Ekonomia Politikoa

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

~ EKONOMIA ~ 

 
. Beltza: Informazio garrantzitsua eta Jon Bernat-ek esaten duenetik ateratako informazioa 
. Urdina: Nire konklusioak edo nik jarritako informazio gehiago + anotazio batzuk 
. Grisa: Adibideak edo informazio gehigarria 
 
1. GAIA: Ekonomia zientzia gisa eta pentsamendu korronte 
nagusiak. 
 
- Zer da ekonomia politikoa Rosa Luxemburgoren iritziz? 
 
Ekonomia politikoa hainbat alditan definitu da, baina modu ez zehatz batean, 
burguesen interesek baldintzatuta. Rosa Luxemburgok, jarrera burgues hori 
kritikatzen du, hizkeria hutsa dela esanez. Berak esaten du ekonomia politikoa herri 
batek lanaren bitartez aberastasuna sortzea, aberastasun hori handitzea, banatzea, 
kontsumitzea eta birsortzea azaltzen duen zientzia izan behar duela.  
 
- Zein da azpimarratutako hitzen arteko hari amankomuna? 
 
Kapitalismoa, Burguesía.  
-- 
 
. Guztiek egin dezakegu zientzia?: Batzuen ustez bai, besteen ustez soilik adituek 
egiten dute benetako ekonomia.  
 
Historian zehar: Zientzia= Zehaztasun neutrala, objektibotasuna. 
Humanitateak: Subjektibotasuna, hausnartzea, zehazgabea. 
Baina: Gizakiak ez du mundu objektibo bat deskribatzeko gaitasunik→ beti dago 
. interpretazio bat 
 
. Zientziaren osagaiak:  
- Enpirismoa: Gertatzen dena aztertzen da, hau da ebidentziak bilatzen dira.  
- Teoria orokorrak egitea: Errepikakortasuna aztertuz, teoria orokorrak 
sortzen dira.  
 
. Azterketa motak: 
- Hipotetiko-deduktiboa:​ 1. Problematika detektatu 
  2. Hipotesia egin 
3. Probak egin (esperimentuak) 
  4. Teoria egin/deskartatu 
 


- Induktiboa: Ebidentzia enpirikotik marko teorikora ailegatu. ​Orokortze bat 
ematen da, kasu partikularretatik teoria orokor bat sortu ahal izateko.  
- Adibidea: Mikelek hiru txakur ditu, Obi, Gauza eta Coco izenekoak. Obi 
txakur beltza da; Gauza txakur beltza da; Coco txakur beltza da. Teoria: 
Mikelen txakur guztiak beltzak dira. (Txarto egongo litzateke eta zenbaitetan 
egin da esatea: Txakur guztiak beltzak dira).  
Aldi berean, azterketak normatiboak ala positiboak izan daitezke: 
- Positiboak: Gertatzen dena aztertzea 
- Normatiboak: Egin behar dena esatea.  
 
. Politika ekonomikoaren marko kontzeptuala: 
1. Analisi ekonomikoa (teoriak, ereduak)   
2. Gertaera ekonomikoa (datuak)   
3. Balioak/Lehentasunak   
 
. Ekonomiaren adarrak:  
- Diagnostikoak sortu. (positiboa) 
- Prozedura egokiak zeintzuk diren aztertu. (normatiboa) 
 
. Ekonomia korronteak: 
- Preliberalak (merkantilismoa & fiziokrazia) 
- Pentsakera liberala → Klasikoak​ (Azkena Marx) 
- XVII-XIX → Garapena → Antiliberalak ​(Gerrak kapitalistek irabazi zituzten) 
- Eskola neoklasikoa 
- 1929 crack→ Liberalismoaren krisia 
- Keynesianismoa ​(neoklasiokoekin zenbait antzekotasun) 
- Monetarismoa ​(neo-neoklasiokoa) 
 
. Merkantilismoa eta fisiokrazia ​(Liberalismoa baino lehenagokoak) 
- Merkantilismoaren oinarrizko ideia: “Aberastasunaren oinarria urrea da”. 
Momentu horretan KOLONIZAZIOA gertatu zen ameriketan, eta urre 
exportazio eta inportazioak hasi ziren. ← Harreman komertzialen hasiera.  
- Merkatuaren garrantzia: Herriek ekoizten dute, eta besteekin 
harreman komertzialak izaten dituzte.  
- Estatuaren funtzioa: Ekonomia lokala babestea ​(protekzionismoa)​: 
merkatariak babestu eta segurtasuna bermatu.  
- Fisiokrazia: Aberastasunaren oinarria lurra da. (nekazaritza) 
- Francois Quesnay: Sistematizazioa. Taula ekonomiaren eragilea. 
“Nekazaritza ez dena parasito bat da” → ​Gainerakoak nekazariek 
ekoizten dutenaz aprobetxatzen direlako.  
- Ekonomiak talde sozialen fluxuen bidez funtzionatzen du.  
- Laissez faire ←​ Estatuak ez du esku hartu behar 


. Ekonomia klasikoa:  
 
- Adam Smith: Ekonomia politikoaren aita → Kapitalismoa 
- David Ricardo, Maltus, Say, Mill… 
- Karl Marx ​← Kapitalismoaren kontrakoa (kritika egin zion) 
 
- Klasikoen ardatz nagusia: Enpresariak.  
- Helburua: Garapen ekonomikoa.  
- Kapital metaketaren oinarria (mundu guztiarentzat ez dena justua) 
- Hazkundearen gidaria da. 
- Gaineratikoak ​(el sobrante)​ kapital metaketa elikatzen du.  
- Autoerregulazioa: “Indibiduo bakoitzak bere onurarako egindakoa gizarte 
guztiarentzat ona izango da” 
- Analisi makroekonomikoa sortu zuten → Klase sozialen analisia 
- Produkzio eta banaketa nola gauzatzen den aztertzea 
- Merkatuan ez dira mugak ez erregulazioak jarri behar Estatuaren partetik 
(liberalismo ekonomikoa → Ekonomiak bere orden naturala jarraitzea) 
- Gizarte LANAren garrantzia. 
 
- ​Adam Smith:  
- “Esku ikusezinak”: Autoerregulazioa eta lehiakortasuna berekoitasunean 
oinarrituta. ​Bakoitzak bere onurarako jarduten duenez, atera daitekeen 
etekin maximoa lortuko du.  
- “Homo economicus”: ​Kapitalismoaren pertsona eredua da. ​Liberalismoaren 
ideologiaren erdigunean dago. ​(Indibidualismoa) 
- Estatuak legedi bat finkatu behar du (segurtasuna): jabetza pribatua eta 
komertzio askatasuna bermatzeko. ​Autoerregulazioa horren menpean 
egongo da.  
- Erabilpen balioa vs truke balioa 
- Erabilpen balioa: Produktu batek erabilia izateko duen gaitasuna 
- Truke balioa → Ekibalentzia egin behar da: DIRUA erabiltzen da bi 
produktuen arteko trukea egiteko.​ ​Balio bat ematen zaio produktuari, 
gero “merkaturatzeko”.  
- Laissez faire: Gobernuak merkataritzan esku hartzearen kontra doa. Merkatu 
librearen oinarria da.  
 
- ​David Ricardo:  
- Principios de economía política y tributación ​→ Makroekonomia modernoa 
- Soldata eta etekinen arteko erlazioa definitu zituen.  
- Ideia liberalak nazioartera eraman zituen.  
- Errendimendu beherakorren legea. ​Adam Smithek esaten zuenetik aterata 
dago (“División del trabajo”).  


ADIBIDEA:  
 
Okindegi batean langile bat dago, eta berak bakarrik 10 ogi ekoizten ditu egunero. 
Bigarren langile bat kontratatzen dute, eta bien artean 30 ogi ekoizten dituzte. 
Hortaz, errendimendua igo egin da (bikoitza baino gehiago ekoiztea lortu dute).  
 
Baina goranzko errendimendua bakarrik puntu bateraino helduko da. Hau da, maila 
batetik aurrera errendimendua txikiagoa izango da, baliabide finkoak aldatzen ez 
diren bitartean.  
 
Baliabide finkoa: Labea. Labe berean gero eta langile gehiago badaude, maila batetik 
aurrera errendimendua gero eta txikiagoa izango da.  
 
- Abantaila Konparatiboaren Teoria: Nazioarteko merkataritzaren abantailak 
defendatzen ditu. ​“Edozein herrialdek dauka bere abantaila nazioartean 
merkataritzan jarduteko” ← Ikuspegi liberalista.​ ​Batzuek besteek baino 
abantaila gehiago dituzte.​ Adibidez, abantaila absolutuak. Batek produktu 
baten abantaila absolutua badu, hori ekoiztu behar du, eta besteek produktu 
hori ez ekoiztu. ​Honek espezializaziora eramaten gaitu, ​Lanaren Nazioarteko 
Zatiketara:​ Bakoitza hobeto egiten duenean espezializatzen da. (truke balioa 
kontuan hartu behar da, ez baita berdina patatak ekoiztea edo hegazkinak 
ekoiztea)  
- Estatuaren betebeharra: Klase sozialen arteko konpentsazioak egitea. 
Ekonomia politikoaren arazo nagusia nazio bakoitzeko klaseen arteko 
banaketa eta ordainak arautzen duten legeak zehaztea da. 
 
