Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 9

1. Lurra Unibertsoan. Planeten geologia.

Lurraren eta Eguzki-


sistemaren jatorria.
1. Sarrera. Lurra Unibertsoan
Unibertsoaren eta eguzki-sistemaren jatorriari buruzko ideien historia giza
pentsamenduaren historiari lotuta joan da. Hasieran pentsamendu mitologiko
eta filosofikoari eta azken aldian pentsamendu zientifikoari.
Unibertsoaren eta eguzki-sistemaren azterketa gizakia sortu zen unean bertan
hasi zen.
Greziarrentzat Lurra disko leun eta zirkularra zen, lurrez osatua eta urez
inguratua, ur hau Mediterranio Itsasoaren bitartez barneratzen zelarik.
Anaximandro-k (610-546 K.a.) sortu zuen kosmologia geozentrikoa: Lurra
Unibertsoaren zentruan aurkitzen zen, beste astro guztiek bere inguruan
biratzen zutelarik. Baina teoria honek ez zuen hainbat fenomeno argitzen, hala
nola ilargiaren eklipseak, zenbait izarren higidurak, edo itsasuntziak horizontean
desagertzen diren era. Horregatik lehenbiziko ideia aldatuz joan zen eta
Pitagoras-en garaian (582-497 K.a.) Lurra esferatzat hartzen zuten, zerua beste
esfera handiagoa izanik eta bere barruko azaleran izarrak zeudelarik.

1.1. Sistema geozentrikoa eta heliozentrikoa

- Filosofo greziarrak izan ziren lehenak unibertsoaren egiturari buruzko


espekulazioak egiten. Aristoteles-ek (K.a. 400) unibertsoaren eredu
geozentrikoa planteatu zuen, Lurra zentroan eta zeruko gorputzak Lurraren
inguruan biraka jarriz. Eredu horren arabera, gorputz horiek esfera gardenetan
zebiltzan, higidura zirkular uniformea burutuz. Antzinatean higidura-mota hori
higidura perfektuena zela uste zen.

- K.o.II. mendean Ptolomeo izeneko astronomo greziarrak Aristotelesena baino


zehatzagoa zen eredu geozentrikoa proposatu zuen. Eredu ptolomeikoan, Lurra
zen unibertsoaren zentroa, eta Ilargia, Eguzkia eta planetak orbita zirkularretan
edo epizikloak eginez (hots, Lurraren inguruan biraka zebiltzan puntuen
inguruan orbita zirkularrak eginez) ari ziren biraka Lurraren inguruan.

Hamalau mendetan zehar, Koperniko iritsi arte, astronomoek teoria


ptolomeikoak onartu zituzten.

1
Eredu ptolomeikoa

- Aipatzekoa da, filosofo greziarren artean Samos-ko Aristarko-k (k.a.III) eredu


heliozentrikoa proposatu zuela, Lurra Eguzkiaren inguruan zebilela esanez.
Baina teoria horrek ez zuen jarraitzaile askorik izan, garai hartan oso normala
baitzen Lurra unibertsoko zentrotzat eta tokirik garrantzitsuena bailitzan
hartzea.

- Hainbat mendetako teoria geozentrikoaren nagusitasunaren ondoren XVI.


mendean Nikolas Kopernigk izeneko astronomo poloniarrak iraultza ekarri zuen
astronomiara, bere teoria heliozentrikoa plazaratzean. Astronomo honek
proposaturiko ereduan Lurra Eguzkiaren inguruan zebilen, beste planeta
guztien antzera, eta Ilargia Lurraren inguruan zebilen, Lurra higitzen ari zen
bitartean.

Bestalde, oraindik ere, Kopernikok Eguzki Sistemako gorputzen higidurak


zirkularrak zirela uste izan zuen eta epizikloen ideia ere gorde izan zuen,
planetek Eguzkiaren inguruan egiten zituzten orbitetan gainezarririk.

- XVII. mendean Galileo Galilei izeneko fisikari italiarrak teleskopio bat eraiki
zuen eta ordurarte, lehenengo aldiz, zerurantz fokatu zuen. Bera izan zen
unibertsoaren benetako tamainaz ohartu zen lehena: izar berri asko aurkitu
zituen, eta behatu egin zituen Ilargiaren azala, Jupiterren sateliteak,
Artizarraren faseak, Eguzki-orbanak,...

