Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 12

FRANTZIAKO IRAULTZAREN ERAGINA ESPAINIAKO POLITIKA ETA

GIZARTEAN. INDEPENDENTZIA GERRAREN HASIERA.


2.1. KARLOS IV.AREN ERREINALDIAREN HASIERA

Karlos III.a hil eta haren seme Karlos VI.a tronuan ezarri zen 1788.urtean. Ilustratuek,
Antzinako Erregimenaren erakunde guztiak gaitzetsi zituzten. Absolutismo ilustratuaren eredu
politikoa ez zen gauza Espainiako gizartearen arazo estruktural larriak konpontzeko: finantzen
defizit kroniko eta geldialdi ekonomikoa.

Karlos VI.a ez zeukan prestakuntza handirik ezta zuhurtasunik ere. Gorteen garrantzia urritzeko
joera berretsi eta handitu egin zen 1789ko deialdian. Erreformak izateko nahiak zegoen eta
Frantziatik berriak heltzen hasi zirelako isiltasun handiz egin ziren. Hartu zen erabaki
garrantzitsu bakarra Pragmatika aldatzea izan zen. Erabaki hau sekretupean mantendu zen.
Lege hau aldatu egin zen emakumezkoen aukerak berriro onartuz.

Ekonomia mailan, maiorazkoak zabaltzearen kontrako politika eraman zuen. Hau da,
oinordeko bati familiaren ondarearen osotasuna zatikatu gabe betiko uztearen kontrako
politika. Ondasunen zirkulazioa zen helburu nagusia.

2.2.FRANTZIAKO IRAULTZAREN OIHARTZUNA

Frantziako Iraultzari buruzko berriek berehala aldatu zuten Espainiako politika bi arloetan.
Espainiako agintariek laster erreakzionatu zuten, mugimendua zabalduko ote zen beldur.
Espainiako ilustratuak, oro har, ez ziren iraultzaren aldekoak, Erregimen Zaharraren
esparruaren barruan hobekuntzak egitearen aldekoak baizik.

Dena dela, kutsaketa geldiarazteko neurriak hartu ezean, iraultza pizteko arriskua zegoen
Pirinioez alde honetara. Bitartean, uzta txarraren eragina herri xeheak pairatu zuen. Hainbat
hiritan matxinadak egin zituzten. Gobernua izugarri ikaratu zen. Irtenbiderik onena
isolamendua zela pentsatu zuen eta, komunikazio intelektualeko bide guztiak itxi egin zituzten.

Espainia Iraultza hasi zenean Frantziako monarkiaren aliatua zen. Floridablanca zalantzaz
beterik zegoen istiluaren aurrean. Egoera lasaituko zelakoan adiskidetasuna mantentzea
proposatu zuen. Britainia Handiari aurre egiteko laguntza ezinbestekoa zen.

Zalantzaz beterik egoteak eta propaganda iraultzailea geldiarazteko gaitasunik ez izateak,


Karlos VI.aren konfiantza galtzea ekarri zion Floridablancari eta 1792an Arandako kondea jarri
zuen haren lekuan. Frantziako harremanak hobetzen ahalegindu zen, iraultza gelditzeko eta
Luis XVI.aren bizia salbatzeko. Giroa berotzea baino ez zuen lortu.

Frantzia gerran hasi zen Prusia eta Austriaren aurka eta 1792an Parisen izandako matxinadak
Borboitarra tronutik kendu zuen. Batzar legegile berria aukeratu zuten, Konbentzioa, eta
horrek Errepublika aldarrikatu zuen.

Aranda erregearen konfiantza galdu zuen, ordezkoa Godoy izan zen. Ez zuen Arandak hasitako
kanpo politika aldatu, baina alferrik izan zen. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten Luis XVI.a.
Espainiak libre ikusi zen Frantziarekiko loturak apurtu eta gerra egiteko. Baina liskarretan
berehala hastea, Erregimen Zaharreko ordena tradizionala hautsi zutenei emandako erantzuna
izan zen. Mobilizaziora Britania Handia deitu izan arren, Espainiako arerio tradizionala, Espainia
Frantziaren aurka joan zen.
2.3.FRANTZIAKO KONBENTZIOAREN KONTRAKO GERRA

Hasierako arrakastak ez ziren aprobetxatu bake hitzarmena sinatzeko eta garaipenak


porrotaldi bihurtu ziren. 1794an Konbentzioko indarrek Kataluniaren zati handia hartu zuten.
Hondamendia oso handia izan zen Gipuzkoan, den-dena frantsesen esku geraturik, Aldundiak
Frantziarekin bakea negoziatu zuen eta BASILEAKO BAKEA 1795eko uztailean sinatu zuen.
Lurralde osotasuna berreskuratu zuen eta trukean Frantziari Santo Domingo uhartea utzi zion.

