Tema 2

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

.​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​.

Sustraiak → XIX. Mendean.


Sorrera → XX. Mendean (bigarren munduko gerra ostean).

XX. Mendeko historiaren ezaugarria (Europan):


- Kapitalismoaren logika: esparru ekonomikoa, soldatapeko lana gizarte desberdintasunak, haustura soziala
(fractura social)
- Demokraziaren logika: esparru politikoa, eskubideen garapena, eta herritartasunaren zabalkuntza gizarte osoan
(aukera berdintasunaren logika)

Logika bien arteko tentsioa) → ONGIZATE ESTATUA: GIZARTERATZE MEKANISMO OSO KONPLEXUA ETA
KONTRAESANEKIN

Ongizate estatua​: osasun arloan, hezkuntza arloan , enplegu


arloan eta gizarte zerbitzuen arloan ematen den erantzun
instituzionala, masako ekonomiari lotuta eta hiritarrek utziezinezko
eskubideak daukaten gizarte demokratikoetan ematen dena. Eskubide
hauen onarpenak demokraziaren sendotzea eta luzapena posible egiten
dau, baita kontsumitzaileen gizarte bat eraikitzea hazkunde ekonomikoa
lortuz.

→ ​ESTATUAK: Bien arteko loturak eraiki, baina toki independentean mantenduta. (Ez da sartzen modelo
prodruktiboan).
→ ​GIZA ESKUBIDEEN GARAPENAREKIN LOTUTA DAGOEN PROZESUA DA​.

OINARRIAK → ​ ESTATUAK JOKATU BEHAR DUEN PAPERARI BURUZKO EZTABAIDA, historian zehar:

1) ​ESTATUAK Herritarrok amankomunean bizitzea posible egiteko oinarriak esarri. (Platón, Aristóteles, Maquiavelo eta
Hobbes). Eskubide indibidualak.

2) ​Bizitza duinaren kezka eta pobreziaren aurkako borroka. IRAULTZA INDUSTRIALA, XIX eta XX. Mendean gertatutako
eboluzioa: asistentziaren ikuspuntutik, ikuspuntu Demokratikoara → eskubide indibidualak eskubide sozialei lotuta:
askatasun indibiduala posible egiteko derrigorrezkoa da bizitza baldintza minimo batzuk edukitzea, eta hezkuntza maila
bat edukitzea → prestazio eta zerbitzuak ​Estatuaren ​eskutik eskubide sozialak ere bermatzeko bizitza baldintza duin
minimo batzuk posible egiteko herritar guztientzat (eskubide hori daukielako herritar moduan) → ongizate estatua, eta
eskubideetan oinarritutako herritartasuna.
___________________________________________________________________________________________

1) ESTATUAK Herritarrok amankomunean bizitzea posible egiteko oinarriak esarri. (Platón, Aristóteles, Maquiavelo eta
Hobbes). Eskubide indibidualak.

Filosofía Grekoa:

- Platón (428/347 K.A.) perspektiba utopikoa eredu idealetan oinarritutakoa. Eredu horrexek ezagutzearen
garrantzia errealitatea konprenitzeko.

Gizarte idealaren ezaugarriak eredutzat. Estatu idealaren modeloa. Estatu justua izango da klase estruktura giza
izaerarekin bat datorrenenan. Gizarte armoniaren iturria nork agindu behar duen adostea izango da. Naturak
ezartzen duen giza izaeraren arabera bakoitzaren lekua zein den jakitea Esatu horren barnean izango da

.​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​
.

GIZARTE PERFEKTUA ETA JUSTUA. EZAGUTU BEHAR DA GIZA IZAERA HORI. Ezagutzaren garrantzia (natura eta
Estatuaren estruktura ideala ezagutua) gizarte nahastea eta injustizia gainditzeko. (“La República”).

