Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 48

Filosofiaren Historia 2021-2022

(LaSalle Berrozpe)

ERDI AROKO FILOSOFIA:


(A) Agustin Hiponakoa: Bizitza zoriontsuaz II, 7-16.
(B) Tomas Akinokoa: Contra gentiles I, 4-8.

AGUSTIN HIPONAKOA.
1. Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.
2. Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi.
3. Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea.
4. Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak.
5. Askatasuna eta gaitzaren arazoa.
6. Historiaren Filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria.
7. Platonen filosofiaren eragina Agustinengan (Erlazionatzeko galdera Agustinen testua landu
duten ikasleentzat).

TOMAS AKINOKOA.
8. Fedea eta arrazoimena.
9. Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak.

2.1 eta 2.2 galderak programan azaltzen diren epigrafeen araberakoak izango dira. 2.3 galdera
bigarren egilearen epigrafetara mugatuko da (adib.: arrazoimena eta fedea Agustin eta Tomasengan,
Agustin- eta Tomasen Jainkoaren frogapenak aldera itzazu) edo erlazionatzeko galdera bat jarriko da:
Platonen filosofiaren eragina Agustinengan egile hau landu duten ikasleentzat, edo Aristotelesen
eragina Tomas Akinokoaren pentsamoldean
gainontzekoentzat.
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

1. DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA.

Aureleio Agustin (354-430) Tagaste hirian jaio zen, Afrikako


iparraldean. Aita paganoa zuen, baina ama kristaua zen, eta
kristautasunean hezi zuen Agustin. Honek, ordea, kristau
izateari utzi zion gaztaroan, nahiz eta, geroago, berriro hartu
zuen kristau fedea.
365ean, Madaurara joan zen gramatika eta latina ikastera, eta,
370ean, Cartagora erretorika ikastera. Bertan, Zizeronen
Hortensius lana irakurri, eta filosofiarako itzulia eragin zion,
jakituria hilezkorraren atzetik jarri baitzuen. eta
Manikeismoaren jarraitzaile bihurtu zen 373. urte-ingurura.
Baina Fausto Milevo apezpiku manikeoak doktrinari buruzko
Agustinek zituen
zalantzak argitu ez zizkiola manikeismoa alde batera utzi zuen (383.ean hasita).
375ean, 21 urte zituela, erretorika eskola bat ireki zuen Cartagon, eta bertan irakatsi zuen
hainbat urtez. 384an, Milanera joan zen, baina ez zuen alde batera utzi Erroman eraman zuen plazerez
betetako bizimodua. Han, akademikoekin izandako harremanei esker, doktrina eszeptikoak ezagutu
zituen, nahiz eta laster alboratuko zituen. Garai hartan ezagutu zuen filosofia neoplatonikoa Mario
Victorinoren Plotinoren latinezko itzulpenen bitartez, eta neoplatonismotik bi ekimen atera zituela
esan beharra dago: alde batetik materiagabekotasunaren kontzeptua ikasi zuen, eta bestetik gaitza ez
dela substantzia bat, gabezi bat baino.
Milango apezpikua zen San Anbrosioren sermoiak entzutera joaten zen eta berarekiko
kontaktuak eragin zuzena izan zuen Agustinengan. Haren laguntzaz, eta baita Plotinoren zenbait
testuren irakurketak bultzatuta ere, kristautasunera itzultzea erabaki zuen.
386. urtean Agustin kristau bihurtu zen eta Milan inguruko Casiciaco-n ezarri zen Monika, Adeodato
(semea) eta lagun batzuekin. 387. urtean Milanen bataitu zituen Ambrosiok Agustin eta semea, eta
hurrengo urtean, ama hildakoan, Tagastera itzuli zen, monastegi bat sortuz.

TOLLE ET LEGE (hartu eta irakurri).


"Bat-batean ondoko etxetik datorren ahots bat entzuten dut, haur batengandik
datorren ahots bat, "Hartu eta irakurri! Hartu eta irakurri!". Une hartan,
asaldaturik, arretaz hausnartzen hasi nintzen ea haurren jolasen batetan bertso
horiek kantatzen ziren, baina ez nuen gogoratzen inoiz entzun nuenik. Malkoen
indarrari eutsiz, zutitu egin nintzen, Jainkoagandik zetorren agindua zela ulertuz
eta kodexa ireki eta lehen kapitulua irakurtzea besterik ez zela interpretatuz.
Beraz, Alipio eserita zegoen lekura joan nintzen berehala. Han utzia nuen
apostoluaren kodexa, handik jaiki nintzenean. Hartu eta ireki egin nuen, eta
isilean irakurri nuen begietara etorri zitzaidan lehen kapitulua: "Ez betekadarik ez
mozkorrik, ez lizunkeriarik, ez lotsagabekeriarik, ez inbidiarik. Itzuli zaitezte
gehiago Jesukristo jaunarenera, eta ez zaitezte haragiaz arduratu haren
atsekabeak asetzeko '(Rom 13, 13-14). Ez nuen gehiago irakurri nahi eta ez zen
beharrezkoa izan. Berehala, pasarte honen irakurketa amaitu bezain laster,
segurtasun argi bat bihotzean isuri balitz bezala sentitu nintzen, nire zalantzaren
iluntasun guztiak uxatuz" (Aitormenak, 26)
2
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

391. urtean Hiponara joan zen. Han apaiz egingo zuten eta bost urte beranduago apezpiku-
ordea. 418 eta 422. urteen artean Kartagoko Kontzilioan parte hartu zuen.
Erromako Inperioa izan zen, ikusten denez, Agustin Hiponakoaren bizitzaren
ingurune historiko eta soziala. Alabaina, esan behar da garai hartan Erroma III. mendean hasitako
gainbeheran murgildurik zela, batez ere Teodosio enperadorea hil ondoren, haren bi semeek,
Arkadiok eta Honoriok, Inperioaren erdi bana gobernatzeko ardura hartu zutenetik (ekialdea lehenak
eta mendebaldea bigarrenak). Ahulezia horretaz baliaturik, Alarikoren godoek Erroma hiria eraso eta
arpilatu zuten lehendabizi, eta, gero, Alarikok Afrikako iparraldeko lurraldeak (Erromako aletegia)
godoei ematera behartu zuen Erromako Enperadorea. Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan
zituen orduko mundu osoan, eta, zirrara horrek eraginda, Agustin Hiponakoak De Civitate Dei idatzi
zuen. Egia esan, 100 ale baino gehiagoko idazki filosofiko eta erligioso idatziko zituen, gutunak eta
sermoiak kontutan hartu gabe.
430. urtean hil zen Genseriko bandaloak Hipona inguratuta zuela eta Erromako Inperioa behin
betiko suntsitzen ari zela. Bera hil ondoren hiria guztiz suntsitu zuten.

Patristika.
Lehen mendeetako kristautasunak greziar-erromatar kulturan txertatzeko arazoari egin behar
izan zion aurre. Horretarako, zenbait filosofo kristau beren doktrinaren garbitasuna gordeko zuen
kristautasunaren eta filosofia klasikoaren arteko sintesi bat egiten saiatu ziren. Lehen filosofo kristau
hauei Elizaren Guraso deritze.
Patristika Elizaren Gurasoek eginiko teologia kristaua da, kristautasunaren mundu-ikuskera
berria filosofia paganoaren aurrean finkatu, defendatu eta, ahal zen neurrian, harekin uztartzeko
helburua izan zuen filosofia. III. mendeaz geroztik, Elizaren Gurasoek egia kristauen formulazioari eta
funtsatzeari ekin zioten filosofia heleniarraren testuinguruan, eta, bereziki, neoplatonismoaren
inguruan. Lan hau Agustin Hiponakoaren sintesiarekin bukatu zen, eta, beraz, Agustin Hiponakoa
patristikaren gailurtzat har daiteke. Agustin Hiponakoak filosofia eta kristautasuna (arrazoia eta fedea)
adosteko ahaleginak gailurrera eraman zituen, teologia kristaua, platonismoa, neoplatonismoa,
estoizismoa eta beste zenbait filosofia klasiko uztartuta. Helburu hori lortzeko, Agustinek fedea eta
arrazoia bateragarri direla erakutsi behar izan zuen, fedearen erakutsiak ez direla arrazoiaren
aurkakoak.
Beraz, Agustinek neoplatonismoaren eta kristautasunaren artean egindako sintesiak, beste
pentsalari kristau batzuetan du jatorria. Adibidez, Justinok (ca. 103-ca. 165) eta Origenesek (185-254)
fedea eta arrazoia parekatu egin zitezkeela proposatu zuten jada, eta, beraz, ezagutzak bi iturri izan
zitzakeela onartu zuten: fedea bata, eta arrazoia bestea. Bi pentsalariontzat, egiaren oinarria fedea
litzateke, eta arrazoiaren zeregina fedeari laguntzea. Hau da, bata zein bestea filosofia sinesmen
kristauen zerbitzuan jartzen saiatu ziren.