2
Bere bizia ere arriskatuz, Koperniko-ren eredu heliozentrikoa erabili zuen
azalpenak emateko, baina oraindik planetek orbita zirkularrak zituztela uste
zuen.

- XVII. mendean baita ere, J. Kepler izeneko astronomo alemana, Brahe


astronomoaren laguntzaile izan ondoren, azken horrek izarrei buruz utzitako
informazioari esker, eta behaketa propioetatik abiatuz, Brahe-ren teoriak orbita
zirkularrekin bat ez zetozela konturatu zen, eta planetek orbita eliptikoak
burutzen zituztela ondorioztatu zuen.

Koperniko-ren ereduari jarraituz planeten higiduraren hiru legeak enuntziatu


zituen. Lege honen bidez planeten masa kalkula dezakegu, satelite baten
biraketa-periodoa eta erradio orbitala ezagutuz. M = 42r3/GT2

Kepler-en hiru legeak baliagarriak dira planetek Eguzkiaren inguruan duten


higiduran, eta baita sateliteek beren planetaren inguruan duten hgiduran ere.

1.2. Unibertsoaren ikuskera berriak

Ondoren, XIX. mendearen amaiera aldean, eredu heliozentrikoa gaitzetsiko


zuen unibertsoaren kontzepzio berri iraultzailearen hastapenak bideratu ziren.

- Batetik, William Herschel musikari alemanaren eta Urbain Leverrier


frantziarraren ikerketek honakoa ondorioztatu zuten:

- Eguzkia gainerakoak bezalako izarra da.

- Eguzki-sistema galaxia baten baitan dago, Esne-bidearen baitan.

- Esne-bidea milaka izar, nebulosa eta beste hainbat astro-motaz osatuta


dago.

- Albert Einstein fisikari alemanak honakoa behatu zuen: ezinezkoa zen zenbait
planetaren higidura (Merkuriorena, adib) Newton-en legeen bidez azaltzea. Hori
eta beste hainbat behaketek Erlatibitatearen teoria proposatzera eraman zuten.
Teoria horren ondorio garrantzitsuenetako bat masa eta energiaren arteko
baliokidetasunaren aurkikuntza da: E = m. c2

- Hortik aurrera ere, aurrerakuntzak egin dira unibertsoaren ezagutzan:

3
- XX. mendean Hubbleek hedatzen ari den unibertsoaren eredua
kaleratu zuen. Honen arabera Esne-bidetik kanpo ere badira beste galaxia
batzuk eta galaxi hauek elkarrengandik urruntzen ari dira; beraz, unibertsoa
hedatzen ari da. Eredu horretan oinarrituz aurkeztu zuten Big bang-aren teoria.

- Gaur egungo zientzialarien artean Stephen Hawking fisikaria da nagusi.


Aurkikuntza handiak egin ditu zulo beltzen ikerketari dagokionez.

2. Planeten Geologia.

Planeta izar baten inguruan biratzen ari den zeruko gorputza da, bere masak
forma biribildua hartzeko beste grabitate duena. Bere orbitaren ingurua beste
gorputzez garbitua du eta ez du fusio termonuklearra eragiteko bezainbeste
masa. Planeten translazioa handitu egiten da Eguzkirainoko distantziarekin, eta
beraz, Merkuriok du urterik laburrena eta Neptunok luzeena.

Eguzki-sistemako planetak bi taldetan banatzen dira:

2.1. Barnealdeko planetak edo planeta lurtarrak

Eguzkitik hurbilen daudenak dira. Tamainaz txikiak dira, itxuraz solidoak eta
arrokatsuak eta satelite gutxi edo bat ere ez dute.

Merkurio: Metalezko nukleo handia du (balio erlatiboetan Eguzki-sistemako


handiena), arroka silizeozko geruza batean bildua. Beraz, planeta lurtarretatik
txikiena izanda, berak dauka dentsitaterik handiena. Gainera eremu dipolar
magnetiko txiki bat du.

Kraterrak, zenbait mendi-sistema eta lautada zabalak bereizten dira. Oso


atmosfera mehea du, helioz osatua, batez ere. Badirudi, Merkuriok bere
atmosfera sortzen duela etengabe, Eguzkitik datozkion gasetik hornituz.
Azaleko tenperatura oso altua da, Eguzkitan 423 C eta itzaletan 150 C inguru.

88 eguneko urtea du eta ez du sateliterik.

