Professional Documents
Culture Documents
Giza Begia
Giza Begia
Begiaren deskribapena
Sistema optikorik garrantzitsuena da. Begiaren itxura 2,5 cm inguruko diametroa duen
esferarena da gutxi gorabehera, esklerotika deritzon mintzaz inguratuta; hau gardena da
aurrealdean eta kornea deitzen zaio.
Argiaren sarrera begian iris deritzon diafragmak erregulatzen du, eta honek irekidura
zirkularra dauka, begi-ninia (pupila) deritzona. Irisaren atzean eta berau ukitzen duela,
lente korbengente bat dago, kristalinoa, eta konbergentzia aldakorra dauka muskulu
ziliarrari esker. Horiek kristalinoren aurpegien kurbadura handiagotzea edo txikiagotzea
eragiten dute.
Kornearen eta kristalinoaren artean likido bat dago, humore urtsua deritzona.
Kristalinoaren atzean, begi-globoa betez, beste likido bat dago, humore beirakara
deritzona.
Argi izpiek, kornea, humore urtsua, kristalinoa eta humore beirakara zeharkatu eta
erretinan erasotzen dute. Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da eta
bertan eratzen da objektuen irudia. Erretinan argiarekiko sentikorrak diren konoak eta
bastoiak izeneko zelula hartzaileak daude. Zelula hauek nerbio optikoari konektatuta daude
eta horrek garunera bidaltzen du nerbio-seinalea.
Ingurune garden horiek osatzen duten multzoak lente konbergente bezala jokatzen du,
begi normal erlaxatuan izpien irudia erretinan eratzen duelarik, objetua infinitu optikoan
(distantzia handi batean) dagoenean.
Begiko erretinan objetuen irudiak errealak, buruz beherakoak eta objektua baino txikiagoak
dira.
Irudien formazioa
Urruneko objektuak fokatzeko muskulu ziliarrak lasaitu egiten dira eta kristalinoa mehetu
egiten da
http://fisicade5to.wikispaces.com/file/view/presbicia.swf