Herexiak.
Urte hauetan herexien kontra sutsu dabil Agustin.
- Manikeoen aurka 404. urterarte egin zuen.
- Donatistak. Donatisten aurka jazarriak izateagatik erlijio kristauari uko egin ziotenak elizan
berriz ere onartzearen alde zegoen Agustin. Gauzak horrela, apostata eta idolatrak izandako apaizen
sakramentuak baliogabekoak zirela defendatzen zuten donatistek. Agustinen arabera Donato-ren
jarraitzaileak sakramentua egokia izatea ez zuten Jainkoaren graziaren pean jartzen, apaizaren izakera
moralaren pean baino.
- Pelagianoak. Pelagianoek grazia alde batera utzita borondate zuzenarekin eta
3
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

ekintzekin soilik salba gaitezkela esaten zuen. Pelagioren tesiek aitzinaroko filosofo grekoen autarkia
moralarekin bat zetozen. Agustinekin hau bukatu egin zen eta Jainkoaren menpe geratu zen salbazioa.
Erdi Aroaren hasiera da hau, paganismoaren azkeneko aztarnak ezabatzen dituelarik.

Idazlanak.
Bere lanen artean Contra Academicos, Soliloquia, De Immortalitate Animae, De Libero Arbitrio,
De Vera Religione, Aitormenak, De Trinitate, Contra Pelagianos, De Civitate Dei, De Genesi
ad Litteram eta De Vita Beata ditugu.

Agustinen aurreko filosofiak


Greziako filosofian jatorria duten lau eskola nagusiek (platonismoak, aristotelismoak, estoizismoak eta
epikureismoak) indarrean iraun zuten Agustinen garaia arte. III. mendetik aurrera, Elizaren Gurasoek
filosofia kristaua lantzeari ekin ziotenean platonismoa oso aintzat hartu zuten.
Esan bezala, Agustinek, manikeismoa ez ezik, Platonek sortutako Akademian ziharduten
filosofo akademikoak ere ezagutu zituen, baina gaitzetsi egin zuen haien eszeptizismoa (Platonen
pentsaeraren oso desberdina). Epikureismoa ere baztertu egin zuen Agustinek.
Aldiz, Platonenganako miresmen handia agertu zuen, eta Agustinen pentsaera
filosofikoak oinarri platoniko nabarmenak ditu, baina, bata paganoa eta bestea kristaua izanik,
pentsalari bien artean funtsezko desberdintasunak daudela ere esan daiteke. Platonen eragina ez ezik,
Agustinengan nabarmena da Plotino filosofo neoplatonikoaren eragina, eta estoikoen ikuspegiak ere
ageri dira bere filosofian.

Neoplatonismoa.
Neoplatonismoa III. mendean sortu zen, eta, izenak berak dioenez, Platonen eragina handia da
korronte horretan. Hala ere, neoplatonismoa ez zen platonismoa berritzeko saio soila izan,
Platonen ikuspegiak antzinako beste filosofien oinarrizko printzipioekin (epikureismoarenak izan
ezik) eta ekialdeko ideia erlijioso-mistikoak bateragarri egiteko asmoa izan baitzen.
Neoplatonismoaren ordezkari garrantzitsuenetako bat Plotino (205-270) izan zen, Agustinengan eragin
nabarmena izan zuena.
Plotinoren sistema filosofikoaren gailurrean Bat-a dago. Hala ere, Bat-aren ezaugarriak
ezagutezinak zaizkigu. Jakin daitekeen gauza bakarra existitzen dela da, gure ezagutzaren esparrutik
kanpo eta errealitate orotatik kanpo baitago. Gauza guztiak, jarioz, Bat-etik sortuak dira, eta dena Bat-
arengana itzultzen da berriro. Bat-a edo printzipio gorenetik Pentsamendua (Logos-a edo Nous-a)
sortzen da, Logos edo Nous- etik Munduaren arima, eta horrela, jarraian, jaitsiera edo degradaziozko
prozesu batean, gauza materialak.
Gizakia materia eta mundu adigarriaren arteko zubia da, eta bere zoriontasuna Bat- arengana
igotzean datza. Plotinok epistrofe izena eman zion igotze horri eta zenbait urratsetan ematen dela eta
estasian (mundu sentikorretik guztiz askatzeak dakarren zoriontasun osoarekin) amaitzen dela adierazi
zuen.
4
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

2. FEDEA ETA ARRAZOIMENA: EZAGUTZEKO SINETSI.

Agustin Hiponakoaren kezka nagusia ez zen izan soilik egia bat topatzea, bihotza aseko zuen
egia bat aurkitzea baizik, zoriontsu egin gaitzakeen egia bat aurkitzea. Egiaren bilaketa ez da
berarentzat kontenplaziozko bide bat soilik, ekintza aktiboa baizik, eta ez da ezagumenaren bidez
soilik gertatzen, fedeak eta maitasunak ere badute egitekoa. Egiaren bilaketa, beraz, ez da metodo bat,
bide izpiritual bat baizik.

Agustin Hiponakoarentzat, egiaren bilaketaren abiapuntua ez dago kanpoan, barruan baizik.


Egia gizakiaren baitan dago. Egia bilatzen duen pentsamenduak norbere buruaren ebidentziatik hasi
behar du; egiaren bilaketaren abiapuntua autokontzientzia izan behar da. (Eszeptiko grekoek zioten
egia ezagutezina dela, edota, aurkitzerik balego, ezinezkoa litzatekeela ezagutaraztea. Agustin
Hiponakoak ez du ikuspegi hori onartzen, bere ustez oinarrizko kontraesan batean erortzen baita.
Eszeptikoen aurka, Agustinek ondoko hau esan zuen: “Si fallor sum”, hau da, erratu egiten banaiz edo
zalantza baldin badut, gutxienez akats edo zalantza horretaz ziur egongo naiz, beraz bada ziur ezagutu
dezakedan zerbait. Erratzen dena edo zalantza egiten duena bere existentziaz ziur dago, ez du
zalantzarik horri buruz. Ikuspegi horrek eragin nabarmena izan zuen Descartesengan). Beraz, gizakiak
bere baitan bilatu behar du, eta, hor, egia aldaezinak aurkitzen ditu, gizakiaren aldakortasuna
gainditzen duten egiak. Alabaina, gizakia ezin da ideia horien jatorria izan. Gizakiak ezin ditu egia
horiek kanpoko laguntzarik gabe lortu, gizakia izaki aldakor eta mugatua baita, eta egia horiek, aldiz,
aldaezinak eta absolutuak. Jainkoa da gizakia argiztatzen duena egia horiek ezagutzera hel dadin.

Beraz, arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioari dagokionez, Agustin Hiponakoaren


helburua ez da arrazoiaren eta fedearen arteko mugak ezartzea. Aitzitik, bere helburua horietatik
abiatuta egia kristaua argitzea da. Horretarako fedeak eta arrazoiak elkarrekin lan egiten dute.
Hasieran arrazoimenak lagundu egiten dio gizakiari fedea aurkitzen, baina, ondoren, fedeak
arrazoimena gidatzen du, hau da, fedeak mundua ulertzen laguntzen dio arrazoimenari (honi buruz
Agustin Hiponakoak zera diosku: Credo ut intelligam, hau da, sinesten dut ulertzeko). Azkenik,
arrazoimena fedearen edukiak ulertzen laguntzen du.

Hortaz, Agustin Hiponakoak ez du mugarik ezartzen arrazoiaren eta fedearen artean.


Biek laguntzen dute egia aurkitzen.

1. Hasieran arrazoimenak lagundu egiten dio gizakiari fedea aurkitzen.


2. Ondoren, fedeak arrazoimena gidatzen du, eta mundua ulertzen laguntzen dio
(Credo ut intelligam, sinesten dut ulertzeko).
3. Azkenik, arrazoimena fedearen edukiak ulertzen laguntzen du

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)


5
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

3. ZORIONTASUNA ETA JAINKOA EDUKITZEA

Esan bezala, Agustin Hiponakoaren kezka nagusia bihotza aseko zuen egia bat aurkitzea izan zen,
gizakia zoriontsu egin dezakeen egia aurkitzea. Horregatik, Agustin eudemonista zela esan daiteke.

—Zoriontsuak izan nahi al dugu denok?


Esan orduko, denek baietz esan zuten aho batez.
—Eta zorionekoa iruditzen al zaizue nahi duena ez daukana?
—Ez –esan zuten denek.
—Eta zoriontsua al litzateke nahi adina daukanak?
Amak erantzun zuen orduan:
—Ondasunak nahi baditu eta baldin baditu, bai; baina gaizkiak nahi baditu, lortu
arren, zorigaiztokoa da.
Irribarre eginez eta pozik, esan nion:
—Ama, filosofiaren gaztelu bera menperatu duzu. Zizeronek Hortensius izeneko
liburuan, filosofia defendatu eta haren gorazarrea egiteko erabili zituen hitzak
falta izan zaizkizu zure burua aditzera emateko: Hona hemen denek, eta ez
filosofoak bereziki, baina bai eztabaidan aritzeko prest, nahi duten bezala bizi
direnak zoriontsuak direla esaten duten. Akats larria! Komeni ez dena irrikatzea
zoritxarraren zoritxarra baita. Nahi duzuna ez lortzea ez da komeni ez zaizuna
lortzea bezain larria. Gaitz handiagoak ekartzen baititu borondatearen
gaiztotasunak zorionak ondasunak baino.
Halako adierazpenekin onartu zituen hitz horiek, bere sexuaz guztiz ahazturik,
gizon handi (baten ondoan eserita geundela sinetsi baikenuen.
De vita beata, 2, 10. atala

Izan ere, Agustinen iritziz, zoriona ez da lortzen suntsi daitezkeen ondasunak eskuratuz, grinak
asebetez, edo plazeren bidez. Horiek denak iragankorrak dira, eta ezin dute gizakia zeharo ase.