- ​Karl Marx: (1818 - 1883) 
 
Kapitalismoaren krikita egin zuen, benetan guztien onurarako ez zela defendatuz. 
Ekonomia politikoaren krikita → Ekonomia marxista.  
 
- Bi klase sozial daude: 
- Kapitalistak. ​Burgesia. 
- Langileria industriala. ​Proletarioak. ​Industrializazioaren ondorioz 
ateratako klase berria, Marx-en ustez kapitalismoarekin amaitzeko 
objektu iraultzailea.  
 
Marxek bere azken urteetan errusia hartu zuen eredu, han kapitalismoa ez zelako 
oraindik heldu. ​“Manifiesto comunista” → Marx eta Engels 
 
- Materialismo historikoa 
 


Hegels ​(Marxen maisua)​ → “Tesis, antitesis, sintesis” →​ Ideologia baten prozesua 
azaldu zuen.  
1. Ideologia 
2. Ideologia horren kontrakoa 
3. Aldaketa, baina lehenengo ideologiaren zantzu batzuk mantenduz.  
 
- “La lucha de clases” → Marx-ek ideia sozialistak zituen, baina ez zituen 
teorizatu, aurretik zegoena kritikatu baizik. ​“Sozialismoak kapitalismoa 
ordezkatuko du”​ → Sistema kapitalista ez zen behin betiko antolaketa 
sozioekonomikoa, prozesu historiko baten kostestuan sozialismoak 
ordezkatuko zuen aurretiazko egoera baizik. 
 
- SISTEMA KAPITALISTAK KONTRAESAN PROPIOAK DITU. 
- Kapitalaren eta lanaren arteko harremana → Produkzio baliabideen 
jabetzan desberdintasunak daude klase sozialen artean. ​(langileek ez 
dute jabetzarik) 
- Kapitalisten arteko lehia merkatuan → Merkatu-ekonomiak 
desantolakuntzarako joera du. ​“Burgesen proletarizazioa” ← Lehian 
irabazle eta galtzaile bat dagoelako, eta galtzen duen burgesa 
proletarizatzen da. ​Marx-ek proposatzen zuena: PLANIFIKAZIOA 
 
. HISTORIA:  
 
Kapitalismoarekin lotutako hainbat gerra gertatu ziren (komunismoarekin, 
Carlistekin...). Azkenean, kapitalismoak irabazi zituen gerra horiek, eta XIX-XXan 
neoklasizismoa gailendu zen. ​Momentu horretatik aurrera, ​ekonomia politikoa1ri, 
soilik ​ekonomia​ deitu zioten.  
 
1929an, crack-a gertatu zen ​(mundu osoari eragin zion krisi izugarria) ​→ Hori 
ekonomia neoklasikoaren porrota izan zen.  
 
Ekonomia keynesiarra sortu zen, pro kapitalista zena, baina erregulazio batzuk 
proposatzen zituena. Baina 1973an petroleoaren krisia gertatu zen, eta 
Keynesianismoaren kontrako ideiak atera ziren.  
 
. Neoklasizismoa: 
 
- Analisi ekonomikoaa erabilera alternatiboen arteko baliabide urrien 
esleipenean zentratu behar da. ​(ez garapen ekonomikoan) 

1
​Ekonomia Politikoa: ​Ekonomia eta Politika, halabeharrez, elkartuta daudela ulertu egiten da, bai 
azalpen zientifikoari zein akzio politikoari dagokion horretan. 

- Kontsumoak kapital metaketa ordezkatuko du. ​“Guztiok gara erosle eta 
saltzaileak”​.  
- Emaitzak maximizatuko dira → ​Optimizazioa. ← UTILITARISMOAn 
oinarrituta (baliabide bati utilitate maximoa ateratzea) 
- Homo economicus2-a  “ Niretzako gehiago hobeto, besteak  
- Matematizazioa sortu zen. ​kontuan hartu gabe” 
 
- Walras → Oreka orokorraren teoria. ​Eskaria eta eskaintza beti 
orekapuntu batera helduko dira. (merkatua bera doitzen da) 
- Marshall → Oreka partzialaren teoria 
→ Rekopilazioa: Sintesi neoklasikoa 
​ “ Funciones trabajo-ocio” → Borondatezko langabezia 
- Arrazionaltasuna eta librekanbismoa defendatzen zuten. 
Ekonomia filosofiatik banatzen dute (zientzia desberdina 
sortuz). “Ekonomiak teknikoa izan behar du”.   
- Ekonomiaren ikergaia soilik MERKATUko fenomenoetara mugatuko da.  
- Konpetentzia perfektua dagoela defendatzen dute, eta bakoitzak produkzio 
prozesuari egin dion ekarpenaren araberako diru-sarrera jasoko du.  
- Marginalitatea ​(bakoitzari “dagokiona” ematea)​→ Lanaren utilitate 
marginala = soldata 
 
OKINDEGIAREN ADIBIDEA:  
 
1. Langilea: 10 unitate ekoitzi = 10 unitateko soldata jaso 
2. Langilea: Guztira 30 unitate.  
2. langilearen utilitate marginala= 20 unitate = 20 unitateko soldata.  
 
- Pertsonen arteko harremanak gauzen arteko harremanetara murriztu ziren 
(prezioen teoria=prezioak epe laburrean berez berregokitzen dira) 
- Say-ren Legea: ​“Eskaintza orok bere eskaria sortzen du”.​ Hori beteko balitz, 
ekoizten den guztia saldu beharko litzateke. Estatuak bere jarduera 
murriztu beharko luke, horrela, ekimen pribatua gara dadin. 
 
1929 crack-aren ondoren ikusi zen neoklasizismoak ez zuela funtzionatzen. 
Horregatik, horren kontrako jarrerak sortu ziren → Keynesianismoa.  
 
 

2
Joan 14 orrialdera.  
 
. DESBERDINTASUNA: NEO eta POST.  
- Neo = Berritu 
- Post = Gainditu 

. Keynesianismoa. ​(kapitalismoaren aldeko beste proposamena) 
 
- Merkatu patroiaz aparte, ekoizpenarekin lotutako ideiak aztertu zituen. 
- Interbentzio politikoan Keynes oso aktiboa izan zen.  
- Keynes eta Whiten arteko negoziazioak: Moneta guztiei urrearekiko balioa 
eman zieten ← Whitek esaten zuenean oinarritu ziren. ​(Honek 
keynesianismoaren amaiera suposatu zuen azkenean). Keynesek proposatu 
zuena nazioarteko moneta bat ezartzea izan zen.  
- “Mikroekonomiek egiten dute makroekonomia” kontzeptua aldatu zuen, 
KONTRAKOA defendatzen zuen Keynesek. ​“​Makroekonomia aldatzen bada, 
mikroekonomiak aldatuko dira”.  
- Estatuak interbentzioa sustatu behar du ekonomian → Erregulazioa egon 
behar da.  
- Eskari agregatuak ekoizpen maila baldintzatzen du.  
 
KRISITIK ATERATZEKO PROPOSAMENA: Gastu publikoak areagotzea​ (honek 
Estatua zorpetzea eragingo du) 
 
- Inbertsioen garrantzia → epe luzerako onurak lortzeko. ​Interes tasa = 
diruaren prezioa (kredituak hartzean) 
 

E.A = I + C + GP + XN 
 
. E.A = Eskari agregatua 
. I = inbertsioak (kontuan hartu diruaren prezioa/interesak) 
. C = Kontsumoa 
. GP = Gastu publikoa 
. XN = Exportazio netoak (exportazioak ken inportazioak) 
 

“Inbertsiorik gabeko ekonomia bat, datorren urtean berdina izango da”. Inbertsioak 
aurreikuspenetan oinarrituta egiten dira​ (honek espekulaziora eramaten gaitu)​. “Zenbateko 
hobekuntzak/onurak izango ditudan arabera egingo ditut inbertsioak” 
 
- Prezioek zurrunak izan behar dute (ez malguak, neoklasikoen kontra). ​Ez 
dira berregokitzen epe laburrean.  
- Politika fiskala = Estatuaren interbetzioaren beharra. 
- Ekonomiak zikloen bidez funtzionatzen du.  

 
 


. Hazkunde egoeretan: Inpostuak ​↑ Aurreztu 
Gastu publikoak  ↓ 
 

. Krisialdi egoeretan: Inpostuak ​↓ 


Gastu publikoak ​↑  Aurreztutakoa gastatu 
 
- Keynes → Politika antiziklikoa ​→ Zorpetzea (zikloak ahalik eta gehien 
murrizteko) 
 
. Monetarismoa​ ​(neo-neoklasizismoa) → Iraultza neokontserbadorea 
 
197o-ko hamarkada → Krisia → Ultraliberalek hori erabili zuten poterea 
berreskuratzeko. ​Adibidez, Chicagoko eskola.  
 
