Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 17

Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

GIZA-EHUNAK

1.- SARRERA

2.- EHUN MOTAK

3.- EPITELIO-EHUNA

A.- EZAUGARRIAK ETA SAILKAPENA


B.- ESTALDURA-EPITELIOA
C.- GURUIN-EPITELIOA

4.- EHUN KONEKTIBOAK

4.1. EHUN KONJUNTIBOA

4.2. EHUN ADIPOSOA

4.3. EHUN KARTILAGINOSOA

4.4. HEZUR-EHUNA

4.5. ODOLA

5.- MUSKULU-EHUNA

5.1. MUSKULU-EHUN ILDASKATSUA (ESKELETIKOA)


5.2. MUSKULU EHUN KARDIAKOA
5.3. MUSKULU-EHUN LISOA (LEUNA)

6.- NERBIO-EHUNA
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
- NEURONAK
- NEUROGLIA
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

1. - SARRERA
Izaki zelulanitzak zelula bakarrekoetatik garatu dira, ondoen bereizten bi ezaugarri lortu arte: beren zelulen
espezializazioa eta lankidetza, organismoari beste edozein osagaik baino ahalmen handiagoak ematen dizkiotenak.
Garrantzitsua da azpimarratzea zelulen espezializazioak eta desberdintzeak talde bakoitzak dagokion egitarau
genetikoaren zatia “interpretatzen jakin” behar izatea ekartzen duela, guztiek sortu diren hasierako zelularen
informazio genetikoa berbera baitute. Zelula batzuek “liburu osoaren” zati bat besterik ez dute irakurtzen eta ez
diote gainerakoei jaramonik egiten (adibidez, dermiseko zelulek azalean pigmentuak sortzeko ahalmena garatzen
dute eta ez intsulina sortzekoa).
Espezializazioa ehunen sorrerarekin burutzen da. Antzeko egitura eta funtzioak dituzten zelula elkarteei ehun
deritze. Ehunak organoetan elkartuko dira eta organoak aparatu eta sistemetan.

2.- EHUN MOTAK


Enbrioi-garapenean, zelulek guztiz garatzen dute bere desberdintze-gaitasuna, organismoaren ehunak eta
organoak sortaraziz..
Hurrengo taulan giza gorputzean azaltzen diren ehunak sailkatu dira, bakoitzak betetzen duen funtzioaren arabera.

EHUN-MOTAK FUNTZIOA
Estaldura-epitelioa Estaltzea eta babestea
Epitelio-ehuna
Guruin-epitelioa Substantziak jariatzea
Gutxi
Konjuntiboa Organoak eta ehunak lotzea
eraldatutako
Adiposoa Erreserbak metatzea
zelulak Ehun konektiboak
Kartilaginosoa Hezuren mugimenduak erraztea
Hezur-ehuna Euskarri-organoak sortzea
Lisoa Erraien mugimendua
Guztiz Muskulu-ehuna Ildaskatua Gorputzaren mugimendua
espezializatutako Kardiakoa Bihotzaren taupadak
zelulak
Nerbio-ehuna Koordinazioa

Beraz, oinarrizko lau ehun daude, eta bakoitzaren barnean aldaera desberdinak daude.

3.- EPITELIO-EHUNA
A.- EZAUGARRIAK ETA SAILKAPENA
Oso hurbil dauden eta zelularteko substantzia gutxi duten zelula geometrikoez osatuta daude. Epitelio-ehuna
etengabe berriztatzen ari da (zelulak bizitza motza dute), batez ere ingurunearekin kontaktuz daudenak
(arnasbideak, digestio-hodiak eta epidermisa) higadura jarraitua sufritzen baitute. Funtzio babeslea izan dezake,
gorputzaren kanpoko azalak eta barne barrunbetan, eta zenbait epiteliok jariatzeko eta birxurgatzeko ezaugarria
du.

