Homo Neanderthalensis - Iker Santamaría Casado Eta Joanes Zubiaga Cilleruelo

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

HOMO NEANDERTHALENSIS

Urte askotan zehar, Homo neanderthalensis-ak beste hominidoak bezalakoak zirela


pentsatu da, gaur egungo gizakiarekin (Homo sapiens sapiens) zerikusirik ez zutenak, baina
ikerketa asko egin ondoren, teoria eta mito asko alde batera utzi dituzte. Gizaki mota hau
duela 400.000 urtetik duela 40.000 urte desagertu zen arte gutxi gorabehera, hau da,
Pleistozeno garaian bizi izan zen. Hala ere, Eurasiako eremura habitatu ziren eta gaur egun
bertan bizi diren Homo sapiens sapiens-ak Homo neanderthalensis-aren material
genetikoaren %1,5 - %2,1 heredatu dutela jakin dezakegu, beraz bi espezieak elkarrekin bizi
izan ziren milaka urtez. Betidanik pentsatu da espezie hau basatia edota ergela zela, baina
gaur egungo esperientziak oso hurbil dagoela erakutsi du.

Lehen fosil hondarrak 1830 eta 1848 artean aurkitu ziren. Azken data honetan,
Gibraltarren “Gibraltar 1 skull” topatu zuten, eta hau topatu zen Neandertal-en lehen burezur
heldua izan zen. Ondoren, 1856an Neander bailaran (Alemania) erauzketa lanetan lurpetik
atera zuten gizonezko neandertal baten hezurdura partziala izan zen, lehen aldiz
gizakiarena ez zen forma desberdin gisa aitortu zena. 6 urteren ondoren, kokaleku honen
izena zela eta, espezie honi Homo neanderthalensis jarri zioten. Hortik aurrera, ikerketa
ugari egin dira eta gaur egungo gizakiarengana hurbildu duten portaera asko aurkitu dituzte.

Lehen esan dugun bezala, urte askotan zehar gizaki mota inozoa eta oldarkorra
izango balitz bezala tratatu dute, baina hori komunikabideengatik izan da, haien modura
aurkeztu dutelako eta ideia hori mundu osotik hedatu da. Hasteko, Tubingako
Unibertsitatean (Alemania) lan egiten duten Judith Beier, Nils Anthes, Joachim Wahl eta
Katerina Harvati-ren ikerketa batzuek diotenaren arabera, haien agresibitatea Homo sapiens
sapiens-enarengandik ez zen asko hurruntzen. Bi espezie hauen garezurretan aurkitutako
lesioak alderatuta, oso antzekoak direla ikusi zuten eta ez zegoen alde nabarmenik bataren
eta bestearen artean.

Horretaz gain, gaitasun sinbolikoa eta artistikoa Homo sapiens-ena zela pentsatzen
zen, baina Espainiako eta beste herrialdeetako ikerlarien arabera (M. García Díez, D. L.
Hoffmann, J. J. Alcolea Gonzalez, P. Cantalejo Duarte, C. D. Standish…) , Espainian
aurkitutako labar pintura batzuk (La Pasiega (Kantabria), Maltravieso (Extremadura) eta
Ardales (Andaluzia)) orain dela 65 mila urte gutxi gorabehera egindakoak ziren. Orduan,
aurkikuntza honen arabera, gaitasun sinbolikoa eta artistikoa ez ziren bakarrik sapiens-etan
geratuko, izan ere neandertal-ek ere izango zuten.

Janaria bilatzerako orduan, ehiztari adituak ziren. Beste espezieak ez bezala, ez


ziren animaliarengana hurbiltzen eta hiltzen saiatzen, guztiz kontrakoa, estrategiak eta arma
batzuk erabiltzen zituzten. Haien artean kooperatzen zuten, beraz haien arteko
komunikazioa zegoen, ondoren segadak antolatzen zituzten eta egurrezko lantzekin
erasotzen zituzten beren presak, baina distantzia batera. Hau, Alemanian aurkitu diren duela
120.000 urteko orein batzuen hezurrak aztertzerakoan jakin da. Alabaina, Homo
neanderthalensis-ei buruzko ikerketa batzuk egiterakoan, hortzetan almidoi-hondarrak,
lekaleak, sustraiak, tuberkuluak… aurkitu zituzten, eta beren egoeragatik, hauek prestatuta
zeundela ondorioztatu zen, hau da, janaria prestatzen eta sua kontrolatzen zekitela.

Orain, Homo neanderthalensis terminoari buruz hitz egingo dugu. Homo


neanderthalensis-ari buruz hitz egitean, bi termino erabiltzen dira, lehenago aipatu duguna
eta Homo sapiens neanderthalensis. Hau, eztabaida baten ondorioa da, batzuek espezie
hau Homo sapiens espezieraren subespezie bat dela uste baitute, eta beste batzuek ordea
bi espezie hauek ez dutela inolako harremanik, eta beraz Homo neanderthalensis espeziea
banatutako beste espezie mota bat dela.
Neandertalak Homo sapiens sapiens-aren subespezie bat direla uste dutenek esaten
dute Neandertalek denbora gutxi samar emango zutela Homo sapiens sapiens-aren arbaso
afrikarrekin kontaktuan egon gabe, eta hau gertatzeko arrazoi nagusia duela 700.000 eta
500.000 urte artean gertatu zen migrazio afrikar bat izan zela, edo bestela mundu zaharrean
zehar sakabanatuta zeuden giza-taldeen eboluzio homogeneoa ahalbidetu zuen fluxu
geniko bat.

