharrekoak edo gaur egun isatsa
dutenak eta mundu berrikoak isatsa galdu duten primateak. Gizakien ahaiderik gertukoenak
dira, gizakia mundu berriko primateetatik datoz. Txinpantzeen genoma eta gizakienak %98,5
antzekotasuna dute, izan ere duela 7 Mu banatu ziren bi espezie horiek.

LEHEN PRIMATEAK
Hauek hainbat aldaketa jasan zituzten zuhaitzetara moldatzeko.
● Muturra laburtzea: ​Hauen muturra laburtu egin zen, honela zuhaitzetatik behera
begiratu zezaketen inolako oztoporik gabe.
● Begien paraera: ​Muturraren laburtzearekin batera begien paraera ere aldatu
zitzaien, horiek aurrealdean kokatu ziren, plano berean, honela ikusmen eremua
gainjarri egiten zen. Ikuspenaren moldaera berriak distantziak hobeto kalkulatzen
laguntzen du eta hori beharrezkoa da adar batetik bestera higitzeko. Gainera
koloretako ikusmena ere garatu zuten elikagaien heldutasuna desberdintzeko.
● Brakiazioa: ​Gorputz adarrek mugimendu independentea eskuratuzuten.
● Erpuru oponiblea: ​Erpuru oponiblea garatu zuten, hau da, behatz bat aurkako
noranzkoan daukate. Honela adarretara hobeto heltzeko gaitasuna daukate, honek
“pinza” bat bezala funtzionatzen duelako.
● Azazkalak: ​Azazkal lauak garatu zituzten, honela eskuetan egin zitzaketen zauriak
ekiditen dira.

HOMINIDOAK
● Ardipithecus ramidus(4,4 Mu): ​Bipedoa zen, baina oraindik zuhaitzetan bizi zen
denboraren zati handiena. Beso oso luzeak eta behatz oponiblea zuen. nahiko baxua
zen 125cm inguru neurtzen baitzituen. Fisikoki tximu itxura zuen oraindik eta ez
zituen gaur egungo gizakiek dituzte ezaugarri ugari.
Bipedismoa klima lehorrek eragindako aldaketei aurre egiteko garatu zuela uste da,
izan ere, klima lehorren ondorioz sabanaren azalerak gora egin zuten eta basoek
galdu egin zuten. Beraz, lautadetan ikuspegi orokorragoa eta hobea izateko
bipedismoa garatu zutela uste da. Bipedismoak aldaketa ugari ekarri zituen, oreka
zentroa aldatu zen, izan ere tentetzean lerratu egiten da bizkar hezurrarekin parekatu
arte. Gainera bi hanketan higitzean aurrezpen energetikoa ekarri zuen.
● Australopithecus (4-2 Mu): ​Nahiko tamaina txikikoak zire, hauek ere bipedoak
ziren eta oraindik zuhaitzekiko menpekotasun handia zuten, nahiz eta hanketako
behatz oponiblea galdu zuten. Hauen garuna txinpantzeen antzeko zen.
● Paratropus: ​Gaur egun ez dute inolako ondorengorik, beraien bereizmena hagin
edo hortz oso luzeak eta handiak zituzten.

41
● Homo( 2.8 Mu): ​Ez dago batere argi zein izan ze hauen aitzindaria. Hauek, tresnak
egiteko gaitasuna zeukaten, eta ondorioz harria lantzeko gaitasuna duten. Hauen
garunak aldaketak jasan zituzten eta horren tamaina handitze joan zen.
○ Homo ergaster / erectus: H ​ auek Afrikatik irten ziren lehen gizakiak izan ziren.
Gainera hauek lehen ehiztariak izango lirateke eta ondorioz tresna
garatuagoak zituzten. Uste da hauek izan zirela sua erabiltzen
lehenetarikoak. Hauetatik hainbat espezie ezberdin azaldu dira. Afrikan
geratu zen taldeak duela 700 mila urte garunaren garapen izugarria eman
zen eta hauek berriro Afrikatik atera zien. Gainontzeko homo espezieak
ordezkatuz.
○ Homo sapiens: Duela 200 mila urte agertu omen zen. Gaur egun mundu
osora banatu ze espeziea da. Honek gainontzeko taldeekin hibridazioak egon
ziren, ondorioz gaur egun neardentalen %1-4 genoma daukagu.
Burezurra borobildua da eta hauek kokotsa izango lukete lehen aldiz,
gainontzekoek ez zuten kokotsik.

