Zorrotz Morrotz 71

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 24

IRITZIA

Zorrotzako kultur aldizkaria


Zuen ezinbesteko laguntzarekin, 71. zenbakia. 2021eko iraila
auzoa hobetzen ari da Argitaratzen du:
Zorrotzako Euskal Txokoa
AEK euskaltegia
Azkenean, uztailaren 14an, Udalak eta Garraio Ministerioak hitzar- Zalbidea, 7 behea
mena sinatu zuten geltokia eta auzoan ditugun Feveko trenbide-pa- 48013. Zorrotza. Bilbo
saguneak lurperatzeko. Zorrotzak lortutako urrats garrantzitsua da, Emaila: zmorrotz@gmail.com
eta bete arte, oso adi egongo gara prozesua nola garatzen den. facebook.com/ZorrotzMorrotz
Zorionak!! @zorrotzmorrotz
Koordinazioa: Naroa Peña
Beste aldetik, jakinarazi nahi dizuegu, pandemia dela-eta, Auzo El- Diseinua eta maketazioa:
kartea astelehenetan biltzen dela Auzo Etxean 19: 00etan. Irailean amc diseinua
Batzar Nagusia egiteko asmoa dugu, gai askoren berri eman behar Erredakzioa:
delako. Auzo Elkartearen helburua auzoa hobetzen jarraitzea da, bai- - Ibai Barrios - Naroa Peña
na azpimarratu nahi dugu seriotasunez eta zuen ezinbesteko lagun- - Ainara García - Iratze Pérez
tzarekin auzoa osorik hobetzea lortzen ari dela. - Igor Gutiérrez - Zuriñe Vila
- Aitor Marín

Bukatzeko, egoera dela eta, aurten ere ez dira jaiak ospatuko, baina Zuzenketak: Iñigo Ramírez de la Piscina
Jai Batzordeak zenbait jarduera antolatu ditu egun horietarako, eta, Laguntzaileak:
jakina: prebentzio- eta segurtasun-neurri guztiak hartuko dira. - Karlos Rodríguez - Asier Urkiza
- Manu Cobo - Jon Puente
Ikusten duzuenez, nahiz eta egoera zaila den, auzoko gizarte-sareak
gogor jarraitzen du lanean. Beraz, parte hartzen anima-
tzen zaituztegu!

Animo, eta beti aurrera.

Zorrotz Morrotz aldizkariak Bilboko udalaren diru-laguntza


jaso du baina ZM da edukiaren erantzule bakarra

HARPIDEDUN IZAN ZAITEZ!


ZM zure e-postan jasotzeko, bidali mezu
elektroniko bat zmorrotz@gmail.com
helbide elektronikora, gaiaren laukian
“harpidetza” jarriz
ATALA BERRI
ZORROTZ

Bilboko Udalak eta


Madrilgo gobernuak FEVEko
trenbideak lurperatzeko obrak
bermatzeko hitzarmena sinatu dute
Aitor Marín zatzeko aukera, baldin eta eperen bat luza-
tzen bada.
Hainbat istriputan 21 pertsona hil dituzten
FEVEren Zorrotzako bi trenbide-pasaguneak Juan Mari Aburto alkateak baieztatu zuen
kentzeko proiektuak martxan jartzeko baldin- akordioak “itzulerarik gabeko bidea ireki
tza guztiak betetzen ditu dagoeneko. Bilboko duela”, eta lehen aldiz bi aldeak lanari eki-
alkateak eta Estatuko Gobernuko garraio mi- tera behartzen dituen hitzarmen bat dagoela,
nistro berriak, Raquel Sanchezek, uztailaren eta nabarmendu du lurperatzea beharrezkoa
14an sinatu zuten Zorrotzatik igarotzen den dela metroaren etorkizuneko 4. linea martxan
FEVE trenbidea lurperatzeko finantziazioa jarri ahal izateko: “Linea horrek izango duen
bermatzeko hitzarmena. Lur azpiko ibilbide maiztasunarekin ezingo bailirateke bost edo
berriak 2 kilometroko luzera izango du eta zazpi minuturik behin hesiak jaisten aritu”,
Zazpi Landa ingurutik igaroko da. Lur azpiko esan zuen Aburtok.
geltoki berri bat ere eraikiko da, Zorrotzako
behealdetik arrapalen bidez eta Zazpi Lan- Auzo Elkartea eta herri mugimendua oro
datik igogailu baten bidez sarrerak izango har pozik agertu ziren akordiarekin, eta hi-
dituena. Lurperatzeari esker geratuko den lur tzarmenak erakundeen arteko akordio bat
gaineko espazioa ekipamendu berriekin ur- ezartzearen garrantzia azpimarratu zuen El-
banizatuko da. karteak. Baina hala ere, obrak hasi arte, pre-
sioa egiten jarraituko duela baieztatu zuen,
Lanen guztizko kostua 55,2 milioi eurokoa agintariek prozesua ahalik eta azkarren egin
izango da, eta ADIFek eta Udalak erdibana dezaten: “Hainbeste izan dira azken urteetan
ordainduko dute. Ministerioak trenbide-in- bete ez diren promesak, ezen makinak ikusi
bertsioen %53,5 ordainduko du, eta Udalak, arte ez garen ziur egongo horiek egingo ote
gainerakoaz gain, sarbide guztiak eta espa- diren”. Horregatik, auzo mugimenduak adie-
zio liberatuen urbanizazioa. Hitzarmenak 4 razi zuen oso adi egongo dela ezarritako
urteko iraupena aurreikusten du lanak buka- epeak betetzearekin, “trenbide-pasaguneak
tzeko, eta, beraz, 2025. urtearen amaierara- kendu gabe pasatzen den egun bakoitzean
ko amaituta egon beharko lukete obrek. Hala istripu gehiago izateko arriskua baitago”.
ere, akordioan aurreikusten da iraunaldia lu-

