Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Josune Isasi Goikoetxea Aintzane Oiarbide Iruretagoiena

Enbata Auzo Elkarteko Lehendakaria Azpiegituretako Foru Diputatua

Agirre Lehendakaria kalea 16, 2.a esk. Gipuzkoako Foru Aldundia

20800 Zarautz (Gipuzkoa) Gipuzkoa Plaza, z.g.

20004 Donostia (Gipuzkoa)

Oiarbide anderea:

Josune Isasi Goikoetxea naiz, Zarauzko Foru enparantzako bizilagunen auzo-elkarteko


lehendakaria. Idatzi honen bidez, azken hilabeteetan gure kalean bizitzen ari garen egoera
baten berri eman nahiko nizuke eta, era beran, zure laguntza eskatu arazoa ahalik eta lasterren
konpon dadin.
Jakingo duzunez, Foru enparantza Zarautz erdialdeko auzogunea da. Hemendik gertu Ziordia
kalea dugu eta kontua da duela zenbait aste oinezkoentzako karrika bihurtu zutela. Erabaki
horren ondorioz, hango kontenedoreak gurera lekuz aldatu dituzte eta Foru enparantzako
bizilagunok zazpi edukiontzi izatetik hamabost izatera pasa gara denbora gutxian. Momentu
honetan, hamaika izatera murriztu dira, edukiera handiko batzuk jarri dituztelako.

Aldaketa horrek sekulako ondoeza eta zalaparta sortu du auzoan, eta bertatik pasatzea baino
ez dago balkoiak protesta-kartelez josiak daudela ikusteko. Izan ere, inguruko dendetara zein
tabernetara era guztietako gaiak eramaten dituzten kamioiek bertan botatzen dituzte sortzen
zaizkien hondakinak eta horrek zaratak sortzen ditu. Gainera ibilgailuen mugimendu horiek
gauez eta ordu txikietan gertatzen dira eta, ondorioz, bizilagunen bakea eta atsedena
oztopatzen dute.

Era berean, edukiontzi horiek aldiro hustu egin behar izaten dira eta zabor bilketara
datozenean, hamaika kontenedoreren hustutze-prozesua jasangaitza suertatzen da, ia ordu
erdiko kontua baita. Horrez gain, ekintza hau ere ordu txikietan egiten da auzotarron loa
galaraziz. Ildo horretatik, auzokide batzuk neke kronikoa, antsietatea, eta bestelako osasun
arazoak pairatzen ari dira. Gaitz konkreturik izan ez arren ere, beste pertsona askok ondo lo
egin barik eta nekeak jota ekin behar diogu eguneroko lan-jardunari. Egoera larria da, hortaz.

Udalarekin hitz egiten saiatu gara arazo hau konpon dadin, baina ez dugu erantzunik jaso.
Berriki, udalak adierazi omen du gurekin harremanean dabiltzala eta konponbide baten bila ari
direla, baina gaur gaurkoz, ez dute horretarako borondaterik agertu.

Beraz, goragoko instantzietara jo beharra daukagu, arazo tamalgarri honi aterabideren bat
bilatzeko; eta zuk gidatzen duzun sailak, Oregi anderea, badu eskumenik auzi honetan ,
edukiontzien kudeaketa zuen ardura ere baita.

Zentzu horretan, Foru enparantzako bizilagunon aldetik zenbait proposamen helarazi nahi
dizkizugu denok asebeteko gaituen aterabide bat aurkitze aldera.
Lehenik eta behin, Ziordia kaleari dagozkion edukiontziak, gurera ekarri beharrean, Gudari
kaleko 14 eta 18. Zenbakien artean dagoen orubera eramatea. Han ez dago ia bizilagunik eta
lau edukiontzi jartzeko nahikoa leku badago.

Bigarrenik, gure auzoan edukiera handiko hiru kontenedore jartzea. Horrekin uste dugu
nahikoa izan daitekeela sortzen ditugun zaborrak arazo barik uzteko eta zarata nabarmen
gutxiagotuko litzateke.

Azkenik, eskatzen dizugu Zarauzko Udaleko arduradunekin harremanean jartzeko, bi


administrazioen artean zeregin hauek albait lasterren kudeatzeko.

Gure eskaera kontuan hartuko duzulakoan, ondo izan.

Izpta.: Josune Isasi Goikoetxea

Zarautzen, 2021eko apirilaren 26an.

You might also like