- Eragile pribatuek haien onurarako jarduten dute. ​Merkatu librearen 
aldekoak dora eta ideia keynesiarren eta Estatuaren esku hartzearen 
aurkakoak. 
- Neutralizazioa 
- Diruari garrantzia ematen zioten → teoria berriak 
- Diruak prezioengan, produkzioarengan eta enpleguarengan eragingo 
du. 
- Estatuak diru politika sustatu behar du → ​Baina Estatuak ez du dirua ekoiztu 
behar. Entitate monetario independente bat egon behar da (Banku Zentrala).  
- Moneta politika eraginkorra izan daiteke epe laburrean. 
- Diruaren balioa konfidantzan oinarritzen da. 
- Helburua prezioen egonkortasuna lortzea da (inflazioa ekiditea). ​Bakarrik 
Europan aplikatzen da.  
 
. Eskola kritikoak:  
 
- ​Ekonomia ekologikoa ​(ekonomia iraunkorra) 
EKOIZPEN HARREMANAK 

Kapitalismoa  Ekonomia ekologikoa 

 
 

- “Lurra mugagabea da” 


- Bakarrik lana eta kapitala 
hartzen dituzte kontuan   
 

- Lurra, lana eta kapitala hartzen 


dituzte kontuan 


 
- “Decrecimiento” → Gero eta gutxiago gastatu baina era arrazional batean 
banatuta (horrea gatazkak sahiestu ahal dira) ​Gaur egun ez da hori egiten.  
- Ekonomia ekologikoaren adibidea: Erromako kluba.  
 
- ​Ekonomia feminista 
 
→ Kritika: Zaintza lanak ez dituzte kontuan 
hartzen + androzentrismoa3 
- “Hombre Champiñón” → Lan 
erreproduktiboa 
- Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka 
- Zaintza lanek errekonozimendua izatea 
defendatzen dute 
 
 
 
- ​Ekonomia instituzionala 
 
T. Veblen + E. Ostrom → Kudeaketa ez merkantila 
- “Zenbait ondasun eta zerbitzu ezin dira era efiziente batean merkatuen (epe 
laburrean) bidez ekoiztu edo garatu. ​Adibidez, baliabide komunalak.  
- Merkatu tresnen eta baliabideen haratago, irizpide sozialak defendatzen ditu 
(epe luzean funtzionala) 
- Instituzioen eta merkatuen arteko harremanen teorizazioa egin zuten. 
Gizakien jarrerak arau instituzionalen menpekoak dira, eta, ondorioz, gure 
jokabide teorikoak ezin dira indibidualak izan 
- “Sozialki determinatuta gaude” ← Arlo sozialari garrantzia  
Azterketa → ondorioak → merkatua 
- Merkatu mugatuak.  
 
- ​Erregulazioaren eskola.  
 
1970ko hamarkadan krisiak gertatu ziren, eta monetarismoaren kontrako jarrerak 
sortu ziren.  
- Erregulazioaren eskola → krisiaren azalpena eta ikerketa egin zuten.  
- Krisia sortu egingo da amaitzear dagoen eta sortzen ari den erregulazio 
moduen arteko gatazkaren ondorio gisa. 
- Erregulazio modu bakoitza ekoizpen eredu batean oinarrituta dago.  
- Helburua → kapital erregimen ezberdinen metaketa  

3
​Androzentrismoa: ​Gizona, emakumearen aldean, subjektu eta erreferentzia nagusitzat hartzen 
duen pentsaera. “Gizona munduaren erdigunea da”.  

- Instituzioen garrantzia → Kapitalismoan krisi garaiak egitura 
instituzionalaren existentziak ala existentzia ezak azaltzen ditu. 
- “Petroleoaren krisia” ​(prezioa igo zen eta ekoizpena murriztu) 
- FASEAK: 
1. Kapitalaren pilaketa 
2. Erreguulazio modua 
3. Ekoizpen eredua 
 
- ​Ekonomia post-keynesiarra ​(Cambridgen sortuta) 
 
“Keynesetik datoz, baina gainditzen dute” 
- Langabezirik gabeko ekonomia posiblea da ​(eta bideragarria)​ baina arlo 
politiko batetik ​(ez ekonomikoa) 
“Ejército de reserva” (Marx) 
- Ekonomia nazionalera mugatuta dago (ez nazioartera) 
- Say-ren legea: “Toda oferta produce su propia demanda”.​ → HORREN 
KONTRA DAUDE: Eskaria sortzen da, eta erantzunez eskaintza (eta horrekin 
batera ekoizpena) jasotzen du. “Beti egongo da erantzuna” 
- Eskari agregatuaren garrantzia. ​E.Ak sortzen du Y.  
- E.A = Eskari agregatua 
- Y = Ekoizpen osoa.  
- Soldatak onak izan behar dira eskaria mantentzeko. ​Jokabide bikoitza = 
ekoizpen kostu garrantzitsua dira + eskari agregatuaren determinatzaileak 
 
NEOKLASIKOEI KRITIKA:  
- Ontologia4 globalista dute (ez indibidualista). ​Globaletik indibidualera doaz.  
- Errenta banaketaren garrantzia, Estatuaren parte hartzea eta diru politika 
egoki baten beharra 
- Politika antiziklikoaren aldekoak dira 
- “Egin beharrekoa garai historiko zehatz eta egoera ezegonkor batean 
kokatuta dago (eta horren menpekoa da)” → ​Analisi dinamikoa egin behar da.  
 
- ​Garapenaren ekonomia ​(periferiako herrialdeek sortua) 
 
- Ikasketa gaiak: azpi-garapenaren zegaitiak ikertzea eta egoera orretatik 
irtetzeko estrategia. 
- Pobreziaren zirkulu amaigabea Nazioarteko lehiakortasunaren eragina da.  
- Aurrezkien falta → Aurrezkirik gabe ez da ekonomia garatzen.  
- Tokiko garapen iraunkorra + kritika post-desarrollista.  
 

4
​Ontologia:​ ​Izakiaren azterketa da: zer den, nolakoa den eta nola den posible. Ekonomia 
post-keynesiarrean azterketa globala egiten dute, eta ez indibiduala.  
10 
. Gaur egun: Ekonomia konbentzionala, Ekonomia politikoa eta Ekonomia kritikoa 
​ (baldarra) (burgesa) (herrikoia) 
 
- ​Ekonomia konbentzionala ​(baldarra) → Bere helburua engainatzea da, ezer ez 
ulertzea bilatzen du. Gaur egun gailendu den ekonomia neoklasikoa da.  
 
- Erresuma Batutik eta EEBBetatik dator 
- Hiperteknifikazio matematikoa 
- Objektiboki merkatu harremanetan oinarrituta 
- Zentralizazioa → Urritasuna 
- Optimizazioa (efizientzia) → Arrazionaltasun berekoia (gizabanakoa da 
analisiaren oinarria) 
- Azterketa kokapen geografiko konkretuetan egin behar da (berezitasunal 
kontuan hartuz) 
- Informazio perfektua bilatzen dute + etorkizunaren gaineko ziurtasuna 
- “Denbora logikoa” → Erabakiak itzulgarriak dira. ​Iraganeko erabakiek ez 
dute ez orainaldia ez etorkizuna baldintzatzen.  
 
2. GAIA: Analisi makroekonomikoa. Ekonomia-jarduera neurtzen 
eta ereduak alderatzen 
 
. Merkatua:​ produktuak saldu eta erosten diren tokia. Han eskaria eta eskaintza 
gertatzen dira.  
- Burtsa → Akzioak salerosten diren merkatua 
- Banketxea → Maileguak 
- Herriko plaza  
 
. ​Zirkulazio ekonomikoa​ = eguneroko salerosketa guztiak ​→ ​Herrialde baten 
merkatua → Nazioarteko merkatua 
- Zirkulazio ekonomikoak merkatu asko lotzen ditu. ​Adibidez: nekazariak 
bitartekariari saltzen dio, honek handizkariari eta honek txikizkariari. 
 
. ​Merkatu ekonomia:​ Gure gizartea. Norberak behar dituen ondasun eta zerbitzuak 
zirkulazio ekonomioaren bidez banatzen ditu.  
- Erabilgarria da zeren eta normalean, oso gauza gutxi ekoizten ditugu eta 
gainontzeko guztia erosi behar dugu. ​Ez gara independenteak zentzu hortan. 
- Merkatuak ekoiztutako ondasunak banatzeaz gain, ondasun berrien 
ekoizpena gidatzen du, esperatutako eskariaren arabera. 
- Merkatu-ekonomia ez du gobernuak ibiltzen ​aldez aurretik pentsatutako 
plangintza baten arabera (sozialismoa)​. Erabaki independenteen bidez 

11 
gidatzen da ​→ guztiok egunero gauza batzuk aukeratzen ditugunean eta 
beste batzuk ez. 
 
. Merkatu ereduak/sistemak: ​Merkatu perfektua, ekonomia planifikatua eta 
ekonomia mixtoa.  
 