Epitelio guztiak lodiera aldakorreko mintz basal batek finkatzen ditu. Honek epitelioak eta aldean kokatzen diren
ehun konektiboak mugatzen ditu eta ez du odol hodirik, hala bada, ehun epitelioak ehun konektiboetatik difusioz
pasatzen diren mantenugaiak eta oxigenoa beharrezkoak dituzte

Funtzio edo eginkizunaren arabera :


● Estaldurakoak:
* Gorputz-azalaren kanpoko aldean epidermisa bezala. Dermisarekin batera epidermisak larruazala
osatzen du (dermisa ehun-konjuntiboz, odol hodiaz, ile folikuluaz, gantz guruinaz eta izerdi guruinaz eta
muskuluz eta nerbioz osaturik dago).
* Organo-azalak. Ehun-konjuntibarekin batera organoen babes-azalak edo serosak osatzen dute. Kasu
batzuetan serosek izen berezia dute: peritoneo heste barrunbean, pleura birikietan, epikardioa bihotzean,
etab.
* Gorputz hodien barneko pareta. Arnas, aho, digestio aparatuetako hodiak, mukosak osatuz. Serosen
antzera, ehun konjuntiboarekin batera. Kasu batzuetan jariatzeko edo xurgatzeko gaitasuna dute.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
●Guruinekoak. Bere zelulak substantziak (mukia, izerdia, hormonak, esnea) jariatzen espezializatu dira eta
guruinak izeneko organoak eratzen dute.

Zelulen geruza kopuruaren arabera (mono edo pluriestratifikatuak) eta formaren mota desberdinak bereizten
dira, besteak beste: lauak edo zolatsuak, kubikoak eta zilindrikoak edo prismatikoak. Libre dagoen azaletan zilioak,
mikrobili edo keratina metaketak aurkitu daitezke.

B.- ESTALDURA-EPITELIOA
Epitelio-mintzak ere deituriko epitelio hauek gorputzaren kanpoko azalak eta barne barrunbeak estali eta
babesten dituzte, baita organismoko hodiak ere.

Epitelio monoestratifikatuak: Baldosa gisa ezarritako zelula lauez osatua.

Epitelio laua Epitelio kubikoa Epitelio zilindrikoa

Baldosa gisa ezarritako zelula


Zelula biribilduez osatua. Zelula prismatikoez osatua.
lauez osatua.

Giltzurrunen hodi biltzaileak eta Haien azala libreak zurgatzeko-


Odol eta linfa-hodien barneko guruin-hodien paretak estaltzen azalera handitzen duten heste-
pareta estaltzen du, baita barne ditu. Baita erretinako epitelio epitelioarenak bezalako
organo batzuena ere, hala nola pigmentarioa ere eratzen du. mikrobiloak izan ditzake, edo
bihotz eta birikiena. partikulak atxikitzeko zilioak izan
Horrelakoetan, geruza horri ditzake, arnas bideetan (laringe,
endotelio deritzo. trakea, etab) eta Falopioren
tronpan eta umetokian bezala.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

Epitelio pluriestratifikatuak: zelula-geruza batzuek eratutakoak

Epitelio laua Epitelio kubikoa Epitelio zilindrikoa

Baldosa gisa ezarritako zelula lauez Zelula prismatikoez


Zelula biribilduez osatua.
osatua. osatua.

Azalaren epidermisa eta aho, faringe, Izerdi eta listu-guruinetako hodiak Ez da ia agertzen, bakarrik
hestegorri eta baginako mukosak. estaltzen dute (exokrinoak). ugatz-guruinetako
Epidermisaren gainaldea geruza korneoa hodietan eta gizonezko
da; bere zelulek keratina izeneko uretraren zati batean.
substantzia jariatzen dute eta hil egiten
dira.

C.- GURUIN-EPITELIOA

Bere zelulak substantziak (mukia, izerdia, hormonak, esnea,…) jariatzen espezializatu diren epitelioetatik sortzen
dira eta tolesten direnean hodiak eta poltsak eratzen dituzte. Guruinak izeneko organoak eratzen ditu.

Produktuak nora jariatzen duten arabera hiru mota daude:


● Exokrinoak. Ekoiztutako substantziak kanpoaldera isurtzen dute.
- Gorputzaren kanpoaldera. Izerdi eta sebo- guruinak, ugatz –guruinak, etab.
- Barrunbetara (listu-guruinak) edo kanpoaldearekin lotutako hodietara ( digestio-guruinak).

Zelula-kopuruaren arabera bi mota bereizten dira:


- Zelulabakarrak. Estaldura-epitelioan tartekatuak. Ezagunenak zelula
kaliziformeak dira. Mukus izeneko substantzia jariatzen dute; heste meharraren
paretan daude, elikagaiak hesteetatik behera errazago labaintzeko eta paretak
digestio-entzimetatik babesteko..