Frantziatik akordio berri batera heltzeko agindua heldu zen. Hitzarmenaren arabera Frantziak
Europan izango zituen gerretan Espainiak ez zuen parte hartuko eta Frantziak, bere aldetik,
Amerikako sistema koloniala mantentzeko ahaleginduko zela agindu zuen. Espainiaren
jokabidean izugarrizko aldaketa egon ziren. Behar estrategikoak kontuan izanda hartu zen
erabakia. Godoyk zinez uste zuen Karlos IV.aren monarkiaren mehatxua britaniarrak zirela.
SAN ILDEFONSOKO ITUNA sinatu zen. Hilabete gutxiren buruan, Espainiako itsas armada guztiz
hondatu zen eta babesik gabe geratu zen itsas merkataritza.

Ondorengo urteetan egoera okertu egin zen. Britaniarrek Espainiako merkataritza-bideak


moztu egin zituzten eta ekonomia espainiarrak hondamendi izugarria sufritu zuten.

2.4.BORROKA IDEOLOGIKOA

Koroa ospea galtzen hasi zen, baina, Godoyk lehengo erreinaldiaren espiritu berritzailea itzuli
zion gorteari: nekazaritza legea bultzatu zuen, hainbat zerga ezereztu zituen, lantegietako
produktuen prezioak liberalizatu zituen eta gremioen aginpidea murriztu zuen. Dena dela,
iraultzaileen aurkako gerrak zalantzan ipini zuen herrialdeko berrikuntzak. Ilustratu nabarmen
batzuk iritziz aldatu zuten Inkisizioaren beldur.

Defizit ekonomikoa gaindiezin bihurtu zenez neurri batzuk hartu behar izan ziren eta hauek
Erregimen Zaharreko oinarriak mindu zituzten.

Kleroarekiko istiluak asko larritu ziren Karlos IV.aren finantzak estualditik ateratzeko, Elizaren
ondasunetan begiak ipini zirenean. Haziendaren egoera ezin larriagoa zen eta irtenbidea
Erregimen Zaharreko oinarrietarako baten gainetik pasatzean zetzan. Hilen ondasunez baliatu
zen. Desamortizazio honetan salgai jarri ziren ondasunak erakunde hauetatik atera ziren:

·Udaletako auzo lurrak

·Kanporaturiko jesuiten ondasunak

·Ongintzako eliz erakundeen ondasunak

Elizaren ondasunen salmenta izan zen Estatuaren onerako. Desamortizazioak 1808ra arte iraun
zuen. Onuradunik handienak, merkatariak eta lur jabe handiak izan ziren, nekazariek ez
zutelako enkantean eskatzen zen beste diru, erosleak jada dirua zutenak izan ziren. Beste
aldetik, Estatuak eliz erakunde batzuek zeukaten erantzukizuna hartu behar izan zuen
(ospitaleak).

Erregimen Zaharreko hondamendia beraz, ez zen Napoleonen erasoarekin edo Cadizeko


Gorteekin hasi, hamar urte lehenago baizik.

2.5.KARLOS IV.AREN ERREINALDIAREN BUKAERA

Napoleon boterera iritsi zenean Frantziak Espainiako barne-gobernuan zuen esku-hartzea are
indartsuagoa izan zen. Espainia nahi ez zuen gerran nahasita geratu zen (Frantzia eta
Ingalaterraren artean). Britaniar armadaren aurkako borroka hark 1805ean Trafargar-en
Espainia eta Frantziako flotaren porrota izan zuen emaitza nagusi. Amerikako lurrak
inkomunikaturik geratu ziren.

Bitartean, iritzi ezberdineko taldeak osatzen ziren Espainian:

-Oposizioa (goi-noblezia eta kleroa) Fernando VII.a inguruan bildu zen, Godoyrekin txarto
konpontzen zela uste zen eta.

-Pozik ez zeuden beste espainiar batzuek, Napoleon Bonaparterengan jarri zuten itxaropena.

Britainia Handia ekonomikoki itotzeko asmotan Napoleoni kontinenteak herrialde hura


blokeatzea bururatu zitzaion eta merkataritza-harremanak izatea eragotzi zien. Godoyri eta
Karlos IV.ari laguntza eskatu zien Portugal hartzeko. Laguntza hori 1807an FONTAINEBLEAUko
itunaren bidez (1807) gauzatu zen eta banatzeko neurriak zehazten ziren; gainera, Napoleonen
tropei Penintsulan sartzeko bidea ematen zien.

Napoleonen armada Penintsula isilka okupatzen hasi zen. Godoyk errege familiak ihes egiteko
prestatu zuen, baina asmo hori Aranjuezko matxinadak zapuztu zuen, Godoyren etxea arpilatu
zuten. Herriak ez zuen Frantziarren sarrera begi onez ikusi eta Godoy-renganako gorrotoa ere
areagotu egin zen.

BAIONAKO ABDIKAZIOAK: Erregeak bere seme Fernandoren alde abdikatu egin zuen. Bien
bitartean, Frantziako tropak Madrilen sartu ziren. Napoleon koroa eskuratzeko liskarrean sartu
zen eta aita-semeak Baionara joanarazi zituen arazoak konpontzera. Napoleonek tronua berari
emateko agindu zien, abdikazioa sinatzera behartu zituelarik. Fernandok bere aitari koroa
bueltatzea lortu zuen. Karlos IV.ak Bonaparteri, Espainiako errege izendatuz.