- ​Merkatu perfektua:  
 
- Autoerregulazioa: Utopia liberal merkantilista   
- XIXan garatuta. Zergatik? → Idei indibidualisten garaipenagatik. ​Ad: 
Pariseko komuna (20.000 fusilamendu). ​Pariseko komuna gobernatzeko 
eredu sozialista bat izan zen, baina laster Versailleseko gobernuaren indarrek 
(liberal, kapitalista, indibidualistak) eraso egin zuten, eta irabazi. Errepresio 
ikaragarria ezarri zuten 20.000 pertsona fusilatuz.  
- Laburtuz: Merkatuari libertate osoa ematea, eskari eta eskaintzaren legea 
kontuan hartuz, eta gobernuaren parte hartzea ekiditen. ​(burgesiaren ideia 
liberalistak) 
 
Ezaugarriak:  
 
1. Produkzio-faktoreen jabetza pribatua​ → Lurra, lana eta kapitala pribatuak 
dira. ​Norbaitenak dira eta hura librea da beste bati lagatzeko ala ez edota 
berak erabiltzeko.  
2. Askatasun indibiduala​ (arlo ekonomikoan) → Produkzio faktoreen jabeak 
libreak dira nahi dutena ekoizteko, ekoizpena nahi duten moduan saltzeko 
eta nahi dutena erosteko.  
3. Norberekeria ​→ Norberak bere onura bilatzen du eta ez besteena. 
4. Portaera arrazionala​ → Norberak bere onurarik handiena bilatzen du. Bere 
portaera egokia izango da ahalik eta etekin handiena lortzeko. 
5. Informazio perfektua ​→ Kontsumitzaileek edozein momentutan ondasun 
guztien prezioak eta ezaugarriak ezagutzen dituzte. ​Bai jabeak bai ekoizpen 
faktoreak ondo informatuta egon behar dute.  
6. Baliabideak esleitzeko metodoa​ (Nola, nori, zer...). Kontsumitzaileek 
beharrak dituzte, eta eurak asetzeko eskaria egiten da. Ekoizleek 
kontsumitzaileek egindako seinaleak jasoko dituzte, eta ondoren 
eskaintzareriko erabakiak hartuko dituzte. ​Seinaleak prezioen (finkoak epe 
laburrean) bidez transmititzen dira:  
- Eskaria eskaintza baino handiagoa bada = prezioak igoko dira 
- Eskaintza eskaria baino handiagoa bada = prezioak jaitsiko dira 
“Gizarteak eskatzen duena beteko da, ekoizpen faktoreak ondo erabilita 
oreka lortuko da, kanpo hartzerik gabe” ← Ikuspegi merkantila. 
- Oreka → Desoreka → Doikuntzak ​(libreak, esku hartze gabe) ​→ Oreka 

12 
7. Ekoizleek inoiz ez dute gehiegi irabaziko​ → sektore batean asko irabazten 
bada ​(etekinak oso handiak badira)​ berehala beste ekoizle asko hara joango 
dira eta hori ekoizten hasiko dira. Orduan eskaintza handituko da eta 
prezioak jaitsi. ​← Lehiakortasuna 
8. Kontsumitzaileek bidezko prezioa ordainduko dute​ → ekoizpen kostuak eta 
etekin arrunta emateko bezainbestekoa. ​Prezioa librea eta justoa izango da 
(Kritika→ bi ideia horiek antagonikoak dira) 
9. Ekonomiak ez du besterik behar ondo funtzionatzeko ​→ Ez da kanpo 
interbentziorik behar, autoerregulatzen baita, era deszentralizatu batean.  
 
- ​Ekonomia planifikatua: ​(sozialista) 
 
- Lorpena: Txinan, Errusian, Yugoslavia  
- Kritika → Askatasun ekonomiko indibidualik ez egotea.  
 
Ezaugarriak:  
 
1. Produkzio faktoreen jabetza publikoa​ → produkzio faktore gehienak 
kolektiboak dira. Herria da (Estatuaren bidez) produkzio faktoreen jabea. 
2. Ez dago askatasun indibidualik arlo ekonomikoan​ → Estatuak planifikatzen 
du zer ekoiztu behar den eta baliabideen esleipena nola gauzatu behar den. 
Produkzio faktoreak Estatuak agindutako moduan erabili behar dira.  
3. Onura kolektiboa bilatzen da ​(ez indibiduala) 
4. Baliabideak esleitzeko metodoa​ → Kontsumitzaileak ez dira soberanoak, 
Estatuak agindutakoa kontsumitzen dute. Estatuak epealdi batzuetarako 
plangintzak egiten ditu eta baliabide guztiak plangintza horren arabera 
erabiltzen dira ​(ZER, NOLA eta NORENTZAT)​. Ekoiztutakoa nahikoa ez bada 
URRITASUNA sortuko da, baina ez da konponduko prezioak igoaz, beste 
errazionamendu (banaketa) sistema baten bidez baizik. ​Banaketa ekitatiboa 
izan behar da. Che Guevara: “Igualitarismo perfektua”. ​Prezioek ez dute 
inolako rolik jokatzen baliabideen esleipenean. Ez dute seinalerik bidaltzen.  
5. Estatuak finkatzen ditu prezioak. 
 
- ​Ekonomia Mixtoa: ​Erdibide-puntua da. Gaur egun: 5 

5
Merkatu ekonomiak dira nagusi, ekonomia sozial gutxi batzuk daude eta hainbat mixto 
13 
 
 
 
Kritika:  
 
. Merkatu inperfektua​ → Eredu utopikotik (merkatu perfektua) errealitatera dagoen 
saltoa.  
- Informazio perfektua? → Ezinezkoa da merkatu egoeraren informazio osoa 
guztien esku egotea ← ​Gardentasun falta: informazioa eraldatzeko metodoak 
daude. Ad: Publizitatea  
- Merkatuen oligopolizazioa ematen da → Honek lehiakortasunarekin 
amaitzen du.  
- Prezioak: Merkatu homogeneoak? (doikuntza eskaria-eskaintza bidez) → 
Kasu batzuetan betetzen da, baina besteetan ez = prezioen ezegonkortasuna. 
Ad: 2007-2008 → Revueltas del hambre (jaki basikoen prezioen igoera) ​“Gutxi 
batzuen onurarako eta gehiengoaren kalterako” 
- Lehiakortasuna (ertain eta txikien arteko lehia) → Ondorioa: batek irabazi, 
besteak galdu → Galtzailearen proletarizazioa.  
- Merkatu askea? → Merkatuan sartzeko eta irteteko oztopoak eta zailtasunak 
daude. ​Ad: Akordio oligopolistak  
 
Konklusioa: Ipuinaren metafora → Dena gezur handi bat da.  
 
. Eredu ekonomikoak (hipotesiak eta emaitzak) 
 
1. NEOKLASIKOAK 
 
- Arrazionaltasun indibiduala → Homo economicus6: Arrazional, egoista, 
indibidualista ​(Normalean androzentrikoa) 
- Informazio perfektua: Merkatuaren informazio osoa guztientzat izan behar 
da (berdina) 
- Ez da merkatu potere osorik egongo → ​Enpresa handiek ez dute eraginik 
izan behar merkatuan (ez produktuen prezioengan, ez ekoizten den 
kantitateetan) ​Ez da ez oligopolio ez monopoliorik egon behar. 
(monopsonio/oligopsonioak ezta)7 
- Merkatuan sartzeko eta irteteko askatasuna (mugikortasuna).  
- Prezio bakar eta homogeneoa egongo da ​← epe laburrean.  

6
Homo economicus:​ Ekonomia neoliberalistaren gizon modeloa. Guztiok izan behar dugu 
horrelakoak.  
7
Monopsonio/Oligopsonio:​ Produktu baten erosle bakarra/oso gutxi egotea. 
Monopolio/Oligopolio:​ Produktu baten ekoizpe bakarra/oso gutxi egotea.  
14 
- Sinplifikazioa egin behar da, eredu teoriko orokorra sortu ahal izateko. 
CÉTERIS PARIBUS→ A teoriaren ondorioa B izateko C,D eta E gertaerek 
finkoak izan behar dute.  
- Eskaria eta eskaintza independenteak dira.  
- Prezioak malguak dira → Prezioa homogeneoa da, baina aldakorra. ​Eskaria 
eta eskaintzaren doikuntzaren ondorioz aldakorra da. (beti lortuko da 
orekara ailegatzea, epe laburrean behintzat). 
- Mikroekonomia eta makroekonomiaren analisi perfektua egin nahi dute. 
“Mikroekonomiak batuz → makroekonomia sortzen da” 
portaera indibidualetatik→ eskaintza eta eskari agregatura.  
 
. Arazo makroekonomikoak:  
 
- Baliabideen erabilera osoa ​← Arazo ekonomiko nagusia neoliberalistentzat. 
(Gaur egun, baliabideen ahalmen produktiboa ez da guztiz erabiltzen.) 
- Ekoizpen faktoreak: Soilik lana eta kapitala hartzen dituzte kontuan 
- Langabezia egotekotan lanaren prezioa jaisten da ​→ Esplotazioa 
- “Prezioak jaitsiz gero produktu baten erabilera handituko da” 
Keynesiarrak horren kontra daude (salmenten-aurreikuspena 
proposatzen dute)  
- Konponbidea neoliberalistentzat: Merkatuaren askatasuna.  
- Hazkundea eta garapena ​→ Hazkunde ekonomikoa iraunkorra ez izatea 
gerta daiteke, eta biztanleria osoa ez asetzea.  
- Prezioen ezegonkortasuna​ → Haien kezka nagusia inflaziorik ez egotea da. 
hau da, prezioak igotzea era bortitz batean. ​Gaur egun hori da gure politika 
ekonomikoaren helburu bakarra (langabezia tasa ez da inoiz kontuan hatzen 
→ Ilegala da langabeziaren kontrako politika ekonomikoa ezartzea) 
- Kanpo zorpetzearen arazoa  
 
Prezioak egonkorrak izan behar dira portaera egonkorrak izateko → “Portaera 
amorala”: Bakarrik prezioak kontuan hartzea eta horiekiko politikak ezartzea.  
 