- Zelulanitzak. Epitelio–zelulak inguruan dagoen ehun konjuntiboan


sartzerakoan sortuak
Mota desberdinak daude:
Tubularra: Hodi itxurakoa.
Azinosa. Azinoz esfera itxurakoa
da eta hodi batera jariatzen du.
Glomerularra, tubulua plegatuta dagoenean (izerdi guruinak)

Batzuetan elkarturik agertzen dira:


Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

● Endokrinoak. Guruin-epitelioa azaletik askatzen denean eta zuzenean substantziak odol-kapilare sarera
jariatzen dutenak. Hormonak sortu eta jariatzen dituzte. Adib: tiroide, barrabilak, pankrea-endokrinoa.
● Mixtoak. Bai kanpoaldera, bai odol-hodietara isurtzen dute. Pankreak hesteetara digestio-entzimak eta
odolera glukagon/intsulina isurtzen ditu.

4. EHUN KONEKTIBOAK
Izenak adierazten duen bezala, gainerako ehunak elkartzen dituen lotura-sistema gisa jarduten dute. Bere
egituran zelulak eta zelularteko substantzia (epitelio ehunetan ez bezala) bereizten dira; azkena zuntzez eta matrize
edo substantzia amorfoez eratuta dago. Oinarrizko substantzien ezaugarri mekanikoak zelularen kanpoko zuntz-
proteinen eraginez indartuta daude. Hiru motatako zuntzak daude:

Kolageno:. Giza-gorputzaren proteina ugariena da eta trakzioekiko erresistenteak. dira. Tendoiak eta
lotailuetan.

Elastina: Beste egiturazko proteina batek osatzen ditu. Goma antzekoa da, mehea eta elastikoa.    Organo
mugikorretan (odol-hodiak, birikak… )

Sare formakoak: Sareak eratzen dituzten kolageno zuntz bakartuak dira. Mintz basala, serosetan.

Animalien organismoan ehun ugariena da. Gorputzeko beste ehunen inguruan finkatzen da. Horrela, ehun
konektiboaren FUNTZIOAK hauek dira: 

   -Lotzea
   -Eustea
   -Elikatzea
   -Babestea

4.1. EHUN KONJUNTIBOA

Ehunak eta organoak babesten eta lotzen dituen ehun tipikoa da. Bera da ehun eta organoetara nerbio eta odol
hodiak helarazteko bidea. Odol baso eta nerbio bukaera ugari ditu.
   -Matrizea kolageno zuntzez, zuntz elastikoez eta sare formako zuntzez osatua du eta substantzia erdi likido batek
eratzen du.
   - Zelula handiak ditu.

Hiru mota:
Ehun konjuntibo laxoa:
Zelulak, zuntzak eta oinarrizko substantziak proportzio berean ditu. Malgua da
eta ez du erresistentzia trakzioarekiko. Epitelioei eusten die eta organoen arteko
hutsuneak betetzen ditu. Hutsuneak ditu, belaki baten antzera likidoz bete ahal
izateko. Digestio aparatuan, arnas aparatuan eta ugal aparatuan aurki daiteke.

Ehun konjuntibo trinkoa:  Kolageno-zuntz asko dituenez ez da oso malgua,


baina bai oso erresistentea trakzioarekiko.
 Bi mota bereizten dira:
Zuntzak paraleloan daudenean, adibidez tendoietan.
Zuntzak ordenarik gabe daudenean adibidez dermisean.

Ehun konjuntibo elastikoa: Zuntz elastiko asko ditu, beraz oso elastikoa da. Zabaldu eta dilatatu behar diren
organoetan aurkitzen da: odol basoen paretetan, bronkioetan.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
4.2. EHUN ADIPOSOA

Zelula adiposoak edo adipozitoak dira nagusi, biribilduak eta gantzez beteta. Babesle (kolpeak moteltzen) eta
isolatzaile termikoaren funtzioak izateaz gain, organismoaren lipido-erreserba osatzen du; gorputzaren ingurua
moldatzen du larruazalaren azpian geruza jarraitua eratzen duelako; panikulua adiposoa. Hezur luzeetako muin
horia eratzen du. Zenbait organo estaltzen du (giltzurrunak, bihotza…) kolpeetatik babestuz. Bi mota daude:

a) Gantz arrea: Nukleoa erdian eta zurikoak baino txikiagoak dira eta gantz tanta ugari dituzte.
Marroi kolorea du odol baso asko dituelako. Fetuetan eta jaio berrietan, bero galera eragozteko eta hibernatzen
duten  animalietan tenperatura erregulatzeko. Heltzean, gantz ehun zuria bihurtzen da.

b) Gantz zuria: Zelula handiak eta esfera formakoak dira. Gantza zitoplasman biltzen dute tanta handi bakar
batean eta nukleo alde batean kokatzen da.
Gantz-panikulu izeneko geruza eratzen du dermisaren azpian. Eskuaren ahurrean, oin-zolan eta organo batzuen
inguruan (giltzurrunak, bihotza) kokatzen da.