4 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


Zorrotzalai larai
kultur programak
beteko du ohiko
jaien hutsunea
Zorrotz Morrotz
dira faltako. Musika, kirol erakustaldiak, dan-
Bigarren urtez jarraian, pandemiak ez digu tzak eta kirol txapelketak, besteak beste,
jaiez gozatzen utziko. Hala ere, eta zorionez, izango ditugu gurean irailaren 24tik urriaren
osasun-egoera hobea denez, Jai Batzordeak, 3ra arte. Jarduera hauei buruzko informazio
Zorrotzalai Larai kultur programaren izenare- gehiago aurkituko duzu 16. orrialdeko agen-
kin, zenbait kultura-ekitaldi antolatu ditu, Zo- dan.
rrotzako jaiak ospatu genituen aldian. Ekitaldi
guztiek hauek baldintza soziosanitario guz- Zorrotza bere jairik gabe Zorrotza ez dela go-
tiak zorrotz beteko dituzte. goratu du Jai Batzordeak. Horregatik, berriro
izateko, sentitzeko eta gure lagun eta auzoki-
Jai Batzordeak azaldu duenez, Zorrotzalai de maiteez gozatzeko ordua dela aldarrikatu
Larai ez ditu betiko jaiak ordezkatuko, baina dute, eta giroaz gozatzeko deia egiten dute,
giro atsegina eta denontzako jarduerak ez baina beti ere segurtasunez jokatuta.

Zebrabide berri bat


izango da Fray Juan kalean
Zorrotz Morrotz

Auzo Elkartearen aspaldiko erreklamazio


bati erantzunez, Udalak obrak hasi ditu Fray
Juan kaleko espaloiak egokitzeko eta N-634
errepidean zebrabide berri bat margotzeko,
Omega Galeriaren irteeraren parean. Sema-
foroz araututako zebrabide berri hau laster
erabili ahal izango da.
ATALA BERRI
ZORROTZ

Landako eremua
berreskuratuko
da aire zabaleko
kirol-eskaintzarekin
Zorrotz Morrotz
gokienez”. Trantsitu kalexkaren ekialdean
Bilboko Udalak Zorrotzako Muturrean erabil- dagoen lursailean izango da, 1.265 metro
tzen ez diren guneak berreskuratzeko proiek- koadro inguru izango ditu eta hiru gunetan
tua aurkeztu zuen pasa den ekainearen banatuko da, zailtasun-maila desberdinekin.
bukaeran. Planteatutako jarduketa-eremua Zir-
gariak kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Proiektatutako lanak Zorrotzako Muturreko
Archer kalearen artean dago, eta bidegorria estrategiaren barruan sartzen dira, eta bes-
gune horretatik Erriberako parketik igarotzen teak beste, “ingurune horren erakargarrita-
den tarteraino lotzea ere aurreikusten du. suna sustatzea aire zabaleko kirola lagun
eta aparkalekurik eza arintzea ahalbidetuko
Done Mikel plazako kirol-pistaren eremua bir- dutela” azaldu zuten udal agintariek. Ingurua-
gaitzea aurreikusten da; bertan, kantxa bi ja- ri segurtasun handiagoa ematea ere helburu
rriko dira eta Bilboko lehen pumptrack pista du proiektuak, Artsenalbidea eta Erribera-
eraikiko da. Jolas eta kirol-instalazio zirkuitu ko parkea lotzen dituen lurpeko pasabidea
itxi eta asfaltatua da pumptrack pista hau, kenduz eta hura behar bezala argiztatuz.
hainbat oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangu-
nez osatua, bizikletekin, patineteekin eta aba- Obrek milioi eta erdi euro inguruko aurre-
rrekin egin daitekeena. Zorrotzakoa Estatuko kontua dute, eta lizitazioaren esleipena for-
osatuenetako bat izango da udal agintarien malizatu ondoren, zazpi hilabeteko epean
hitzetan, “konplexutasunari eta lehiatzeari da- gauzatuko dira.

Ezkerraldetik BI-10 errepidetik datozen


ibilgailuentzat sarbide berri bat proiektatu dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko lehen hi- kerraldetik BI-10etik datozen ibilgailuentzat.
ruhilekoan lizitatuko ditu Gurutzetako Ospi- Gaur egun, Errontegi zubitik datozen ibilgai-
talerako sarbide berria eraikitzeko obrak, luak ezin dira N-634 errepiderako sarbidea
Ezkerraldetik datozen ibilgailuentzat. 3,6 ematen duen “begizta”ra sartu Zorrotzarako
milioi euro inguruko inbertsioa egingo da, eta noranzkoan, eta, ondorioz, BECeko biribilgu-
jarduketa honen bidez, ospitalerako eta Zo- netik edo Gurutzetako La Paz biribilgunetik
rrotzarako sarbide zuzena sortu nahi da ez- sartu behar dira gidariak.

6 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


ZORROTZATIK MUNDURA

Oso giro ona duen langile hiria da


Getafe. Bizitzeko, Madrileko hiririk
lasaiena dela esango nuke
JOSU CARVAJAL
Bizitokia: Getafe (Madril)
Noiztik: 2020ko uztailetik.
Adina: 25 urte.
Lanbidea: Goi-tentsioko argiketaria.