Artizarra: Nukleo likidoa du, inguruan arrokazko mantua eta azala ditu.
Antzekotasun handiak ditu Lurrarekin: tamainan eta masan berdintsuak dira.
Arrazoi horiengatik, Artizarrari Lurraren planeta “biki” deitu izan zaio. Hala ere,
Lurraren aldean, desberdintasun nabarmen batzuk ditu: Artizarrak negutegi-

4
efektu bortitza jasaten du, eta haren gainazalean 464 °C-ko batez besteko
tenperatura izaten da (beruna urtzeko moduko tenperatura). Izatez, Artizarra da
eguzki-sistemako planetarik beroena, nahiz eta Eguzkitik hurbilen dagoena ez
izan.

116,8 egun behar ditu bere ardatzaren inguruan bira bat osatzeko
(alderantzizko errotazioa du, Eguzkia mendebaldetik irteten da) eta 584
Eguzkiari bira emateko.

Artizarraren atmosfera oso trinkoa denez (CO 2, H2SO4 eta N2- eta O2-aztarnez
osatua), Lurrak baino 90 bider presio handiagoa du gainazalean (Lurreko
itsasoetan kilometro bateko sakoneran dagoenaren parekoa).

Artizarraren gainazala ezin da zuzenean “ikusi”, lehen aipatutako hodei trinkoen


erruz, baina radar-uhinentzat gardenak dira. Artizarra mendiz, haranez,
lautadaz, kraterrez eta sumendiz osatua dago. Hango Maxwell mendiak Everest
baino 2 km altuagoak dira. Oraindik argitzeke dago bolkanikoki aktiboa den edo
ez.

Lurra: Gune metalikoa, mantua eta arrokazko azal mehea ditu. Azalaren zati
handi bat urez estalita dago. Erliebean mandikateak dira nagusi. Atmosfera
dentsoa du, batik bat N2 eta O2-z osatutakoa.

Martitz: Uste da gune burdintsua duela, mantu eta arrokazko azal meheaz
inguratua. Sumendi erraldoiak, mendi garaiak eta haran sakonak eta lautada
zabalak ditu. Eguzki-sistemako mendirik garaiena (Olympus, 27 km) eta arroilik
sakonena (11 km) bertan daude. Arrokak burdina oxidoz osatuta daude.

Atmosfera fina du: CO2 nagusiki, ur-lurrin pixkat eta O 2-aztarnak. 688 eguneko
urtea du eta eguna Lurrekoaren antzekoa da (24, 62 ordukoa). Bi satelite ditu:
Fhobos eta Deimos. Hegoaldeko hemisferioan lur goratuak daude eta
iparraldekoan lur behereak.

2.2. Kanpoaldeko planetak edo planeta erraldoiak: Eguzkitik urrunen


daudenak dira. Gasez osaturik daude, oso handiak dira eta dentsitate
baxukoak. Satelite asko eta eraztunak dituzte:

5
Jupiter: Lurra baino 11 bider diametro handiagoa du eta masa 300 bider
handiagoa. 12 urte inguruko urtea du. Ez da atzeman nukleo solidorik.
Jupiterren egitura kimikoa Eguzkiaren antzekoa da; elementu kimiko ugarienak
hidrogenoa eta helioa dira, Eguzkiaren kantitate berdintsuetan. Onartutako
hipotesia da Jupiterren barnean dauden elementuen proportzioak eguzki-
sistema sortu zuen nebulosa planetarioaren bera izan behar duela. Gainean H
eta He-zko atmosfera bat du, errotazio-abiadura dela-eta (10 ordu inguruko
eguna du), kolorezko zerrendak eratuz. Jupiterren atmosferan fenomeno
meteorologiko ugari beha daitezke. Zenbait eraztun ilun dauzka eta 63 satelite.

Saturno: Bigarren planeta handiena da eta ia-ia Lurreko 30 urteko urtea du.
Saturnon hidrogenoa (% 90) eta helioa (% 5) dira substantzia kimiko ugarienak;
Jupiterren kasuan bezala, ez dauka edo ez da atzeman nukleo solidorik.
Aipagarria da urak baino dentsitate apalagoa duela (0,7 g/cm 3). 60 satelite
inguru ditu, handiena Titan.

Atmosfera H eta He-zkoa da. Honek ere kolorezko zerrendak ageri ditu.
Eraztun-sistema ikusgarria du, ur izoztuzko partikulaz osatua dagoena.
Partikula horiek tamaina askotakoak dira, hasi milimetro batzuetako hautsetatik
eta metro batzuetako harrietaraino.