- Aristóteles (384/332 K.A). Errealitatearen datuen behaketan eta deskripzioa oinarritutako analisia eta ezagutza.
Metodo induktibo-deduktiboa. Soziala indibiduoa baino lehen izan da.

Gizakia abere soziala da, abere herritara. Bere izaeran dago soziabilitate eta hiritartasun hori. Beraz gizakia
gizaki izateko gizartea behar dau. Horregatik, gizartea, hiria (polis) gizakia baino lehenago sortu da.
Estatuak pertsonen beharrizanei erantzuten dau, eta Estatua pertsona baino lehenago izan da. Beharrizan
horrexen arabera gizarte instituzioak sortu dira. “La Política”: Greziako erakunde politiko desberdinen analisia
eta klasifikazioa. Bi motatako gobernuak: normalak eta ustelak. Gizarte mota bakoitzak gobernu mota bat behar
dau.

HUMANISMOA (EUROPA xv-xi mendeak):


Berpizkunde (“Renacimiento) aroan sortutako mugimendua. Humanismoaren 3 ezaugarri. Gizakiaren askatasun
erradikala.

1) ​Gizakiaren duintasunaren defentsa. Gizakia Naturaren barnean gorengo tokia okupatzen dau. Ezelako
menpekotasuna ukatu egiten da. Gizakia bere historia eta norberaren sortzailea da.

2) ​Giza arrazoian konfiantza analisi tresna moduan. Arrazoia da ezagutzaren epaile. (Aurkikuntza tekniko eta
zientifikoen garaia). Hausnarketa pertsonala eta analisi razionala ikerketa metodo garrantzitsuenak bihurtu
ziran. (Descartes).

3) ​Aurrerapenaren ideia: Ezagutzak gero eta gehiago ezagutzea bultzatzen dau, jakintasuna zabalduz. Belaunaldi
bakoitzak aurreko belaunaldien lorpenetan oinarrituz aurrera pausuak ematen ditu. Gero eta gehiago, gero eta
hobeago.

(Se supone que esto tiene una flecha que señala a lo de arriba) GIZAKIAREN KONTZEPZIO BARRIA ASKATASUN
ERRADIKALEAN OINARRITUTA. ESTATUAK paper desberdin edukiko ditu: MAQUIAVELO- HOBBES.

ESTATUAREN PAPER DESBERDINAK:

- Maquiavelo (1969- 1527). “El Principe”. Boterearen dinamika analisi errealistan oinarrituta. Gizakiaren izaeraren
analisia bere sasoiko gertakizunen arabera.

Metodo zientifikoa erabilita → Boterearen teoria gizakiaren izaera berekoian, maltzurrean oinarrituta. Pertsona
perspektiba historiko bako gizakia da, epe laburrean bakarrik pentsatuen duena.
Handinahia (ambición) oso boteretsua pertsonetan eta ezin da Inoz guztiz asetu → amaiezinezko atsekabea.

ESTATUA: boterea beharrezkoa da gizakien bizitzarako hirian eta gobernariak erabili behar ditu gizakiaren
izaerari dagokion legeak, boterean mantentzeko.

- Thomas HOBBES (1588-1679) “Leviatán, o La materia, forma y poder de una república eclesiástica y civil ”
Gizakiaren pasioak dira ekintzaren motorra.

Gizakiaren naturan daude pasioak, desioak, neurri bako inpultsu naturalak. Gero eta botere gehiago edukitzea ,
amaiezinezko desioa da → Segurtasuna bilatu oraina eta geroa gozatzeko. Grina hau osatzen da heriotza
biolentoari diogun ikara itzela.
​ .​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​ .

ESTATUA: gizartearen hasieratik sortu zan beharrezko instituzio moduan gizakien bizitza ordenatzeko eta
posible egiteko. Boterearen erdigunea eta justizia egitea gatazketan bitartekaritza lortzeko. Indibiduoak
Estatuari ematen diote botereak bizitza posible egiteko. Bakea arau arrazionalen bidez lortzeko eta horrela
pasioei eta heriotza biolentoaren ikarari erantzun egoki bat emateko. Erantzun bat bere izaerari, elkarbizitza
posible egiteko.
________________________________________________________________________________________________

2) Bizitza duinaren kezka eta pobreziaren aurkako borroka.

