Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

6.

TESTUA: 1876KO UZTAILAREN 21EKO FORUAK INDARGABETZEKO LEGE


AGINDUA

a. Testuaren identifikazioa edo kokapena

Testu honetan 1876ko uztailaren 21eko legearen 4 artikulu azaltzen zaizkigu. Testua,
beraz, ez dago osorik.

1876ko uztailaren 21eko Foruak Indargabetzeko Lege Agindua aztertu da iruzkin honetan.
Testua kokatze aldera, formaren arabera juridikoa da, lege bat delako, eta edukiz politikoa da,
pertsonen betebeharrak eta egitura politikoa finkatu zituelako. Lehen mailako iturria da, garaian
bertan idatzi zelako garaiko egoera bati erantzuteko.

Autoreari dagokionez, espainiar Gorteek egin zuten eta ondorioz autorea kolektiboa da;
hala ere, lege honen inspiratzaile eta bultzatzaile nagusia Cánovas del Castillo izan zen. Alfontso
XII.a erregeak izenpetu zuen. Canovas del Castillo garaiko politikari nagusia izan zen eta hark
finkatu zituen Errestaurazioaren oinarriak. Alfontso XII.ak gobernuburu izendatu zuen Espainiara
itzuli zenean, eta Cánovasek 1876ko Konstituzioa prestatu zuen, monarkia parlamentario
moderatua ezartzeko eta egonkortasuna (oreka) lortzeko. 1897an Angeolillo deituriko anarkista
italiarrak erail zuen arte, Arrasateko Santa Ageda bainuetxean.

Testuaren hartzailea, espainiar herria da, eta bereziki euskal lurraldeetako biztanleak,
foruen ezabatzearen kaltetu edota onuradun nagusiak eurak baitziren. Beraz hartzailea kolektiboa
da, eta testua publikoa.

Legearen helburu nagusia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeen foru-berezitasuna


erabat indargabetzea izan zen, eta Espainiako lege berberak osotasunean eta inolako
salbuespenik gabe inposatzea hiru probintzietan.

Testuinguruari dagokionez, Hirugarren Karlistaldiaren bukaeraren ostean kokatu behar


dugu, hain zuzen ere, lau urteko gerraren ostean .liberalek garaipena lortu eta laupabost
hilabetera.

Data 1876ko uztailaren 21ekoa da, eta lekua Madril, hori baita espainiar Gorteen egoitza.
Lau egun beranduago Madrilgo Gazetan argitaratu zen, hau da, gobernuaren aldizkari ofizialean.

b. Testuaren analisia edo barne azterketa


Testu honek aurkezpen edo sarrera labur bat dauka, eta ondoren 1876ko Konstituzioko
zenbait artikulu agertzen dira. Itxura denez, ez dago osorik. Egon badaude, testua analizatzeko
argitu beharreko zenbait kontzeptu:

● Alfontso XII.a, Isabel II.aren semea eta Espainiako erregea 1874 geroztik,
1885ean hil zen arte.

● Gorteek: Gorte hauetan moderatuak dira nagusi, Canovasen Alderdi


Kontserbadorean lerrokatuta.

● Konstituzioa: 1876ko konstituzioari buruz ari da, 1869koarekin alderatuz,


nahiko kontserbadorea (konfesionala, sufragio murriztua, adierazpen askatasun
mugatua…)

● 1841eko abuztuaren 16ko legea: Lege Hitzartua edo Ley Paccionada


delakoa, zeinaren bidez Nafarroa Espainiako beste probintzia bat bihurtzen zen, foru izaera
galduz.

● Foru-araudia: euskal lurraldeek usadioz eta ohituraz euren buruari emandako


legeak dira.

Honako ideia hauek nabarmendu behar dira sarreran eta zenbait artikulutan:

Lehen parrafoa sarrerari dagokio eta Alfontso XII.ak herritarrei jakinarazi zien berak berretsi egiten
zuela Gorteek egindako lege hau.

Bigarren parrafoa 1. artikuluari dagokio eta esaten duenez euskal probintzietako biztanleek,
Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe, soldadutza edo “arma-zerbitzua” egin behar zuten, eta
Estatuaren gastuetan parte hartu “norberaren ondasunen proportzioan”., Beraz, ezeztatu egin
ziren foru-berezitasunak jaso eta 1839ko urriaren 25eko legeak gordetako azken eskubideak.

Hirugarren parrafoa, 2. artikuluari dagokio eta arma-zerbitzua noiz bete behar den (“soldatu-aldi
arrunt eta berezien kasuan) eta zein neurritan (“kupoa”) zehazten du.

Laugarren parrafoa 3. artikuluari dagokio eta estatuko “kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta
bereziak ordaintzera” derrigortzen ditu foru herrialdeetako biztanleak, “dagokien proportzioan”.