. Eskaintzaren mugatzaileak:  
 
- Baliabideem erabilera osoan ​→ Lan esku urria egotea​ (soldata igo behar 
da=ekoizpen kostua igo) 
- Lanaren ekoizkortasuna​→ kapital unitateen saturazioa ​(okindegiaren 
adibidea: utilitate marginala)​. Soldatak lanaren ekoizkortasunaren 
araberakoa izan behar du.   
​Noiz arte kontratatu? → Joera beheranzkoa izan arte 
1 langile → 100 ogi ​(+100) 
2 langile → 300 ogi (​ +200) 

15 
3 langile → 500 ogi (​ +200) 
4 langile → 600 ogi (​ +100)​ ← Ez kontratatu (beheranzko joera dagoelako. 
 
Enplegua igotzen doan heinean lanaren ekoizkortasun hazkundea txikiagoa da.  
. Eskaintza eta eskariaren mugatzaileak:  
 
- Aberastasun efektua: 

 
Prezioak igotzean, diru kopuru jakin batek gutxiago balio 
du. Diru kopuru berarekin gastu gutxiago egin ahal da. 
Eskari agregatua murrizten da. ​Adibidez: 10 €-kin 10 ogi 
erosten nituen, orain berriz bakarrik 5 erosi ditzaket.  
 

- Interes tasa efektua:  

 
Prezioak igotzen direnean, diruaren prezioa igotzen da 
(kopuru berarekin gutxiago erosi ditzakegulako). Interes 
tasak igotzen dira, eta inbertsioak jaitsi. Horrela eskaria 
murriztuko da. 
 
- Esportazio garbi efektua: 
Prezio altuagoek, interes tasa igoera 
dakarte, bertoko monetak balioirabaziz. 
Monetaren balioirabazteak, 
esportazioak erlatiboki garestitzea 
dakar. Esportazioak murriztuko dira eta 
inportazioak areagotu. Beraz, esportazio 
garbiak murriztu eta eskari agregatua 
ere.  

16 
 
- Prezioak ez dio eskariaren aldaketei erantzuten. 
- Ziurgabetasuna sortzen da ← Horregatik harreman sendoak sortu behar dira 
- Ez dute autoerregulazioan sinisten (berez ezin gara orekara heldu).  
- AURREIKUSPENAK egiten dituzte (epe laburrerako), lurra, lana eta kapitala 
kontuan hartuta. → Hurrengo eperako ekoizpena antolatu ahal izateko. 
(gehiago ekoiztu, langile gehiago/gutxiago, kapitala...) 
- Adostutako epea bukatzean (zenbait urtetara), baldintzak berrikusten dira 
eta baldintza berrien gain enpresen salerosketa mailek eragina izango dute. 
- Eskaria bultzatzeko politikak egin behar dira ​(Neoklasikoek eskaintzari 
ematen diote garrantzia) 
- Enpresei diru laguntzak eman 
- Soldata murrizteko eskubidea 
- Soldatak errenta banaketa eta kontsumo iturri nagusiak dira. ​(enpresek 
ekoiztutakoa saldu ahal izateko) 
- “Biderkatzailea” → Zorpetzea onuragarria izan daiteke adibidez gastu 
publikorako, etorkitzunean ona izango delako Estaturako. ​Eskari 
agregatuaren edozein elementuren hazkundeak ekoizpenaren eta errentaren 
gain duen azken eragina, hasierako hazkundea sortzeko behar den gastua 
baino handiagoa da. 
- Keynes kapitalista zen: “Por supuesto que hay lucha de clases, y cuando esa 
lucha se recrudezca en Inglaterra, a mi me encontrará de parte de los 
burgueses”. 
- Merkatua egon daiteke egoera egonkor batean baina ez orekatuta. 
 
. Aurreikuspenak ondo ez ateratzea → Murrizketak → Kate depresiboa (amaigabea 
izan daitekeena) 
- Langabezia igo 
- Kontsumoa murriztu 
 
G = Gastua 
I = Inbertsioa 
BPG = Barne Produktu Gordina   
 
 
 
 
17 
 
 
 
 
8
 
 
 

. ONDORIO ANALITIKOAK:  
 
- Merkatuan joera batzuk daude → Oreka moduko bat egon daiteke, baina 
ekoizpen faktoreen egoera kontuan hartu gabe (Langabezia) ← Oreka hori 
egon ahal izateko Estatuak erregulazio politika ezarri behar du. ​“Posiblea da 
langabezia tasa altua egotea eta ‘oreka’ egotea” 
 
- Langabezia nola konpondu: 
- Neoklasikoak: Soldata gutxitu (prezioen bidez) 
- Keynesiarrak: Estatuak dirua ematen eta gehiago ekoizten (honekin 
batera eskari agregatua bultzatu beharko litzateke ​ekoiztutakoa 
kontsumitu ahal izateko​). 
 
* Historia:  
 
Egoera traumatikoak:  
- 1914-1918 → I Mundu Gerra 
- 1929→ krisi oso larria (crack) → Ekonomia neoklasikoaren porrota. (etekin 
pribatuak, kapitalismoa, inperialismoa...) 
Argi geratu zen merkatu fundamentalismoa aldatu behar zela → TEORIA BERRIAK: 
- Sozialismoa 
- Komunismoa 

8
Egitan, biderkatzailea zein den jakiteko “a” da erabiltzen duguna.  
18 
- Keynesianismoa → +-1973 arte (krisiak) → PETROLEOA, II MUNDU GERRA + 
Keynesen eta Whiteren arteko negoziazioak.  
- 1973: Petroleoaren krisia 
- 1980: Nixon (urrearen balioa) 
EGOERA:  
- Ekoizpen faktoreen erabilera osoaren arriskua = inflazioa 
- Eskariaren falta egotearen arriskua = langabezia  
Momentu horretara arte gauza bat edo bestea pasatu zen, baina ​1970ko hamarkadan 
arazo biak aldi berean gertatu ziren. ESTAGFLAZIO egoera.  
EMAITZA: Monetarismoa. 
 
2. MONETARISMOA ​ (Margaret Thatcher, Ronald Reegan) 
 
- Krisiarekiko erabakia = Epe laburrean inflazioa murriztu → Moneta politika 
murrizkorrak jarri zituzten​ (dirua merkatutik kentzea) 
- Langabezia bere baitan utzi zuten ← Ez zen haien prioritatea izan.  
- Epe luzera = Liberalizaziorako joera → Etekin pribatuen igoera 
 

“ Aberatsek diru gehiago badute inbertsio gehiago egongo dira,  


eta horiek lanpostu berriak sortuko dituzte ” 
 

- Gastu publikoaren kontrako politikak ezarri zituzten → Berriro ere 


merkatuaren autoerregulazioari eta orekari garrantzia eman zioten.  
- Ez zituzten onartzen politika fiskal hedakorrak. Haien ustez, politika hauen 
aplikazioaren arazo nagusia defizit publikoa zen:  

19 
EPE LUZEAN analisi neoklasikoa hartzen dute: merkatu libreak enplegu beteko 
egoerara eramango gaitu. Epe luzeko egoera horretaraino heltzeko, bitartean, epe 
laburrean egiturazko aldaketak egin behar dira.  
- Zergak murriztu. ​Dirua enpresari eta kontsumitzaileen esku hobeto. 
- Enpresa publikoak pribatizatu. ​defizita sortzen baitute.  
- Merkatua ez arautzea (desregulazioa) → Neoliberalisten ideietatik 
- Estatuaren parte hartzearen helburua aldatu zuten → ​Beren onurarako 
erabili zuten.  
- Gastu soziala sektore pribatuari utzi 
- Kapitalak behar dituen azpiegiturak sortzen lagundu behar du: garraio 
sareak, informazio eta telekomunikazioen sareak. 
- Etekin pribaturako baldintzak sortzea  
- Lan harremanak arautzea 
- Helburua → ekonomiaren, etekin pribatua bultzatzea, hazkunde 
ekonomikorako baldintzak jartzeko, inbertsio produktiboen eskutik.  
 
ONDORIOA:​ Ongizatearen Estatua suntsitzea. 
- Helburua ekoizpena handitzea da, baina merkatuari begira: ez dira ekoiztu 
behar populazioaren oinarrizko beharrizanak asetzeko ondasunak, 
merkaturako baliokoak direnak baizik. 

20 
- Zergak murriztu nahi dituzte efizientzia handitzeko: horrek errentaren 
banaketa oztopatzen du.  
- Lan merkatua ez-arautzeak soldata baxuak eta prekarietatea dakartza. 
- Gizartearen sektorerik ahulenak babesik gabe uzten ditu. 
 
3. MARXISMOA 
 
Ekonomia klasikoen kritika. “Kapitalismoa kaos bat da” → Jabetza pribatuaren 
ondorioz.  
- Merkatua bera da desantolakuntza gatazkak sortuko dituena.  
- Beharrezkoa da langileen errentan aldaketa bat egotea. ​Kapitalismoan ez 
(goseteak, krisi sozialak... ) 
- Ekoizpen baliabideen jabetzak dakarren gatazkak errenta banaketa eta 
mozkinen norabidea mugatzen du. 