Urano: Eguzki-sistemako zazpigarren planeta hau uraren, metanoaren eta


amoniakoaren (CH4, H2O eta NH3) konbinaziotik sortzen den izotzez osatua
dago, eta, kantitate txikiagoetan, hidrogenoa eta helioa ere baditu. Hidrogenoz
(% 83), helioz (% 15) eta metanoz (% 2) osatutako atmosfera du. Uranok
hamaika eraztun fin ditu; oso ilunak dira denak, eta, Saturnoren kasuan bezala,
partikula txikiz osatuak. 84 urte pasatxoko urtea du. Errotazio-ardatza
ekliptikarekiko ia perperdikularki dago kokatuta. Eremu magnetiko berezia du.
26 satelite ditu.

Neptuno: Uranoren antzeko egitura omen du. Eraztun ia ikusezin gutxi batzuk
dauzka. Ia 165 lur-urteko urtea du. Urez, metanoz eta amoniakoz osatutako
izotzez eratuta daude).. Planetaren atmosfera hidrogenoz (% 84), helioz (% 12)
eta metanoz (% 2) osatuta dago. Jupiterrek eta Saturnok bezala, Neptunok
bortize izugarriak ditu. Eremu magnetiko berezia du.

6
Pluton planeta nanoa da. Eguzkitik urrunen egon arren, oso txikia da. Nukleo
arrokatsua du, CH4 eta H2O izoztuzko mantu batez inguratua. Atmosfera xehe-
xehea du. Ilargia baino bost aldiz txikiagoa da eta oso orbita eszentrikoa eta
eguzki-sistemako makurdurarik handiena du. 2006ko abuztuaren 24an,
Nazioarteko Astronomia Elkarteak planeta nanotzat definitu zuen Pluton, eta
eguzki-sistemaren planeta-zerrendatik kanpo dago geroztik.

3. Lurraren eta Eguzki-sistemaren jatorria

3.1. Eguzki-sistemaren jatorria.

Gaur egunerarte, Eguzki-sistemaren jatorria azaltzeko teoriarik onartuena teoria


nebularra da, Kant filosofo alemanak eta Laplace matematikari eta astronomo
frantziarrak XVIII. mendean proposatutakoa. Orduz geroztik, aurkikuntza
berrien eta aurrerapen zientifikoen laguntzaz, sakonago garatu da teoria hori.

Teoria nebularrak zera dio: Eguzki-sistema Esne-bideko nebulosa batetik sortu


zela. Nebulosak errotazio-higidura zuen, uzkurketa eragiten ziona. Uzkurtu
ahala, errotazio-abiadura handitu egiten zen, eta ondorioz, nebulosak disko
zapal baten antzeko itxura hartu zuen. Erdigunean materia metatu zen eta
protoeguzkia sortu zen. Tenperatura igoz zihoan protoeguzkian, eta jaitsiz
inguruan. Nebulosaren kanpoaldeko zatia arroka zatietan (planetesimaletan)
kondentsatu zen, eta hauek talka jarraituen bidez batzen joan ziren.

Eguzki-sistemaren barruko aldeko planetak arrokatsuagoak dira, Eguzkiak


igorririko erradiazio gogorrak eragindako tenperatura altuek ez baitzuten gasak
(ur-lurruna eta metanoa) kondentsatzea ahalbidetzen. Gainera, hasierako
eguzki-haize gogorrak gas hondarrak urrunduko zituen barneko planetetatik.

Kanpoko aldeko planetak ingurune hotzagoan sortu zirenez elementu


gaseosoak bildu zituzten (H eta CH4).

Planetesimalen arteko talkek gorputz planetarioen tamaina handiaraziko zuten,


eta kantitatean gutxitu, orbitak garbituz. Ondorioz, Merkurio, Artizarra, Lurra eta
Martitz sortuko ziren. Salbuespen bakarra asteroideen gerrikoa da. Lurrera
erortzen diren meteoritoak gerriko horretatik datoz; Jupiterrek orbita nahasten

7
die eta asteroide horien hondarrak heltzen dira Lurrera, meteoritoak. Horrelako
zatiak Ilargira eta Martitzera ere jausten dira.

