BioGeoDBH3-2 27. Jarduera - Nahi Ez Dituzun Efektuak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Nahi ez dituzun

efektuak,
baina ustekabean
azaldu daitezkeenak

Gutxi edaten denean edo kontsumoaren lehen fasean, alkoholak berehalako euforia
eta desinhibizioa sortzen du. Edaten jarraituz gero mozkorraldia sortzen da, eta une ho-
rretan hasten dira azaltzen bene-benetako efektuak: hau da, depresio eragileak. Itoitzen
kantan, “barearen ostean dator ekaitza…” esaten bazen ere, alkoholak kontrakoa egiten
du, ekaitzaren ondoren baitator barealdia.
Zentzumenak aztoratu egiten dira, ikusmena batez ere.

Hitz egiteko gogo bizia izaten ohi da; baina ahoskatzeko zailtasunak. Hitz jarioa gal-
tzen denez, egoera horretan erraza da totelka aritzea edota ondokoek ezer ere ez ulertzea.
Inork gutxik ulertzen ez badizu, a zer nolako komunikazioa!
Kontzientziaren eta emozioen kontrola jaitsi egiten da. Sentimenduen adierazpena
errazagoa suertatzen da, etsairik handienari ere maitasuna adieraztea irits daitekeelarik.
Indarkerirako eta bortxarako joera handitu egiten da. Agresibitatea pitz daitekeenez,
gatazkak sortzeko edota liskarretan parte hartzeko aukera gehiago egon daiteke. Baina
mozkor tristea ere gerta daiteke, egundoko negarraldiarekin batera.
Arrisku-pertzepzioa gutxitzean eta ziurtasun faltsuaren sentsazioa izatearen ondorioz,
jokabide ausartegiak har daitezke.
Orekaren galera. Erreflexuaren eta koordinazioaren murrizketaren ondorioz, istri-
puak sor daitezke: erorketak, trafiko-istripuak, lan-istripuak…
Sexurako desioa nabarmen pizten da, baina zailtasunak egon daitezke gizonengan za-
kilaren erekzioa edo tentetzea lortzeko eta mantentzeko, eiakulatzeko; eta emakumeen-
gan baginak fluxua izateko eta orgasmoa erdiesteko.
Oroimenean hutsegiteak sor daitezke edota denbora tarte luzean egindakoa erabat
ahaztuta geldi daiteke. Zer egin dut? Norekin egon naiz? Nola ibili naiz?… Galderak on-
doan izan dituzun lagunek erantzun beharko dizkizute, baldin eta beraiek ere oroitzen
badituzte!

1
Deprimituta zaudenean edaten baduzu depresioa zorroztu edo handitu daiteke. Al-
koholak ez ditu arazoak konpontzen: seguruenik ere, okerrera egingo dute.
Logura eta nekea sortzen da. Egoera honi aurre egiteko askotan beste droga batzuk
hartzera jotzen da, efektuak eta arriskuak handiagotuz.
Beherakada edota ajea sortzen da gero. Biharamunak edo aje zorrotzak egonezina sor-
tzen du. Buruak eztanda egin behar duela dirudi. Zorabioa, nekea, goragalea, gonbitoak,
beherakoa, deshidratazioa eta bihotzerrea azaltzen dira. Tristura eta depresioa sortzen
da. Lan egiteko, ikasteko eta argitasunez pentsatzeko zailtasunak egoten dira.
Asko edanda, kontzientziaren galera, intoxikazio etilikoa eta koma etilikoa gerta litezke.

Efektu horiek guztiak konplika eta nahas daitezke alkohola beste droga batzuekin
nahasten denean.

Epe motzera eta luzera aurkitu ditzakegun efektuak,


baldin eta alkohola desegoki kontsumitzen ari bazara

Tolerantzia garatzen hasi daiteke; hau da, alkohola gero eta gehiago onartzen hastea.
Ondoko bi egoerak antzematen badira, tolerantzia garatu den seinale izan daiteke:
- alkoholak hasieran sortzen zituen efektu berdinak lortu ahal izateko, gero eta kantitate
handiagoak hartu behar izatea.
- alkoholak sortzen duen mozkorraldia ez antzematea.
Gibeleko eta urdaileko arazoak.

Abstinentzia garaian edo edateari uzten hasiz gero


sortzen den ondoez larria azal daiteke, “delirium tre-
mens” deitutakoa.
Mendekotasun fisikoa, psikikoa eta soziala.
Gaixotasun mentalak: depresioak, paranoiak, demen-
tzia, eldarnioak edo delirioak, etab.
Alkoholaren gehiegizko kontsumoak erekzioan (inpo-
tentzia igarokorra) eta baginaren hezetasunean arazoak
sortzen ditu.
Nutrizio arazoak, bitamina falta eta anemia, gizenta-
suna edota anorexia.

You might also like