Gizarte gaia ​(cuestión social): Gizartea ez da emandako gauza bat, aldatu ezin den gauza bat, naturari edo gizakiaren
izaerari edo destinoari lotutakoa. Eraikitako gauza bat da, beraz aldatu egin ahal da. Gizarteak protagonismo historikoa
hartzen dau. Estatua eta gizartea gizakiak sortutako sistemak dira beraz, ahal dira analizatu eta arrazoiaren bitartez
ber-ereiki.

- GIZARTE GAIA gai garrantzitsua. gizartearen iraupena bera arriskuan dago. → ​Argi agertzen da lehen aldiz
esparru sozialaren tokia: esparru ekonomikoa eta esparru juridikoaren tartean sortu behar zen lotura bat
politikaren logika eta ekonomikaren logikari erantzuten ez zuen loturak sortzeko

Frantziako Iraultza​ – (Orden juridikoa) → Hiritarren eskubideetan oinarritutako Gizartea


Bizi baldintza oso kaskarrak. Pauperismoa: Miseria eta pobrezia. → ​Iraultza Industriala - (Orden ekonomikoa) (iraultza
zientifiko-téknikoa)

INDUSTRIA IRAULTZA 1830- TIK AURRERA


Cuestión social: ​“Una aporía fundamental en la que una sociedad experimenta el enigma de su cohesión y trata de
conjurar el riesgo de su fractura. Es un desafío que interroga, pone de nuevo en cuestión, la capacidad de una sociedad
(una nación, en términos políticos) para existir como un conjunto vinculado por relaciones de interdependencia”.
(Robert Castel 1997, pag.20).

La cuestión social hace referencia a la toma de conciencia de las condiciones de vida de las poblaciones que son a la vez
agentes y víctimas de las mismas.

- XIX. Mendean: beharrizanei erantzun publikoa ematea onartuta dago. Eztabaida: nolakoa izan behar zen
erantzun hori.
- XIX. Hazitako erantzun publikoa beharrizan konkretu batzuei.​: osasuna, hezkuntza, + zerbitzu espezializatuak
talde konkretu batzuentzat: pobreentzat, desgaitasunaren bat dituztenentzat, eta bar… zerbitzu modernoak eta
babes sozialaren sistema publikoak sortu zituen XX. Mendean.

Pobreziak (pauperismoak) orden politikoa, soziala eta morala arriskuan jartzen du (Castel) eta mehatxu bat bezala
ikusten da sistemaren iraunkortasunarentzat. Beraz, Estatuak parte hartu behar dau politika eta merkatuaren arteko
esparru sozial hori sortuz, eta zuzenean (merkatutik kanpo) herritarren beharrizanei erantzunak eman behar ditu
Estatuak.

XIX. Mendearen aurretik ere existitzen zen “gizarte kontuaren” inguruko kezka, eta Estatuak eta beste agente batzuk ere
(familiak, erakunde sozialak eta erlijiosoek) erantzunak ematen zituzten, baina kapitalismo industrialak aldaketa sakona
ematen du (Polanyik deitutako “la gran transformación”) eta erantzun berriak eta sakonagoak behar dira, pobreziari
aurre egiteko.

Pobrezia eta herritarren bizi baldintza kaskarrei Estatuak zuzenean, eta baita beste agente batzuek (batez be erakunde
erlijiosoak eta sozialak) ematen dituzten erantzun motak desberdinak izango dira Ongizate Estatuaren eredura heldu
arte XX. Mendean.
​ .​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​.