Aurreko enpresan gero eta lan


gutxiago zegoelako, eta, batez ere,
han bizi zelako uda igarotzen zuten
herrian ezagututako bikotekidea,
duela urtebete iritsi zen Josu
Madrilera proiektu eta aukera berrien
bila. Etorkizunaz asko kezkatu gabe,
“gogotsu” ekin dio etapa berri honi

Testua: Aitor Marín te bat eman ostean, eta ehunka etxebizitza


Nolatan eta zergatik heldu zinen Madrilera? ikusi ondoren, azkenean Getafera iritsi ginen
Pandemiarekin dugun egoera dela eta, la- pisu bila eta ingurua gustatu zitzaigun. Nire
nean nengoen enpresan geroz eta urriagoa lanpostutik gertu dago, jendeak elkar erres-
zen lana. Madrilen, hiri handi guztietan beza- petatzen duen eta oso giro ona duen langi-
la, lan aukera anitzak daude, lan eta proiektu le hiria da; Madrileko Erkidegoko hiririk la-
berriak bilatzeko, eta hona etortzea erabaki saiena dela esango nuke. Alde handia dago
nuen. Nire neskalaguna Madrilen bizitzeak Madrileko erdialdearekin, baina ez batean
eta lanean egoteak ere nabarmen lagundu edo bestean bizi daitekeen jende motagatik,
zuten ni hona erakartzen. baizik eta erdialdeak duen mugimendu han-
diarekin alderatuta, hemen askoz lasaiago
Zertan ari zara lanean? gaudelako.
Elektrizitate banaketan. Nire laneko egoitza
Leganesen dago, baina ez naiz bertan gera- Beraz erdialdera gutxitan mugitzen zara,
tzen normalean. Hortik abiatzen gara hainbat ezta? Getafen bertan moldatu ahal zara ai-
tokitara, Madrileko hegoalde osoan eta Tole- sialdi eta beharretarako?
doko iparraldean dihardugu eta. Bai, egia esan, nire lan-ordutegitik kanpo,
hiri erdialderako bisitak nahiko urriak dira.
Zergatik hautatu zenuen Getafe bizitzeko Getafen era guztietako zerbitzuak ditugu, eta
eta ez Madrilgo beste udalerri edo auzorik? hemen zerbait falta bazaigu, erraz topatu dai-
Beno, ez zen erabaki erraza izan. Nire an- teke inguruko hiri edo auzoetan erdialdera jo
dregaiak partekatzen zuen pisuan hilabe- gabe.

8 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


Eta bertako bizimodua eta gurean ezagutu
zenuena ezberdinak al dira?
Aldea ez da hain handia. Azken finean, au-
zoetan eta hegoaldeko hirietan bertako lan-
gileak bizi dira, eta jendea oso adeitsua da.
Langile klaseko jendea da oro har, eta elka-
rren arteko harreman onak izaten dira. Bes-
talde, neska-mutilek guk auzoan dugunaren
antzeko bizimodua dute, beraien lokalak di-
tuzte geratzeko eta elkarrekin egoteko, igan-
deetan herriko futbol taldea ikustera joaten
dira...

Eta hemen gurean zenuen guztitik, zeren


falta sumatzen duzu gehien?
Familia, kuadrilla, San Mames, ... besteak
beste.

Zer da bertan gehien eta gutxien gustatzen


zaizuna?
Gutxien gustatzen zaidana da hemen dena
urrun dagoela. Eta gustukoena berriz, ez da-
kit... Egia esan, hiri hain handietan, hainbeste lehen futbol partida Bilbotik kanpo 2012an,
gauza egonda, aukera pila bat izan dezake- 2-3 irabazita, eta aitarekin gainera!
zu. Eta etorkizunean, gustatuko litzaidake bi-
zilekutik gertu Athleticen etxez kanpoko par- Askotan bueltatzen al zara Zorrotzara?
tida bat ikustea, lagunekin edo aitarekin, ni Bai, hilean behin, gutxi gorabehera.
bezala Athleticzale sutsua baita.
Madrilen geratuko zara luzaroan ala hona
Ba Getafen bizi izanda, Athletic ikusteko bueltatzeko asmoa duzu?
aukera duzu herritik atera gabe. Eta Madri- Uste dut orainean pentsatu behar dela. As-
len bertan lau aurkari ditu aurten Athleticek kotan egiten didaten galdera da, baina ez
lehen mailan, eta goi-mailakoak... Bat auke- daukat erantzunik... Oraintxe bertan hemen
ratu behar baduzu, zein estadiotara joango gaude, pozik eta gogotsu. Baina batek daki
zinateke lehenik? bihar auzora itzuli edo beste leku batera joan
Ba zalantzarik gabe, Vallecasera, Rayoren beharko dugun... Bizitzak buelta asko ema-
aurka. Bertan ikusi nuen hain zuzen ere nire ten ditu.
ATALA
ERREPORTAJEA

Rockaren kimuak:
90eko hamarkada

10 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


Hirurogeita hamar eta laurogeiko
hamarkadak batzen dituen
erakusketaren arrakastak proiektu
berriaren sorkuntza bideratu du.
Kronologiak urte batzuk atzera
garamatza Zorrotzan bizi izandako
mugimendu musikala gogoratzeko
asmoz. Horren emaitza uda
hasieran Auzokan estreinatutako
“90eko hamarkadako rocka” Erakusketari hasiera eman zion Trapala, Bajos Fondos eta Lur Jota tal-
deen kontzertu batek Zorrotzako Rock Astearen baitan.
erakusketa berria. Argazkia: Asier Aldasoro

Testua: Ibai Barrios izan zuten garai hartan. Kasetea gainera tal-
Azkenengo hilabeteetan egindako lan go- deek euren lehenengo grabaketak egitea
gorraren emaitza da erakusketa berri hau. erraz ahalbidetzen zuen formatua genuen,
Lehenengoak izandako arrakastaren ondo- bere garaian oso erabilia.
rioz, Asier Aldasoro argazkilari eta diseina-
tzaileak eta Auzokako koordinatzaile den Gurean aipamen berezia eskaini behar diogu
Sergio Chamorrok osatutako lan taldeak his- frontoi azpiko lokalari, funtsezkoa suertatu
toria honen bigarren zatia abian jarri zuten. baitzen taldeak aurrera ateratzeko. Nostal-
Hasiera batean 90 eta 2000ko hamarkadak gikoek ez dute erraz ahaztuko lokal mitiko
batzea izan zuten helburu. Baina auzoko tal- honen giro hezea eta berezko usaina. Baina
deek egindako ekarpena ugaria zela ikusita, batez ere guztion elkarlanari esker sortuta-
momentuz 90eko hamarkadan sortutako tal- ko komunitatea. Instrumentu eta materialaren
deei buruzkoa egitea erabaki zuten. partekatzea ezinbestekoa izan zen.