Eta arimaz, zer diozue? –galdera egin nien– Ez al ditu bere elikagaiak izango?
Ez ote da zientzia haren jakia?
—Jakina –esan zuen amak–, ez baitut uste arima gauzen ezagutzaz eta
zientziaz ez den beste ezerez elikatzen denik.
(...)
Esan dudana ulertzen iluna iruditzen bazaizue, aitortuko didazue, behintzat,
ezjakinek arimak beteak badituzte, gorputz nahiz arimentzat gauza bera,
badirela bi elikagai mota: batzuk osasuntsuak eta onuratsuak, eta besteak
hilkorrak eta kaltegarriak.
De vita beata, 2, 8. atala

Benetako zoriona betiereko ondasunak izatean datza, eta hori transzenditzen dituen Egia bat lortzea
besterik ez da. Egia goren hori Jainkoa baino ezin daitekeenez izan, Jainkoa ezagutzeak zoriona
ekartzen dio gizakiari. Jakintsua (Jainkoa ezagutu duena) beste inor ez
6
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

da zoriontsu, eta, alderantziz, Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan (horregatik akademikoak,
eszeptiko izanik, ezingo dira inoiz zoriontsu izan). Egia ezagutzea nahitaezkoa du gizakiak arima
lasaitu eta zoriona lortzeko.

—Hortaz, Jainkoaren jabe dena zoriontsua da.


Guztiek pozaldiz onartu zuten azken ideia
hura.
—Gauza bat besterik ez zaigu geratzen –jarraitu nuen– Jainkoaren jabe nortzuk
diren jakitea, haiek baitira egiaz zoriontsuak. Esan iezadazue auzi horri buruz
duzuen iritzia.
—Jainkoaren jabe da ondo bizi dena –iritzia eman zuen Lizentziok.
—Jainkoaren jabe da haren nahia denean betetzen duena –esan zuen Trigeziok,
Lastidianoren txaloekin.
Haien artean txikerrenak honela esan zuen:
—Jainkoaren jabe da arima espiritu lohitik garbi duena.
De vita beata, 2, 11-12 atalak.

Egia ezagutu behar da ez bakarrik existitzen den oro ezagutzeko, baizik eta, batez ere, arimak behar
duen lasaitasuna edo sosegua lortzeko. Egia bilatzearen helburua ez da espekulatiboa edo teorikoa,
zoriontsu izatera heltzea da xedea. Jakintsua soilik izan daiteke zoriontsu, hark baitu egiaren berri, eta
inor ez da zoriontsu egia eskuratu ez badu.

ARIKETAK:

- Egin ezazu testu atal bakoitzaren laburpena.


- Definitu itzazu azpimarratutako terminuak.

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)


7
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

4. JAINKOAREN EXISTENTZIA ETA IDEIA EREDUGARRIAK

Hortaz, Agustin Hiponakoaren aburuz, Jainkoaren existentzia ez du arrazoimenak frogatzen, baina ez


da fede itsuaren kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gai da beharrezkoa
eta aldagaitza den Jainkoaren egia ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke
Jainkoaren existentziarik gabe. Egia existitzen denez, eta Jainkoa denez bere funtsa, Jainkoa existitzen
da.

Agustin Hiponakoak hiru ezagutza-maila bereizi zituen: ezagutza sentikorra, arrazoizko ezagutza eta
kontenplazioa.

1. Ezagutza sentikorra. Objektuek gure zentzumenetan aldaketak eragiten dituzte, eta nahiz eta
aldaketa horiek ez diren ariman gertatzen, arimak horren berri izaten du. Zentzumenek
hautemandako objektu horiek agertu eta desagertu egiten dira, elkar ezabatu egiten dira, eta
ezin ditugu ongi eskuratu egiazko izaterik ez baitute. Beraz, benetako egiak ezin dira ezagutza
sentikorraren bitartez lortu. Ezagutza sentikorra ez da ziurra.
2. Arrazoizko ezagutza. Arrazoimenak sentsazioen datuetatik abiatuta, zentzumenen bidez
ezagututako objektuei buruzko epaiak egiteko gai da, objektuok betiereko ereduekin alderatuz.
Arrazoiak betiereko egiak (egia aldagaitzak) ezagutzen dituenean, egiazko ziurtasuna lortzen
du, eta, beraz, arrazoimenaren bidez aurkitutako egiek benetako ezagutza ematen dute.
3. Kontenplazioa. Kontenplazioan betiereko ideiak edo ereduak diren bezala ikusten dira, ez
zentzumenen bitartez, ezta pertzepzioetatik abiatuta arrazoimenak egindako judizioen bitartez
ere, zuzenean baizik. Beraz, kontenplazioaren bidez arimak benetako jakituria lor dezake;
kontenplazioaren bidez hautemandako egiak unibertsalak dira, denok hauteman ditzakegun
egia komun edo objektiboak (aldiz, sentsazioak pribatuak dira, norbanakoarenak). Egia hauek
ezin dira zentzumenetatik jasoak izan, zentzumenen bidez ezagutzen den guztia aldakorra
baita, eta arrazoimenean daude, baina ez dira arrazoimenarenak.

Giza esperientzia ez da egia betiko, aldaezin eta beharrezkoak hautemateko gai, aldakorra,
denborazkoa eta kontingentea delako, eta gauza bera gertatzen zaio adimenari. Gizakiak jainkozko
argitzapenari esker soilik ezagut ditzake gizakiak betiereko egiak. Gizakiak jainkozko argitzapena
behar du bere adimena transzenditzen duena hauteman ahal izateko. Beste era batera esanda, gizakiak,
aldakorra denez gero, ezin du egia aldagaitza ezagutu nolabait argituta ez baldin badago. Beraz, giza
adimena argitzen duen argia Jainkoagandik dator; jainkozko argitzapena da giza adimenari betiereko
egiak ikusgai egiten dizkiona.

Beraz, betiereko ideiak edo egiak dira Jainkoaren existentziaren froga. Gizakiak bere ulermena
gainditzen duten egia mugagabe eta beharrezkoak hautematen ditu ariman, eta ideiok Jainkoak
emanak direla onartu behar du, giza arimak ezingo bailituzke sortu.

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)


8
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

5. ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA

Agustin Hiponakoaren ustez, gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez
osaturiko izakia, edo, zehatzago esanda, gorputz hilkor eta mundukoiaz baliatzen den arima
arrazoiduna. Giza arima materiazko gorputzari bizia ematen dion printzipio immaterial eta hilezkorra
da, edo, beste era batera esanda, gorputza arimari esker bihurtzen da materia bizidun. Hau da, arimak
du lehentasuna. Hortaz, gizakiari buruzko ikuspegi agustindarra dualista da, eta Platonen eragin ezin
garbiagoa ageri du.

Hala ere, Agustinen ikuspegi kristauak baditu gizakiari buruzko ikuspegi platoniko edo
neoplatonikoarekiko desberdintasunak. Izan ere, Agustinen antropologiak kreazioaren baieztapenean
du abiapuntua: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia eta, hortaz, kreazioaren gailurra da.

Arimaren egitekoa da, halaber, gorputza zaindu eta gobernatzea. Arimak izango du azken hitza
gizakiak askatasunaz egiten duen erabileran. Agustin Hiponakoaren askatasunari buruzko ikuspegiak
ez du guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik. Guretzat, askatasuna eta aukeramena
(liberum arbitrium) sinonimo dira, ez, ordea, Agustinentzat. Agustin Hiponakoaren gizakia gizaki da
aske delako, erabaki ahal duelako, nahimenaren autodeterminazioa erabili ahal duelako, da gizaki.

Horrek, baina, ez du esan nahi gizakiak nahi duena egitea aukera dezakeenik. Gizakiak Jainkoa
aukeratu behar du zorioneko izan nahi badu. Jainkoak maita zezan agindu zion gizakiari sortu
zuenean. Agustin Hiponakoaren arabera, ez dago askatasunik obligaziorik gabe. Gizakiak ongirako
joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da; Jainkoa maitatzera behartuta dago gizakia.
Jainkoa lortzeko askatasuna du gizakiak, baina, ez badu Jainkoa lortzen, zorigabeko izango da.
Jainkoa zerbitzatzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du. Jainkoa zerbitzatzen ez
duenean, berriz, esklabo izango da.

