Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

Moduzko perpausak

Moduzko perpausek modua edo era adierazten dute; hau da, perpaus nagusiak adierazten duen
ekintza nola edo zein modutan burutzen den. Beraz nola? edo nolakoa? galderari erantzuten
diote. Hona hemen moduzko egiturarik ohikoenak:

1. -N BEZALA / -N BEZALAKO(A)
2. -N MODUAN / -N MODUKO(A)
3. -T(Z)EKO MODUAN
4. -NEZ
5. -N LEGEZ
6. -N ERAN
7. -N GISAN
8. -N ANTZERA
9. -N NEURRIAN, -N HEINEAN
10. AHALA
11. BA- ... BEZALA
12. -(r)en arabera

-N BEZALA / -N BEZALAKO(A)
Hauxe dugu egiturarik erabiliena moduzko perpausak egiteko. Aditzari -n menperagailua erantsiz
eta ondoren bezala modu-aditzondoa gehituz eratzen da. Nolako(a)? galderari erantzuten
dionean, -ko atzizkia eransten zaio. Adibidez:

Jon zuk esan duzun bezala dago. (Nola? Ondo, pozik)


Jon zuk esan duzun bezalakoa da. (Nolakoa? Ona, jatorra)

Aditz laguntzailea ezabatu daiteke. Adibidez:

Zuk esan bezala egin dugu


Hori behar bezala ixten ez baduzu, galdu egingo da.

Zu bezala / zu bezalako(a)
Maiz, aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz. Abididez:

Zuk (egin duzun) bezala egin dut >>> Zuk bezala egin dut
Zu (zaren) bezalakoa da >>> Zu bezalakoa da

Ez bezala / ez bezalakoa
Euskaraz desberdintasuna adierazteko, berdintasuna adierazteko erabiltzen dugun egitura bera
erabiltzen da, aurretik EZ partikula jarriz. Adibidez:

Nik, zuk ez bezala, larunbatean ere lan egiten dut (Yo, a diferencia de ti, también trabajo
el sábado)
Ni zu ez bezalakoa naiz (Yo soy diferente de ti)
Hau, zurea ez bezala, oso merkea da (Este, a diferencia del tuyo, es muy barato)
Nire autoa zurea ez bezalakoa da (Mi auto es diferente del tuyo)

Bezala / bezalako(a)
Zenbait kasutan, bezalako-ren ordez, bezala erabili behar da. Adibidez:

Semea aita bezalakoa da (El hijo es igual que el padre)


Semea, aita bezala, oso zuhurra da (El hijo, al igual que el padre, es muy prudente)
Hauek ez dira horiek bezalakoak (Estos no son como esos)
Hauek, horiek ez bezala, oso politak dira (Estos, a diferencia de esos, son muy bonitos)

-N MODUAN / -N MODUKO(A)
Bi egitura hauek aurreko atalean aztertutakoen baliokideak ditugu. Formari dagokionez, aditzari
-N menperagailua erantsiz eta ondoren moduan / moduko gehituz eratzen dira. Adibidez.

Nahi duzun moduan egin dezakezu; niri berdin dit. (Puedes hacerlo como quieras; a mí
me da igual)
Anak esan duen modukoa da: baxua, lodia eta itsusia. (Es como ha dicho Ana: bajo,
gordo y feo)
Anak esan duenaren modukoa da: berdin-berdinak dira. (Es como el que ha dicho Ana:
son exactamente iguales)

Zue moduan / zure moduko(a)


Maiz, aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz. Adibidez:

Zuk (egin duzun) moduan egin dut >>> zure moduan egin dut
Zu (zaren) modukoa da >>> zure modukoa da

Moduan / modura
Zenbaitetan, moduan formaren ordez, modura aldaera erabiltzen da. Adibidez:

Bakoitzak bere modura (moduan) egiten ditu gauzak


Nahi duzuen modura (moduan) egin dezakezue

Parekoak dira: -N LEGEZ, -N ERAN, -N GISAN


Irakasleak esan zuen legez egin behar ditugu.
Aitak esan duen eran egin dut.
Lehen azaldu dizuedan gisan gertatu zen dena.

-T(Z)EKO MODUAN
Egitura hau -t(z)eko aditz-izenari moduan / moduko gehituz eratzen da. Adibidez:

Hau dagoeneko jateko moduan dago (Esto ya está como para comerselo)
Hori birritan pentsatzeko modukoa da (Eso es como para pensarselo dos veces)

-NEZ
Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ (-n + zerez) atzizkia erantsiz lortzen
da. Adibidez:
Irakasleak esan duenez egin dut (Lo he hecho como ha dicho el profesor)
Ikus daitekeenez, oso erraza da (Según puede verse, es muy facil)

-N ANTZERA
Egitura hau aurrekoen antz-antzekoa dugu formari dagokionez. Esangura aldetik, ordea,
berdintasuna barik, antzekotasuna adierazten du. Adibidez:

Nik ere zuk egin duzun antzera egin dut (Yo tambien lo he hecho parecido a como lo has
hecho tú)
Hau lehengo egunean ikusi genuenaren antzekoa da. (Este es semejante al que vimos el
otro dia)
Zure antzera egin dut
Horko mutil hori nire antzekoa da

-N NEURRIAN / -N HEINEAN
Bi egitura hauek baliokideak dira eta maila edo neurria adierazten duten moduzko perpausak
egiteko erabiltzen dira.