Bosgarren parrafoa 4. artikuluari dagokio eta eskumena eman zion Gobernuari, foru-
erregimenaren aldaketa guztiak egin zitzan. Horretarako, teorian behintzat, euskal probintzien
onespena lortu behar zuen.

c. Testuingurua edo kanpo azterketa

Foruen aurkako erasoa aspaldi hasita zegoen: Felipe V.aren garaian, aduanak kostaldera
eramaten ahalegindu zen, eta foruen aurkako erabaki bat zenez, matxinadak egon ziren euskal
kostaldeko hainbat udalerritan. Konbentzio Gudaren ostean, euskal foruen aurkako giroa indartu
egin zen, Gipuzkoak izandako jokabidea “traizio” bezala interpretatu baitzuten Madrileko
agintariek, eta horren aitzakiarekin Foruen zilegitasun gabezia frogatzeko hainbat txosten bideratu
zituzten. Lehen Karlistaldia, Foruak eta Konstituzioa uztartzeko legearekin bukatu zen, eta
Esparteroren erregeordetzan eman ziren urratsik nabarmenenak zentzu horretan: Foru-Baimena
ezabatzea, aduanak kostaldera eta mugetara eramatea, Guardia Zibilaren sarrera, alkateek
eskuduntza judizialak galtzea eta espainiar justizia sistemaren aplikazioa…

Beraz, 1876ko legea hau, aspalditik hasitako bide baten bukaera legez interpretatu ahal da,
eta azken karlistaldiko porrotaren ondoren aplikatu zen. Hirugarren Gerra Karlista 1872an hasi
zen. Urte hartan, karlistek pentsatu zuten aukera ona zegoela Karlos VII.a, Karlos V.aren iloba,
Espainiako tronuan ezartzeko. Lau urte lehenago, 1868ko Iraultza gertatu zen: moderatuak
boterea galdu zuten eta Isabel II.ak ere alde egin behar izan zuen. Euskal diputazioak eta euskal
karlistak altxamendu militarra prestatzen hasi ziren. Espainiako alderdi moderatuko sektore batzuk
ere altxamendua ez zuten txarto ikusi. Karlisten iritziz, beren kandidatua, Karlos VII.a, Amadeo
Savoiakoa baino egokiagoa zen Espainiako errege izateko.

Euskal karlisten helburua zera zen: Karlos VII.a Espainiako tronuan jarri eta Foruak bere
osotasunean berrezartzea. Altxamendu karlistak, hiriburuetan izan ezik, arrakasta handia izan
zuen Euskal Herrian. Baina, kantonalismoa suntsitu ondoren, armada liberala indartuta zegoen
karlisten altxamenduari aurre egiteko.

1874ko abenduan, Martinez Campos jenerala Alfontso XII.aren erregetzaren alde altxatu
zen Sagunton; ordurako Canovas del Castillo bere etorrera prestatzen hasia zen. Sektore
moderatuak (burgesia kontserbadorea, eliztarrak, katolikoak), hasieran Karlos VII.aren bandora
hurbildu zirenak, Alfontso XII.aren alderdira itzultzen hasi ziren. Beraz, karlismoaren indarra
Euskal Herrira mugatuta geratu zen. 1876an, 1839an ez bezala, karlistak erabat garaituak izan
ziren.

Porrot horren ondoren etorri zen lege hau. Armada liberalaren garaipenarekin, estatuak
oztopo gutxiago zeukan Euskal Herrian. Baina lege honek sekulako haserrea piztu zuen Euskal
Herrian. Gerran karlisten kontra ibilitako liberal asko eta asko foruzaleak ziren, baina Karlos
VII.aren eta Elizaren gehiegizko itzalaren kontra zeuden. Pentsatzen zuten, karlistak garaituak
izan arren, Madrilgo gobernuak ez zituela Foruak kenduko. Liberal foruzale hauek Foruen
defentsa bizia egin zuten Madrilgo Gorteetan.

d. Konklusioak: testuaren garrantzia eta norbere iritzia

Lege honen bitartez gauzatu ziren erabakiak oso inportanteak izan ziren estatua
indartzeko. Euskal mutilak soldadutzara zihoazenez, erdara ikasita bueltatzen ziren. Espainiako
hezkuntza-sistema ere trabarik gabe hedatu zen.

Lege hau derrota militar baten ondoren etorri zenez, euskaldun askorentzat armada
liberalak ezarritako ordena politiko berria ez zen legitimoa, atzerritartzat hartu zuten. Zentzu
honetan, 1878an Kontzertu Ekonomikoen erregimena adostu izanak, giroa baretzen lagundu
zuen. Edozein modutara, euskaldunen artean nazionalismoaren ideia zabaltzen hasi zen, baita
euskararen aldeko mugimendu indartsuak ere. (+ Norbere iritzia).

You might also like