Espainiako ilustratu talde baten laguntzaz, Erregimen Zaharra ehortzi nahi izan zuten.
Bonapartek lehengo konstituzio-testua, BAIONAKO ESTATUTUA argitaratu zuen. Hiru
estamentuetako 90 pertsona parte hartu zuten, egia esan, ez ziren inoren ordezkari.
Napoleonek aurkezturiko testua eztabaidatu zuten, moderatua bazen ere, aurrerapausoa
suposatzen zuen. Errege-erreginen aginteari eta erlijio katolikoaren nagusitasunari eutsi zien
eta eskubide eta askatasun batzuk aitortzen ziren. Testua ez zen indarrean ipini,
Independentzia gerrak eragotzi zuen eta.

INDEPENDENTZI GERRA ETA PROZESU IRAULTZAILEA. CADIZEKO


GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA
3.1.INDEPENDENTZI GERRA

A)HASIERA

Errege familia Baionara joan zen unetik Espainian hiru elementu elkartu ziren:

-herri altxamendua

-arazo armatua (ejertzitoa eta gerrilla)

-aldaketa politikoa ekarri zuen prozesua

Errege familia Napoleonekin biltzea madrildarrei ezaugarri haserretu zien eta 1808ko
maiatzaren 2an frantsesen aurka altxatu ziren. Matxinada zapaldu eta ehunka herritar fusilatu
zituen. Espainiar agintariak ez ziren gai izan ezer egiteko.
Frantsesen kontrako matxinadak Espainia osoan zabaldu ziren. 1808ko maiatzeko matxinadek
gerra ekarri zuten (1808-1813). Independentzia Gerraren ezaugarriak:

·Espainia barrukoa baina, aldi berean, nazioartekoa

·Herri gerra eta nazionala

·Ez zen gerra iraultzailea izan. Herria altxarazi zuen ideia eta erlijioa eta monarkia
babestea zen.

Frantziar inbasioaren aurrean erreakzio ugari egon zen:

KONTRA: -Herri xehearen zatirik handiena eta noble erreformista eta absolutista ugari

-Gerrarako argumentu ideologikoak behe-mailako kleroak eman zituen.

-Bonapartek ezin izan zuen gutxiengo ilustratuen babesa lortu, bere anaia Napoleonen
konkista espiritua nabarmenegia zen eta. Burgesia Napoleonen erreformak begi onez ikusten
zituzten, baina ez lurraldeak bere egitea.

ALDE: -Bonapartek frantsestuen laguntza izan zuen, berrikuntza gura zituzten eta. Nahia
berekoak ziren beste espainiar batzuk, Cádizeko Gorteetan bildu ziren frantsesen aurkako
borrokak.

Matxinadak hasi ziren hutsune handia zabaldu zen agintean. Frantzia hartuta ez zituen
eskualdeetan aginte erakunde berriak ezarri zituzten: PROBINTZI BATZARRAK. Funtzioa
frantsesen kontrako erresistentzia zabaltzea izan zen. Ejertzitoa bildu zuten eta zerga-botereak
hartu zituzten. Subiranotasuna eskuratzea aldaketa izugarria ekarri zuen.

Era askotako ideologiak zituzten goi-karguak osatu zituzten Probintzi Batzarrak. Probintzi
Batzarretako ordezkariek, GORENEKO BATZAR ZENTRALA osatu zuten, Floridablancako konde
buru zela. Goreneko gobernu erakunde bihurtu zen. Erabaki behar izan zituen neurri
iraultzaileak, kideetako asko joera kontserbadorekoak izan arren.

B)INDEPENDENTZI GERRAREN ETAPAK

1.etapa: Inbasioa eta jendearen erantzuna

1808ko ekainean, armada Espainian sartu zen. Frantsesek ez zioten ejertzito ezberdinak
batzeari ekin gerraren iraupena laburra izango zelakoan. Baina berehala hasi ziren arazoak
Zaragozan, Gironan, Valentzian edo Andaluzian (Bailén-en porrotak oihartzun handia,
Napoleonen armadak lehorrean jasandako hondamena izan zen eta. Ondorioz, Ebroraino egin
zuten atzerantz.

2.etapa: Frantziaren nagusitasuna

Napoleonek Espainian sartu zen. 250.000 gizoneko armada batekin. Frantsesek urrats sendoz
egin zuten aurrera. Batzar Zentralak Cadizen finkatu zen. Britainia Handia ere nahasi zen
gerran, Napoleon gelditzeko asmoz.

Frantziako erasoak hiru ardatz izan zituen Penintsulan sartzeko:

-Ekialdean: Zaragoza, Girona eta Valentzia hartuak izan ziren.

-Ia Andaluzia osoa hartu zuten, Cadiz izan ezik.


-Portugali konkistatzen saiatu ez zen gauza handirik lortu.

Garai honetan gerrak ezaugarri bereziak zituen:

-Gerra honetan, multzo handiak zeuden aurrez aurre.

-Taktika berriak: herri altxamendua edo setioa

-Ejertzitoak guztiz ezberdinak ziren:

1)Frantsesa handiagoa zen. Estrategia eta taktika kontuan hobeak ziren, oso arinak
ziren eta hildakoen kopuruak ez zituen atzera jotzen.

2)Ejertzito britaniarrak espainiarrak baino kalitate gehiago.

