Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Onintza Enbeita

BIRA

Edaria
2022ko uztailak 24
   0  

Errazago adosten dugu janaria edaria baino. Agian gure kuadrillarena da


arazoa, baina janarian amore ematen dugu. Edarian ez: beltza edo zuria,
kriantza, sagardoa, txakolina, xanpaina… barre egiten dut. Kuadrilla
guztietan egoten da lizentziaren bat daukan norbait: edariarekin, orduarekin,
janaria prestatzearekin… kuriosoa da, baina nik edozer edaten dudanez,
edozer eskatzen dut. Batzuek ardoa maite dute, garagardoa edo sagardoa
besteek, ura zenbaitek; eta niri dena gustatzen zait. Dena gustatzen zaidanez,
nahi dudana eskatzen dut eta ez didate kontra egiten. Hori bai: ura edo
freskagarriak eskatzen baditut arraroa da. Arraroa da alkoholik gabeko
edariak edatea. Euskal Herrian gogorra da abstemioa izatea edo dietan
egotea edo bolada batean alkoholik ez nahi izatea. Mundu guztiak eskatzen
dizu azalpenen bat, edo esaten dizu edateko apur bat,ez dela ezer gertatuko.

Nik behar baino alkohol gehiago edaten dut, baina ez dakit zergatik eskatzen
dizkiogun hainbeste azalpen nahi ez duenari. Kulturala dela uste dut: guk
egiten dugu, zaharrek egiten dute, eta gazteek ere egiten dute. Ez dut ezer
esan nahi, eta dena esaten duen xehetasuna da. Pentsatzekoa dela uste dut
zenbait gauzarekiko dugun atxikimendua. Erruduntasunik sentitu gabe,
jakina, baina pentsatzeko

You might also like