 
 
- Ekoizpena:  
 
Enpresek ekoizpen faktoreak antolatzen dituzte, pertsonen lanaren bidez ondasun 
eta zerbitzuak eraldatuz salmentarako produktuak sortzeko.  
 
. Oinarria:  
- Harreman teknikoak 
- Ekoizpen harreman sozialak 
 
- Banaketa eta metaketa: 
 
- Langileen soldata ez da justua → SUBSISTENTZIArako. ​Kapitalistek 
beraientzako eskuratu dute.  
- Langileen Batasuna, Antolakuntza, Borroka… KAPITALISMOAREN KRISIAN 
GERTATZEN DA. Hortaz, krisiak beharrezkoak dira langileak mugiarazteko. 
- Kapitalismoaren oinarrizko metaketa → “Lur hau nirea da, ekoizten 
duzunaren parte bat emango dizut” Ematen ez duena= KAPITALA → hildako 
lana. 

21 
 
- Estatua: ​Kapitalista pribatu nagusien tresna​ → haien interesarako erabiltzen 
dute. 
- Beharrezkoa da: 
- Langileak ahuldu eta kapitalistak indartzeko  
- Kapital metaketaren oinarriak berritzeko.  
 
ONDORIOAK:  
- Ekonomia kapitalistetan ez dago enplegu osoko oreka lortzerik. 
- Estatua zenbait desoreka murrizteko gai da baina Estatua kapitalisten 
zerbitzura dago. 
- Hedakuntza garaietan Estatuak langileen sarrerak areagotzea (ekimen 
sozialak) bultza dezake baina partaidetza haztea komeni delako ekoizpena 
saltzeko. 
- Hau guztia, bakarrik egin dezake kapital metaketa hazten den bitartean. 
 
Krisiak ekiditeko era bakarra = ekonomia planifikatua = Sozialismoa 
 
4. ESKOLA INSTITUZIONALISTA 
 
- Ziurgabetasunak orekara ailegatzeko ezintasunera eramaten gaitu. 
(keynesianismotik aterata)  
- Kapitalismoa sistema kontraesankorra da ​(marxismotik aterata) 
- Estatua ez da orekatzeko gai, ez makroekonomikoki ​(Keynes)​ ez 
sozio-politikoki ​(Marx).  
- Proposamena → Kapitalismoa mugatzeko erakundeak sendotzea. 
Ekonomian sortutako instituzioek elkarrekiko konfiantza sortzen dute, arlo 
pribatu eta publikoan.  
 
. Instituzio nagusiak:  

22 
- Hitzarmen kolektiboa9 (lan-kapital harremanak). ​Legeen beharra 
nabarmentzen dute (Rousseau: “La ley que protege al débil...”) 
- Enpresen lehiakortasuna, lehiatzeko moduak… arautzea.​ (enpresa handiak & 
txikiak eta euren arteko harremanak)  
- Estatu ereduak ​(demokrazia efektiboa eta hiritartasuna)  
- Moneta ereduak ​(ekonomia erreala finantzatzeko rola ala ekonomia 
produktiboari lotu gabe) 
- Nazioarte mailan herrialdea nola dagoen ​(zordun ala hartzekodun) 
 
3. GAIA: Estatua eta ekonomia 
 
. Estatuaren funtzioak​ → Estatuak ezartzen duen helburuen araberakoa da.  
 

Estatuaren   Merkatu hutsa  Esku-hartzearen adibideak 


funtzio   (zer egin)  (nola egin) 
ekonomikoa  konpondu behar diren aferak  Zeren bidez konpondu 

Erregulazio  - Esparru legala → Propietate pribatua  - Propietate pribatua mugatzea 


funtzioa  izateko eskubidea legeztatzea  - Zuzenbide administratiboa 
Ad: Katalunian esan dute aldatuko  - Erregulazio soziala 
dituztela (lege kapitalistak) 
- Gatazka ekonomiko-sozialak ebaztea 
Gartzelatutakoen gehiengoa 
lapurketagatik edota drogak 
trafikatzeagatik da.  

Esleipen  - Kanpo eraginak  - Kanpo eragin negatiboak debekatu 


funtzioa  - Ondasun publikoak (?)  - Ondasun publikoak/lehentasunezkoak 
- Monopolioak egotea edo lehiarik  hornitu 
gabeko egoerak konpontzea  - Lehia perfektuaren defentsa 
“Estatua enpresa handia da”  - Azpiegituren hornidura 

Birbanaketa  - Aberastasunaren banaketa  - Segurtasun soziala 


funtzioa  disparekoa konpondu  - Laguntza sozialak 
- Pobrezia egoera konpondu  - Zerga-sistema progresiboa 
- Lehentasunezko ondasunen hornidura 

Egonkortze  - Desoreka makroekonomikoak  - Politika fiskala 


funtzioa  konpondu ​(desenplegua, inflazioa...)  - Moneta politika 
- Hazkunde ekonomiko motela  - Kanpo merkataritza eta kanbio tasa 
- Kanpo desoreka  (ad: €-ak $-engatik aldatzeko tasa ) 
 

9
Hitzarmen kolektiboa:​ sindikatu bat (langile taldea) eta enplegatzaile bat/askoren (enpresaburuak) 
arteko sinadura edo hitzarmena da. Lan-harremana arautzen du ( soldatak, lan-jarduna, atsedenak, 
oporrak, baimenak, lan-baldintzak…) 
23 
. Erregulazio funtzioa:  
 
Erregulazio funtzioa kapitalaren metaketa laguntzeko egiten da (ez guztien 
onurarako): 
- Estatuak bermea ematen dio esparru legalari ​← Jabetza pribatua posiblea 
izateko oinarrizkoa. (helburua=kapital metaketa) 
- Gatazka sozialak murrizteko politikak egiten ditu Estatuak.  
Adibidez: Grenelle akordioak (Frantzian) → Gobernua eta alderdi 
komunistaren artean egindako akordioak izan ziren. Hainbat egun greban 
egon ondoren soldaten igoera %20an lortu zen.  
 
. Esleipen funtzioa:  
 
Helburua merkatuaren efizientzia handitzea da. “Merkatu-hutsak” gertatzerakoan 
egoera konpondu behar du. Adibidez, monopolioak egotea ekidin behar du. 
Horretarako dituen tresnak erregulazioa eta politika fiskala dira.  
 
. Birbanaketa funtzioa:  
 
- “Ongizatearen Estatua” kontzeptua: Diruaren banaketa justuagoa egitea.  
- Ongizate politikak egitea. ​Birbanaketa baino lehen egin beharko zena. 
Jatorria=Banaketa funtzioa. ← Era pribatuan erabakitzen da.  
Banaketa pribatu eta primarioen ondorioz desoreka ematen da eta hasierako 
banaketa hori era justuago batean egiten saiatzen dira (birbanaketa) 
- 2 oinarri dauzka: 
- Moneta-transferentziak: Segurtasun Sozialaren sistema publikoaren 
barnean.​ Ad: pentsioak, langabezi-dirusaria…  
- Lehentasunezko ondasun eta zerbitzuen hornidura. ​Ad: osasuna, 
hezkuntza…  
- Helburuak:  
- Segurtasun ekonomikoa.  
- Berdintasun handiagoa errentaren banaketan edo disparekotasun 
ekonomiko eta sozialaren murrizketa.  
- Pobreziaren ezabatzea edo murrizketa. 
 
- Ereduak:  
- Ikuspegi liberala (AEB):​ Ongizatearen iturri nagusia ez da Estatua izan 
behar, merkatua baizik. Etekin iturri ez diren jarduerak familiak egin 
behar ditu 
- Ikuspegi instituzionalista (Suedia):​ Egitura publiko eta sozialak egitea 
beharrezkoa da, pribatua dena sozializatu behar da. Estatuak bermatu 
behar du bizi maila duin bat izateko aukera.  

24 
. Egonkortze funtzioa:  
 
Eskari Agregatuaren kontrolerako politika makroekonomikoen martxan jartzea da.  
 

EA= kontsumoa + inbertsioak + Gastu Publikoa + Exportazio netoak 


 

- Erremintak: Politika fiskala eta moneta politika. 


  
. Atzeraldi​ garaian baldin bagaude (desenplegu garaia): EA-ren politika hedakorrak 
aplikatuko ditugu. ​Bi era daude politika fiskal hedakorrak aplikatzeko.  
 
1. Zergak murrizten baditugu pertsona bakoitzaren errenta erabilgarria 
handituko da. Horrela, eskari agregatua handituko da, eta horrekin batera 
kontsumoa eta inbertsioak areagotuko dira. Honek produkzioaren 
hazkundea eragingo du, eta desenplegua murriztuko da. Azkenik, prezioen 
igoera emango da, eta depresio garaiarekin amaituko da.  

 
 
 
2. Gastu publikoa areagotzen bada, eskari agregatua ere handituko da. Honek 
produkzioaren gorakada eragingo du, enplegua handituz (eta desenplegua 
murriztuz). Azkenean, prezioen igoera emango da, eta depresio garaiarekin 
amaituko da.  