Beraz, honakoan talde hauek ekarri dituzte Musika mota desberdinak landu ziren hamar-
gogora: Ora Pro Nobis (OPR), Eraite, Garrasi, kada hartan, baina doinu gogorrak nagusi-
Kon el Pega al Revés (KPR), Txiri Txori, Fabe tu zirela esan dezakegu. Atzerriko taldeen
de Fuka, Nahian, Kontra eta Conflict Noise. influentzia nabarmena izan zen auzoko tal-
Azkenengo hauek gainera oraindik egurrean deen artean baina ezin ahaztu Euskal He-
jarraitzen dute eta 2019an “Agur eta ohore” rriko eszena oparoaren ekarpena dudarik
azkenengo lana argitaratu zuten. Talde hauen gabe. Gaztetxe eta lokal autogestionatuen la-
guztien parte hartzea azpimarratu behar da guntza ere aipatu behar da, zirkuituari bizirik
proiektuari bizia emateko orduan. eusteko beharrezkoa.

Zorrotzan egondako aurreko belaunaldiak Aurrekoan erabilitako “elkarlana” eta “komu-


oso garrantzitsuak izan ziren talde hauen nitatea” hitzak proiektu hau aurrera ateratze-
sorkuntzan. Urte haietan bizi izandako tes- ko klabeak izan dira. Makina martxan jarri,
tuinguru soziopolitikoak bide eman zuen materiala bildu, etab… guzti horren adieraz-
musikaren bidez era guztietako mezuak hela- garri dira. Beraz, oraindik ez baduzue egin,
razteko. Musika-tresnen eta teknikaren aurre- Auzokara hurbildu eta udaberrian zehar egin-
rakuntzak zein abestiak grabatzeko formatu dako lanaren fruituak urte batzuk atzera bi-
fisikoek (kasetea eta CDa) esangura handia daiatzeko aukera emango dizue.

2021eko IRAILA / ZORROTZ MORROTZ 71 11


ELKARRIZKETA

LUR JOTA: Rock taldea

Irailean zehar, “20 urte berandu” izeneko diskoa


aurkeztuko du Lur Jota musika talde zorrotzarrak,
guztiz autogestionaturiko lanaren ostean. Dagoeneko
aurrerapen bat zabaldu dute sare sozialen bidez eta interes
handia piztu da auzoan. Izan ere, 2002an jaiotako bandaren
estreinakoa dugu eta taldekideak aski ezagunak dira gure
artean. Beraien ibilbide eta asmoei buruz solastatzeko
bildu ditugu Erlantz (bateria), Ibai (baxua), Jabi eta Kristian
(gitarra-ahotsak), Auzoka zentroko entsegu-gelan.
Testua: Igor Gutiérrez | Argazkiak: Aitor Marín | Asier Aldasoro
12 ZORROTZ MORROTZ 69 / 2021eko MAIATZA
“20 urte berandu” dator zuen lehen diskoa.
Zergatik hainbeste denbora?
Hainbat arrazoi daude atzean. Batetik, Lur
Jotako kideak aldatuz joan dira: hasieran
Imanol, Gari eta Iker ibili baziren ere, gerora
Erlantz eta Ibai batu ziren. Bestetik, norbera-
ren lana edo ikasketak batzuetan elkartzeko
oztopo izan dira. Gero, musika-lokala era-
berritzen emandako urteetan (frontoia estali
bitartean) geldirik egon ginen. Eta, martxan
hasi eta gutxira pandemiak eten egin gintuen
berriro. Zorionez, azkenean lortu dugu taldea
egonkortzea eta errutina bati heltzea, eta dis-
koa grabatzeko abagunea ikusi dugu. Beraz,
Lur Jota proiektu gisa 2002an jaio eta ia 20
urtera kaleratuko da gure lehen diskoa.

Prozesu guztia zuek zeuek kudeatu duzue,


nola moldatu zarete?
Guk hartu ditugu diskoaren gaineko eraba-
kiak, non grabatu, nola zabaldu eta horrela-
koak. Eta gure poltsikotik jarri dugu dirua guk Diskoaren aurresalmenta bat
geuk egin ezin genezakeena ordaintzeko: egin dugu auzoan, gure lagun eta
grabaketa eta masterizazioa, diseinu grafi-
koa eta bideogintza. Saiatu gara ahal genuen
auzokideentzat formatu berezi batean
guztia auzoan egiten, esaterako, diseinu gra- eskaintzeko. Oso harrera ona izan du
fikoa Aitor Marin (amc Diseinua) eta bideoak
Mikel Larena (Larena Filmzz) auzokideen
esku utzi ditugu eta goraipatzekoa da haiek
egindako lana. Gero, auzo mailan diskoaren
aurresalmenta bat egin dugu, bonoak salduz;
baina helburua diskoa formatu berezi batean
(diskoa+oparitxoa) eskaintzea izan da gure
lagun eta auzokideentzat, gero ohiko kopiak
ere aterako dira. Oso harrera ona izan du au-
rresalmentak, espero genuen senide eta la-
gun ia gehienek erosi dute. Eskertzekoa da
Jotabe, Herriko eta Madness tabernengandik
izan dugun laguntza bonoak saltzeko.

Noiz aurkeztuko duzue diskoa? Eta aurre-


salmentan parte hartu ez dutenek, nola es-
kuratu dezakete?
Oraindik zehazteke dagoen arren, irailean
jendaurreko aurkezpentxo bat egingo dugu
eta bertan aurresaldutako diskoak banatuko
ditugu. Gainerako kopiak banatzeko ez dugu
momentuz ezer zehaztuta baina kontzertuetan
eta bestelako leku fisikoetan saltzea pentsa-
tu dugu. Baina garrantzitsuagoa iruditzen zai-
gu aipatzea gure lana plataforma digitaletan

2021eko IRAILA / ZORROTZ MORROTZ 71 13


ELKARRIZKETA

(Spotify, Youtube, eta izan. Benetan, ohore


Amazon Music, Ap- bat izan da miresten dugun
ple Music) eskuraga- abeslari baten kolaborazioa
rri dagoela irailaren gure lehenengo diskoan
18tik. izatea. Izugarri geratu da!

