Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

DIGESTIO FUNTZIOA eta ARNASKETA FUNTZIOA

3.GAIA

ZER IKASIKO DUGU GAI HONETAN?

● NUTRIZIO FUNTZIOA ETA APARATU/SISTEMAK


Zer da nutrizioa? Zein organu, aparatu edo sistemak hartzen dute parte nutrizioan?
● DIGESTIO-APARATUA
Zeintzuk dira digestio-aparatuaren atalak? Zeintzuk dira digestioaren etapak?
● ARNAS-APARATUA
Zeintzuk dira arnasketa-aparatuaren atalak? Zeintzuk dira arnasketaren etapak?
● GAIXOTASUN OHIKOENAK

GORPUTZEKO APARATU ETA SISTEMAK

● Digestio-aparatua: Nutrienteak lortzea elikagaietatik.

● Arnas-aparatua: Odolarekin gas-trukea egitea.

● Zirkulazio-sistema: Nutrienteak eta odola zelula guztietara eramatea eta zelulek


sortutako hondakin-produktuak eta karbono dioxidoa biltzea.

● Iraitz-aparatua: Zelula-metabolismoan sorten diren hondakin-substantziak


kanporatzea.

● Lokomozio-aparatua: Lokomozioa eta borondatezko mugimenduak kontrolatzea.

● Nerbio-sistema: Kanpo- eta barne-inguruneko informazioa biltzea, nerbio-bulkadak


bideratzea eta aginduak sortzea erantzunak emateko.

● Ugalketa-aparatua: Zelula sexualak sortzea, ernaldu eta indibiduo berriak sortzea.

NUTRIZIOA, ERLAZIOA, UGALKETA


DIGESTIO APARATUAREN ESKEMA

DIGESTIO APARATUA
Gibelak heste-meharrera botatzen duen behazuna (BILIS) sortzen du eta; behazun-xixkuan
gordetzen du.
DIGESTIO APARATUAREN FUNTZIONAMENDUA

LAU PAUSU

1.- AHORATZEA: Elikagaiak ahora sartzean datza; han hortzek txikitu egiten dituzte eta
listuarekin nahasten dira. Non? AHOAN

2.- DIGESTIOA: Elikagaiak substantzia sinpleago bilakatzeko prozesua da. Elikagaiak


nutriente bilakatzen dira eta horrela, zelulek erabili ditzakete. Non? AHOAN, URDAILEAN
eta HESTE-MEHARREAN.
● Digestio mekanikoa: Elikagaiak moztu, birrindu eta nahasi egiten ditu. Aldaktea
fisikoak eragiten ditu elikagaietan (solidotik likidora).
● Digestio kimikoa: Elikagaiak substantzia sinpleago bilakatzen ditu, urin eta entzima
kimiko batzuen laguntzarekin. Aldaketa kimikoak eragiten ditu elikagaietan.

3.- XURGAPENA: Digestioaren ondorioz lortutako nutrienteak digestio-hodiaren paretak


zeharkatu eta odolera pasatzean gertatzen da. Non? HESTE-MEHARREAN eta HESTE-
LODIAN.

4.- GOROTZEN ERAKETA: Digeritu ezin ditugun edo aprobetxatu ezin diren elikagaiak
digestio hoditik kanporatzea. Non? HESTE-LODIAN.
Bideoa 1 eta Bideoa 2 eta Bideoa 3

DIGESTIO APARATUAREN FUNTZIONAMENDUA


2. PAUSUA: DIGESTIOA

DIGESTIO KIMIKOA: URINAK ETA ENTZIMAK

● Listua(Listu gurinak) → Amilasa entzima GLUZIDOEN digestio kimikoa.


● Urin Gastrikoa(Urdaila) → HCl eta Pepsina: PROTEINEN digestio kimioa.
● Behazuna(Gibela), Hesteetako Urina(Heste meharra), Pankrea Urina(Pankrea)
→ Duodenora isurtzen dira. Bertan, falta diren LIPIDO, GLUZIDO eta PROTEINEN digestio
kimikoa gertatzen da.

1. Kokatu urin eta entzima bakoitza zutabe egokian, digestio-aparatuko zer zatitan
parte hartzen duen kontuan izanda:

AHOA→ Amilasa entzima, Listua


URDAILA→ Pepsina, Azido Klorhidrikoa, Urin-gastrikoa
HESTE MEHARRA→ Pankrea-urina, Hesteetako urina, Behazun
ARNAS APARATUA

ARNASBIDEAK: Aireak kanpoaldetik biriken barrualderaino eta handik berriz ere


kanpoalderaino joateko erabiltzen dituen hodiak eta barrunbeak dira.

BIRIKAK: Bi organo harro (hueco, esponjoso) dira eta horietan egiten da atmosferako
airearen eta odolaren arteko gas-trukea. Gas-trukea difusio bidez gertatzen da.

BIRIKA AIREZTAPENA: Biriketan airea berritzea da eta bi prozesutan banatzen da:

● Arnasgora: kutxa torazikoaren bolumena handitu eta airea biriketan sartzeko egiten
den mugimendua da.

● Arnasbera: kutxa torazikoaren bolumena txikitu eta airea biriketatik ateratzeko egiten
den mugimendua da.

GAS TRUKEA: Albeoloetan egiten da. Aireko oxigenoa (O2) odolera pasatzen da eta
karbono dioxidoa (C02) odoletik albeoloen barnera sartzen da.

You might also like