Gaur... Sentitzen Naiz.

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

AUT-EI-PER

Jardueraren izenburua: Gaur... sentitzen naiz

Etapa: Haur Hezkuntza | Adina: 0-3 urte

Nafarroako hezkidetzarako erreferentzia-esparruarekin duen loturaren xehetasuna

] ARDATZA 2.: Autonomia eta independentzia pertsonala.
] ESPARRUA PERTSONALA
] IKASKUNTZAKO EDUKIA: Zainketaren etika: Beren interesak, garapena, kultura eta
jatorria errespetatzea. Errespetatzea pertsonak egitea da. Emozioei izena jarriko diegu,
haien adierazpena estereotipatu gabe.

JARDUERAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Hezkuntza emozionala funtsezkoa da adin guztietan, baina are gehiago lehen haurtzaroan. Haurrek emozioei izena jart-
zen hasi behar dute, jakin behar dute haiek izendatzen eta noiz sentitzen dituzten. Gainera, garrantzitsua da ikus dezatela
pertsona guztiek ez dituztela emozioak modu berean adierazten. Gainerakoen emozioekiko enpatia izatea lehen urratsa
da elkar ongi tratatzeko eta tratu txarrak saihesteko. Hori dela eta, baterako hezkuntzan emozioei izena jarri nahi diegu,
gure ikasleen adierazpen askatasuna mugatuko duen estereotipo sexistarik gabe. Gure emozioak ezagutzea, emozioak
sentitzen ditugunean zer gertatzen zaigun jakitea, emozio horiek kontrolatzea eta adieraztea autonomia pertsonalaren
oinarrietako bat da, hala maila pertsonalean nola profesionalean.
Emozioak izendatzen hasteko, horren ezagunak diren emotikonoak baliatuko ditugu. Oso marrazki xumeak dira, eske-
matikoak, eta adin txikiko haurrek ere ezagutzen dituzte. Abiapuntua oinarrizko emozioak izan daitezke: poza, tristura,
haserrea, beldurra eta lasaitasuna.
Irakasle bakoitzak hauta ditzake bai
emozioen kopurua bai haiei dagozkien
marrazkiak. Emotikono bakoitzaren
marrazkia ikasgelako horma batean
jarriko dugu, ondo ikusteko moduko
tamainan, eta marrazki bakoitzaren az-
pian folio batzuk itsatsiko ditugu.
Folio horietan dagokion emozioaren izena idatziko dugu, haur talde osoaren laguntzarekin. Ondoren, haur bakoitzak esal-
diak osatuko ditu, emozio horiek zein egoeratan sentitzen dituen esanez: “Pozik sentitzen naiz, halakoetan: ...”, “Triste
sentitzen naiz, halakoetan: ...”, “Haserre sentitzen naiz, halakoetan: ...”, etab. Taldeko ikasleen adina oso txikia bada, esate
baterako 0-3 urteko eskoletan, alderantziz egin dezakegu ariketa: eguneroko egoerak aipatuko ditugu eta ikasleek berek
esanen dute zein sentipen eragiten dien. Adibidez: “Lagunekin jolastea”, “Nire tartarik gustukoena izatea etxean”, “Nor-
baitek niri jostailuak kentzea”, “Ilunpean dagoen gela batean sartzea”, etab.
Behin zerrenda hori emozio bakoitzaren azpian izan eta gero, nahi adina zabaldu ditzakegu galderak, adibidez beste pert-
sona batzuk aipatuz: “Ama pozik sentitzen da, halakoetan: ...”, etab. Enpatia ere landu daiteke, honelako galderak gehitzen
baditugu: “Zer egin dezaket nik nire lagunak pozik senti daitezen?, edo “Halako zerbait (....) egiten dudanean, nire aitona
haserretzen da”, etab.
Jarduera talde osoarentzako abesti batekin bukatu daiteke, gorputzarekin adieraziz abestiaren letran agertzen diren
emozioak: https://www.youtube.com/watch?v=2090NXEXvPQ

Jardueraren metodologian sakontzeko (estekak eta/edo erreferentzia bibliografikoak)

mozioak lantzeko bideoak eta abestiak:
] “El monstruo de colores”- emozioei izena jartzen laguntzen digun bideo ipuina:
https://www.youtube.com/watch?v=S-PTa20NNrI

] “El rock de las emociones”- talde osoarentzako abestia, emozioei izena jartzeko eta enpatia lantzeko:
https://www.youtube.com/watch?v=hX60bIksDsU

Oinarri teorikoa indartzeko (estekak eta/edo erreferentzia bibliografikoak)

] Los sentimientos y la inteligencia emocional desde la igualdad. Egilea: Mª Ángeles Robollo, Sevillako Unibertsitatea.
http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/proyecto_nahiko_formacion/eu_def/adjuntos/MAngeles.
Rebollo.Sentimientos.inteligencia.emocional.desde.igualdad.pdf
Emakunde, 2014.