3)Espainiarrak Gerrilla. Bat-bateko ahaleginez eta aurrez prestatu gabe, gerrillari


taldeak sortu ziren. Soldadu izandako gizonez, herritar boluntarioz eta bidelapurrez osaturiko
taldeak. Ustekabean erasotzen zioten arerioari, herritarren laguntzaz baliatzen zirelako.
Frantsesek ezin izan zuten inoiz gerrillekin amaitu herritarrek babes handia ematen zieten eta.

Frantsesak hirietan izan ziren nagusi, baina nekazaritza guneetan gerrillari taldeak ziren jabe.
Lurralde batzuk ez ziren inoiz okupatuak izan (Galizia, Murtzia edo Andaluziako zati bat).

3.etapak: Frantziarren atzerakada

1812ko udaberrian gerrak Napoleonentzat itzelezko arazo bihurtu zen: tropak Errusiako
frontean behar zituen. Errusiak ezetza eman zion Britainia Handiaren kontrako blokeoan.

Espainiak Wellington jeneralak garaipen handiak lortu zituen estrategia egokia erabiliz. Gainera
Errusiatik gero eta soldadu gehiago eskatzen zen eta soldadu frantses kopurua gutxituz joan
zen.

Jeneralak jo zuen erasoa eta frantsesek ezin izan zuten gelditu. Madriletik irten eta Gasteizera
joan ziren. Gasteizko borrokan eta Irunen galdu zuten. Napoleonek hitzarmena egin zuen
Fernando VII.arekin eta askatasuna eta Espainiako koroa itzuli zizkion.

C)GERRAREN ONDORIOAK

Gerrak herrialdea erabat jota utzi zuen. Hilkortasun tasa handia, guztia suntsitu egin zen,
gastuei aurre egitea…Estatuko ekonomiaren hondamena ekarri zuen eta bigarren mailako
potentzia bihurtu zen. Gerrillen sistema nekazaritza-esparruetan finkatu egin zen eta
XIX.mendean behin baino gehiagotan berpiztu ziren horrelako mugimenduak.

Amerikako koloniek independentzia lortzeko zuten gogoa piztu zuen. Amerikan Batzarren
osaketak boterea bildu eta kolonien emantzipazioa sustatu zuten.

Frantsestuak alde egin behar izan zuten.

3.2.PROZESU IRAULTZAILEA. CADIZEKO GORTEAK.

GORENEKO BATZAR ZENTRALA sortu zen politika mailan sorturiko hutsunea betetzeko
asmotan, goreneko gobernu erakunde bihurtu zen. Erabaki garrantzitsuak hartu zituen:

-Britainia Handiarekiko aliantza

-Ejertzito berri baten eraketa


-Gerra ordaindu ahal izateko zerga berezia

Frantsesen bigarren inbasioa eman zenean, Erregimen Zaharreko Kontseiluak bildu zituen
bakar bat osatzeko helburuz: Espainia eta Ameriketako Kontseilu eta Auzitegi Nagusia. Kutsu
kontserbadorea zeukan, aginte politikoa zentralizatzeko ideia zabalduz joan zen. Batzar
Zentralak Cadizen hartu zuen babesa eta 1810eko urtarrilean Erregentziako taldeari lekua utzi
zion. Behin behineko gobernu gisakoa izan zen, bost kide oso kontserbadorez osatua, Castaños
jeneralak presidentzia zeukalarik.

Ameriketako hainbat hiritan agintalde lokalak ezarri zituztela jakin zutenean GORTE NAGUSIAK
bildu ziren.

Deialdiak taldeen arabera zentzu ezberdina zeukan:

-Absolutisten ustetan nobleziarengan boterea biltzeko prozedura izango zen.

-Liberalen ustetan Konstituzioa begirako prozesu iraultzaile baten hasiera suposa


zezaketen.

Gorteak konbokatzeko erabakia 1809ko maiatzean hartu zen eta lan talde bat eratu zen,
Jovellanos buru zelarik. Oro har, absolutismoarekiko nekea adierazi zen, bilera nola izango zen
erabakitzeke zegoen. Jovellanosek, ez zion erregearen subiranotasunari mugarik jarri nahi, ezta
botere banaketarik ere. Gainera, pribilegiodun estamentuak aparte biltzearen aldekoa zen.

Presioa ezjakintasun politikoa edo Cadizen existitzen zen giro berezia zela eta liberalismorantz
hasi zen prozesua. Cadiz gune burges garrantzitsua zen eta, bilakaera iraultzailea sortzeko gune
ezin aproposagoa.

Diputatuak 100 baino gehiago izan ziren baina gehienak ezin izan ziren joan gerrako
oztopoengatik eta ordezkoak jarri zizkieten Cadizen bizi zirenen artean. Oro har, Gorteak
gutxiengo hiritar eta ilustratu baten ordezkari bihurtu ziren eta hura ez zen Espainia osoko
benetako irudia. Diputatu kopurua gorantz joan zen, hirurehunera heldu arte.

Biltzar konstituziogile modura eratzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizeko


diputatuek iraultza liberala ipini zuten abian. Herritar guztiei, Amerikakoak barne, eskubide
berdinak aitortzean, nazio bakarra bihurtu zituzten Espainia eta koloniak.