Alabaina, jatorrizko bekatuagatik gizakiak askatasuna galdu du, eta gorputzak arima menperatuta
dauka. Are gehiago, gizakia ezin da bere kabuz egoera horretatik altxatu. Horretarako Jainkoaren
laguntza behar du, Jainkoaren grazia behar du. Gizakia soilik graziari esker izan daiteke aske.

Honekin guztiarekin ez da ulertu behar graziak nahimenaren aurka jokatzen duenik. Alderantziz,
graziari esker gizakiak bekatuagatik galdutako askatasuna berreskuratzen du. Bekatariak ezin du
Jainkoa maitatu Jainkoaren graziaren laguntzarik gabe. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du
gizakiak, baina ongia egiteko Jainkoaren laguntza behar du.

Hain zuzen ere, gaitz morala aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren
erantzulea, ez Jainkoa. Aukeramena, bada, ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako;
hala ere, ongi bat da, zoriontasunerako baldintza den ongia. Zoriontsua izatea da gizakiaren helburua,
eta, hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Jainkoa maitatu behar du.

Bestalde, Agustin Hiponakoaren filosofiaren zati handi batek gaitzaren arazoaz dihardu. Gaitzaren
existentzia arazoa da kristautasunarentzat. Izan ere, mundua Jainkoak sortu badu
9
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

eta Jainkoa guztiz ona, ahalguztiduna eta orojakilea bada, zein da gaitzaren jatorria? Mundua
Jainkoak sortua bada, nola esplika daiteke gaitzaren existentzia? Ezinezkoa da Jainkoak gauzak gaizki
egin izana, beraz munduan den gaitzak, gaitzik bada, beste jatorri bat izan behar du. (Manikeoek ez
zuten arazo hori. Manikeoen arabera, ongia ongiaren printzipiotik dator, eta gaitza gaitzaren
printzipiotik. Kristauek, aldiz, bateragarri egin behar dituzte gaitzaren presentzia eta mundua Jainko
ahalguztidun eta guztiz onak sortu izana).

Agustin Hiponakoak gaitz fisikoa (lurrikarak, ekaitzak, lehorteak...) eta gaitz morala (krimenak,
gerrateak...) bereizi zituen, eta, era horretan, konponbide bikoitza eman zion arazoari.

Gaitz fisikoei dagokionez, Agustinek ukatu egin zuen gaitz horiek badirenik. Izaki sortuak ustelgarriak
dira, eta horien desagerpena gauza txartzat hartu ohi dugu gizakiok, baina horrek ez du esan nahi
gauza ustelgarrien desagerpena berez txarra denik. Ustelgarritasuna ez da, berez, gaitz bat; gauza
ustelkorrak, Jainkoak sortu duen guztia bezala, onak dira. Onak izango ez balira, ez lirateke existituko,
baina, sortuak direnez gero, ustelkor izan behar dute, ustelgarri ez balira, Jainkoa bailirateke. Hortaz,
Jainkoak sortutako gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki onak. Mugatuak edo galkorrak dira,
eta horien desagertze edo galtzea txartzat hartu ohi dugu, txarra izan gabe. Beste era batera esanda,
ongi zehatz baten gabeziari gaitz deitzen diogu, gaitza ez bada ere.

Aldiz, gaitz moralari dagokionez, errua ez da Jainkoarena, gizakiarena baizik. Jainkoak aske egin du
gizakia, ongi edo gaizki jokatzeko aske, baina hori ez da txarra, ona baizik. Askatasunak egiten gaitu
gizaki eta, askatasun hori gaizkia egiteko erabil badezakegu ere, hori ez da Jainkoaren errua. Jainkoak
ona den zerbait eman digu, eta gizakiarena da ongi horren erabilera okerraren erantzukizuna. Gizakiok
gara askatasuna gaizki erabili izanagatik egindako gaitzaren erantzuleak.

Horrela, Sokrates eta Platonen moralarekiko desberdintasun argia agertzen da hemen. Sokrates eta
Platonen etikan, gaitz morala ezjakintasunaren ondorioa zen. Agustin Hiponakoaren aburuz, aldiz,
ontasunaren edo txartasunaren artean aukeratzea bere nahia gauzatzeko gai ez den borondate baten
esku dago.

Cuando el hombre intenta vivir rectamente apelando exclusivamente a sus propias fuerzas,
sin la ayuda de la gracia divina liberadora, resulta vencido por el pecado; el hombre, sin
embargo, en su libre voluntad, tiene el poder de creer en su liberador y de acoger la gracia.

ARIKETAK:

- Laburtu ezazu mapa kontzeptual batean askatasuna eta gaitzaren arazoa.


- Definitu ezazu zer den gaitza Agustin Hiponakoarentzat.

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)


10
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

6. HISTORIAREN FILOSOFIA: LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA

Alarikoren gudarosteek 410. urtean Erroman sartzeak, hiria suntsitzeaz gain, krisi handia eragin zuen
Erromako Inperioan. Horren inguruan gogoeta egin zutenean, erromatar paganoek kristauei leporatu
zieten gertatutakoaren erantzukizuna. Beren ustez, Kristauek aldarrikatutako biolentziarik ezaren
erruz, Erroma soldadurik gabe gelditu zen, eta, bere burua defendatzeko gai ez zenez gero, Barbaroek
erraz eraso ahal izan zuten. Beraz, paganoen ustez kristauen Jainkoa zen gertatutakoaren erantzulea,
eta ez jentilen jainkoak, azken hauei esker Erromak aurrerabidea, ospea eta entzutea besterik ez
baitzituen ezagutu.

Agustinek, Jainkoaren Hiria (De Civitate Dei) idatzi zuen paganoen erasoen aurrean eliza kristaua
defendatzeko. Testu horretan, Agustin Hiponakoak historiari buruzko bere ikuspegia eman zuen. Hori
dela eta, esan daiteke Agustin izan zela historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu
zen lehen pentsalaria, gertakari historiko hutsetan geratu gabe, ekintzak ulertzen eta haiei zentzua
aurkitzen saiatu zen lehena.

Idazlan horretan, Erdi Aroan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bat eskaini zuen Agustin
Hiponakoak. Historiaren filosofia horretan kristautasunaren apologia egiten da, eta minak eta gaitzak
historiaren baitan duten zentzua azaldu nahi izan zituen.

Filosofia honetan, gizadiaren historia bi hirien arteko borroka gisa agertzen da, Jainkoaren eta
munduaren hirien arteko borroka gisa. Hau da, gizakiak bi taldetan banatuta daude Agustinen arabera.
Batetik, Jainkoa mespretxatuz, norbera Jainkoa baino maiteago dutenak, eta, bestetik, Jainkoa gauza
guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenak munduko hiritarrak dira;
bigarrenak zeruko hiritarrak.

Hortaz, bi hiriek bizitzan jarduteko bi modu irudikatzen dituzte, gorputzarekin bat datorren bizimodua
eta arimarekin bat datorrena. Lehenak egoismoa goraipatzen du, bigarrenak Jainkoa. Bi hiriok
gizakien Jainkoaren eta munduaren aurreko jarrerak bereizten dituzte. Jainkoa aukeratzen dutenek eta
beren autonomiari uko egiten diotenek Jainkoaren hirian bizi dira; aldiz, beren burua goraipatu eta
Jainkoari uko egiten diotenek munduko hirian bizi dira. Lehenak Jainkoagana hurbiltzen dira;
bigarrenek munduko errealitateak dituzte helburu.

Bi hiri horiek, Jainkoaren hiria eta munduko hiria, nahasita ageri dira historia guztian zehar, baina
amaieran bereizi egingo dira. Izan ere, bi hirien arteko borrokak denboraren amaiera arte iraungo du,
eta orduan gertatuko da Jainkoaren hiriaren garaipen behin betikoa. Hau da, azken judizioaren eguna
bitartean bi hiriak, Jainkoarena eta munduarena nahasirik agertuko dira.

Testuinguru horretan Erromaren gainbehera ez da munduaren amaiera gisa hartu behar, baina bai
azken horretarantz doan etapa baten amaiera gisa. Existitu eta suntsitu egin diren hainbat inperioren
arteko bat besterik ez da Erroma. Baina, garrantzitsuagoa dena, Agustinen aburuz, hondamendiaren
kausa ez zen izan erromatar asko kristau egin izana, baizik eta erromatar guztiak kristau ez izatea.
Erroma paganoaren luxu eta plazer grinak ahuldu zuen Inperioa, eta Erromari geratzen zitzaion
itxaropen bakarra kristautasuna zen.
11
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

ARIKETA:

- Laburtu hurrengo taulan hiri bakoitzaz dakizuna (nola izendatzen diren, biztanleen
ezaugarriak, zein gailenduko den….).