Udaberrian ibili zi- Orain dela gutxi aurrera-


neten diskoa graba- tu diguzuen “20 urte eta
tzen. Zer nabarmenduko zenukete espe- gero” kantuan, rock musikaren aldeko hala-
rientzia horri buruz? ko aldarri bat egiten duzue. Zer adierazi nahi
Hasierako urduritasuna, Xanpe (Pi L.T.) mu- izan duzue?
sikariaren estudiora grabatzera gindoazela- Abesti hori gure diskaren bizkarrezurra da
ko. Hura eskarmentu handiko gizona da, bai nolabait, abesti guztien oinarria. Gure ustez,
musikari bai ekoizle lanetan. Baina berehala hogei urte hauetan gure gizarteak ez du hain-
oso giro ona sortu zen, oso tipo hurbila zen, bat kontutan aurrera egin, statu quo batean
etengabe hauspotzen gintuen eta talde lan bizi gara, krisialdi batetik bestera. Horrez gain,
izugarria egin genuen. Hamabost egunetara- rock musikaren gainbehera somatzen dugu
ko plangintza genuen eta azkenean hogeira eta hori ere salatu eta gure alea jarri nahi izan
luzatu zen. Lan gogorra egin dugu eta pila bat dugu. Bestetik, kantak badu zerbait autobio-
ikasi dugu. grafiatik ere. Baina entzun eta gero bakoitzak
bere interpretazioa egin dezala!
“Doinu galduren bat” kantan Governors
taldeko J Sang abeslariaren kolaborazioa Kantu horren bideoklipa zabaldu eta aste-
izan duzue, nola suertatu zen hori? betera mila ikustaldi baino gehiago lortu
Kanta hori lokaleko grabaketetan behin eta be- zenituzten Youtuben. Zenbateko jarraipena
rriz entzutean, halako batean Kristianek bota: izaten ari zarete sare sozialetan?
“kanta honi ondo emango lioke Governors-e- Pentsatzen genuena baino askoz handiagoa.
ko abeslariaren ahotsak”. Hasieran txantxan Bideoklipa zabaldu eta hurrengo egunera
hartu genion arren, gero berarekin kontaktuan jendeak bolo-bolo zabaldu zuen, benetan
jartzera ausartu ginen. Handik gutxira, oso eskertzekoa da lagun eta senideen laguntza.
jator erantzun zigun, maketa bidaltzeko eta Sare sozialez haratago, zenbait hedabidetan
bere ahotsa grabaturik bidaliko zigula. Esan ere oihartzuna izan du bideoklipak: Gaztezu-

14 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


lo, Insonoro, Naiz irratia, Hamaika Telebista…

Lur Jota hasieratik ezagutu dugunok ez di-


tugu zuen abesti zaharrak ahaztu: “Okupatu
geroa”, “Ulertezina”, “Gau eroak”… Abesti
zaharren bat berreskuratu duzue zuen dis-
korako?
Bai horixe, esaterako “Gau eroak” hartu eta
moldatu egin dugu gure diskorako. Kanta
zahar horiek ezagunak egin ziren behin za-
baldu genuen maketa bati esker, baina badi-
ra beste kanta zahar eta ez hain zahar batzuk
oraindik zabaldu ez ditugunak. Ez dugu kanta LABURREAN
zaharrak kontzertuetan erabiltzea baztertzen
baina sormen aldetik bide berri baten hasieran
gaude eta asmoa kanta berriak sortzea da.
“Diskoa grabatzea eskola
magistrala izan da guretzat”
Ekainean, Zorrotzako Rock Astearen ba-
rruan Lur Jotaren aro berriko lehen kon- Zuentzat, zer dauka rock musikak beste generoen
tzertua eskaini zenuten. Nola bizi izan ze- aldean?
nuten estreinaldi hori? Energia, izaera iraultzailea… Gehien maite dugun
Urduri baina ilusioz beterik. Larrialdi egoe- estiloa da.
raren osteko lehen kontzertua izan zen, au-
zoan, denbora luze baten ondoren. Jaiobe- Zer ikasketa atera dituzue etorkizuneko grabazioei
rriak bezala sentitu ginen. Egia da apur bat begira?
hotza izan zela segurtasun neurriak zirela Abestiak hobeto lantzea estudiora eraman aurretik.
eta: denak eserita, maskara jarrita… Baina Guretzat eskola magistrala izan da.
oso hunkigarria izan zen. Gainera Ibai gure
baxujolearen estreinaldia zen! “20 urte eta gero” kantaren bideoklipean eta diskoko
azalean, erlojuak 9:20an geldirik agertzen dira,
Zeintzuk dira epe laburrera dituzuen kon- zergatik?
tzertuak? Sinpleki: 9 kanta plazaratu ditugu, 20 urte eta gero.
Momentuz Zorrotzalai Larain, urriaren 1ean, Kantan zehar erlojuak geldirik agertzen dira, geldiune
daukagu kontzertu bakarra. Eta hortik aurre- historiko horren metafora gisa. Amaieran, haurrek
ra, datorrena datorrela! Irrikitan gaude kon- instrumentuak hartzean berriro abiarazten dute
tzertuen zurrunbilora bueltatzeko! denbora.
AGENDA
Ez dakit zertaz ari zaren
Ana Malagon Zaldua.
Elkar. 2021. 168 orrialde.

