Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

ALTO DE LA HUESERA-REN DATAZIOA

Taula honetan azaltzen zaiguna ulertzeko, lehenengo BP eta BC zer diren ulertu behar
dugu. Bi hauek, erreferentzia bezala ditugun urteak adierazteko erabiltzen diren siglak dira.
Hartara, BP “Before Present” hitzaren siglak dira eta 1950.urtea hartzen dute erreferentzia
moduan, eta BC “Before Christ” hitzaren siglak dira eta Jesusen jaiotza hartzen dute
erreferentzia bezala.

Behin sigla horiek azaltzen bukatuta BC-rekin batera doan kalibratua esan nahi duen “Cal”
laburdurak duen esanahia azalduko du. Karbono-14 teknika erabiltzen dugunean, gaur egun
dagoen karbono maila beti egon den bera dela pentsatzen dugu, baina ez da horrela.
Horregatik, dendrokronologiaren bidez zuhaitzen eraztunak aztertu behar ditugu, horrela
garai desberdinetan izandako karbono maila kalkulatzeko eta aztertu den laginaren karbono
maila zer garairi edo urteri dagokion egiaztatzeko eta konparatzeko. Beraz esan daiteke
kalibrazio honi esker data zehatzagoak eta fidagarriagoak ditugula.

Ondoren, falta zaizkigun taularen bi zutabeak azalduko ditugu, hau da, dolmenen zutabea
eta laborategien zutabea. Dolmen bat harri handien arteko konposizioa da, zenbait harri
bertikalki kokatuta eta beste bat horizontalki aurretik aipatutako bertikalen gainean. Kasu
honetan, Alto de la Hueseran aurkitutako dolmenean, antzinateko hezur batzuk aurkitu dira.
Guztira 17 hildakoren gorputz-atalak aurkitu zituzten, eta hauetako bakoitzaren hezurrak
izen batekin markatu dituzte (lehenengoari “Alto de la Huesera 1” izena emanez eta horrela
besteekin). Hauen azterketa ezin da dolmenean egin, teknologia falta dagoelako, horregatik
laborategira eramango dituzte eta hor beste zenbaki bat izendatuko diete (hala nola
“Beta-301219”).

Taula honek eskaintzen digun informazio guztiarekin hilobien erabilerari eta kronologiari
buruzko hainbat ondorio atera ditzakegu. Hasteko, taulak erakusten dizkigun daten arteko
aldea gutxi gorabehera 1000 urtekoa da, eta beraz denbora tarte horretan erabili zela
ondoriozta daiteke, hau da, K.a.2570 ±30 eta 1600 ±30 urteen artean erabili zela. Honen
harira, taulan jasotako informazioari esker ikusi daiteke, esaterako, 8.-ak eta 6.-ak garai bera
bizi izan zutela, nahiz eta seguruenik egun berean ez hil, eta 15.-ak eta 11.-ak elkar ezagutu
izateko aukerak daudela.

Gainera, trikuharri hau erabiltzeari uzteko arrazoiak mota askotakoak izan zitezkeen, haien
artean, poblazioan aldaketa bat egotea kultura eta ohiturak aldatuz, bertan bizi ziren giza
taldeek beste leku batzuetara emigratu izana… Hala eta guztiz ere, trikuharri hau aurkitu
zenean estalkia erorita zuen (honek hezurrak kontserbatzen lagundu zuen, eta horregatik
aurkitu dira hainbeste), eta honen ondorioz hipotesi fidagarriena beste tribu batek hemen
bizi zena eraso zuela dela pentsatzen dugu, hau da, beste sisnesmen batzuk zituen
kanpoko tribu bat etorri zela eta honen ondorioz hilobi hauek erabiltzeari utzi zitzaiola.

Horretaz gain, zer garaikoak diren jakinda zertarako erabili ziren ere ondoriozta dezakegu.
Normalean, dolmenak hilobi kolektibo bezala erabili ohi ziren, hau da, hildakoak bertan
pilatzen zituzten. Hala ere, haien lurraldea markatzeko erabili ahal zen, hau da, harresi
baten antzera (perimetroa markatzen). Horrela, bertan bizi ziren biztanleak haien lurra zela
erreklamatzen zuten, inor ez sartzeko. Baina Alto de la Hueseraren dolmena ikusita,
korridore-hilobia dela esan genezake, hots, izenak esaten duen bezala, dolmena hilobi
bezala aprobetxatzen zen eta bertara ailegatzeko, korridore bat zegoen, hildakoak eramaten
zituzten bitartean erritualak egiteko ziur aski.

IKER SANTAMARÍA CASADO ETA JOANES ZUBIAGA CILLERUELO

BIBLIOGRAFIA

-Fernández-Eraso. J. eta Mujika-Alustiza, J.A. (2013). La estación megalítica de la Rioja


Alavesa: cronología, orígenes y ciclos de utilización. 71, 89-106.
https://revistas.usal.es/index.php/0514-7336/article/view/9958/pdf_8-tik berreskuratuta

-Mujika Alustiza, J.A. (d.g.). Laborategiko azterketak: Arkeozoologia eta datazioak (Apunte
akademikoak). Egela.
https://egela.ehu.eus/pluginfile.php/5606311/mod_resource/content/1/3%20zientzia%20lagu
ntzailea%202%20fauna%20krono%202020%202021%20IRUDIRIK%20GABE.pdf-tik
berreskuratuta.

You might also like