3.2. Lurraren jatorria eta bere eragina gaur eguneko materialen egituran
eta banaketan.

Lurraren sorrerari dagokionez, hainbat eta hainbat planetesimalek Lurraren


sorkinaren kontra egindako talken ondorioz, planetaren masa eta tenperatura
handitu egin ziren. Gas arinek ihes egin zuten. Bestalde, Lurraren barrualdean
gertatzen ziren fusio-erreakzioek ere tenperatura igoarazten zuen. Ondorioz,
hasieran, Lurra eratzen zuten material guztiak urtuta zeuden. Likido-egoeran,
dentsitate handieneko materialak planetaren barrualderantz hondoratu ziren,
arinenak kanpoaldean geratuz. Azken horiek pixkanaka-pixkanaka hoztuz eta
solidotuz joan ziren, baina atmosferarik ez zegoenez, meteoritoen talkak
ugariak ziren eta etengabe desegiten zuten Lurraren azala.

Barrualdeak fusio-egoeran jarraitzen zuen, eta bero-pilatze handi horren


ondorioz, aktibitate bolkaniko gogorra zegoen. Laba-masa horiek lurrazalaren
lodiera handitzen zuten, hoztu eta solidotzean.

Badirudi, meteorito-talka garrantzitsu batek Ilargiaren sorrera eragingo zuela


(oxigeno-isotopoek adierazten dutenez iturri bera baitute). Talka gertatu zenean
Lurra guztiz osatu gabe zegoen eta bere masa gaur egunekoaren bi heren zen.

3.3. Atmosfera eta hidrosfera primitiboaren sorrera.

Lurrazala solido egoeran zegoelarik, erupzio bolkanikoetan gasak askatu ziren


kanpoaldera: CO2, SO2, nitrogenoaren zenbait konposatu eta ur-lurruna,
atmosfera primitiboa osatuz.

Lurrazaleko tenperatura nahikoa jaitsi zenean, ur-lurruna kondentsatzen hasi


zen, prezipitazioak sortuz. Euriak urteak iraun zituen eta Lurrazala nahikoa
hoztu zenean, prezipitazio-ura erliebearen eremu sakonenetan pilatu zen,
ozeanoak eta itsasoak sortuz, hots, hidrosfera.

Ondoren, biziaren agerpenak atmosferaren konposizioa aldarazi zuen


pixkanaka. Horrela, lehenbizi CO2 nagusi zen atmosfera, gaur egun gehienbat
N2 eta O2 –z osatutako atmosfera bihurtu zen.

8
Ondorioak

Gai honetan unibertsoari buruzko ideien garapena eta Eguzki-sistemako


planeten geologiarekin hasi eta Eguzki-sistemaren eta Lurraren jatorriarekin
aztertzen bukatu dugu.

Ezagutza guzti hauek, ikasleak helduen bizitzarako behar dituen


oinarrizko gaitasunak lortzen lagunduko diote. Gaian zenbateraino sakonduko
den Bio-Geo departamenduan adostuko da, zein mailatan jorratuko den
kontuan hartuta, betiere Euskal Curriculum-ean (eta beraz, LOEn) oinarrituta.
Izatez gai hau maila ezberdinetan aztertzen da modu ezberdinean. DBH1en
unibertsoaren osagaiak eta egitura aztertzen dira, eta Lurrak unibertsoan duen
kokapenari buruzko ikuskeraren bilakaera historikoa; DBH4n Fisika eta Kimikan
Unibertsoaren gaur egungo ikuskera landuko da, eta Biologia eta Geologian
Lurraren jatorria, denbora geologikoaren lotuta. Batxilergoko lehenengo mailan
Mundu Garaikiderako zientzietan sakonago lantzen dira unibertsoari buruzko
ideiak eta Lurraren sorrera.

Bibliografia

– Elhuyar, Zientzia eta teknologiarako hiztegi entziklopedikoa (2009).

– Geologiako apunteak

– Biologia eta Geologia (1998). Batxilergoa. Giltza-edebé taldea.

– EHAA (2007-11-13). 175/2007 dekretua, urriaren 16koa, Euskal


Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta
ezartzekoa. 218. zenbakiaren gehigarria. 473-522.

– EHAA (2010-04-20). 97/2010 dekretua, martxoaren 30ekoa, Euskal


Autonomia Erkidegoan OInarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta
ezartzeko den 175/2007 Dekretua aldatzen duena, 109.

– 23/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan


Batxilergoko curriculuma ezartzen duena.

You might also like