irailak 24 ostirala Bere asperdura eta nazka


18:30 Gymkhana kooperatiboa guraso dibortziatu baten etxetik
19:00 Txupina eta “Auzokide” aurkezpen bestearenera garraiatzen dituen
nerabea; aita enpresaria hil on-
bideoa. Taberna eta sare sozialetan.
doren beren erdipurdikeriarekin
irailak 25 larunbata zer egin ez dakiten seme-alabak;
ahizpa atxilotu dutela-eta, haren
10:30 I. Arrantza Topaketa. kargu egitera doan klausurako
19:30 Kontzertua: TRAPALA. moja; gaueko txanda baten on-
doren, ama zaharra sarturik dau-
irailak 26 igandea kan erresidentziara doan autobus
10:00 Txirrindula ibilaldia: (Zorrotza – Ar- -gidaria...
tziniega – Zorrotza). Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak
12:00 Txotxongilo tailerra. XILIPURDI tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, iro-
ETA GOLOKA. nia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defen-
Zorrotzako Euskal Txokoak babestuta. tsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian,
baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun
13:00 Indaba eta sakramentuen pintxopo-
apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen is-
tea. Taberna parte hartzaileetan
pilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder
17:00 Kontzertua: KIKE Y SARA. agerrarazten gaituela.
irailak 29 asteazkena
Katez: “Argiz iluntzen”
18:00 Eskupilota erakustaldia. Frontoian
(Katez) 2021
18:30 Trikitilarien kalejira
19:30 Euskal Mintza topaketa. Doinu metaleroak
Zorrotzako Euskal Txokoak babestuta. honakoan. Aurreko lanekin
Gaztea maketa lehiaketan
irailak 30 osteguna edota Durangoko Azokako
18:30 Taekwondo erakusketa Ahotsenea espazioan
zeresana eman ostean eta
urriak 1 ostirala urte batzuetako isilunearen
ondoren, “Argiz iluntzen”
17:30 Kuadrillentzako playback. Frontoian
izeneko lana aurkeztu zuen duela hilabete gutxi Leitzako
20:00 Kontzertua: ITXARO / LUR JOTA seikote honek. Aurretik, aurrerapen moduan “Aurpegia
biluztu” eta diskaren izenburu bera daraman abestien
urriak 2 larunbata bideoklip ikusgarriak eskaini zizkiguten.
12:00 Instrumentu erreziklatuen kontzer- Proposamen interesgarria dakarte, batez ere gaur
tua: TRAKA MATRAKA. egungo musika eszenan bestelako estiloak bogan dau-
18:00 Kalejira eta Alardea: IBAI ARTE. dela ikusita. Gitarra eta base erritmiko bortitzak ahots
Garoa Tabernatik. Frontoian. gogor eta melodikoekin ederki nahasten dira. Sinteti-
zadoreen erabilerak ere giro anbientalak eta bestelako
urriak 3 igandea testurak sortzeko bide ematen du pasarte lasaiagoak
11:30 Herri kirol parte hartzaileak eta lortzeko helburuarekin. Formula ia abesti guztietan erre-
erakustaldia pikatzen dela esan dezakegu, baina melodia desberdi-
nen erabilerak monotonia hori hausteko bide eraginkor
13:00 Igel txapelketa
bezala erabili dute ezbairik gabe. Guztia ordu erdiko
18:30 Mariatxiak: LOS GAVILANES iraupenean kontzentraturik.
Metala gurean oraindik bizirik dagoen seinale da
Nafarroako talde gazte hau. Nahiz eta urte batzuk atze-
Zure elkartearen ekitaldiak ZMeko ra bezala ez egon, belaunaldi berriekin etorkizuna ber-
hurrengo agendan (abendua-urtarrila) matuta dagoela esan dezakegu. Hala izan dadila.
iragartzeko, zmorrotz@gmail.com
Ibai Barrios
helbidera idatzi azaroaren 10a baino lehen.
PINTXOTAN

Urzelai
pintxoa
Osagaiak Urdaiazpi-
koa, atuntxikia, arrau-
tza, uraza, ogi zatia eta
ali-olia

Lehenik eta behin, ur-


daiazpikoa txikitu eta
arrautza xehatu. Atun-
txikia papurtu ondoren,
ali-olia bota, eta dena
nahasten dugu.

Bukatzeko, ogi zatian


jarri, eta apaintzeko,
uraza zatitxoak botako
dizkiogu gainetik. Zailtasun maila: Erraza. | Prezioa: 1,20 euro.

ASKABIDE HERRIKO TABERNA


Frai Juan kalea, 20
Ordutegia:
Astelehenetan itxita
Asteartetik ostegunera:
12:00etatik – 15:00etara eta
18:00etatik – 22:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 12:00eta-
tik – 15:00etara eta 18:00etatik
– 22:00etara
Igandeetan: 12:00etatik
15:00etara
BEHIN BATEAN