 
 
Moneta politika hedakorra: ​Depresio garaitik ateratzeko ere:  
 
1. Interes-tasaren murrizketa egiten badugu, produkzioaren hazkundea 
emango da. Honekin batera enplegua handituko da, eta horrek prezioen 
hazkundea ekarriko du.  

 
25 
. Hedaldi garaian baldin bagaude (inflazioa): E.A-ren politika murriztaileak 
aplikatuko ditugu. ​Hau da, lehen azaldutako guztiz kontrakoa.  
- Politika fiskal murriztailea: Zergak igo edota gastu publikoa murriztu 
- Moneta-politika murriztailea: Interes tasak igo 
 
. Estatuak zenbait pokitika ezartzea ekar ditzazkeen ARAZOAK: ​Estatuak efektu 
negatiboak izan ahal duten politikak egiten ditu.  
- Politika proziklikoa → ​Montoro legea (“Gure posibilitateen gaineko bizi 
maila izan dugu”​ ← Horregatik orain zikloa askoz handiagoa da​) 
- Helburu pribatuak dira beti politika ekonomikoaren oinarria.  
- Pizgarriak ematearen arazoak: Jendea eroso kokatzea eta gastu publikoa 
areagotzean defizit publikoa sortzea.  
- Estatuan etekin pribatua bilatzen duten presio taldeak egotea.  
- Estatuak ez daki beti zeintzuk diren hiritarren lehentasunezko beharrak.  
- Esku hartze publikoa gero eta murriztuagoa da (globalizazioa) 
 
. Politika Ekonomikoko helburuak:  
- Hazkunde ekonomikoa→ Dirua da garrantzitsuena ​“Hobe da burutik txarto 
egotea eta psikologo bat ORDAINDU behar izatea, ondo egotea baino” ​← 
Aberastasuna sortzen duelako.​ Honen adierazlea BPGa da.  
- Enplegu betea→ Lanpostuak sortu, epe laburrean desenplegu ziklikoa 
murriztu, epe luzean egiturazko desenplegua ezabatu. Honen adierazleak 
dira: Langabezia-tasa Jarduera-tasa, okupazio-tasa ,Enplegu/desenpleguaren 
banaketa…  
- Prezioen egonkortasuna→ Inflazioa eta deflazioa ekiditea. ​(2008an krisia 
gertatu zen eta 2014ra arte ez zituzten politika hedakorrak martxan jarri). 
Adierazlea: Inflazio-tasa 
- Pagamendu Balantzaren oreka→ Zenbat ondasun eta zerbitzu erosi ditugu 
beste herrialdeetan. Kanpo-defizita murriztea bilatzen da; erreserba-maila 
jakina mantendu eta atzerriarekiko kaudimena. Adierazleak: , Merkatal 
Balantzaren saldoa, Kanbio-tasa… 
 
. Gatazkak: ​Helburu ezberdinak existitzen direnez aukeratzea beharrezkoa da: 
helburu baten alde egin besteei uko eginez. ​Orokorrean egiten dena​:  
- Hedaldi ekonomiko garaian: ↓ desenplegua; ↑ inflazioa.  
- Atzeraldi ekonomiko garaian: ↑ desenplegua; ↓ inflazioa.  
Agintari ekonomikoek lehentasunak ezarri behar dituzte: helburuak hierarkizatu, 
kuantifikatu eta epeak ezarri.  
 
. Moneta politika:  
- Helburua → Ekonomian dagoen diru-kantitatea (diru eskaintza) kontrolatu, 
eta horrekin bat diruaren prezioa (interes tasa) ezarri.  

26 
- Produkzioan eta prezioan eragina du. (BPG eta inflazioa) 
- Arduraduna: Banku Zentrala.  
- Tresnak:  
- Merkatu irekiko eragiketak→ Banku Zentralak Merkatu Irekian 
tituluak saldu ala erosi egiten ditu. ​Horrela diru eskaintza handitu edo 
murriztu dezake.  
- Deskontu-tasa politika → Banku Zentralak banku komertzialei 
kobratzen dien interes-tasa da. ​Eragina izango du ostean banku 
komertzialak bere bezeroei kobratuko dizkien interes-tasan.  
- Erreserba baldintzen aldaketa → Banku komertzialak behartuta daude 
erreserba minimoen portzentaia bat izatera (%2). Gainontzekoa 
maileguak ematera bidera dezakete. ​Erreserba murrizten bada diru 
eskaintza handituko da, eta alderantziz.  
 
. Politika fiskala: ​← ​Tresnarik boteretsuena. 
- Gastu publikoa: 
- Sektore publikoaren erosketak/inbertsioak (hautazkoa) 
- Sektore publikoaren transferentziak (osagai automatikoa).  
- Zergak 
- Zuzenak: gizabanakoen eta enpresen errentaren gain. ​Ad: PFEZ, 
Sozietateen gaineko zerga… 
- Ez-zuzenak: prezioen gain. ​Ad: BEZ, tabako eta alkoholaren gaineko 
zerga...  
4.  
5. GAIA: Finantziarizazioa, zorpetzea eta ahuldade sistemikoa 
Europako ekonomietan.  
 
.Finantziarizazioa: Sarrera.  
- Gaur egungo krisiaren oinarrietako bat da. 
- Gehienbat 1980ko hamarkadan garatu da Europan, era desberdinean 
herrialdeen arabera.  
- Ekarri dituen ondorio nagusia: zorpetzea eta langileen errentak jaistea. 
 
. Finantziarizazioaren definizioa:​ Merkatu eta logika finantzarioek dinamika 
ekonomikoaren gainean duten nagusitasuna da, 1970ko hamarkadatik aurrera 
garatu dena. ​Hau da, herrialde finantzieroek nagusitasuna dute ekonomian gaur 
egun, eta hori 1970ko hamarkadaren amaieratik aurrera garatu da. ​Logikak, 
merkatuak, agenteak, erakudeak eta helburu finantzieroek garrantzia oso handia 
hartu dute ekonomia nazionaletan, eta horrek mundu osoko ekonomian eragina 
izan du.  
 

27 
. Testuingurua: 1970ko hamarkada 
- Urre patroiaren amaiera → Dolarraren balioaren beherakada gertatu zen, eta 
horrek beste monetak dibisen merkatuan sartzea eragin zuen.  
- Krisi energetikoa → Petroleoaren krisia (1973) → Petroleoaren prezioa 
(petrodolarrak) igo zen 
- Honek guztiak kapitala finantzieroaren pilaketa egotea eragin du.  
 
. Kontraerreforma neoliberalak​ ​→ Hauek sustatu zituzten herrialdeak likideziaz 
arduratu dira.  
- Pribatizazioa 
- Desarautze finantzieroa 
- Liberalizazioa 
- Ekonomia-irekiera (merkatu librea) 
 
. Gertatu diren aldaketak:  
- Burtsa kapitalizazioa → Espekulazioen gorakada gertatu da, eta horrek BPGa 
asko handitzea eragin du,  
- Transakzio finantzieroen balioa handitu da.  
- Emandako kreditu kopurua igo da.  
- Herrietan kapitalak sartzeko mugen bukaera ​→ Dirua nazioartean 
mugitzeko erraztasuna 
- Entitante finantzieroen autonomia handitu da.  
- Banku publikoen pribatizazioa  
- Kapital atzerritarren askatasuna eman da.  
Laburtuz, kontraerreforma neoliberalak bete dira.  
 
. Testuingurua: 1980ko hamarkada 
 
- Epe laburraren legea → Dirua epe laburrean lortzeko nahia piztu da. ​Ad: “El 
lobo de Wall Street” 
- Ongizatearekiko kezka gutxitu da.  
- Demokrazia ekonomikoa murriztu da 
- Potere finantzieroa handitu da.  
 
. Ondorioa: ​Europako ekonomietan finantziarizazioak eragin izugarria izan du, 
baina erritmo eta intentsitate desberdinarekin ← herrialde bakoitzaren ezaugarri 
sozioekonomiko eta politikoen arabera.  
 
. Makroekonomia: ​Finantziarizazioak zorpetzea ekarri du, eta ekonomia europarren 
hauskortasun globala eragin. Hau 5 kanalen bidez gertatu da:  
1. Soldatek errentan duten pisua galdu dute. ​Diru/soldata berdinarekin 
gutxiago eros dezakezu. ​Baina, kredituak eman dira, eta horiei “esker” 

28 
kontsumo maila mantendu ahal izan da ​← Gure posibilitateen gainetik 
bizitzen egon gara. ​Adibidea Espainian: Eraikuntza burbuila.  
2. Etekinen eta inbertsioen arteko lotura murriztu da. ​Etekinak izatean bi 
aukera daude: Inbertitu edo gorde (/kapitalisten poltsikorako) 
3. Politika publiko eta erregulazioaren KONTRAKO “itzalezko” potereen 
gorakada eman da.  
4. Finantziarizazioak burbuila espekulatiboak sortu ditu, eta horrek zorpetzea 
eragin du. ​Ekonomia errealetik dirua kentzen da inbertsioak egiten, eta 
inbertsioak egin ahal izateko zorpetzea beharrezkoa da.  
5. Kanpo kontu korronteetan EXPORTAZIO - INPORTAZIO loturaren 
desorekak eman dira. ​Nabarmenki GIPSIetan (+finantziarizazioaz arduratzen 
diren herrialdeak oso irudi txarra dute GIPSIetaz, baina GIPSIek diote 
beraiek direla ekonomiaren motoreak) 
 
. Finantziarizazioa eta errenta banaketa: ​Finantziarizazioak errenta enpresarialak 
igotzea eta langileen errentak murriztea eragin du. Hau gertatzeko 3 bide egon dira:  
1. Ekonomien osaketa sektorialen aldaketa ​→ Sektore finantzieroa nagusitu da.  
- Sektore publiko eta arlo pribatu erregulatuak murriztu dira → 
Estatuaren parte hartzea murriztu da.  
- Zerbitzu sektoreak prekarizatu eta fragmentatu dira.  
2. Akziodunek errentagarritasuna lortzeko aukerak igo dira ​(bermatu zaie epe 
laburrean errentagarritasuna lortzea) ​dibidendo eta interesen bidez. 
Horregatik, langileen egoera txarrera joan da, Balio Erantsiaren portzentaia 
murriztu baitiete.  
3. Sindikatuen negoziazio poterea murriztu da.  
- Enpresengan estrategia berriak sortu dira, epe laburrean etekinak 
lortzeko. Hortaz, Balio Erantsi gehien duten elementuetan zentratu 
dira. 
 