4.3. EHUN KARTILAGINOSOA

Zelulaz kanpoko matrizea solidoa eta elastikoa da eta oinarrizko substantzia batean murgildutako zuntzek
(kolagenozkoek eta elastikoek) osatzen dute.
Ez du odol basorik ezta nerbio-bukaerarik. Giltzadurak estaltzen dituzte hezurren mugimenduak errazten
dituztelarik.
Hezurren hazkundean parte hartzen dute. Ume eta gazte garaian eskeletoa neurri handi batean kartilagoz
osaturik dago eta gorputz-garapenean zehar, hezur-ehunez ordezkatzen da.

Zelulak:
-Kondroblastoak: kartilago ehunen sortzaileak. Behar dituen elikagaiak lortzen ditu ehun konjuntibotik.
Matrizean dauden substantziak jariatzen dituzte. Heltzean, kondrozito bihurtzen dira.
-Kondrozitoak. Gainazal irregularra dute eta matrizearen barruan aurkitzen dira aintzira izeneko
barrunbeetan.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
Odol-hodirik ez dagoenez, materia eta gasen trukea matrizea zeharkatuz, difusioz, gertatzen da.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
Zelulen arteko substantzia kontuan harturik, hiru ehun mota bereizten dira:

- Kartilago hialinoa. Ohikoena da. Matrize ugari du eta kolagenozko zuntzexka finak ditu. Kolore urdinekoa eta
opakoa. Saihets-hezurretan, trakean, bronkioetan, sudurrean eta laringean. Enbrioietan eta biziaren lehen
garaietan, egitura eskeletikoaren osagai bakarra da, eta garapena aurrera joan ahala, ordezkatu egiten du hezur
ehunak.

- Kartilago elastikoa. Matrizean zuntz elastiko ugari ditu. Belarrietan eta epiglotisean dago. Kolore horia dauka.

- Zuntz-kartillagoa. Matrizean kolagenozko zuntz asko ditu. Ornoarteko diskoa eta meniskoa osatzen ditu.

4.4. HEZUR EHUNA

Ehun konektiborik gogorrena da, zelularteko substantzia kaltzifikatu egiten delako. Horrek pisu handia
jasateko gaitasuna ematen dio okertu eta apurtu gabe.

Funtzioak: organismoaren euskarria (eskeletoa) eta babesa (entzefaloa, bizkarrezur muina, bihotza eta birikiak…).
Bestalde, hezur-muinetan odol-zelulak sortzen dira eta kaltzio eta fosforoaren metabolismoan parte hartzen du.
Kaltzio eta beste ioi biltokiak eratzen dituzte. Hezurrak etengabe berriztatzen ari den ehuna da zenbait prozesuen
bidez (hazkunde, osifikazioa eta birxurgapena).

MATRIZEA
Matrizeari hezur-matrize deritzo. Bi osagai ditu:
● Ez-organikoa: gogortasuna eta hauskortasuna ematen dioten fosfatoek eta kaltzio-karbonatoek osatzen
dute. Urteak pasa ahala, handiagoa da.
● Osagai organikoa edo osteina: Elastikotasuna ematen dioten kolagenozko zuntzek eta substantzia amorfoak
osatzen dute. Urteak igaro ahala, txikiagoa da.

Gatzek gogortasuna eta egonkortasuna ematen diote hezurrari. Beraz kaltzio gabeko hezurra hauskorra da.
Kaltzio eza arrazoi ezberdinen ondorio izan liteke, bai bitaminen eza, bai hormonen aldaketa.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

HEZUR ZELULAK
● Osteoblastoak: Heldu-gabeko zelulak. Hezurraren inguruan daude. Matrizearen osagai organikoa
sintetizatzen du. Bertan geratzen dira harrapatuak eta osteozito bihurtzen dira. 
● Osteozitoak: Zelula garrantzitsuenak dira. Izar itxura dute. Beraien artean hodi batzuen bidez daude
komunikaturik aintziretan (barrunbe batzuk).
● Osteoklastoak: handiak, mugikorrak eta nukleo anitzekoak dira. Matrizea suntsitzen dute.

