04 2aditza Jokatu Gabeaz

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Jokin

1. –Z GERO:
Aditz partizipioari –(e)z gero (instrumental mugagabea + gero) erantsiz eratzen da.
Eus-kalkien arabera –ezketino eta –z gerotan aldaerak erabiltzen dira. Egitura hau
baiezko perpausekin baino ez da erabiltzen. Hona hemen zenbait adibide:

-Ahal izanez gero, esango diot.


-Gaixorik izanez gero, ni neu gera naiteke umeak zaintzen.
-Hau baztertuz gero, besteak oso ondo daude.
-Lana edukiz gero, erosi egingo nuke, baina dirurik ez eta...

2. EZEAN, EZIK:
Aditz partizipioari ezik edota ezean partikula erantsiz eratzen da egitura hau.
Gorago ikusi dugun –z gero egituraren parekoa dugu, baina hau, hura ez bezala,
ezezko perpau-sekin baino ez da erabiltzen. Adibidez:
-Asmatu ezean, berriro jokatu, hurrengoan asmatuko duzu eta.
-Beharrezkoa izan ezean, hobe da etziko uztea.
-Paulok ikusi ezean, ez zukeen sinestuko.
-Pellok jakin ezean, ez dut uste beste inork jakingo duenik.

Egitura hauetatik hainbat esapide datoz: izan ezik, besterik ezean...


-Hau izan ezik, gainerako guztiak nireak dira
Besterik ezean, zurekin ezkonduko nintzateke.

3. –TZEKOTAN:
Aurreko ataletan aztertu ditugun egituren aldean, baditu zenbait berezitasun.
Batetik, baldintza eta ondorioan aditz bera edo ekintza bera adierazten denean
erabiltzen da egitura hau. Bestetik, ondorioak adierazten duen ekintza baldintzakoa
baino lehen ger-tatzen denean ere erabiltzen da; -z gero, ordea, baldintza eta
ondorioa, orden horretan gertatzen direnean. Azkenik, gogoan izan –tzekotan-en
azpian nahi edo behar ditugula.
-Inorekin ezkontzekotan, zurekin ezkonduko nintzateke
-Larunbata da eta zinera joatekotan, goizez hartu beharko ditugu sarrerak
-Zinera joanez gero, aspertu egingo zara.

Hona hemen beste zenbait adibide:


-Kontatuko dizut, baina inori ez esatekotan
-Egitekotan, neure modura egingo dut (bestela, ez dut egingo)
-Gera zaitezke, baina zaratarik ez ateratzekotan
-Inorekin joatekotan, Mirenekin joan nahi nuke.
1
Egitura hau helburuzko perpausak egiteko ere erabiltzen da maiz. Egitura hau
baiezko zein ezezko perpausak sortzeko erabil daiteke:
-Autoa erosteko(asmo)tan nabil.

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com


Jokin

4. –KO... BA-:
Indikatibozko baldintza egiteko aditzaren bigarren partizipioa erabili ohi dugu, -tzen.
Adibidez:
-Bihar etortzen bazara, hitz egingo dugu

Bada, ordea, etorkizuna erabiltzerik ere, aditz laguntzaile indikatiboan mantenduz,


baina esanahia aldatu egiten da eta aurreko sailean ikusi dugun –TZEKOTANen
antzekoa hartzen du. Adibidez:
-Azterketak gainditu beharko, oporrak edukiko baditut.

5. –TZERA:
Ezagunagoak diren helburuzko beste esanahiez aparte, badu –TZERA
nominalizazioak baldintza adierazteko gaitasuna ere. Dirudienez –Z GEROren
antzekoa da esanahian eta erabileran, eta antza denez, iraganeko baldintza
hipotetikoaren ordez erabiltzen da. Adibidez:
-Hori jakitera, ni ere ez nintzatekeen etorriko = Hori jakin izan banu, ni ere ez nintzatekeen etorriko.

6. BALDINTZAKO BESTE ZENBAIT ESAPIDE


Aurreko ataletan aztertutakoez gain, badira baldintza-kutsua duten zenbait
esapide. Halatan, zenbait lokailuk, hala nola, bestela, bertzenaz, osterantzean,
ezpabere eta abarrek, baldintza-kutsu nabarmena dute.

Hobe...ba
Egitura hau aditz-izenarekin erabili ohi bada ere, maiz-askotan baldintzarekin
erabiltzen da. Adibidez:
-Hobe duzu nirekin etortzen bazara (hobe duzu nirekin etorri)
-Hobe luke ezer jakingo ez balu
-Hobe zukeen geratu izan balitz

Nahiago...ba
Nahiago izan eta gurago izan aditz-lokuzioekin ere maiz baldintza erabiltzen da.
Adibidez:
-Nahiago nuke, hemen geratuko bazina (zu hemen geratzea)
-Gurago nuke, hainbeste hitz egin barik lan egingo bazenu.
-Nahiago zuketen, tutorea aldatu izan ez baliete.

Santutxuko AEK | www.euskarians.wordpress.com

You might also like