. Inbertsioen moteltzea: ​Merkatuen liberalizazioak enpresen etekinen banaketan 
aldaketak eragin ditu, eta akziodunek enpresetan duten garrantzia izugarri handitu 
da. ​Hau da, akziodunek indar ikaragarria hartu dute enpresengan, eta horrekin 
batera ekonomian.  
- Dibidenduetan ematen zen enpresaren aberastasun portzentaia igo da. 
Hortaz, enpresek akziodunei diru gehiago ematen dietenez, gutxiago dute 
enpresek inbertitu ahal izateko.  
- FBCF (Formación Bruta del Capital Fijo) nabarmenki murriztu da.  
Euskaraz +- → Kapital Higiezinen Formakuntza Gordina → Zenbateko 
inbertsioak egon diren kalkulatzeko erabiltzen da. Barne Produktu 
Gordinarekiko (BPG) egiten da kalkulua. Horrela, herrialdearen aberastasun 
osoaren zein zati inbertitu den eta zein zati kontsumitu den adierazten da. 
Konklusioz, etekin ez inbertituen kantitatea igo zen.  

29 
- Inbertsio aukera gutxiago egon dira azken hamarkadetan → ​Baina 
ezberdintasunak egon dira herrialdeen artean. GIPSIetan inbertsioek 
ondorio askoz txarragoak izan dituzte ​(Eraikuntza burbuila → Zorrak) 
Finantziarizazioaz arduratu diren herrialdeek inbertsioak izaten jarraitu 
dute.  
- Testuingurua: Inbertsioak moteldu baino lehen izugarrizko gorakada izan 
zuten ​lehen esan bezala ekonomia errealetik dirua kentzen, eta zorpetzea 
eragiten. ​ Momentu horretara arte, aberastasunaren adierazleak 
produktibitatea eta komertzioa ziren, baina momentu horretan adierazleak 
kanal finantzieroak izaten hasi ziren.  
- GIPSIetan: Krisiak eztanda egin arte inbertsio asko eta asko egin 
zituzten, baina horren ondoren ezer ez → Zenbaki negatiboak ematen 
dituzte inbertitutakoaren adierazleetan ​← Zorpetzeagatik  
 
. Kapital kontzentrazioa eta itzaletik eragiten duten potereak.  
 
Ekonomia erreala itzaletako potereen menpe geratu da. Inbertitzaile 
instituzionalek lobby-ak sortu dituzte (ekonomian presioa eragiten duten taldeak), 
eta politikoki haien onurarako diren ekintzak egin dituzte. Ekonomiaren poterea 
haien menpe geratu denez demokrazia suntsitu dute, erabakiak gutxi batzuek 
hartzen dituztelako ​(oligopolio baten antzekoa). 
Inbertitzaile instituzional hauek pentsioen eta inbertsioen alorretaz 
arduratu dira gehienbat (BPGaren zati %150 berea izatea lortuz). Ez dugu ahaztu 
behar Banka Komertzialak kontrolpean dituztela, eta horregatik etxeen ​(eraikuntza 
burbuila) ​aurrezkia bereganatu dute. Hortaz, haiek izan dira ordain bitartekoetaz 
arduratu direnak krisiak eztanda egitean. Horrek, herrialde hauetan (Alemania...) 
likidezia altuegia egotea eragin du, eta ekonomia osoaren fragilidade sistemikoa.  
 
. Nazioarteko kapital finantziarioaren poterea.  
 
Aurreko atalean esan bezala, ekonomia gutxi batzuek kontrolatu dute, eta 
hau 3 arrazoi nagusiengatik gertatu da: 
- Burujabetasun ahula → parlamentu, gobernu eta erregulatzaileen 
partetik.  
- Politika fiskal oso ahula ezarri dute → Erakunde publikoen poterea 
murriztu da eta martxan jarri dituzten politikak kontribuzio 
pribatuetan oinarrituta egon dira. 
- Oso denbora gutxian ekonomia gero eta konplexuagoa bihurtu da 
(izugarrizko likidezia, aurrerapauso teknologikoak, merkatu 
europarren mugikortasuna...). Honek oso zaila egin du kontrolak 
jartzea, eta hauek saihestea eta iruzurrak egotea ahalbidetu da.  
 

30 
. Zorpetzea eta ahuldade sistemikoa 
 
Gaur egungo krisiaren eragile garrantzitsuenetarikoa sektore pribatuaren 
zorpetzaren gorakada izan da.  
 
1995tik aurrera ​→ Espainia, Portugal, Grezia eta Belgikan → ZORPETZEA ↑  
Alemania… → Sektore pribatuaren zorra ia ez da igo.  
 
2007 ​→ Zorra Irlandan → BPGaren %700 
Zorra Holandan → BPGaren %600 
Zorra Portugal, Espainia, Belgika, Frantzia eta Austria → BPGaren +%300 
 
Hemen arreta erakartzen digun datuetako bat da alor finantzieroaz arduratu 
diren hainbat herrialdek zorraren gorakada izan zutela da. Hau haibat titulu mota 
jaulkitzeagatik gertatu da (zorra, zenbait kontratu) 
 
Honek eskari agregatuaren gorakada eragin zuen, baina fiktizioa zena, 
espekulazioan, inbertsioan eta batez ere zorpetzean oinarritutakoa. Baina gero zor 
hori amortizatzeko beharra dago, eta horrek duen efektua guztiz kontrakoa da: 
eskari agregatua jaisten da.  
 
Likidezia era endogenoan (sistemaren barrutik) sortzen da, sektore 
pribatuak (bankuek) kredituak ematen dituztenean. ​Ondorioa izan da kredituak 
BPGa baino askoz handigoa izan dela, zorpetzean oinarritutakoa. Aldaketa hain 
bortitz hauek ekonomiaren konplexutasunera eraman gaituzte, eta honek guztiak 
ahuldade sistemikoa ekarri dute, non krisia gero eta hurbilago dagoen.  
 
. Desoreka intra-komunitarioak.  
 
Azken  hamarkadetan  hainbat  aldaketa  kuantitatibo  eta  kualitatibo  eman 
dira,  Europako  herrialdeen  artean  desoreka  intra-komunitarioa  sortu  dutenak. 
Herrialde  desberdinetan  dagoen  homogeneotasun  faltaren  ondorioz  (adibidez, 
produktuen  kalitatea,  enpresen  etekin  kopurua...)  desoreka  positibo  eta 
normatiboak  eman  dira.  Arazo  honen  abiapuntua,  erregulazio  finantzieroaz 
arduratzen  diren  guneen  eta  espezializazio  sektoriala  egiten  duten  guneen  arteko 
desberdintasunean  dago.  Honek,  ierarkizazio  batera  eramaten  gaitu,  bi  talde 
nagusietan banatuta dagoena: 
 
- Alde  batetik,  “herrialde  motore”-ak  daude,  hain  zuzen  ere,  GIPSI-ak:  Grezia, 
Italia,  Portugal,  Espainia  eta  Irlanda.  Erregulazio  finantziarioaz  arduratzen 
herrialdeek beste hauei PIIGS izenaz deitzen diete, asmo peioratiboarekin.  

31 
- Beste  aldetik,  orain  aipatutako  finantziazioaz  arduratzen  diren  herrialdeak 
daude,  “herrialde  bagoiak”:  Alemania,  Belgika,  Holanda  eta  Finlandia. 
Herrialde hauen kontu korronteek superavit-a jasan dute. 
 
Sailkapen  honek  piramide  ierarkiko  bat  sortzen  du,  non  oinarria  herrialde 
motorrak  diren  eta  haien  gainean  herrialde  bagoiak  dauden.  Zenbat  eta  beherago 
egon,  soldatak  baxuagoak  izango  dira  eta  kredituak  lortzea  garestiagoa  izango  da. 
Prozesu  hau  guztia desberdina izan da herrialdeen ezaugarri sozioekonomikoen eta 
politikoen  arabera,  baina gaur egungo egoera desorekatu eta heterogeneora eraman 
gaitu.  

32 

You might also like