Ahal izan dugun neurrian (heinean) lagundu diegu (Les hemos ayudado en la medida en
que hemos podido)
Hemen lan egiten duzun neurrian (heinean) ordaintzen dizute (Aquí te pagan según lo
que trabajas. Según la cantidad que trabajes)

AHALA
Egitura hau aditz-partitzipioari ahala gehituz eratzen da, eta nolabait prozesua adierazten duten
moduzko perpausak egiteko erabiltzen da

Lan honetara ohitu ahala, errazago gertatuko zaizu (según te vayas acostumbrando a
este trabajo, te resultará más facil)
Liburua irakurri ahala, apunteak hartzen ditut. (Según voy leyendo el libro, voy tomando
apuntes)

BA- ... BEZALA


Egitura hau baldintzazko perpaus baten gainean eraikitzen da, atzean bezala edo legez
modu-aditzondoak gehituz. Adibidez:

Niri ez hitz egin lerdoa banintz bezala (A mí no me hables como si fuera tonto)
Lurrean etzan zen, hilda balego legez. (Se tumbó en el suelo, como si estuviera muerto)

-(r)en arabera. Postposizio bat da; beti erabiltzen da noren kasuaren ostean

Esan duzunaren arabera...


Horren arabera...
Ikusten dudanaren arabera...
Eguraldiaren arabera...
Berridatzi ereduko esaldiak eskaintzen den gakoa erabiliz.

1. 75ean hala geunden; orain ere hala egon behar al dugu?


________________________ bezala ________________________

2. Ameriketara dirurik gabe joan zen eta dirurik gabe etorri da.
________________________bezala ________________________

3. Biltzarkideek duela bi aste erabaki zuten; orain herritarrok halaxe egin beharko dugu.
________________________bezalaxe ________________________

4. Entrenatzaileak modu horretan egiteko esaten badu, horrelaxe egingo dugu.


________________________bezala ________________________

5. Esplikatzen diote, baina beti bere erara egiten duo


________________________bezala ________________________

6. Gure aitonak horrelaxe erabiltzen zuen eta guk geuk ere berdin-berdin erabil dezakegu.
________________________modura ________________________

7. Modu berezi horretan egiteko esan zidan eta ni era hartantxe ari naiz.
________________________moduan ________________________

8. Nik gauza bat uste nuen, baina bestela gertatu zen.


________________________bezala ________________________

9. Nik horrela egiteko aholkatzen nizuen, baina zuek hala egiten duzue.
________________________ez bezala ________________________

10. Periodikoek ertzaintzak egurra emango zuela iragarri zuten eta halaxe gertatu zen.
________________________bezalaxe, ________________________
1. Ni zure ……. naiz.
A. moduan
B. bezala
C. bezalaxe
D. modukoa .

2. Haurrek ……... aldatzen du horrek bere jokabidea.


A. bezala
B. moduko
C. bezalako
D. modu
3. Ez dut uste emakumeak gizonak …………………… bizi behar dugunik.
A. moduko
B. bezalakoak
C. bezala
D. bezalakoxeak

4. Gauzak diren ………………………. azaltzen saiatzen da esatari hori.


A. bezalako
B. bezala
C. moduaren
D. moduko

5. Niretzat ez, baina Yolandarentzat nahikoa suspentsua ………………. da.


A. bezalakoa
B. moduan
C. modura
D. bezala

6. Ni zu …………….. naiz.
A. bezalakoa
B. modukoa
C. moduko
D. bezala

BERRIDATZI

Zu saiatzen zaren neurrian saiatuko naiz ni ere (-n heinean )


…………………………………………………………………………………………………………..
Bizilagunen arabera gauez jasanezina da zarata ( - moduan )
…………………………………………………………………………………………………………..
Guk nahi genuen bezala margotu digute etxea. (-n moduan)
……………………………………………………………………………………………………………
Guk nahi genituen bezalako altzariak oparitu dizkigute. ( -n moduko)
…………………………………………………………………………………………………………...
Zure amaren etxeko leihoak gureak modukoak dira (- bezalakoak)
……………………………………………………………………………………………………………
.
Arotzak esan digunez,sukaldeko altzariak jarri gabe daude. (arabera)
……………………………………………………………………………………………………………
.
Elektrikariak esan duenaren arabera, bihar bukatuko dute instalazio guztia. (-nez)
……………………………………………………………………………………………………………
..
Etxeko lanak bukatzen dituzten neurrian ordainduko diegu guk ere (heinean)
……………………………………………………………………………………………………………
….

AKATSAK ZUZENDU

1. Azaldu diguzun arabera egingo dugu


2. Irabazten duzue neurrian gastatzen duzue
3. Egunkariak dion arabera,krisi larria etorriko da.
4. Lehen esan dizuedan lez, ari naiz ariketak egiten.
5. Ni zu modukoa naiz, langilea.
6. Haiek gure bezala eskiatzen dute.
7. Ama ez aita modukoa.
8. Gure autoa ez da zurea ez bezalakoa.
9. Nire txakurra zuena bezala da,

You might also like