Aldaketak
Garunaren garapena izugarria izan da homo espeziean. Honek hainbat arazo ekarri zituen,
adibidez erditzerakoan garunaren tamaina handiagoa zenez horrek zailtasunak ekarri zituen.
Umeak guztiz garatu gabe jaiotzen dira, eta ondorioz dependentzia handia dute
gurasoekiko.
Dietaren aldaketak ere garunaren aldaketak ekarri zituen, izan ere digestio aparatuak
energia asko behar du baina garunak ere energia behar du. Ondorioz, digestio aparatuaren
tamaina txikitu edo laburtu egin zen. Haragia askoz errazago digeritzen da eta energia
gehiago ematen du, ondorioz haragijaleak egin ziren eta ehizatzen hasi ziren.
Azken 10 mila urteetan izan diren aldaketa gehienak kulturalak izan ziren. Nekazaritza eta
abeltzaintzak populazioaren igoera ekarriz zuen, eta hiriak sortzen hasi ziren. Horrek
kulturaren sorrera ekarri zuen.

42
22. Gaia: Landare lehortarrak
Lur lehorrera irten ziren lehen izaki bizidunak izan ziren. Lehenak alga gorriak izan ziren
duela 1200 Mu eta apur bat beranduago alga berdeak azaldu ziren. Landare lehortarrak alga
berdeen ur gezetako espezie batetik datoz, karofita izeneko taldetik zehazki. Hauek, hainbat
arazo izan zituzten lehorrean bizitzeko.

Landaren bizi zikloa


Bizi zikloa haploide eta diploide faseak banatzen ditu, haploidean informazio genetiko
bakarra duen (n) eta diploidean berriz informazio genetikoa bikoiztuta du (2n).
Fase haploidean gametofitoak gametoak ekoizten ditu mitosi bidez. Mitosi bidez sortutako
gametoak espermatozoideak edo obuluak izan daitezke. Horiek fecundatzean enbrioiak
sortzen dira, hau da, horiek elkartzean enbrioia sortzen da eta enbrioia garatzean
esporofitoa sortzen da. Esporofitoak, meiosi bidez gametoak sortzen ditu eta ondorioz
gametofitoak.

ALDAKETAK
● Kutikula babeslea (470 Mu): ​Honela deshidratazioa ekiditen dute eta eguzki
izpietatik babestuko duena landarea. Kandarea iragazgaitza egiten du. horrek gase
elkartrukea ostopatzen du. ondorioz gasen trukerako estomak garatu zituzten:
○ Estoma: L ​ andarearen egoera hidrikoaren arabera zabalik edo itxita egote da.
Hori osatzen dituzten bi zelulen ondorioa da. Hauek, hostoen behe partean
kokatzen dira. Ur gabezia dagoenean itxita egoten dira ura ez galtzeko,
baina egoera onuragarria bada, hau da, hezea irekita egote dira.
■ Egoera hidriko ona: Estomak irekitzeko potasioa zelula barnera
ponpatzen da, horren ondorioz zelularen kontzentrazioa igoko da, ura
sartuz. Zelula urez beteta daudenan puztu egiten dira, irekigune bat
irekiz.
■ Egoera hidriko txarra: Estoma itxita egoten da, ondorioz, potasioa
zelulatik kalporatuko dute ura anporatuz eta bien arteko irekigunea
itxiz.
Briofitenak ​Izan ziren ezaugarri hau eskuratu zuten lehen espeziea, hauek goroldio
antzeko egiturak dituzte. Leku hezeetan bizi dira, izan ere nahiz eta estromak izan
ura galtzen dute eta ez daukate egitura handirik. Hauetan fase nagusia gametofitoa
da.
Hauek gametofitoa dute fase nagusi gisa. Hauetan ura beharrezkoa da enbrioiak
fekundatzeko. Euri ura baliatzen dute espermatozoidea eta obulua elkartzeko. Honen
azpian esporofitoa haziko da, baina fase hau gametofitoaren menpekoa izango da,
izan ere elikatzeko elikagaiak eskuratzeko baliatzen dute fase hori.
16 000 espezie inguru sortu dira talde honetakoak.
○ Hepatikak
○ Goroldioak