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)

7. PLATONEN FILOSOFIAREN ERAGINA AGUSTINENGAN

Agustin Hiponakoak platonismoaren osagai asko barneratu eta egokitu zituen bere filosofia kristauan.
Horietako bat gizakiari buruzko ikuspegi platondarra izan zen. Agustinenentzat, Platonentzat bezala,
gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia, edo, zehatzago
esanda, gorputz hilkor eta mundukoiaz baliatzen den arima arrazoiduna. Arima gorputz materialari
bizia ematen dion printzipio immaterial eta hilezkorra da, eta, gainera, ariman datza arrazoimena.
Beraz, gizakia bi substantziak osatzen duten arren, arimak du lehentasuna. Hala ere, Hiponako
apezpikuaren ikuspegi kristauak baditu gizakiari buruzko ikuspegi platoniko edo neoplatonikoarekiko
desberdintasunak. Agustinen antropologiak kreazioaren baieztapenean du abiapuntua: Jainkoak bere
irudi eta antzeko egin zuen gizakia, eta, hortaz, gizakia kreazioaren gailurra da.

Laburtu aurreko parrafoa zure hitzekin (Antropologiaz)


12
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Ezagutzari buruzko ikuspegi agustindarrak ere asko zor dio platonismoari. Agustin Hiponakoaren
iritziz, benetako ezagutza, ezagutza objektiboa, betiereko ideia edo ereduen kontenplazioa da, eta
arimaren bidez gauzatzen da hori. Aldiz, zentzumenen bidez ezagutzen den guztia aldakorra da, eta,
beraz, ezagutza hori ez da fidagarria. Gainera, Agustin Hiponakoarentzat, Platonentzat bezala, egia
horiek ezin dira ezagutu zerbaitek argituta ez badaude. Platonek ideien ezagutza argitzen zuena
ongiaren ideia zela esan zuen; Agustinek, aldiz, kontenplazioa ahalbidetzen duen argia Jainkoagandik
datorrela defendatu zuen. Gainera, Platonen ideiak bezala, giza ariman dauden ideiak aldaezinak dira:
Adimenak ezin ditu ideiok eraldatu, bere gainetik baitaude; argitasun handiago edo txikiagoaz suma
ditzake, baina egia horiek beti berdin irauten dute. Dena den, Platonek betiko egiak ideien munduan
kokatu zituen, eta Agustin Hiponakoak, aldiz, giza ariman bertan, nahiz eta han jarri dituena Jainkoa
izan dela esan.

Laburtu aurreko parrafoa zure hitzekin (Epistemologiaz)

Gainera, Agustin Hiponakoaren iritziz, egia zientziaren objektua baino gehiago, jakituriaren objektua
da, eta hor ere nabarmena da Platonen eragina. Egia bilatzearen helburua ez da espekulatiboa edo
teorikoa, zoriontsu izatera heltzea da xedea. Jakintsua soilik izan daiteke zoriontsu, hark baitu egiaren
berri, eta inor ez da zoriontsu egia eskuratu ez badu. Platonek zioen moduan, egia aurkitzen ez duena
ezin da zoriontsu izan, eta Agustin hiponakoa ados dago horrekin.

Laburtu aurreko parrafoa zure hitzekin (Egiaz)


13
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Are gehiago, Platonek egin zuen moduan, Agustin Hiponakoak ukatu egin zuen objektu materialek
benetako izatea dutenik. Batarentzat zein bestearentzat, objektu materialak iraupen mugatua duten
izate aldakorrak dira, aldi berean badiren eta ez diren izaki mugatuak. Benetakoa aldaezin irauten
duena da, ideiak Platonen ustez, eta Jainkoa Agustin Hiponakoaren aburuz. Dena den, objektu
materialen jatorriari dagokionez, nabarmena da Platonen eta Agustin Hiponakoaren arteko
desberdintasuna. Azken horren ustez, izaki material edo aldakor guztiak Jainkoak sortuak dira
ezerezetik. Hau da, azken puntu horretan Agustinek Bibliak esandakoa onartzen du, eta, ondorioz,
platonismotik (eta neoplatonismotik) urruntzen da.

Laburtu aurreko parrafoa zure hitzekin (Objektu materialez)

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)


14
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

AKINOKO TOMAS
(1225-1274)

Tomas Akinokoarengan nabarmena da Aristotelesen eragina. Nolabait esateko, Tomas Akinokoak


bere egin zuen Aristotelesen pentsamenduaren muina, eta filosofia kristaua aberastu eta berritzeko
erabili zuen. Aristoteles onartu zuen, bai, baina sinesmenaren aurkako ikuspuntuetan beste iturrietara
jo zuen, eta, batetik eta bestetik hartutakoekin, oso sintesi landua egin zuen.

8. FEDEA ETA ARRAZOIMENA

Aristotelesen eragina zuzena eta nabarmena da Akinoko Tomasen proposamen filosofikoetan. Haren
ustez gizakia ez da espirituzko arima soila, adimen hutsa, batasun substantzial bat baizik; batasun
horretan loturik daude espiritua eta materia, arima eta gorputza. Gorputzaren eta adimenaren arteko
lotura dela eta, adimenak zentzumenen bidez ezagutu behar du (zentzumenak, noski, gorputzaren zati
dira). Adimenak materiazko errealitatetik abiatuta eratu behar du ezagutza, eta zentzumenen mugak
errespetatu behar ditu. Horregatik, arrazoimenak ezin du errealitate osoa ezagutu, materiazko
errealitate hautemangarria soilik ezagut dezake. Abstrakzioari esker, giza adimena unibertsala
ezagutzeko gai da, gauzen essentia universalis delakoa ezagutzeko gai. Tomasen arabera, adimenak,
abstrakzio-gaitasunaren bitartez, zentzumenek hautemandako objektuei ezaugarri partikular guztiak
kentzen dizkio, eta gauzen esentzia unibertsala edo adimenezko kontzeptua uzten du agerian.

Tomas Akinokoak errealitatea (egiak) ezagutzeko bi bide bereizi zituen: fedearena (teologia) eta
arrazoimenarena (filosofia). Bi bide horiek desberdinak dira; bakoitzak abiapuntu propioa baitu eta,
bere aldetik gara baitaiteke:

- Filosofiak arrazoimena erabiltzen du soilik, eta ezin du onartu arrazoimenak eskain


diezaiokeen argudioetatik kanpokorik (ezta erlijio-gaiez ari denean ere). Arrazoimenaren
bidez aurkitutako egiak egia naturalak edo arrazoimenezko egiak dira.
- Aldiz, teologiak, Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu. Teologiaren egiak fedezko egiak dira;
“Jainkozko egiak” deitu zien Tomas Akinokoak.

Autonomoak izateaz gain, bi bide horiek autosufizienteak dira, hau da, bakoitzak bere kasa egia
lortzeko gai da.

- Filosofiak ere egia lor dezake, arrazoimenak, ondo erabiliz gero, horretarako gaitasuna
duelako. Filosofiak logikaren printzipioen arabera funtzionatzen du, eta printzipio horiek,
ondo erabiliz gero, ezin gaitzakete ondorio okerretara eraman, Jainkoak emanak direlako eta
harengan ere badaudelako.
- Teologiak egia lor dezake errebelazioa aztertuta, Jainkoak errebelatutakoa ez baitaiteke faltsua
izan.
15
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Beraz, arrazoimenak eta fedeak, bakoitzak bere aldetik, egia lor dezakete. Hala ere, diziplina bakoitzak
bere esparru propioa du, eta, ondorioz, gizakiari biak zaizkio beharrezko egia ezagutzeko. Edonola ere,
elkarri laguntzen dioten arren, fedearen eta arrazoimenaren artean gatazkarik bada, fedeak (teologiak)
du lehentasuna. Hau da, esan den moduan, Tomas Akinokoak hiru egia mota bereizi zituen:
arrazoimenaren bidez ezagutzen direnak, errebelazioaren bidez soilik ezagut daitezkeenak, eta
arrazoimenaren bidez ezagut daitezkeen arren fedeak ere ezagut ditzakeenak (fede-atariko egiak).
Azken horien inguruan gatazkak sor daitezke arrazoimenaren eta fedearen artean. Horrelakoetan,
arrazoimenak fedearen kontrakoa dioenean, fedearen egiak dira onartu beharrekoak. Hau da, egia
errebelatua beti dago giza arrazoimenaren gainetik

Beraz, laburbilduz, arrazoimenak lagundu egiten dio fedeari antolakuntza logikorako prozedurak,
eztabaida dialektikorako tresnak eta dogma argitzen duten datu zientifikoak eskainiz. Aldiz, fedeak
egia irizpide sendo bat eskaintzen dio filosofiari.

BETE TAULA:

Bide desberdin, Bide 1 Bide 2


autonomo eta
autosufizienteak. Biak
ezinbestekotak.

Ezagutza bidea

Esparrua

Abiapuntua

Egia mota(k)

Nola lortu egia?

Akatsik bai?

Nola laguntzen dio beste


bideari?