Botere banaketa onartu zuten gorteek botere legegilea hartu zuten judiziala eta exekutiboa
Erregentziaren esku geratu zirelarik. Erregentzia estutu zuten eta dimititu egin zuen. Gorteek
beste bat izendatu zuten horren ordez.

Erregimen Zaharreko sistema apurturik gelditu zen, Gorteek lan bikoitza egin zuten:

·Erregimen politikoa aldatu zuten (1810-1812)

·Aldaketa sozial sakona eragin zuten (1812-1814)

Joera nagusi bi azaldu ziren:

·Liberalak berrikuntza iraultzaileen aldekoak ziren.

·Absolutistak: ordena monarkiko zaharra gorde gura zutenak.

Prentsa gehiena liberalen alde egon zen.


3.3.GORTEETAKO LANA. 1812KO KONSTITUZIOA

-Inprimatze askatasunaren dekretua: argitalpenak ugaritu ziren, idatzi politikoen gaineko


zentsura deuseztatu zuten baina erlijiosoen gainekoa ez.

-Jaurerri eskumendunak deuseztatu zituzten. Herri eta probintzietako administrazioa


modernizatzea eragozten zuten.

-Indarrik gabe utzi zituzten gremioak. Produkzio liberal kapitalistaren harreman modernoei
bidea ireki zieten.

-Nekazaritzaren berrikuntzari ekin zioten. Udaletako auzo lurrak enkante publikoan saltzeko
agindu zuten eta herriei auzo lurrak mugatzeko eskubidea onartu zieten.

-Inkisizioa deuseztatzea erabaki zuten.

-Jose I.ak harturiko ondasunak erlijiosoei bueltatuko ez zitzaizkiela erabaki zen.

-1812KO KONSTITUZIOA: 1810ean osatu zen lan talde bat Konstituzio bat egiteko. Sortu eta
idazteko prozesua konplexua izan zen. Denbora joan ahala, kontserbadoreen erresistentzia
areagotu zen.

Azkenean, 1812an, San Jose egunez, (“La Pepa” ezizena hortik datorkio) Konstituzioa onartu
zuten. Espainiaren historiako lehena izan zen, Espainiako liberilasmoaren ideiak eta hizkera
ezarri zituen. Bizitza politikoari eta herritarren eskubideei loturiko arazo guztiak
xehetasuneraino arautu zituzten. 384 artikulu ditu 4 izenburu edo adierazpen bildurik.

Estatu Bateratua eratu zuten: espainiar guzti-guztien eskubideak erreinuetako eskubide


historikoen gainetik ipini zituzten.

Beste urrats bat egin zuen lehen Borboitarrek politika eta administrazioa zentralizatzeko hasi
zuten prozesuan. Gizabanakoen eta taldeen eskubideak aitortzean, pribilegiotan oinarritutako
gizarte ereduarekin amaitzeko bidea ireki zuen. Herritarren berdintasuna lortzeko burokrazia
zentralizatua, zerga sistema bakarra, armada nazionala eta barne aduanarik gabeko merkatua
ezarri zituen. Betetzen joatea lortu zuten.

Lehen adierazpenean subiranotasun nazionala, giza eskubideak eta botere banaketa


aldarrikatu zituen. Botere banaketa honela gelditu zen:

·Botere legegilea: Gorteak erregearekin batera

·Botere exekutiboa: Erregea

·Botere judiziala: Auzitegiak

Botere legegilea garrantzi handia lortu zuen. Konstituzioak erregeari ere Gorteekin batera
legeak egiteko ahalmena ematen zion. Erregeak iniziatiba har zezakeen nahiz eta azkeneko
erabakia Gorteena izan.

Gorteek ganbara bakarra zuten. Hautaketa sistema konplexua zen, probintzia bakoitzaren
populazioaren arabera egin zen. Ia gizonezko guztiei boto eskubidea onartzen zitzaien eta
diputatu izateko eskubidea jabe izatea eskatzen zuen.

Botere exekutiboa erregearen esku gelditzen zen eta honek Estatuko Idazkarien bitartez
erabiltzen zuen.
Espainian oinordetzan oinarrituriko monarkia egongo zen. Herritarrek Fernando VII.a onartzen
zuten errege konstituzional gisa. Erregeak konstituzioa zin egin behar zuen. Estu konfesionala
eta pribilegiodun taldeen jabetzak onetsi zituen.

Cadizeko Konstituzioaz debate ugari egon da jatorria, originalitatea edo eragina direla eta.
Aurrekariak Estatu Batuetakoa (1787) eta Frantziakoa (1791) izan ziren eta hiruretan
antzekotasunak ematen diren arrazoia printzipioetan oinarritzen da: dena dela, guztiz
ezberdina izan zen kasu guztietan.

3.4.INDEPENDETZI GERRA ETA CADIZEKO GORTEAK EUSKAL LURRALDEETAN

Frantziak Penintsula inbaditu zuenean, nabarmenak ziren nekazal giroko herrien eta hirien
arteko desberdintasunak.