HEZUR EHUN MOTAK

Hezur ehun harroa (esponjosoa):


Hezur muinean barrunbe ugari uzten ditu eta hutsune horiek hezur-muin gorriak betetzen ditu (odoleko
zelulak hemen eratzen dira). Hezur luzeen epifisiak (muturrak) eta hezur labur eta lauen barrualdea osatzen
du.

Hezur-ehun trinkoa:
Gogorra da eta matrizean ez du hutsunerik. Hezur luzeen atal zilindrikoa, diafisia, eta hezur labur eta lauen
kanpoaldea osatzen ditu.
Osteona edo Hanvers-en sistema izeneko unitateen errepikapenaz osatua dago. Osteona bakoitza hodi bat
du erdian (Havers hodia). Inguruan  hezur-matrizea xafla konzentrikoetan eratzen da. Xafla horietan hezur -
aintzirak eta osteozitoak daude.
Osteozitoak Volkman-en hodia (zeiharrak) batzuen bidez komunikatzen dira elkarrekin eta gainazalarekin.
Hiru hezur mota nagusiak daude: luzeak (gorputz adarrak osatzen dituzte), laburrak (karpoak, tartsoak, ornoak) eta
lauak (garezurrak, eskapula).
.

.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

4.5.- ODOLA

Matrize likido duen ehun konektiboa da. Odola plasma deritzon likido batean sartuta dauden zelula
ezberdinez osatuta dago. Odol basoen barrutik doa, bihotzaren uzkurdurek bultzatuta gorputzaren atal
guztietara hedatuz.
Funtzioak: Garraioan dago espezializaturik. Zelulek behar dituzten mantenugaiak, oxigenoa eta zeluletan
sortutako hondakinak eta CO2 garraiatzen ditu. Hormonen garraioaz ere arduratzen da. Tenperatura
erregulatzailea da, gorputz osoan banatzen du beroa. Gorputza substantzia arrotzetatik babesten du
Odol plasma matrizea da. Urak, gatz-mineral ionizatuek, proteinek, lipidoek, glukosak, aminoazidoek,
entzimek, hormonek eta hondakinek osaturiko disoluzio urtsu horixka da.

Funtzioa edo eginkizuna kontuan harturik, hiru mota nagusitan sailkatzen dira:

Globulu gorriak: Eritrozitoak edo hematia bezala ere ezagutzen dira. Disko itxura dute, baina erdialdean
barrunbe txiki bat dute.
Arnasketako gasak (O2 eta CO2) hemoglobinarekin garraiatzeko funtzioa dute. Zitoplasma gorriak diren
hemoglobinaz beterik dago.

Globulu zuriak : edo leukozitoak. Organismoa substantzia arrotzetatik babesten dute.


Substantzia hauek fagozitatu edo hauen kontrako antigorputzak sortzen dituzte. Ehunetara migratu
dezakete. Bi mota daude:
Granulozitoak: Kolorez tindatzean hainbat pikor (batzuk lisosomak dira) dituzte zitoplasman:
-Neutrofiloak.
-Basofiloak.
-Eosofiloak.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

Agranulozitoak: Ez dute pikorrik.


-Linfozitoak. Leukozito ugarienak
-Monozitoak.
Defentsarako erantzunetan parte
hartzen dute.

Plaketak: edo tronbozitoak. Odolaren


gatzapenean (koagulazioan) parte hartzen
dute.
Hezur muineko zelula erraldoi baten
zitoplasma zatiak dira. Odol jaririaketetan
plaketak parte hartzen dute zauriaren tokian
metatuz (odol irteera oztopatuz).

6.- MUSKULU EHUNA

Gorputzaren mugimenduak sortarazten dituen ehuna da. Uzkurdura egiteko guztiz espezializatuta dauden zelula
luzatuek eratzen dute. Estimulu egokiak jasotzen dituztenean uzkurtzen dira eta amaitzean berezko tamaina
berreskuratzen dute (erlaxatzea).Horretarako proteina uzkurtzaileez eginiko mikrofibrilak dituzte. Uzkurdura gertatzeko
behar den energia zelula-arnasketaren bidez lortzen da

MUSKULU EHUN MOTAK:

● ESKELETO-MUSKULU EHUN ILDASKATUA:

Eskeletoari lotuta dago, hezurren inguruan daude. Muskulu zuntzak zilindrikoak eta luzexkak dira. Hainbat nukleo
dituzte inguruan. Miozuntzexkak erregulartasunez antolatzen dira eta marra ilunak eta argiak tartekatzen dira ondorioz.
Mitokondria ugari ditu.

