Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

5. TESTUA.

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA

Aurrean dugun testua 1839ko urriaren 25eko legea da. Lehen mailako iturrikoa da, artikulu bilduma bat
delako eta forma juridikoa du, legeak direlako eta eduki politikoa du. Garai jakin batean kokatzen da, 1839ko
urriaren 25an, Lehenengo Gerra Karlistaren bukaeran zegoenean eta Bergarako ituna eta gero gertatu zen,
Maria Kristinaren erregeordetzan. Egilea testuan esaten duen bezala, Maria Kristina izango zen eta lege bat
denez, herritarrentzako zuzenduta dago, foruak zituztenei, Nafarroa eta Euskadi, legearen berri emateko,
beraz, publikoa da.  Helburua zen foruak berreztea baina konstituzioaren barruan 

Bestaldetik, ideia nagusiena gobernuaren proposamena da, Gorteak Euskadiko eta Nafarroako Foruak
berresteko baina monarkiaren eredu konstituzionala kalte gabe eta geroago Gobernuak probintziak entzun
eta gero, Foruen aldaketa proposatzen du, Nazioarekin eta konstituzioarekin bat egiteko. Ikus ditzakegu 2
artikulu aurkezten zaizkigula, lehenengo artikuluan azaltzen digu Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak
berresten direla baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe eta bigarren artikuluan
Gobernuak foruen eta Konstituzioaren arteko adostasuna lortzeko aldaketa proposatuko diela Gorteei esaten
du, Euskal probintziei eta Nafarroari entzun eta gero. Eta zalantzaren bat edo zailtasunen bat izanez gero,
behin-behineko konponbidea emango litzaieke, Gorteei berri emanez. Horrela, gobernuak beharrezko foruak
aldatzeko ahalmena lortu zuen.

Dakigun bezala, lehen Gerra Karlistaldiaren amaieran kokatuta dago testu hau, baina aurretik jakin beharko
genuke haren aurrekariak. Fernando VII.a hil zenean lege bat egin zuen, Isabel II. alabari tronua emateko,
baina ez zitzaien gustatu guztiei.  Absolutistek Carlos María Isidro tronu hartzeko alde zeuden, eta beste alde
batetik liberalak. Borrokan egon ziren haien artean eta horren ondorioz Lehenengo Gerra Karlista sortu zen,
non Espainia bi taldeetan banatu zen, Erregimen Zaharreko aldekoek, karlistak eta isabelinoak,
liberalismoaren alde. 

Isabel II.a adingabe zenez, bere ama Maria Kristinak tronua hartu zuen. Maria Kristinak liberalengana jo zuen
eta bitartean, bai moderatuak eta progresistak txandakatzen joan ziren, moderatuek lehentasuna izanda.
1837ko Kontituzioan 1812ko liberalismoaren zenbait alderdi hartu, eta ideologia moderatuaren zenbait
ikuspegi onartu zituen. Geroago, hirurteko moderatua zegoen bitartean, Bergarako Hitzarmenean
amaitutakoa Lehenengo Karlistaldia amaitu zen, 1839ko abuztuaren 29an. Aldaketa asko ekarri zituen eta
aldaketa politiko eta administratiboen oinarriak hartu zituzten.

Bestaldetik, Urriko Legea sinatu zuten moderatuen eta progresisten bakea egoteko asmoz, 1839an eta foruak
berresteko legea izan zen, non Euskal probintzietako foruak berretsi ziren eta aldaketak egin baino lehen
Gobernuak probintzien ordezkariak entzuteko konpromisoa. Haren helburu nagusiena zen  luzatzea eta
eragoztea Madrilgo gobernuarekin foruen berrikusketarako burutu beharreko negoziazioak. Gainera, legearen
aginduak garatzeko landalde bat sortzen da, non Probintzietako Batzar Nagusien bi kideak parte hartzen dute
eta euskal erakundeen iritzi zuzena ezagutzea egoera berriaren aurrean izan zen helburua. Azkenik
Esparterok 1841ean Foruen hainbat xedapen  indargabetu zituen, 1841eko Abuztuaren 16ko Lege
Hitzartuaren bidez, Nafarroako foruak aldatzeko

Testua garrantzitsua da Foruekiko liskarraren abiapuntuagatik, Absolutismoa amaitu zen eta monarkia
konstituzionala ezartzen denean, Liberalismoa zabaldu zen.

Erregimen konstituzionala eta Foruak uztartzea zaila izango da, Hirugarren Karlistaldia amaitu eta gero,
1876.ean, Cánovas del Castilloren eskuz guztiz desagertu arte; 1878an   Kontzertu Ekonomikoa sinatuko da
gaur egun arte irauten duena.

You might also like