Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

ELURREZKO PANPINA

-Umeak eskolam daude eta bat batean; Etorri, etorri! Lehiotik


begiratu! Iupi !! Elurra egin du!

- Tirrin ! Tirrin ! Jolas ordua da eta neska-mutilak jolastokira atera


dira. Elurrezko panpina egingo dugu! Bai, elurrarekin egingo dugu.
Eskuak hotz hotzak geldituko zaizkigu.

-Gorputza lodi lodia egingo dugu. Eta besoak ere bai. Orain burua
eta begiak. Bat eta bi! Orain sudurra eta ahoa. Egina dago! Oso
polita dago!

- Tirrinnnn! Tirrinnn! Jolas ordua bukatu da. Eskolara joan behar


dugu. Gero etorriko gara berriro.

- Halako batean entzun zen


- Ehhh! Ehhhh! Ez joan! Etorri! Hotz handia egiten du! Hemen nago
bakarrik, biluzik, katarroa harrapatuko dut.
- Eta zer nahi duzu?
- Gauza bat hasten dena, hasten dena, txa!

- Txa, txa txa…Ah! Badakit! Txanoa! Tori nerea!


Elurrezko panpinak buruan txanoa jarri du.
- Orain bai. Agur panpina!
- Agur, agur, elurrezko panpina!

- A a a aaatxis!
- Zer gertatzen zaizu orain?
- Hotz handia dut.
- Eta zer nahi duzu?
- Gauza bat hasten dena, hasten dena, bu!
- Bu, bu, bu…

- Badakit! Bufanda! Tori nerea.

- Eskolara joan behar dugu!


- Agur, elurrezko panpina!
- Agur! (triste)

- A a a aaatxis! A a a aaatxis!
- Eta orain zer? Bufanda eta txanoa dituzu!
- Zer nahi duzu?
- Nik uste dut katarroa harrapatu dudala.
- Eta zer jantziko duzu?
- Gauza bat hasten dena, hasten dena, es!
- Es, es, es…

- Badakit! Eskularruak! Tori nereak! Eta elurrezko panpinak


eskularruak jantzi ditu. Poz pozik dago.

- Oraindik hotzez zaude?


- Panpinek beti hotza dugu.

- Halako batean zeruan eguzki handi eta ederra azaldu zen.


- Zer gertatzen ari da?
- Nor zara zu?
- Ni eguzkia naiz eta zure arazoa konponduko dut.
- Bai eguzki jauna, mesedez!
Eta elurrezko panpinak haurrei begira, esan zien
- Tori zure txapela, tori zure bufanda, tori zure eskularruak.

- Elurrezko panpina, ni eguzki amandrea naiz, beroa ematen dut eta


nik berotuko zaitut.
Eta eguzkiak berotzen hasi zen.

- Halako batean!
- Ai ai ai ai ai! Zer ari zait gertatzen? Urtzen ari naiz !! LAGUNDU!
Lagunak etorri !
- Zer gertatzen zaizu?
- Urtzen ari naiz !!
- Eta zer nahi duzu?
- Zuen laguntza!
Eta orduan neska-mutilak esan zuten
- Eguzki amandrea, alde hemendik!
- Lainoak piskanaka piskanaka etorri … eta eguzkiaren aurrean jarri
ziren. Orduan neska-mutilek elurrezko panpina begiratu eta esan
zioten…

-Tori nire bufanda

- Tori nire txanoa

- Tori nire eskularruak

- Elur malutak, etorri!!


Eta elurrezko panpina poz pozik bere lagunekin jolastu zuen.

- Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila
Urnietako plazan !

You might also like