Euskal errotak

1615ean egin ziran untziolaren lurretan kokatzen da. Eraikina 1923-1924


urteetan altxatu zan, Federico de Ugalde ta Etxebarriaren proiektoa izande.
Bizkaiko industria-ondarearen elementu garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta
babes-kategoria gorena deko (BIC). Hala ere, oraingoz abandonatuta dau.
Manu Cobo
lortu baeban ere, 1923ko urtarrilaren 10ean
Asmo handiko proiektu honen egilea Federi- Federico de Ugaldek proiektuan aldaketa
co de Ugalde izan zen, arkitektura industriale- batzuk egiteko baimena eskatu eban, neurri txi-
ra hurbildu zitekeena, hain zuzen ere, Ramon kiagoko fabrika bat aukeratuz, baina ez eban
Grottarekin “la Ceres” egiten lagundu ebanean. zehaztu zer arrazoik bultzatzen ebazan enpre-
Gainera, uru sektoreagaz zuen lotura haratago sa bere aurreikuspenak murriztera; plana irai-
joango zan, Toribio de Ugalderen semea bai- laren 18an onartu zan behin betiko, eta obrak
tzen (urun sektorearen etorkizunaz gogoeta berehala hasi behar izan ziran, urtebete pasa-
egiten dan lan batzuen egilea), “Gran Molinos txo geroxeago amaitu baitziran.
Vascos” ko arduradunaren anaia eta “Ugalde
y Cía” ko akzioduna. Sociedad en Comandita; Plano barrien arabera, eraikinak 33 metroko
beraz, mota horretako eraikinen problematika- altuera izango luke, guztira, gorengo aldean.
ra hurbiltzea haren ezagutza zuzenean oinarritu Plano horiek erakusten dabe instalazioen alda-
liteke. keta sakona, ez bakarrik tamainari dagokionez,
baizik eta, batez ere, kanpoko itxurari dago-
1920ko azaroaren 27an, Federico de Ugaldek, kionez. Planteamendu primitiboaren klasizis-
Ernesto de Ugalde “Sociedad Grandes Molinos mo soil baina aldi berean monumentalak (XIX.
Vascos” Elkarteko zuzendari kudeatzailearekin mendeko azken hamarkadetako Europako
batera, baimena eskatu eban urun-fabrikara- ereduekaz hain lotuta), XX. mendearen lehen
ko, biltegirako eta ale-biltegirako zenbait erai- urteetatik aurrera hedatzen hasi zan erregiona-
kin egiteko. Orubea ez eban urun-instalazioek lismo arkitektonikoaren barruan, kontzepzio ez
erabat okupatzen, baizik eta etorkizuneko han- hain monumentalari lekua izten dautso.
ditzeetarako irekita izten zan.
Estilo hori aukeratzea oso egokia dirudi urun-fa-
Lehen proiektu horrek tamaina handiko eraikin brika batek iradokitzen dabezan landa-oroipene-
bat proposatzen eban, bi gorputz independen- tarako, nahiz eta Bilboko industria-kontzentrazio
tez osatua (fabrika - biltegia eta silo-eraikina). handieneko gune batean egon. Lengoaia formal
Hala ere, Zorrotzan lanak hasteko baimena baten bidez, Industria iraultza eguneroko pai-

18 ZORROTZ MORROTZ 71 / 2021eko IRAILA


saian eragiten ari zan inpaktua arindu gure da; egurrezko tirante batzuk ikusten diez teila-
horrela, “Euskal Errota Handien” eraikinak tu-hegaletan. Eraikinerako sarbideak erdiko
herri mailan buruzko erreferentziak fatxadaren patioagaz komunikatutako sei karga-tuneleta-
kezka estetiko nagusi bihurtzen dauz. tik eta portura sartzeko bost kaietatik egiten
diez, aurreko eta atzeko fatxadetan eraikinari
Deskribapena atxikitako bi markesinaren azpian babestuta.
Ezkerreko hegala laburragoa da, siloak dekoz
eta, beraz, ez dau solairurik. Eskumako he- Pabiloiaren ezaugarri nagusia da bao ugari
galaren 5. solairua siloen dorreagaz lotzen irekitzen diezala fatxadan, siloei dagokien
da eskaileren bidez. Gainera, pabiloiari atxi- hegalean izan ezik. Aurrealdeko fatxadan sei
kitako bi markesina dagoz aurreko eta atzeko leiho-ardatz dagoz, eta atzealdeko fatxada,
fatxadetan. Siloak, oinplanoan irteten diez, itsasadarrerantz, gorputz horizontal gisa anto-
zirkuluerdi fazetatuak osatuz. Eraikinak 5 so- latzen da. Bertan, komunikazio-dorrea jartzen
lairu eta bi dorre dekoz, eskuineko hegaleko da, pixka bat deszentratuta, eta aurreko fatxa-
solairu bakoitzak bi hormarte dekoz eta ez- dako bao mota bera errepikatzen da, eraiki-
kerreko hegaleko dorrea gune bakarra da. naren altuera osoa hartzen daben inguraketa
Hegal honetako solairu bakoitzaren azalera bertikaletan jarrita.
600 m2-koa da.
Porturantz, fabrikak dauen luzera bereko patio
Eraikinaren egitura porlan armatuzkoa da, eta bat zegoen, 12 metroko zabalerakoa. Han
eskumako hegalean, oinplanoa bi hormarte- sartzen ziran bide zabal eta estuko bagoiak.
tan banatzen dauen erdiko lau zutabeko ilara Patio hau, Portu Autonomoak desjabetu eban
bat ageri da. Zutabe horiekaz pilastra batzuk kordeleriaren fabrika bera eban harlangaitzez-
dagoz perimetroko itxitura-hormetan. Horma ko horma batez inguratua zegoen. Eraikinaren
horiek piezen bidez jarritako ezkerreko hegalean 23 silo
hormigoi armatuzkoak diez. dagoz, hamabost handia-
Eraikinaren estalkia bi goak, bost ilaratako
isurkikoa da, hasi- hiru ilaratan lerro-
kera batean teila katuta, eta beste
laukoa, gaur egun zortzi tarteko
uralitazkoa, zu- espazioetan.
rezko taulatuaren Handiek bost
gainean jarria, metroko dia-
zurezko pendoloi metroa dabe
sinplezko zertxe- eta 75 tn-ta-
tan bermatu- rako edu-
ta. Kanpotik, kiera.
ATALA
IRITZIA

Zure iritzia jakin nahi dugu. Bidaliguzu zure artikulua zmorrotz@gmail.com


helbide elektronikora gaiaren laukian “iritzia” jarrita. Eskerrik asko!