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA (150 HITZ)

9. JAINKOAREN EXISTENTZIA: BOST IBILBIDEAK.


https://www.youtube.com/watch?reload=9&v=Rnq0r4YhGQ0

Jainkoa badela egia errebelatua da, baina, Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez ere froga
daiteke Jainkoaren existentzia. Hau da, mundu naturalaz dugun ezagutzak Jainkoa badela erakuts
dezake, baina, Jainkoa ez denez mundu materialeko izakia, horretarako ez
16
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

da aski esperientzia soila, esperientziatik abiatu arren, arrazoimena ezinbestekoa da Jainkoaren


existentzia frogatzeko. Giza adimenarentzat, Jainkoa ezagutzea ez da gauza erraza, baina bai posiblea,
bestela, Jainko egilea ez beste guztia ezagutzeko gai izango bailitzateke gizakia, eta hori absurdua da.
Gizakia Jainkoa kontenplatzeko egina da; giza adimenak Jainkoa ezagutzeko ahalmena du.

Ildo horretatik, Tomas Akinokoak Jainkoa badela frogatzeko bost modu edo bide aurkeztu zituen
Summa Theologiae liburuan. Bost bide horiek elkarrekiko independenteak dira, eta, beraz, aski
litzateke horietako bakar bat baliagarri izatea Jainkoaren existentzia frogatuta geratzeko. Dena den,
guztiek egitura komun bera dute:

Denek jatorri enpirikoa dute; naturaren behaketatik abiatzen dira. Ondoren, kausalitate- printzipioa
aplikatzen da, enpirikoki behatutakoa azal dezakeen kausara heltzeko asmoz. Hau da, errealitate
enpirikoak beste zerbaitek sortuak direla, argudiatzen da. Hirugarren urratsa, kausatik kausen segida
edo katerako urratsa da. Azkenik, kausen segida
infinituen ezintasuna aldarrikatzen du, eta gainerako kausa edo izate guztien jatorria izan den Lehen
Kausa (Jainkoa) baten existentzia aldarrikatzen du.

Beste era batera esanda, bost bide horiek izaki konkretuen errealitate finitutik abiatzen dira, eta
efektutik kausara joaten dira. Efektuak izadiko gauza errealak, mugatuak eta aldakorrak dira, eta kausa
edo zergatia, berriz, mugagabea eta aldaezina da.

Banan bana azalduta, bost bideak honako hauek dira:

1. Lehen bidea edo motore higiezinaren bidea. Munduan higidura edo aldaketak gertatzen
dira. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta hori higiarazten duena. Ezer ez da berez
higitzen; higitzen den guztia beste zerbaitek higiarazten du, ezerk ez baitu bere baitan bere higiduraren
kausa. Beraz, edozein higidurak kausa higiarazle bat du, kausa higiarazle horrek beste kausa higiarazle
bat, eta abar, hau da, higidura oro kausen segida baten emaitza da. Alabaina ez da posible higiarazleen
katea infinituraino hedatzea, bestela higiduraren hasierarik ez bailitzateke egongo. Hortik, higitzen ez
den lehen eragilea, motor ibilgea, existitzen dela ondorioztatu behar da, eta hori Jainkoa da.

2. Bigarren bidea edo kausa eragilearen bidea. Munduko gauza guztiak sortu egin direlako
existitzen dira. Ezer ezin da bere buruaren kausa izan, hala izateko, berori existitu aurretik existitu
beharko bailitzateke, eta hori ezinezkoa da. Alabaina, kausa eta efektuen katea ezin da infinituraino
luzatu. Beraz, kausa guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa bat dago: Jainkoa.

3. Hirugarren bidea edo izaki kontingenteen bidea. Munduko izakiak kontingenteak dira
(sortu egiten dira, baina desagertu ere bai, beraz, posible da gauza horiek ez izatea; beren existentzia
ez da nahitaezkoa). Gauza guztiak kontingenteak balira, inoiz ez zatekeen ezer egongo, multzo bateko
gauza bakoitzaz esan daitekeena, multzo osoaz esan baitaiteke, hau da, gauza kontingenteen multzoa,
mundua, kontingentea da, eta, beraz, noizbait ez da existitu. Baina, ezerezetik ez da ezer sortzen.
Ondorioz, gauza kontingenteak existi daitezen, horien kausa den izaki beharrezko bat existitu behar
da. Absolutuki beharrezkoa den izaki hori Jainkoa da.
17
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

4. Laugarren bidea edo perfekzio-mailen bidea. Munduko izakiek perfekzio-maila


desberdinak dituzte (edertasunean, moralitatean...), hau da, gauza horietako bakoitza perfekziotik
gertuago edo urrunago dago. Perfekzio-maila zehatz bat ez daiteke perfekzio-maila txikiagoa duen
kausa batetik etor, alderantziz baizik, edozein izaki bera baino perfektuagoa den kausa batek sortu du.
Era berean, azken kausa hori bera baino perfektuagoa den kausa batek sortu du, eta, beraz, gero eta
perfektuagoak diren kausen katea bat dago edozein izakiren jatorrian. Baina gero eta perfektuagoak
diren kausen katea hori ezin da infinitua izan. Ondorioz, perfekzio guztien iturria den lehen kausa
perfektu bat egon behar da, ezinbestean. Lehen kausa perfektu hori Jainkoa da.

5. Bosgarren bidea edo munduan den ordenaren bidea. Izaki natural guztiek helburu bat
dute. Are gehiago, izaki adimentsuetan nabaria den hori, adimenik gabekoetan ere gertatzen da.
Gauzek ez dute helburu baterantz jotzen zerbaitek helburu horretara bideratzen ez baditu, eta kausen
katea infiniturik ez dago, beraz,
izaki guztien helburuak finkatzen dituen lehen izaki adimendun bat dago. Lehen izaki adimendun hori
Jainkoa da.

Ikus daitekeenez, bost bide horiek era berdintsuan eginak daude, zentzumenek errealitatean jasotzen
dituzten datuetatik hasten dira; maila horretan gizakia munduko egia izpietatik argi pixka bat egitera
iristen da eta argi horretatik, berriz, giza adimena egia gorenera igotzen da. Azkenik gabeko kausen
katearen ezina ere proba guztietan sartzen da.

LABURTU EZAZU HURRENGO TAULAN BIDEEN INFORMAZIOA:

1 2 3 4 5

Bidearen izena

Jatorri

enpirikoa

Kausalitatearen

printzipioa

Kausen katea

Ondorioa

EGIN EZAZU ZURE LABURPENA


18
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Agustin Hiponakoa

Bizitza Zoriontsuaz liburuaren 2. Kapitulua


7
—Begien bistakoa iruditzen al zaizue gu gorputzaz eta arimaz eginak egotea? Denek baietz esan
zuten, Nabigiok izan ezik, gai horri zegokionez ezjakina zela aitortu baitzuen. Nik esan nion:
—Ez al dakizu ezertxo ere, ala hauxe bera ezagutzen ez dituzun gauzen artean jarri behar da?
—Ez dut uste nire ezjakintasuna erabatekoa denik –esan zuen hark.
—Adieraziko al didazu, hortaz, jakina den gauzarik? –galdera egin nion nik.
—Noski –erantzun zuen.
—Ez badizu eragozten, esan ezazu.
—Ba al dakizu gutxienez bizi ote zaren? –galdera egin nion duda-mudatan ikusi nuenean.
—Badakit.
—Bizia duzula dakizu, beraz, inor ezin baitaiteke bizirik gabe bizi.
—Neurri horretaraino iristen da jadanik nire jakinduria.
—Ba al dakizu gorputza duzula? (Galderari baietz.) Beraz, ba al dakizu honezkero gorputzaz eta
biziaz egina zaudela?
—Bai, besterik badago, ordea, ez dakit.
—Ez duzu zalantzan jartzen, beraz, bi gauza hauek dituzula: gorputza eta arima, eta ezer ez
zalantzazkorik gizakiaren osagarri eta perfekziorako besterik ote dagoenari buruz. —Hala da.
—Utz dezagun egokiera hoberako horretan sakontzea, ahal badugu behintzat. Gorputza eta
arima jadanik gizakiaren osagai direla aitortzen baitugu jadanik, orain denei galdetzen dizuet haietako
zein zatirentzat bilatzen ditugun elikagaiak.
—Gorputzarentzat –erantzun zuen Lizentziok.
Gainerakoak zalantzen zeuden, eta elkarren artean eztabaidatzen zuten nola izan
zitekeen j beharrezkoa elikagaia gorputza zela medio, bizitzarentzat irrikatzen baikenuen, eta bizitza
ari- j maren gauza baita? Parte hartu nuen nik esanez:
—Elikagaia gugan hazi eta garatzen den zati | horri lotzen zaiola uste al duzue? Denek baietz
esan zuten, Trigeziok izan ezik. Aurka egin zuen honela esanez:
—Zergatik ez naiz bada ni nire jateko gogoaren neurri berean hazi?
—Gorputz guztiek –esan nion– beren muga dute naturan, eta ezin dute beren neurria gainditu; neurri
hori, ordea, txikiagoa litzateke elikagaiak falta balitzaizkio, animalietan aise antzematen duguna, jan
gabe guzti-guztiek beren gorpuzkera eta tamaina murrizten baitituzte.
—Argaldu egiten dira, ez dira murrizten –adierazi zuen Lizentziok.
—Nahikoa zait nik adierazi nahi dudana adierazteko, hemen elikagaia gorputzari ote dagokion
eztabaidatzen ari baikara, eta horren zalantzarik ez dago, hura kenduz, argaldu egiten baikara.
Denak iritzi horren alde agertu ziren.

