Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

ARTE GOTIKOA

Gotikoa, XII.mendearen laurdenean sortu zen eta XIII, XIV eta XV. mendeetan garatu zen.
Frantzian sortu zen eta hortik Europa osora hedatu zen. Hainbat lekutan XVI. mendera arte
iraun zuen. Aldaketa handiak gertatu ziren Europan XII. mendean, pentsamoldea eta arte
moldeak aldarazi zituztenak.

Berrikuntzei dagokienez, merkataritza bide berriak egin ziren. Honenbestez hiriak hazi ziren
eta hiri giroko gizarte molde berri bat garatu zen. Ahultzen joan ziren gizarte feudalaren
balioak.

Botere berri bat egituratu zen. Hiriko burgesia. Gero eta indartsuagoak ziren, bestalde,
erregearen babesa bilatu zuen burgesia hark, aristokrazia feudalaren gehiegikerien aurrean.
Hiribildu asko sortu ziren eta horrekin batera katedral gotikoak.

Norbanakoaren balioak eta lehia sorrarazi zituzten gertaera haiek guztiek, eta berebiziko
eragina izan zuen gizarte aldakuntza honek, arte-formen bilakaeran. Estilo gotikoak inspirazio
iturri nagusi bilakatuko zuen zentzuen mundua. Azkar indartu zen merkataritza eta bizkor
leheneratu zen berriro lehiarako grina,hiriko bizimodua berpizturik. Zentsuetan bilaturiko
inspirazioa, espiritualtasun frantziskotarra edo doktrina tomista-aristotelikoa(eskolastika).

Egoitza finkoetan egokitzen hasi ziren ordura arteko logia edo lan talde ibiltariak. Horrenbestez
sortu ziren gremioak hirietan, lanbide bereko artisauek osatuak. Produktuen kalitatea
kontrolatzea zen teorian haien xedea, baina pribilegioei eustea, lehia saihestea eta babes
-neurriak zabaltzea izan ziren gremioen benetako helburuak.
Zisterko monastegiak gotikoaren zabalkuntzaren faktore izan ziren, San Bernardo
Clairvauxkoaren eskutik. Honek, nolabaiteko erreformak eragin zituen zistertarren ordena
sortuz. Garai hartan, humanismoa sortu zen. San Frantzisko Asiskoak XIII.mendean gizakien
ikuskera berri bat ekarri zuen. Jainkoaren obra miresgarri bihurtu zen giza gorputza.

● ARKITEKTURA GOTIKOA:
Katedralen garaitzat jo daitek arte gotikoaren aroa. Biziki handitu ziren orduan hiriak.
Saint Denis basilika izan zen, hain zuzen ere, ideia berri haien araberako formak
bideratu ziren lehen eraikina. Berealdiko garrantzia izan zuten beira-leihoek katedral
gotikoen eraikuntza-lanen garapenean.
● Katedralen garaitzat jotzen da.
● Biziki handitu ziren orduan hiriak, ikusgarriro hazi zen haietan ekonomia eta
bizkor zabaldu ziren gremioak.
● Katedral kopuru eskerga eraiki zuten.
● XII. mendearen laugarren laurdenean sortu zen estilo berrizalea, arestian
aipaturiko gizarte eta ekonomia-faktoreen eta espiritualtasun berriaren eskutik.
● Giro ideologiko horren erakusgarri gardena eskaintzen digute Hugo de Saint
Victor teologoak eta Suger abadeak, Parisko Saint Denis abadiako abade nagusiak
eliz espazioaren inguruan plazaratu zituzten ideiek.
● Beira-leihoak
● Arku zorrotzak.
● Gurutze ganga
● Arbotantea
● Triforioa.
● Arrosa-leihoa.
● Hau dela edo bestea dela, oso gutxitan bukatzen ziren elizak, baina eraikinen
irudian berean bilatu nahi bide zuten oraindik jardunean, bukatu gabe, prozesuan,
dagoen zerbaiten sentsazioa.

Arkitektura gotikoaren aldiak:


● Hasierako aldia edo protogotikoa.
● Aldi klasikoa.
● Aldi manierista
● Aldi garduna

- ALDI KLASIKOA Espainian: Maisu frantsesen partaidetzaz hasi ziren aldi hartako
katedral handien eraikuntza-lanak: batik bat, Burgos, Leon, Toledo, Cuenca eta beste
batzuk.
- ALDI MANIERISTA Espainian: Gaztela krisi larrian zegoen. Katedral batzuk eraikiko
dira, hala nola, Palentzian, Oviedon eta Gasteizen. Aldi honetan, nabeak goratasuna
areagotuko dute, molduren bitartez.
- ALDI GARDUNA Espainian: XV. mendean sartu ziren Aragoiko erreinuan jatorri
ingeleseko molde gardunak, honen adibide nabarmenenak hauek dira: Bartzelonako Santa
Maria del Mar, Sevillako katedrala, besteak beste.

ARKITEKTURA GOTIKOKO ADIBIDEAK FRANTZIAN: Pariseko Notre-Dame, Chartres,


Amiens. Beirate gotikoa: Saint Chapelle.
ESPAINIAN: Burgos, Leon, Palma de Mallorca eta Toledoko katedralak.