43
○ Antoceros
● Baskularizazioa: ​Garraio sistema garatu bat garatu zuten, honela sustraiak, enborra
eta hostoak bereiztu ziren. Honela zati bakoitzak bere zeregina dute eta gainera
euste funtzioa betetzen du. Garraio sistema horretarako bi zati behar dira, xilemak
eta floemak.
○ Xilema: ​Sustraietan xurgatzen den ura eta elikagaiak landare osora banatzea.
○ Floema: ​Fotosintesian sortutako materia organikoa landare osora garraiatzea.
Hauetan bizi ziklo nagusia esporofitoa da. Baina hauek ere gametoak elkartzeko ura
behar dute. Hasiera batean esporofitoa gametofitoaren menpekoa izan arren hazten
joan heinean menpekotasuna desagertu egiten da.
Hauek, lehen basoak egin zituzten.
○ Mikrofiloak: ​Sistema baskularrak bena bakarra agartuko da hostoan eta
hostoa txikia izan oi da.
○ Megafiloak: ​Sistema baskularreko bena hori adarkatu egiten da, ondorioz
hosto handiagoak izango dira​.
● Hazien agerpena (360 Mu): ​Haziak agertu arte banaketa esporen bitartekoa zen,
haziek ordea hainbat abantaila dakarte.
○ Garapen-fase aurreratuago azaltzen du. Espora zelula bakarra den bitartean
hazia landare gazte bat da, sustrai, enbor eta hosto enbrionarioekin.
○ Erreserbagai ugari ditu, hozitu ondorengo lehen unetan erabiliko duena.
○ Tegumentu gogorrez babestua dago.
Hauen bizi zikloa ere oso antzekoa da, baina fase esporofitoa da nagusia ( zuhaitza)
gainera gametofitoa oso murriztuta dago eta leku eta garai jakinetan soilik agertzen
dira. Gainera gametofitoa esporofitoaren bidez elikatzen da.
Hauek bi espora mota dituzte.
○ Mikroesporak: Polena sortzen dute, horrek mega esporetara heltzean horiek
ernaltzean dituzte enbrioia sortuz.
○ Megaesporak:
Mega esporak behin ernalduta daudenean hazia sortzen eta eta hori
baldintza egokietan eta haizearen laguntzaz sakabanatu eta ozituko da.
Ernalketa bikoitza izaten da bi espermatozoide barneratzen dira, batek
enbrioia ernalduko du eta besteak endospemoa sortuko duelarik.
Hazidun lanadareei gimnospermo deritze eta hiru taldetan banatu daitezke.
○ Koniferak
○ Ginkoak
○ Zikadak
● Loreen eta fruituen garapena: ​Loreak ugalketa organoak dira, loreek lau parte
ezberdin dituzte eta horiek funtzio ezberdinak betetzen dituzte.
○ Sepaloa: Lorea garatzen hari den bitartean babesa emango dio.
○ Petaloak: Polinizatzaileak erakartzeko beteeharra daukate, horiek polena
sakabanatu egingo dute.
○ Estrambre (parte arra) : Hauen goiko zatian polena eratzen da.
○ Karpeloak (parte emea): Bertan eratzen dira obuluak.
Bizi ziloaren aldaketa nagusia fruituen erapena da, haziaren inguruan fruitua
ezartzen da, honek hazien sakabanaketan funtzio garrantzitsuena beteko dute, izan

44
ere animali ezberdinek fruituak jatean ondoren hazia kanporatuko dute eta ondorioz
haziak eremu zabalagoan banatuko dira.
Angioespermoak​: Landare lehortarren artean talderik arrakastatsuena da. Duela
130 Mu inguru agertu ziren eta gaur egun 300.000 espezie baino gehiago daude Lur
planeta osotik banatuta. Talderik ugarienak monokotiledoniek eta eudikotiledoniek
osatzen dute​.
Loreek forma eta kolore ezberdinak garatu dituzte, honela animali ezberdinak garatu
dituzte. Animali horiek oso garrantzitsuak dira polenaren sakabanaketarako, gainera
kasu batzuetan dependentzia sortu da lore eta animali jakin batekin.

45

You might also like