Uhin Geldikorrak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

4- Uhin geldikorrak. Definizioa eta adibideak.

-Uhin harmoniko geldikorrak dimentsio bakar batean, uhin-interferentziaren adibide gisa.


Gainezarmen-printzipioa. Uhin geldikor mekanikoak soketan. Sabelak eta nodoak. Harmonikoak.
Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi
uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze.
Uhin-higidura ingurune mugatuetan (hodi itxi batean edo muturrean finkaturiko soka batean)
hedatzean sortzen dira uhin geldikorrak, ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz.
Islapena gertatzean, islatutako uhina, jatorrizkoaren maiztasun eta anplitude berdinak ditu, eta
biak gainezartzean sortzen da uhin geldikorra. Uhin geldikorrak, beraz, uhin-interferentziaren
kasu partikular bat da.

NODOAK

SABELAK

Uhin geldikorretan puntu bakoitzak anplitude bat dauka: puntu batzuetan anplitudea nulua da eta
puntu horiei nodoak deritze, beste puntu batzuetan, aldiz, anplitudea maximoa da eta puntu
horiek sabelak dira. Tartean, anplitude desberdinetako puntuak daude.

Gainezarmen printzipioa
Uhin-interferentzietan gainezarmen printzipioa betetzen da: eskualde beretik, une berean, uhin bi
edo gehiago igarotzen direnean, inguruneko puntu bakoitzaren benetako elongazioa uhin
bakoitzak bere aldetik sortutako elongazioaren arteko batura bektoriala da.

Hari bateko uhin geldikorrak

Bi muturrak finko dituen harietan


Harian eragindako bibrazioaek eta muturretako islapenen eraginez uhin geldikorrak sortarazten
dituzte.

Harian sor daitezkeen uhin geldikor posibleetako bakoitzak bere maiztasun bereizgarria du,
bibrazio modu normala deritzona.

Hariaren muturreko puntuak nodoak dira, puntu horietan ez baitago bibraziorik.

Ondoz ondoko bi nodoen arteko distantzia λ/2 da. Sokaren luzera uhin-luzerarekin dago
erlazionatuta:

λ
2

L = n. non n = 1, 2, 3, 4, ......
Horrela, bibrazio modu normal bakoitzari dagokion maiztasuna kalkula dezakegu hariko uhinen
hedapen abiaduraren eta uhin-luzeraren araberakoa baita:

v
f=
λ
Maiztasunik txikienari (n = 1) oinarrizko maiztasuna edo lehenengo harmonikoa deritzo;
bigarrenari (n = 2), bigarren harmonikoa. Eta horrela, elkarren segidan, serie harmonikoa eratzen
da.

Mutur bakar batean finkaturiko haria

Kasu horretan ere, uhin geldikor


posibleetako bakoitzari bibrazio
modu normala deritzo.

Mutur finkoa nodoa da beti eta,


aldiz, mutur askea, sabela.

Ondoz ondoko nodo baten eta sabel


λ
4

baten arteko distantzia da.

Eta sokaren luzerarekiko erlazioa: L


λ
4

=n non n = 1, 3, 5,...

Serie harmonikoaren maiztasun bakoitzaren balioa hariko uhinen hedapen abiaduraren


mendekoa da:
v

f=
λ
Nabarmentzekoa da harmoniko bikoitirik ez dagoela.

Hodi bateko uhin geldikorrak

Bi muturrekatik irekitako hodiak

Kasu honetan bi muturretan sabelak sortzen dira.


L
=
n
.2

λ
 Uhin-luzera kalkulatzeko: non n = 1, 2, 3.
v

harmonikoaren zenbakia den.


v
=
.
f

f
=

 Maiztasuna kalkulatzeko: λ ⇒
λ
Mutur bakar batetik irekitako hodiak

Hodi hauen kasuan, itxitako muturrean nodoa sortzen da eta irekian sabela.

L
=
n
.
λ

4
 Uhin-luzera kalkulatzeko: non n = 1, 3, 5 .

v
harmonikoaren zenbakia den.

v
=
.
f

f
=
 Maiztasuna kalkulatzeko: λ ⇒
λ

Uhin geldikorren adibideak, instrumento baten kordetan edo tutuetan sortzen direnak dira.
Instrumentuak igortzen duen soinua, bertan eratutako harmoniko guztien gainezarmenaz
sortutakoa da.

You might also like