ESKULTURA GOTIKOA:
Baztertuta geratu zen Erromanikoko naturaren eta espirituaren artean eraiki zuen gatazka.
Aurpegiak, gorputzak eta jantziak ez ziren erromanikoan bezala, estereotipoak errepikatuz .
Artistak berriro erreparatuko zion gauzen itxurari, eta haien antz naturalistaren bila abiatuko
zen.
Pertsona ezagunak hartu zituen eredutzat. Naturalismoa pertsonaien jarrera eta keinuetara ere
zabaltzen zela. Erromanikoan irudiek jarrera zorrotza eta espresiorik gabea zuten, gotikoan
berriz ate zango desberdinetan kokatuko eskulturek eszena bat osatzen dute. Eskulturak
elkarrekin berbetan edo irribarrez agertuko dira. Katedral handiei loturik ageri zaizkigu garai
honetako eskultura lan gehienak. Hilobietako eskulturak garrantzi handia. Baretasun sakon baten
araberako sentimendu noble bezain malenkoniatsua igartzen zaie gehienei.

Gaiak: iraun egin zuen gai apokaliptikoak. Kristo zen nagusi. Bekatarien alde joka zezaketen
papera lehen planora ekarri zuten. Pantokrator zorrotz erromanikoaren ordez, eskuak jasota eta
saihetsa estali gabe ageri da Kristo gotikoan. Kristo ulerkorragoa da (gizatiarra), eta ama
birginak garrantzia hartzen du. Gotikoak pertsonen arteko lotura afektiboak adierazten
ditu,sentimenduak aintzat hartzen dira. Eskulturetan,ohikoa zen kristo gurutzean ageri duen
gaia.

Eskultore aipagarrienak: Pisano familia Florentzian, Gil de Siloe Gaztelan.


PINTURA GOTIKOA:
● ESTILO LINEALA EDO FRANKOGOTIKOA (XIII): Frantzian sortu zen. Kolore ia lauen
erabilerak, bolumenak aintzat ez hartzeak eta pertsonaiak espazioan kokatzerakoan
izaniko arazoek, inolako arazorik gabe aurkeztuko baitziren orduko irudiak.
● TRECENTOKO PINTURA edo ITALO-GOTIKOA: Italiako Trecentoan egin ziren
aurrerapen handienak. Izan ere, Europako beste lurraldeetan baino garapen-maila
handiagoa bizi zuen orduko gizarte italiarrak. Florentzia aldean aipagarria da, aitzindari
gisa, Cimabue pintorea. Eta oso garrantzitsuak izan ziren baita Giottoren pinturak.
Florentziako eskolako maisu handia izan zen Giotto, pintura modernoaren egiazko
aitzindaritzat har daitekeen artista handia, espazioaren eta anatomiaren irudikatze
tekniken menderakuntzarako biderantz gidarazi baitzuen buruz eta jardunez pintura.
Beste alde batetik, Ducciok eman zion Sienako eskolari hasiera. Eredu bizantziarren
eragin handia ikus daiteke haren lanetan. Eta azkenik, Simone Martinik bere lanak eta
Ducciok baino modu koherenteagoan egokitu zituen irudiak espazioan.
● NAZIOARTEKO ESTILOA.
● XV. MENDEKO PINTURA FLANDESTARRA EDO ALDI GARDUNA: Honek duen
ezaugarririk garrantzitsuena olio-pinturaren erabilera izango da. Pintura estilo honetan,
koloreak distira handiago batez azaltzen zirenez eta kolore bi edo gehiago elkarren
gainean geruza mehe gardenetan bidera zitezkeenez, askoz aukera kromatiko
aberatsagoa eta askoz tonalitate-ñabardura gehiago lortu zituzten artistek. Guzti hau
kontutan hartuta, artistek xehetasun handiz margotu zituzten haien obrak. Begirada
finko batetik baino, xehetasunak metatuz eraikitzen zituen ikuspegi dinamiko, kulunkari
eta zehatz batetik abiatuta sortzen zen errealitatearen irudia. Aldi honetako artista
nabarmenenak, batik bat, Jan Van Eyck,Roger Van der Weyden eta El Boscoizan ziren.

Euskal Herria:
ARKITEKTURA
Nafarroako erresumak Frantziako erreinuarekin izan zituen harremanak oso estuak izan ziren,
forma frantsesen eragin handia jaso zuen estilo gotikoak Euskal Herrian. Hiri garrantzitsuenak
katedral gotikoekin Baiona, Iruñea, Bilbo, Gasteiz, izan ziren. Eraikuntza gotikoaren adibide
interesgarrienak; Oliteko errege jauregia, Lekeitioko Jasokunde eta Oñatiko San Miguel
parrokiak.

ESKULTURA
Iruñeako eskola izan zen gune nagusia eskultura gotikoaren alorrean. Protagonista nagusiak izan
ziren Ama Birjinaren gaiak, hala nola Iruñeko katedraleko Ate Ederrean, Gasteizko Santa Maria
Katedraleko, Debako eta Biasteriko Santa Maria elizako ateladak. Polikromaturik ageri da egun,
baina ez jatorrizko koloreetan.

You might also like