Ejercicios Estatica

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 8

 

1. Irudiak bidegurutze bateko semaforoak eusteko kable‐egitura erakusten du. Zehaztu AB, BC 
eta CD kableen tentsioak (TAB, TBC eta TCD) eta CD kableak horizontalarekin osatzen duen angelua 
(). Hartu g = 9,8 m/s2. 
 

 
   
 
2.  Irudiko  bi  habeetan,  kalkulatu  A  eta  C  puntuen  gaineko  erreakzioak.  Habeen  pisuak 
mesprezagarriak dira. 
 

   
 
3.  Irudiko  ABCD  elementua  D  puntuan  giltzatuta  dago  eta,  arrabola  bat  erabiliz,  A  puntuan 
horma bertikalarekin kontaktuan mantentzen da. C puntuan 150 N‐eko indar bat aplikatzen da, 
irudiak erakusten duen moduan.  
a) ABCD elementuaren pisua mesprezatuz, kalkulatu A eta D puntuetako erreakzioak. 
b) ABCD elementuak masa izango balu, non egongo litzateke bere masa‐zentroa? Jo ezazu pieza 
homogeneoa dela eta eman masa‐zentroaren koordenatuak D puntuarekiko. 

 
 
 
   
 
4. Irudiko armairuaren pisua 900 N da eta bere gurpilak blokea daitezke armairua bere lekutik 
mugi  ez  dadin.  Blokeatuta  egonda,  gurpilak  eta  zoruaren  arteko  marruskadura‐koefiziente 
estatikoa eta zinetikoa s = 0,25 eta k = 0,1 dira. 

a) h = 80 cm altueran bultzatzen bada armairua, eta bakarrik A gurpilak blokeatuta badaude, 
kalkulatu A eta B gurpilen gaineko indar normalak eta egin beharreko P indar minimoa armairua 
labaintzen hasteko  

b) Gurpil guztiak blokeatuta egonda, kalkulatu h‐ren balio minimoa armairua iraultzeko P = 200 
N indar bat aplikatuz. Zein da marruskadura‐indarraren balioa kasu honetan? 

 
 
   
 
5. Irudian ikusten den bezala igogailu baten zulotik kaiola bat igotzen ari dira poliki poliki. Kaiola 
eta  igogailuaren  artean  lasaiera  txiki  bat  dago.  Kaiolaren  masa  zentroa  bere  zentro 
geometrikoan kokatzen da eta kaiola eta pareten arteko marruskadura koefiziente zinetikoa s 
= 0,6 da. Honakoa eskatzen da: 

a) Kalkulatu kaiola igotzeko egin beharreko T indarra. 
b) Kalkulatu kaiola poliki‐poliki jaisteko egin beharreko T indarra. 
 

   
 
6. Beheko irudian hegazkin baten lurreratze‐trena erakusten da. Lurreratze‐trenaren besoak 
eta gurpilak osatutako multzoak 50 kg‐ko masa dute, eta grabitate zentroa G puntuan. Aurki 
ezazu trena igotzeko B‐n aplikatu beharreko M momentua  = 30o denean.  

   
 
7.  Urtegiko  uhatea  ireki  edo  ixteko  zilindro  hidrauliko  bat  erabiltzen  da.  Zilindroa  2  barrari 
giltzaturik dago. Barra horietako bat lurrera giltzaturik dagoen bitartean bestea uhatera dago 
giltzaturik. Uhateak 4 m‐ko altuera eta 2 m‐ko zabalera ditu eta uraren maila h = 3 m‐koa da. 
Uhatea  eta  beroni  eragiten  dion  mekanismoko  osagai  guztien  pisua  mespretxagarria  dela 
kontutan izanik ondorengoa eskatzen da: 

a. Urak uhateari egiten dion indar erresultantea eta non dagoen kokatuta. 
b. Zilindroak eginiko indarra. 
c. Uhatea  kontrolatzen  duen  zilindroaren  gainean  egin  behar  den  presioa  pistoiaren 
diametroa 150 mm bada. 

   
 
8. 80 kg‐ko bidoi baten azpian    25º ‐ko falka bat sartu nahi da. Bidoia eta falkaren arteko 
marruskadura koefizientea 0,1‐ekoa bada eta gainontzeko gainazalen arteko marruskadura 
koefizientea 0,3‐koa bada, kalkulatu falka sartzeko behar den P indar minimoa.  

You might also like