1801ean, Zamakola jauntxoak Abandoko lurretan portu berri bat sortzea proposatu zien Batzar
Nagusiei. Portua eraikiz gero, Bilboko merkataritzaren garapena moztuta geldituko zen.
Portuaren truke, Godoyk, soldadutza egiteko eskatu zien bizkaitar gazteei. Eskakizun honek
hainbesteko matxinada sortu zuen, non gerra egoera deklaratu baitzen probintzian;
Gatazkaren atzean, euskal gizartearen barne-tentsioa antzematen zen. Azkenean proiektua ez
zen aurrera eraman.

Frantziak Penintsula inbaditu zuenean, militar frantsesen presentzia nabarmendu zen pasabide
onak zirelako. Euskal merkatal burgesia frantsestu egin zen, herria, berriz, frantsestu horien
kontra altxatu zen. Agintari foralak matxinatuen alde egin zuten.

Hiriburuen egoerak oso ezberdinak izan ziren. Donostia eta Gasteiz frantsesen menpe egon
ziren gerra osoan; Bilbo, berriz, zenbaitetan aldatu zen eskuz.

BAIONAKO ESTATUTUAN, foruen birmoldaketa atzeraturik gelditu zen, ez zen deuseztatu,


baina asmo frantsesa agerian gelditu zen.

Estatutu hau ez zen ezarri; 1810eko OTSAILEKO DEKRETUA, ostera, bai. Napoleonen asmoa
Frantzia hegoaldetik zabaltzea zen. Ebroren iparraldean zeuden lurraldeak Espainiatik banandu
ziren. Napoleonek gobernu militarrak ezarri zituen. Gobernadorea zen arduradun gorena eta
enperadorearen agindu zuzenak jasotzen zituen. Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak desegiten
ziren. Horien ordez, Probintzia Kontseiluak antolatu ziren.

Gerrillari talde ugariek, ia guztiz galarazi zuten erakunde berriak abian jartzea. Euskal
biztanleria zatiturik zegoen, eta oso argi ikusten zen zein zen liberalismoaren bidearen
ondorioa euskal erakundeentzat.

1813an, Gasteizko eta Irungo San Martzialgo porroten ondoren, eta behin Donostia galdurik,
frantses soldaduek eta laguntzaile frantsestuek alde egin behar izan zuten.

Gerra bitartean 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zen. Euskal probintziek ordezkariek bidali
zituzten. Honekin Espainiako beste lurraldeekin bat egin zuten, foruen aurka. Konstituzioa
onartzean, foruen aurkako eraso handia egin zen:

·Estatuko Gorteak ziren, erregearekin batera, legeak egiteko erakunde bakarra. Foru
Erakundeak deuseztatzen zuten.

·Ebroren aduanak desagertu ziren, Piriniotara aldatu ziren.

·Zerga eredu berdina ezarri zen lurralde guztietarako.


·Justizia arloan, legedia berbera ere ezarri zen.

·Udalerriak gobernatzeko ere aldatu zen.

·Antolamendurako erakunde berriak sortu ziren.

Harrigarria da, euskal ordezkariek sinatzea, baina, jakin behar da hara joandako gehiengo
burgesia liberala zela eta euren interesen alde egin zutela.

Ez zioten Cadizeko Konstituzioari behar beste denbora eman berrikuntzak ezartzeko eta
Espainia frantsesen erasoen aurreko egoerara itzuli zen. Foru erregimena indarrean jarri zen,
foruzalea eta absolutista izatea estu lotuta geratu ziren.

FERNANDO VII.AREN ERREINALDIA (1814-1833)


4.1.FERNANDO VII.A

A)INDEPENDENTZIA GERRA ETA GERO

Gerrak naziotasun-sentimenduaren gorakada eragin zuen. Gizarte eta politikan izugarrizko


kontraesanak zeuden: talde txiki batek babesten zituen printzipio liberal iraultzaileak, herritar
gehiengoak monarkikoak ziren eta katolizismoa defendatzen zuten.

Gerra herria apurturik utzi zuen. 1813an Napoleonek Fernando VII.a konbentzitzen saiatu zen
“bakea eta adiskidetasuna” adierazten zituen akordio bat sinatzeko. Tratatuan merkataritzari
zegozkion arlo batzuk agertzeaz gain Jose I.ari laguntza eman ziotenen askatasuna
aldarrikatzen zen. Espainiako Gorteetan, erregearen akordioarekin ez onartzea erabaki zen eta
beraz, honek ez zuen onarpenik lortu.

Ez zen guztiz baketu herrialdea, liberalen eta absolutisten arten enfretamendu politikoa
zegoen eta.

Erregeak ordezkarien bitartez herriaren itxaropena handia zela jakin ahal izan zuen.

·Absolutistek erregearen etorrerak haien ideien garaipena suposatzen zuela uste


zuten.

·Liberalek erreformak bultzatzea espero zuten.

Erregeari Konstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat ez zuten hartuko. Fernando VII.ak
aukera ematen ziola ikusi zuen.