Home(r)opatiaren gaitzakete. Bakoitzak ditu bereak, definizioz


pertsonalak baitira. Nik ere baditut batzuk.

alde Existentziaren gorabeheren menpe, erabat


gatibu sentitzean, (homeopatikoki) mila
Santiago Alba Ricoren ustez (tira, berak ja- aldiz salbatzea maite dut. Kontzertu bateko
sotako ideia dugu hau, ez inondik ere berea), une (ez, une bakarra ez –dio Alba Ricok
giza-bizitzan ez dago patua eralda dezakeen Nietzcherekin- une guztiak, modu hautema-
une erabakigarririk, hau da, Destinuari aurre nezinean elkar gainjartzen direla) liluraga-
egin diezaiokeen aukerarik. “Egiaren mo- rria, ahots ezagun eta maitagarri bat, nobela
mentua”, halabeharra ebazten den unea batek utzitako hustasuna, partekatutako poz
bezalakorik ez da. Uneoro ari zaigu patua isil bat, San Mames euripean. Eta badira,
bereak inposatzen, egiaren momentua se- txikitasunaren laudatzea azkenera erama-
gundu bakoitza bihurtuta. Hori onartzeak nez, oraindik ere homeopatia ñimiñoagoak.
zera dakar, hartzen ditugun erabakien ez- Nobela batean borobildutako hitza, azpima-
deustasuna agerian uztea. Gureak, Alba Ri- rratutako espresioa, giza-gorputzaren beroa
corentzat, erabaki homeopatikoak lirateke. kontzertu batean, leku egokian kokatutako
orezta bat, baloi bat San Mameseko soro-
Horrek ez du esan nahi, jakina, erabaki bat pil lokaztua laztantzen, isil zaitezen eskatzen
edo bestea hartu axolarik ez duenik. Horre- dizun ahots ezagun eta maitagarri bat. Une
lako erabaki txikiez baino, bizialdi bat alda horiek guztiek ez dute eraginik gobernatzen
dezakeen erabaki-une zehatzaz ari gara. gaituen patuaren ibileran, ezer gutxi egin de-
Hortaz, erabaki une zehatzik ez, kontrara, zakete halabehar ahalguztidunaren aurka.
milaka faktorek osatutako erabaki progre- Tente mantentzen gaituzte, ordea. Honeta-
siboak hartzen ditugu, are esan ahal izate- ra ezkero, homeopatiaren alde, horixe. Edo,
raino erabaki ustez handi horiek ez direla hari mataza beste behin ere nahastuz, ho-
berez geureak, kasualitate, baldintza, tes- meropatiaren alde. Ez al zen bada Itaka bi-
tuinguru, aldarte eta abarrekoen emaitza daiarako aitzaki, helmuga baino? Ez al ziren
baizik. Baina esan bezala, badaude erabaki harainoko une guztiak, horietako bakoitza,
eta itxuraldaketa txikiagoak, eskurago diru- helburu handia baino garrantzitsuago?
ditenak. Horiek salbatzen gaituzte. Sendatu
ez, homeopatikoak izaki, baina iraunaraz Asier Urkiza
TXOKO FEMINISTA
Kulturaren elementu batzuk garapenerako goiztiarra eta emakumeen genitalen mutila-
oztopo dira banakoen eta taldeen giza esku- zioa, besteak beste.
bideak urratzen dituztelako, batez ere ema- - Nerabezaro eta helduaroan: bikote-barne-
kume eta neskenak. Praktika kultural hauek ko indarkeria, arrazoi ekonomikoek behar-
“praktika tradizional kaltegarriak” bezala eza- tutako sexua, sexu-jazarpena, intzestua eta
gutzen dira eta indarraren edo presio sozia- bortxaketa, antisorgailuen eskuratzeko mu-
laren bitartez ezartzen dira, tradizio kulturala- rrizpena, emakume trafikoa, prostituzioa eta
ren izenean edo identitate-zeinu mantenuaren pornografia, ezkontza-hilketak...
berme gisa presentatuz. Nahiz eta praktika - Zahartzaroan: alargunen hilketa, baliabide
mota desberdinak diren, guztiek emakumeen ekonomiko eta ondasunetarako eskubide
kontrolerako helburua daukate eta hauen bizi desberdintasuna.
ziklo osoan zehar gerta daitezke: Indarkeria mota desberdinak, noren kontra
- Jaio aurreko aldian: sexuaren araberako eman daitezkeen, bere limiteak... gizarte ko-
abortu selektiboak. digo ikusezin baina onartu batetik arauturik
- Haurtzaroan: bularren zapalketa, neska dago. Horrela, patriarkatua ez da soilik modu
jaioberrien-hilketa, elikadura, osasun-arreta ikusezinean erreproduzitzen sozializazioaren
eta hezkuntza eskuratzeko aukera gutxiago, bitartez, modu kontzientean indarra eta bote-
lan-karga handiagoa, ezarritako ezkontza rearen erabileraren bitartez ere bai.

Burtzeñako zubian SALAKETA ARGAZKIA


estalkirik ez
Duela gutxi Bilboko Udalak Burtzeñako
zubiko oinezkoentzako aldea estaltzeko
proiektua Barrutiko Kontseiluan
auzokideei aurkeztuko ziela esan zuen.
Momentuz ez dute ezer aurkeztu.
Barakaldoko udal gobernuak,
proposamen berari, zuzenean ezezkoa
eman zion pasa den azaroan.
Eta larriena zera da: bi udaletxeetan
proposamen hau aho batez onartu
zela jada 2016an. Bost urte pasa dira
ezer egin gabe, eta euri egunetan ia
ezinezkoa da bertatik igarotzea busti
gabe, nahiz eta aterkia eraman.
INKESTA

Naroa Peña
eta Iratze Pérez

FEVE geltokia
lurperatzeko
hitzarmena:
Oraingoan bai
Diana trenbidea lurpean? Kike
Baikorra naiz. Agian Ez, ez dute egingo.
esandako epean ez da Edo behintzat,
bukatuko, baina nik uste nik ez dut uste
egin egingo dela ikusiko dudanik.

Igor Elena Rebeca


Uste dut baietz, Ez dakit, baina Ez dut uste.
egin egingo dela, jendea nahiko ezkor Gainera, azken boladan
kontua da noiz... dago gaiarekin. gai hau ez dago
Ez dut uste Nik behintzat ezta auzoko
nik lurperatuta ez dut sinestuko taldeen agendan
ikusiko dudanik. ikusi arte. ere presente.

You might also like