8
—Eta arimaz, zer diozue? –galdera egin nien– Ez al ditu bere elikagaiak izango? Ez ote da zientzia
haren jakia?
19
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

—Jakina –esan zuen amak–, ez baitut uste arima gauzen ezagutzaz eta zientziaz ez den beste ezerez
elikatzen denik.
Trigeziok, dudakor esakune hori entzunda, honela esan zion:
—Bada, ez al diguzu zuk zeuk gaur adierazi nola eta nondik elikatzen den gure arima? Jaten hasi eta
gutxira, erabiltzen ari ginen edalontziari ez diozula erreparatu esan duzu, ez dakit zertan pentsatzen eta
oharkabetuta zeundelako, eta, hala ere, ez dituzu eskua eta ahoa bakean utzi. Non zegoen orduan zure
gogoa, jaramonik egin gabe jaten zuena? Sinets iezadazu orduan ere arima bere jakiez bazkatzen dela,
alegia, bere irudimenez eta pentsamenduez, zer edo zer antzemateko irrikatsu.
Liskarra piztu zuten hitz horiekin, eta nik esan nien:
—Ez al didazue onartuko gizaki guztiz jakintsu eta ikasien arimak beren moldean ezjakinenak baino
aberatsagoak eta zabalagoak direla?
—Gauza nabaria da –erantzun zuten aho batez.
—Arrazoiz esaten dugu, bada, ezjakinen arimak, diziplina eta letra onetatik aske, baraurik eta hezur-
hutsen antzeko daudela.
—Nik uste –esan zuen Trigeziok– beren arimak leporaino beterik daudela, bizioez eta gaiztotasunez,
ordea.
—Hori bera da –esan nion– zalantzarik ez izan, arimen nolabaiteko antzutasuna eta gosea.
Elikagai faltan dauden gorputzak sarritan gaixotu eta zauritzen diren bezala, gosearen ondorioak, hala
gertatzen zaie gaixotasunez gainezka daude haien arimei, beren baraualdien salatari. Arbasoek
gaiztakeria edo gaiztotasun berberari bizio guztien ama deitu baitzioten, ezer ez baita. Eta jan-edan
urritasuna du izena bizio horren aurkakoa den bertuteak. Gizaki haiei galduak ere deitzen diegu.
Irauten duenean, aldiz, bada zerbait, tinko irauten duenean, beti dena denean, bertutearen antzera,
zeina zati nagusi eta prestuena jan-edan neurritasuna eta neurria den. Esan dudana ulertzen iluna
iruditzen bazaizue, aitortuko didazue, behintzat, ezjakinek arimak beteak badituzte, gorputz nahiz
arimentzat gauza bera, badirela bi elikagai mota: batzuk osasuntsuak eta onuratsuak, eta besteak
hilkorrak eta kaltegarriak.

9
Hori hala izanik, eta gizakia gorputzaz eta arimaz egina dagoela jakinik, nire urtemugaren egun
honetan egokia iruditu zait zuen gorputzak oturuntza gozoago batekin gozarazteaz gainera, zuen
arimei jakiren batekin opari egitea. Zein ote den jaki hori, gogorik faltan ez baduzue behintzat, neuk
esango dizuet. Alferrik eta denbora galtzea baita goserik ez dutenei eta aseta daudenei eta gogorik ez
dutenei jaten ematen tematzea; eta zorroztu egin behar da gogoa espirituaren jakiak gorputzarenak
baino gogo gehiagoz irrikatzeko. Hori gogoa osasuntsu izanik lortzen da, gaixoek, gorputzari
dagokionez gertatzen den bezala, elikagaiak baztertu eta erdeinatzen baitituzte.
Begitarteak ikusirik eta ahotsak entzunik, denek atondutakoa hartzeko eta irensteko zuten gogoaz
jabetu nintzen.

10
Eta nire arrazoibidearen harian berriro helduz, honela jarraitu nuen:
—Zoriontsuak izan nahi al dugu denok?
Esan orduko, denek baietz esan zuten aho batez.
—Eta zorionekoa iruditzen al zaizue nahi duena ez daukana?
—Ez –esan zuten denek.
—Eta zoriontsua al litzateke nahi adina daukanak?
20
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Amak erantzun zuen orduan:


—Ondasunak nahi baditu eta baldin baditu, bai; baina gaizkiak nahi baditu, lortu arren, zorigaiztokoa
da.
Irribarre eginez eta pozik, esan nion:
—Ama, filosofiaren gaztelu bera menperatu duzu. Zizeronek Hortensius izeneko liburuan, filosofia
defendatu eta haren gorazarrea egiteko erabili zituen hitzak falta izan zaizkizu zure burua aditzera
emateko: Mona hemen denek, eta ez filosofoak bereziki, baina bai eztabaidan aritzeko prest, nahi
duten bezala bizi direnak zoriontsuak direla esaten duten. Akats larria! Komeni ez dena irrikatzea
zoritxarraren zoritxarra baita. Nahi duzuna ez lortzea ez da komeni ez zaizuna lortzea bezain larria.
Gaitz handiagoak ekartzen baititu borondatearen gaiztotasunak zorionak ondasunak baino.
Halako adierazpenekin onartu zituen hitz horiek, bere sexuaz guztiz ahazturik, gizon handi (baten
ondoan eserita geundela sinetsi baikenuen. Nik, artean, ahal nuen neurrian, egia horiek zein jainkozko
iturritik edaten zuten gogoeta egiten nuen.
—Esaiguzu, bada, orain –esan zuen Lizentziok– zer irrikatu behar duen eta zein objektutatik bazkatu
behar den zoriongai denaren nahia.
—Zure jaiotegunean egidazu gonbita, ondo iruditzen bazaizu, eta aurkezten didazun oro pozarren
onartuko dizut. Jarrera berarekin nahi dut zuk gaur nire etxeko oturuntzan esertzea, beharbada atondu
ez dena eskatu gabe.
Oharraren aurrean damututa eta lotsatuta, honela erantsi nuen:
—Gai batean bat gatoz denok: inor ez da zoriontsua irrikatzen duena falta bazaio; ez eta ere, ordea,
guztia bere lehiaren neurrira biltzen duena. Ez al da hala?
Denek baietz esan zuten.

11
—Erantzun iezadazue orain: zoriontsu ez den oro, zoritxarrekoa al da? Denek
adostasuna agertu zuten, zalantza izpirik gabe.
—Beraz, nahi duena ez daukan oro zoritxarrekoa da.
Denek baietz berriz ere.
—Zer bilatu behar du, bada, gizakiak zoriona iristeko?
Gure gonbitan ez da jaki horren faltarik izango Lizentzioren gosea asetzeko, nire iritzian, eskura
dezakeena lortu behar baitu irrikatuz besterik gabe.
Begien bistakoa iruditu zitzaien.
—Hortaz –esan nuen nik– gauza iraunkorra eta segurua izan behar du, zortetik apartekoa, bizitzaren
gorabeheretatik aske. Iragankorra eta hilkorra ezin baitugu gure aldartera izan, ez eta nahi dugun
denboraz ere.
Denek onespen keinuak egin zituzten. Trigeziok ordea esan zuen:
—Badira oparotasunez eta aise gauza zaharkituak eta galkorrak dituztenak, baina oso atseginak bizitza
honetarako, beren nahiak eskatzen duen ororen falta izan gabe.
—Eta kezkaren bat duena –galdera egin nion nik–, zoriontsua dela iruditzen al duzu?
—Inola ere ez.
—Maite duena gal dezakeena kezkarik gabe bizi al daiteke beraz?
—Ez, ezin du –erantzun zuen.
—Jakina da ondasunak galdu egin daitezkeela; beraz, ondasunak izan eta maite dituena ezin daiteke
inondik ere zoriontsua izan.
Amore eman zuen ondorio horren aurrean. Eta orduan adierazi zuen amak:
—Ondasun horiek galduko ez dituela ziur egon arren, hala eta guztiz ere, ezin du haiekin ase, eta
are zoritxarrekoagoa da, behartsuagoa baita.
21
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

Nik erantzun nion:


—Eta zer deritzozu ondasun horiez gainezka bizi denari, baina bere nahiei muga bat jarri eta neurriz
bizi denari eta duenarekin pozik? Ez al zaizu zoriontsua irudituko?
—Ez da izango gauza haiengatik –erantzun zuen berak– baizik eta haietatik gozatzen duen
neurritasunarengatik.
—Oso ondo –esan nion nik–; nire galderak ez du beste erantzunik onartzen eta zuk ez zenukeen beste
modu batean erantzun behar. Ondorio gisa esan dezagun, bada, zoriontsu izan nahi duenak ondasun
iraunkorrak eskuratu behar dituela, zoritxarrak kenduko ez dizkion ondasunak.
—Egia horren jabe gara jadanik —esan zuen Trigeziok.
—Jainkoa betierekoa eta beti iraunkorra iruditzen al zaizue?
—Horren ziurra da hori –adierazi zuen Lizentziok– non ez baitu galdetzea ere merezi.
Besteek, debozio errukiorrarekin, bat etorri ziren.
—Hortaz, Jainkoaren jabe dena zoriontsua da.