Ehun konjuntibozko hiru bildukinek inguratzen dituzte muskulu zuntz sortak (faszikuluak): muskulu zuntz bakoitza
inguratu, faszikulu bakoitza inguratu eta muskulu osoa inguratu. Bilduki horietatik iristen dira odol basoak eta  nerbio
bukaerak.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
Borondatezko eta azkarrak diren uzkurdurak eragiten ditu. Eskeletoaren mugimenduak eta aurpegiaren keinuak.

● MUSKULU-EHUN KARDIAKOA
Bihotzaren paretak osatzen ditu.. Ehun ildaskatu berezia da. Bitan banaturik eta luzeak diren zelula ildaskadunek
eratzen dute ehuna. Erdialdean nukleo bat edo bi dituzte. Zuntzak  estu loturiko egiturei disko tartekatu deritzo.
Horrela elementu bakarra balira bezala egiten dute lan. Nahigabeko uzkurdura azkar eta erritmikoa da, bihotz taupadak
eragiten ditu.

● MUSKULU-EHUN LISOA
Digestio-hodietan, arnasbideetan eta odol basoen paretetan daude besteak beste Nukleo bakar txikia duten
zelula luzea, estua eta ildaskatu gabeak dira. Besteak baino mitokondrio gutxiago ditu hainbeste energia behar ez
duelako.
Miozuntzexkak ez daude ordenan antolatuta.
Nahigabeko eta geldoak diren uzkurdurak eragiten ditu. Mugimendu peristaltikoak eragiten ditu
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI
7.- NERBIO EHUNA
Ehun konplexuena da. Berariazko hartzaileen bidez estimuluak jasotzen, nerbio-zentroetara informazioa
transmititzen, erantzunak sortzen eta, euren jarduera egokitu dezaten, erantzun horiek organo eragileei bidaltzen
espezializatuta dago.
Bi zelula mota ditu: neuronak eta gliako zelulak:

Neuronak:

Nerbio bulkadak eramateko zeregina betetzen dute. Beren espezifikazio handiarengatik, zatitzeko ahalmena galdu
dute.

Hiru atal ditu:

● Soma edo perikariona: zelularen go

Zentriolorik ez ditu zatitzeko almena galdu duelako.


● Dendritak: laburrak eta oso adarkatuak. Bulkada beste neurona batzuetatik hartu eta neuronaren gorputzeraino
eramaten ditu.
● Axoiak: Luzakin luze eta bakarra da. Adar perpendikularrak ateratzen zaizkio alboetatik. Bukaeran, adarrak ditu.
Neuronaren gorputzetik hurrengo neuronaraino eramaten du nerbio-bulkada.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

Gliako zelulak:

Neuronak baino ugariagoak eta txikiagoak dira. Ez dute nerbio-bulkadarik garraiatzen. Neuronak eutsi, bakartu, babestu
eta elikatzen dituzte. Aipagarrienak:

    -Astrozitoak: Izarren formakoak eta luzakin asko dituzte. Batzuk kapilarrekin komunikaturik daude eta usten dutenez
neuronen nutrizioan parte hartzen dute.

    -Mikrogliako zelulak: Txikiak eta luzeak dira. Luzakin labur eta oso adarkatuak dituzte. Itxura arantzatsua hartzen
dute. Mugikorrak dira eta zelula-hondarrak eta substantzia arrotzak fagozitatu ditzakete.

     -Oligodendrozitoak: Astrozitoak baino txikiagoak dira. Luzakin gutxi eta ez oso adarkatuak dituzte. Nerbio-sistema
zentraleko neuronen axoien inguruan antolatzen dira, mielina-zorroa deritzon mintzezko bildukin isolatzailea osatuz.

    -Schwannen zelulak: lauak dira eta axoiak inguratzen dituzte mielina-zorroak osatzeko. Hauek nerbio-sistema
periferikoko neuronetan soilik aurkitzen dira.
Anatomia aplikatua Koldo Mitxelena BHI

You might also like