B)FERNANDO VII.AREN ITZULERA (1814-1820)

1814ko martxoan herritarren harrera ezin hobea izan zela ikusteak botere absolutua ezartzeko
nahia handitu zion. Probokazioz beteriko jarrera izan zuen:

·Erregentziak markaturiko ibilbideari kasu egin gabe

·Menpeko terminoak erabiliz

·Erregentziako presidenteari egindako harrera eskasa

·Tropek ohore militarrak eskaini zizkioten Konstituzioa zin baino lehen.


Heltzeaz batera PERTSIARREN AGIRIA agertu zen Cadizeko hainbat diputatuk sinaturik.
Espainian gertaturikoa kritikatzen zen eta monarkia absolutua ezartzeko eskatzen zen. Beste
faktore bat ere egon zen, Bonaparteren abdikazioa.

Fernando VII.ak ilegaltzat jo zuen Cadizeko Gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia
ezereztu egin zuen. Liberalen erresistentzia oso eskasa izan zen. Espainia frantsesen erasoen
aurreko egoerara itzuli zen. Zapalkuntzak biktima asko egin zituen liberalen eta Bonaparteren
gobernuko lankideen artean.

C)FERNANDO VII.AREN POLITIKA

Erregimen Zaharreko ohitura instituzioetara bueltatzeko ahalegina baino ez zen izan. Erregeak
prentsa askatasuna ezereztu eta Inkisizioa berpiztu zuen.

Elizak gogo onez lagundu zion Ofizio Santuari liberalak salatzen. Dena dela, Elizaren errentak
jaitsi egin ziren eta kleroa asko murriztu zen. Aurreko erreinaldian saldutako lurrak eskatu
zuenean, Fernando VII.ak ezetz esan zuen eta lur asko gobernuaren aldeko jabe handien esku
gelditu ziren.

Botere absolutuak ez zuen egonkortasuna ekarri, guztiz kontrakoa baizik. Espainia egoera
tamalgarrian zegoen eta kapitalik gabe. Amerikaren independentziak merkatu oparoa kenduko
zien eta Estatua berriz eraikitzeko bitarteko barik. Etorkizun hura Fernando VII.aren politika
inmobilistak okertzen zuen. Asko berandutu baitzuen industri aroaren hasiera. Gobernua,
gainera, zerga sistema zaharraren gatibu zen.

Fernando VII.a antzinako zerga sistemara itzuli zen baina herri zorra izugarri handitu zela ikusi
zuenez, Cadizen prestaturiko ordaintza sistema orokorra onartu beharra zegoen. Cadizeko
Gorteek aurrekontu nazionala prestatu zuten eta Espainiar guztiek zuten Estatuaren
mantenuan laguntzeko beharra.

Nekazaritzak nolabaiteko aurrerakuntza izan zuen.

Frantsesen aurka borrokatu ziren militar asko Erregimen Zaharra berriz ezartzearen aurka jarri
ziren. Kolpe ahaleginak-pronuntziamenduak egin zituzten. Absolutismoa deuseztatzeko eta
Cadizeko Konstituzioa indarrean jartzeko. Hirietako mugimenduak ziren. Kolpe haien bidez,
erregimenari norabidea aldatzeko modua aurkitu nahi zuten. 1820ra arte batek ere ez zuen
arrakastarik izan:

1820an RIEGOREN GARAIPENA ezaugarri hauek izan zituen:

·Ejertzitoaren barruan multzo handia ez zegoen pozik.

·Militarrek etorkizun iluna zeukaten (Amerika).

·Propagandaren garrantzia handia.

·Garaipena ez zen hasieratik lortu.

·Pronuntziamendu ezberdinak eman ziren.

·Borroka psikologikoa izan zen.

·Erregeak, pronuntziamenduaren garaipena onartu zuen eta Batzar bat osatu zen
liberalismorako bidea presta zezan.
4.2.HIRURTEKO KONSTITUZIONALA (1820-1823)

Espainiako bigarren ahalegin iraultzailea, hiru urte baino ez zuen iraun. Izan ere, herrialdean
oso babes politiko eta sozial txikia zuen liberalismoak.

Agintetik, liberalek Inkisizioa ezereztu, Cadizen onarturiko zerga sistema ezarri, jaurerriak
deuseztatu eta herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzeko legeak onartu zituzten.
Banaketa egin zen probintziak kontuan izanda eta Gobernuak ordena monastikoak ezereztea
eta monasterioen lurrak desamortizatzea onartu zuen. Zorra txikitu eta konfiantza irabazi nahi
zuten. Hala ere, ezin izan zuten ordainketen etena eragotzi.

Orden konstituzionalaren aldeko lehen egunkariak sustatu zituzten. Prentsa tresna politiko
baliotsu bihurtu zen eta gorteetako saioak eurak itzali egin zituen.

Multzo liberala talde bitan banatu zen:

A)Moderatuak: Cadizeko Gorteetan parte hartu zuten gizonak. Konstituzioa aldatu nahi
zuten herriaren subiranotasun osoa murrizteko. Boto emate murriztua eta Gorteetan goi-
ganbara ezartzea proposatu zuten.

B)Gartsuak eta aurrerakoiak: Riegoren jarraitzaile gazteak. Guztiek boto ematea


defendatzen zuten eta ganbara bakarreko gorteak nahi zituzten.