12
Guztiek pozaldiz onartu zuten azken ideia hura.
—Gauza bat besterik ez zaigu geratzen –jarraitu nuen– Jainkoaren jabe nortzuk diren jakitea, haiek
baitira egiaz zoriontsuak. Esan iezadazue auzi horri buruz duzuen iritzia.
—Jainkoaren jabe da ondo bizi dena –iritzia eman zuen Lizentziok.
—Jainkoaren jabe da haren nahia denean betetzen duena –esan zuen Trigeziok, Lastidianoren
txaloekin.
Haien artean txikerrenak honela esan zuen:
—Jainkoaren jabe da arima espiritu lohitik garbi duena.
Amak txalo egin zien denei, baina batez ere mutikoari. Nabigio isilik zegoen, eta nik zer iritzi nuen
galdetu niolarik, Adeodatoren erantzuna atsegin zuela erantzun zuen. Egokia iruditu zitzaidan,
bestalde, Rustikori auzi larri horri buruz zuen pentsamoldea galdetzea, berariaz baino gehiago lotsaz
isiltzen baitzen, eta Trigeziorekin ados agertu zen.

13
Esan nuen nik orduan:
—Ezagutzen dut jadanik zuen pentsamoldea auzi larri honetan, hartatik kanpo ez da komeni ezer
bilatzerik eta ez dago ezer aurkitzerik, hasi garen moduan lasaitasun handiarekin eta zintzotasunez
gaian sakontzen jarraitu arren. Gai luzeegia denez gero (espirituaren gonbitetan ere gehiegikeriak egin
daitezke, mahaiko jakietatik masta-masta bazkatuz, handik baitatoz betekadak, gosea bezain
zorigaiztokoak espirituaren osasunarentzat) auzia biharko utziko dugu, ongi baderitzozue, eta honela,
gogo berrituaz ekingo diogu. Orain, gonbit honetako gonbidatzaile gisa eskaini nahi dizuedan gozoki
bat dasta dezazuen nahi dut, eta oker ez banago, azkenburuan aurkeztu ohi den postreak bezalakoa da,
ezti nolabait esateko eskolastikoz egina eta gozatua baitago.
Hitzok entzundakoan, guztien jakin-mina piztu zen, plater berri baten aurrean bezala, eta zer zen
adieraztera behartu ninduten.
—Zer izango da bada –esan nien nik– akademikoekin dugun liskarrari azkena eman diogula
ez bada?
Hirurak izen hura entzundakoan, akademikoei buruzko eztabaida ezaguna baitzitzaien, poz-pozik
tentetu ziren, eta eskuak luzatu eta gonbidatzaileari lagunduaz bezala, hitz onenekin goratzen zuten
agindutako postrearen oparia eta gozotasuna.
22
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

14
Ondoren, honela azaldu nien argudioa:
—Gauza nabaria bada ez dela zoriontsua nahi duena falta zaiona, jadanik frogatu den moduan, eta
inork ez badu aurkitu nahi ez duena bilatzen, eta haiek beti egiaren atzetik badabiltza, egia da, beraz,
haren jabe izan nahi dutela, hura aurkitzea helburu dutela. Hargatik, ez dute aurkitzen. Hortaz, beren
ahalegin eta asmo guztietan huts egiten dute. Ez dira, beraz, nahi dutenaren jabe, eta hortik
ondorioztatzen da ez direla zoriontsuak. Baina inor ez da jakintsua zorionekoa izan gabe; beraz,
akademikoa ez da jakintsua.
Hemen haiek, zorabioak hartuta, adierazpen pozgarriak egin zituzten. Lizentzio, ordea, baieztapenak
egiteko orduan zuhurragoa eta susmotsuagoa, honela adierazi zuen:
—Ni ere, sumindu ninduen auziak, zuek bezala, eta ondorioak pozez bete nau. Baina ez dut ezer hartu
nahi, eta nire zatia Alipiorentzat gordetzen dut, zeren edo elkarrekin atseginez asebeteko gara edo
zergatik ez zaidan ukitzea komeni ohartaraziko baitit.
—Askoz gehiago izan behar luke gozoki horien beldur Nabigio, barea gaixorik baitu –oztopoa jarri
nion nik.
Eta irribarrez, aipatutakoak erantzun zidan:
—Hain zuzen ere haiek osatuko naute. Ez baitakit nolatan argudio hau, zorrotza, tolesa eta Himetoko
eztiaz ondua, gazi-geza den eta ez dituen erraiak puzten. Osorik dagoenean, gogara xehatua baitago
jadanik, atsegin handiz doa urdailera. Ez dakit zer argurdia daitekeen ondorio horren aurka.
—Ezin liteke erantzunik eman –argudiatu zuen Trigeziok–. Pozten naiz, beraz, akademikoen aurka
betidanik izan dudan ezinikusia mantendu izanaz. Ez baitakit berezko senez edo, hobeto esatearren,
jainkozko bulkadez, haiek gezurtatzen jakin gabe, etsaitasunez hartu izan ditut betidanik.

15
Nik –esan zuen Lizentziok– ez ditut oraindik bazter batera uzten.
—Hortaz, ez al zatoz bat gurekin? –esan zion Trigeziok.
—Zalantzarik ez dut, Alipio hemen balego, amore emango lukeela argudio bakun horren aurrean –
esan nuen nik–. Hark ez luke zentzugabekeria hauetako bat ere onartuko; edo zoriontsua izatea
espirituaren ondasun hain estimagarria ez duena, zeinaren bila lasterka baitoan lehiatsu; edo
akademikoek ez dutela egia aurkitu nahi; edo zoritxarrekoa jakintsua izatea, hiru osagai hauekin, ezti,
irin eta almendrarekin bezalaxe, egina baitago zuk dastatu nahi ez duzun postrea.
—Baina, ¿hain bizkor emango al lioke amore hark gozoki hutsal honi, sistema akademikoaren jario
oparoa alde batera utziz, non bere uholdeaz arrazoimenaren
eskortzo hauek estali edo herrestan eramango bailituzke?
—Guk mintzaldi luzeak bilatuko bagenitu bezala –erantzun nion nik– batez ere Alipioren aurka, hark,
seguruenez, argudio labur hauek indartsuak eta eraginkorrak direla argudiatuko bailuke bere kabuz.
Baina, azken batean, gure artean ez dagoen baten aginpideak zalantzan jartzen bazaitu, zein da hiru
zatietatik onartzen ez duzuna? Ez dela zoriontsua nahi duena ez daukana? Ala ez al duzu onartzen
akademikoek egia aurkitu nahi dutela, beren bilaketaren ideala dela? Ala zorigaiztokotzat al duzu
jakintsua?
—Zoriontsua da erabat nahi duena ez daukana –esan zuen behartuta irribarre eginez. Nik
esandakoa idatz zezaten agindu nuenean, esan zuen:
—Nik ez dut hori esan.
Esandakoa idatz zezaten errepikatu nuen, eta esan egin zuela aitortu zuen. Nik aginduta bainuen
ez zedila idatziz hartuko ez zen hitzik ahoskatu. Horrela lotsaren eta irmotasunaren
23
FILOSOFIAREN HISTORIA AGUSTIN

artean eusten nuen.

16
Eta nik, txantxetan bezala, zati hura dasta zezan zirikatzen nuen bitartean, jabetu egin nintzen besteak,
ezjakinen modura, baina gure artean horren alai ari ginenaz jakiteko irrikatzen, barre egin gabe
begiratzen zigutela. Eta beste gonbitetan askotan gertatu zaidan bezala, oso gozozale eta jale diren
gonbidatuen artean egoteagatik, neurriz eta duintasunagatik, parte hartzeari uko egiten diotenen antza
hartu nien. Eta, beraz, nik gonbidatu nituenez gero, oturuntza haren gonbidatzaile bihotz-zabal eta
eskuzabala nintzenez gero, ezin izan nion gehiago eutsi eta mahaiko desberdintasun eta desadostasun
horrek hunkitu egin ninduen. Irribarre egin nion amari. Eta hark, libreki, faltan zegoena bere
jakitokitik ateratzeko aginduz bezala, esan zuen:
—Esan, bada, adierazi: zein dira akademiko horiek eta zer nahi dutena?
Eta zer ziren labur eta argi azaldu ondoren, den-denek jakin zezaten, hala amaitu zuen amak:
—Ba!, gizon horiek kadukarioak delakoak dira (epilepsiak hondatu dituenak izendatzeko hitz arrunta);
eta orduan, erretiratzeko altxatu zen; eta denak, ase eta pozik, erretiratu egin ginen, gure eztabaidari
amaiera emanez.
24

You might also like