Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

BARAKALDOKO C1 JARDUN BIKOA

Lagun
Andoni Egaña, BERRIA , 2019ko maiatzak 10
0

Jendaurrean dabilen pertsona bazara, oso ezaguna, zure irudia zuritu


eta jendearen atxikimendua lortzeko modurik eraginkorrena zein den
egunotan nabarmendu da ederki. Utik aholkulari pertsonalak! Utik sare
sozialetan nahieran kokatuko zaituzten espezialistak! Utik aldez aurretik
adosturiko elkarrizketak egingo dizkizuten kazetariak!

Behar bezalako bihotzeko bat jasatea da bat-batean eta guztien


bihotzeko bihur zaitezen modurik azkarrena. Erietxean zaudela hasiko
zaizkizu lehen beti gaizki-esaka ari zirenen animo mezurik
hunkigarrienak iristen, nor baino nor adiskideago. Berdin du futbol-
atezaina zaren edo politikari izar. Badakit horrelakoetan gutxieneko
gizalegeak inor ez iraintzea eta lehenez gainera ez mintzea eskatzen
duela. Baina batzuk pasa egiten dira eta isilik baino hobeto sumatzen
dute euren burua aldeko uholde mezuen taldera erantsia. Nonbait,
jendearen zer esangoak mugiarazten dizkie zangoak!

«Bihotzeko» idatzi dut lehen, eta badakit esamolde hori otordu aurretik
aitaren egitea baino zaharkituagoa geratu dela. Xehatu egin behar da,
iktusa, enbolia, arritmia... edo dena delakoa. Horregatik, jendaurrekoak
medikua behar du ondoan. Bizirik irten, etsaiustekoak zeinen lagun
zituen jabetu, eta goza dezan.

Gaia prestatzeko:

Zer dio Andoni Egañak?

Zer azpimarratuko zenuke?

Eman zure iritzia:

Zer deritzozu zeuk gai honi?

Nolako jarrera du gizarteak horrelakoen aurrean?

Eta zeuk?

BARAKALDOKO UDAL EUSKALTEGIA


BARAKALDOKO C1 JARDUN BIKOA

BARAKALDOKO UDAL EUSKALTEGIA

You might also like