Lehenengo bi urtean boterea moderatuen esku egon zen. Nekez gobernatu zuten, absolutistak
eta iraultzaren kontrakoak erasoka zituzten eta. Gobernu “gartsua” eratu zuten, armadaren
laguntzaz matxinadak zapaltzeko prest. Enfrentamenduak ia gerra zibilera heldu ziren.

Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion, bertan Europako moanrkia absolutistak
biltzen ziren. 1823ko apirilean Frantziako armada bat (San Luisen Ehun Mila Semeak),
Espainian sartu zen, Fernando VII.ari subiranotasun osoa itzultzeko asmoz.

Urriaren batean erregeak amaiera eman zion iraultza liberalaren ahaleginari. Frantsesen
armadaren zati handia bost urtez geratu zen Espainian.

4.3.HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833)

ERREPRESIOA izugarria izan zen. Elizak, bere eragina erakusteko elizbira eta liturgia
esperpentikoak antolatu zituen, auto-fede moduan.

Herrialdea berriro geratu zen aurrerakuntzetarako itxita.

Milaka espainiarrek babes bila jo zuten erbestera, aukera baten zain. Britania Handian ibili
ziren, baina 1830ean, Frantzian liberalismoa gailendu zenean, hurbilago egoteko modua izan
zuten. Bizirik gorde zuten Espainiako iraultzaren sua.

ERREGIMEN ZAHARRAREN ITZULERA

Erregimen Zaharra ia oso-osorik ezartzea ekarri zuen. Egoki ikusi zuten problemak beste era
batera konpontzen, ilustratuen eta liberalismo moderatuen laguntza lortzeko.

1823an MINISTRO KONTSEILUA eratu zen, aholkurako eta aginte eragilea betetzeko. Lopez
Ballesteros ogasuna berrantolatu zuen. 1824an Amerikako inperioa galdu ostean egoera oso
larria zen. Autarkia ekonomikoko aldia hasia zen: lur berriak goldatu zituzten eta kanpo-
merkataritza murriztu zuten, industria nazionalaren onurarako.

Hobekuntza ekonomikoak eta hazkuntza demografikoak ezin izan zuten aldatu behea jota
zegoen herrialdearen itxura.

Espainiarentzat txarrena zuzendaritza politiko sendorik eza eta Fernando VII.aren arazoak
konpontzeko gaitasunik eza izan zen.

Fernando VII.aren gobernuek bi mehatxu izan zituzten denbora guztian:

1)Liberal gartsuak: Beti egoten ziren gertu matxinadak baina herriaren babesik ez zutenez
azkenean buruzagiak exekutatuta bukatzen zuten.

2)Benetako edo muturreko errealistak: Absolutismoaren sektorerik erreakzionarioena eta


klerikala. Fernando VII.ari liberalekin eskuzabalegia zela leporatu zioten. Hirurtekoko
liberalismoaren aurka borrokatu zuen eta orain militar profesionalen gutxiespena eta soldata
txarrak pairatu behar zituzten.

Muturreko errealistek bere ideiak monarkaren anaia Karlos Maria Isidrorengan ikusi zuten
gauzaturik. Hura omen zen oinordekoa, erregeak seme-alabarik ez zuen eta. Hurrengo urteko
udaberrian, malcontenten matxinadak gogor zigortu zituzten Nafarroan, Gaztela iparraldean
eta Mantxan.

OINORDETZA ARAZOA

Gertaera batzuek Karlos Maria Isidroren jarraitzaileen (karlisten) itxaropenak ilundu zituzten:

1)Frantzian Iraultza liberala gailendu zen. Espainiar absolutistek ezingo zuten haren laguntza
gehiagorik jaso.

2)Fernando VII.a berriro ezkondu eta oinordeko zuzena bilatu zuen. Ezkondu zen Maria
Kristinarekin.

Maria Kristinak erregeari oinordekoa eman zion, Isabel printzesa. Erregeak BERRESPEN EDO
SANTZIO PRAGMATIKOA argitaratu zuen. Emakumeei erregetza oinordetzan jasotzeko
eskubidea aitortuz. Honek Karlos Maria Isidrori koroa eskuratzeko bidea ixten zion. Karlos
Maria Isidro tronutik kanpo geratzeak moderatu eta liberalen garaipena esan nahi zuen.

Karlosen aldekoek, erregearen gaixotasuna aprobetxatuz, Santzio Pragmatikoa baliogabetzeko


dokumentua lortu zuten Carlomarde ministroaren bitartez, gerra zibila ekar zezakelakoan.
Dena den, erreginari baimena luzatu zion gobernua kontrolatzeko. Karlosen kontrakoak altxatu
ziren eta gobernuan ahalmena izan zuen kabinetean, lankiderik erreakzionarioak kanporatu
eta kabinete berria eratu zuen. Sendatu ondoren, Fernando VII.ak alaba Isabelen oinordetza
eskubideak berretsi zituen.

1833ko irailean hil zen Fernando VII.a eta bere alargunak, Maria Kristinak, alaba Isabelen
izenean jarauntsi zuen Espainiako koroa. Karlos Maria Isidrok ere nahi zuen koroa eta bere alde
zituen Erregimen Zaharraren azken defendatzaileak eta karlistak.

You might also like