Ordea, Neandertalak banatutako espezie bat direla eta Homo sapiens sapiens
espeziearekin inolako konexiorik ez dutela pentsatzen dutenek esaten dute bi espezieen
arteko harremanak ez liratekeela duela milioi bat urte baina geroagokoak izango, hau da,
espezie hauek kontakua izan zuten azken aldia duela gutxienez milioi bat urte izan zela,
bien arteko konexio guztiak apurtuz.

Halere, Homo neanderthalensis-en fosilen ADN mitokondrialari buruzko informazioari


esker jakin ahal izan dugu Neandertalak Homo sapiens sapiens-engandik banatzen dituen
aldea gaur egun gizaki poblazio bat beste batengandik bereizten duen aldea baino hiru aldiz
handiagoa dela, lehenago aipatutako lehen korrontea baliogabetuz, baina arkeologo batzuek
bi espezieen arteko hibridoen fosilak aurkitu zituztela babesten dute, bi espezieen artean
lotura bat egon zela erakutsiz, eta kasu honetan bi espezieak bat bera bezala kontatu
beharko liratekeela.

Behin Homo neanderthalensis terminoa azaltzen amaituta, espezie honen morfologia


aztertuko dugu. Neandertal-ak oso gihartsuak ziren, eta oso burezur handia zuten, garapen
frontal urriarekin, arku supraorbitario indartsuekin eta 1500cm3-ko edukierarekin. Gainera,
sudurzulo handiak, protagonismo faziala, occipitalaren ondorengo pretuberantzia eta
mentoirik gabeko masailezur indartsua zituzten, eta pentsatzen da gutxi gora beherako
1,70cm-ko altuera eta 70kg-ko pisua izango zituztela normalean.

Morfologiarekin bukatu ondoren, industriak aztertzeari ekingo diogu. Homo


neanderthalensis espeziea erdi-paleolitoan kokatu behar da, eta garai honetan harrizko
industria nagusitu zen. Harrizkoak izan arren, erdi-paleolitoko tresnak behe-paleolitokoak
baina espezializatuagoak eta erabilgarriagoak ziren, eta haien ohiko ezaugarri bat Levallois
talla zen, behe-paleolitoaren amaieran sortu arren garai honetan nagusitu baitzen.

Garai honetan hobetu eta erabili ziren tresna garrantzitsuenak karraskagailuak,


horzdunak eta puntak izan ziren. Karraskagailuak larrua lantzeko erabiltzen ziren ikutu
sinple lateral eta transbertsalak zituzten elementuak ziren, puntak egurrezko heldulekua
zuten benetako geziak ziren, mutur batean batzen ziren ikutu sinple lateraleko bi aho zituena
eta azkenik horzdunak ertzak hortz itxurako piezekin egindako zerra modukoak ziren, eta
gehienetan egurra lantzeko erabiltzen ziren. Halere, ez ziren garai honetan erabili ziren
industria bakarrak izan, aurpegibikoak bezalako industriak ere erabili baitzituzten.

Laburbilduz, Homo neanderthalensis esaterakoan, mundu guztiaren buruak


antzinako gizaki mota ergela dela pentsatzen du, baina ez da egia, errealitatean nahiko
azkarrak baitziren. Pertsona hauek bazekizkiten gaur egun egiten diren jarduerak egiten,
hala nola, janaria prestatu sua kontrolatzen, beraien artean kooperatu, lagundu, sendagai
gutxi batzuk bazeuzkaten… Horretaz gain, haien gorputza ez zen hain desberdina Homo
sapiens sapiens-a konparatzen, adibidez: burezurra apur bat txikiagoa da, altuera eta pisua
“normala” da...

IKER SANTAMARÍA CASADO ETA JOANES ZUBIAGA CILLERUELO


2021eko urriaren 27
BIBLIOGRAFIA:

· Beier, Judith, Anthes, Nils, Wahl, Joachim, Harvati, Katerina. (2018). Similar cranial trauma
prevalence among Neanderthals and Upper Palaeolithic modern humans, 563, 686–690.
https://www.nature.com/articles/s41586-018-0696-8-tik errekuperatuta.

· Fullola i Pericot, Josep María eta Nadal Lorenzo, Jordi. (2005). Introducción a la
prehistoria: La evolución de la cultura humana. UOC Editoriala.
https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/ereader/ehu/56331-tik errekuperatuta.

· Gaudzinski-Windheuser, Sabine, S. Noack, Elizabeth, Pop, Eduard, Herbst, Constantin,


Pfleging, Johannes, Buchli, Jonas, Jacob, Arne, Enzmann, Frieder, Kindler, Lutz, Iovita,
Radu, Street, Martin y Roebroeks, Wil (2018). Evidence for close-range hunting by last
interglacial Neanderthals. Nature Ecology & Evolution, 2, 1087–1092.
https://www.nature.com/articles/s41559-018-0596-1-tik errekuperatuta.

· Hoffmann, D. L., Standish C. D., García-Diez, M., Pettitt, P. B., Milton, A., Zilhão J.,
Alcolea-González, J. J., Cantante-Duarte, P., Collado, H., De Balbín, M., Lordblanchet, M.,
Ramos-Muñoz, J., Weniger, G.-CH., Piker, A. W. G.. (2018) U-Th dating of carbonate crusts
reveals Neandertal origin of Iberian cave art. Science, 359, 912-915.
https://www.science.org/doi/10.1126/science.aap7778-tik errekuperatuta.

· Llobet, David. (2019). El hombre de Neandertal, mucho más humano de lo que se creía:
Los hallazgos sobre su comportamiento en los últimos años han roto con la imagen de
especie simple y salvaje que se tenía sobre ella. Analizamos los descubrimientos que han
cambiado la visión de esta especie.
https://www.nationalgeographic.com.es/ciencia/hombre-neandertal-mas-humano-que-se-crei
a_14381-tik errekuperatuta

You might also like