Gizarte Ekintza → agente desberdinek (estatuak eta erakunde pribatuek: erlijiosoek, sozialak..) eman dituzten erantzun
multzoa historiaren zehar) herritarren beharrizanak babesteko eta asetzeko.
Erantzun motak:
- Benefizientzia (Ongintza)
- Gizarte Asegurantza (Seguridad Social)
- Gizarte Ongizatea (Ongizate Estatua)

1) Benefizientzia (Ongintza)
La beneficencia pública pretendía establecer un acceso regulado y garantizado a las prestaciones y servicios,
pero ​sin reconocer derechos de ciudadanía​. Se entendía que existía una obligación pública de proteger una serie
de bienes como la salud o la educación, o el acceso a bienes materiales básicos (comida, ropa..) pero colocando
a las ​personas asistidas en una posición de inferioridad. No se da una repuesta al ciudadano porque tiene
legítimo derecho a ello, sino más bien, que se da una ​respuesta en la medida en que sirve a la función estatal. La
persona asistida ​apenas tiene autonomía y es colocada en una situación de “menor tutelado”, ​no tiene ninguna
capacidad de decisión o de reclamación.

A través de la beneficencia (tanto pública como privada) se apoyaba a los ​necesitados e inválidos, con acciones
de protección, amparo y control.

2) Gizarte segurantza
- Gizarte arriskuen aurreikuspena (prebentzioa).
- Arriskuen izaera sozialaren kontzientzia kapitalismoaren garapena eta Industria Iraultzaren
kontraesanen eskutik.

1883-1889 (Alemania. Bismarck) lehengo aseguru sozialak “Plan Bismarck”. Gero Europa zehar zabaldu ziren.
1911 Inglaterran
1928 Frantzian
Espainan: XX. Mendeko erdiaroan indartu ziren.​ Aurretik zegoen legedian oinarrituz:
- Ley de Accidentes de Trabajo (de 1900 y modificada en 1922)
- Instituto Nacional de Previsión (1908)
- Retiro Obrero (1919)
- Seguro contra el paro forzoso (1919)
- Reordenación de accidentes de trabajo (1926)
- Seguro de maternidad (1929), etc.

Francoren garaian:
Fuero del Trabajo (1938), Seguro de Vejez (1939), Seguro Obligatorio de Enfermedad (1942); Seguro de Vejez e Invalidez
(1947 y 1955) y le Seguro Nacional de Desempleo (1961). 1968ko ABENDUAREN 28an Ley de Bases de la Seguridad

.​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​ .

Social Gizarte Babesarako sistema publikoa (veste herri batzuetan gertatu zen moduan aurretik) gaur egungo
SEGURIDAD SOCIAL (gizarte Asegurantza) sortu zen lege honen bitartez

Sistema bikoitza​: Gizarte aurreikuspena (previsión social) eta benefizientzairen arteko banatzea.
a) ​Lanari lotutako gizarte babesa:​ sistema kontributiboa Gizarte Asegurantza langile satatusan
oinarrituta eta aurretiz egindako kontribuzioarekin justifikatuta.

b) ​Babes benefiko-asistentziala:​ (benefizientzia (ongintza) lehenago, gero asistentzia soziala). “Pobre”


estatusari lotuta, beharrizan egoeragatik justifikatuta (lanaren babesaren kanpo gelditzen zirenak).

c) Gero, herritartasunaren estatusa eraikitzen denean (eskubide sozialak, Ongizate Estatua eredua, ) bikoiztasun
hau gaindituko da Eskubide Unibertsalak. gizarte zerbitzuak. Zergarekin finantziatuz.

Gizarte Asegurantza gure inguruan mantendu egingo da gaur eguneraino, baia Ongizate Estatuaren barnean, beste
gizarte politiken moduan.

3) Beveridge Plana (Inglaterra, 1942). “Ongizate Estatua” Ereduaren Oinarria


- 1942an Ingalaterrak aurrera pausua ematen du Alemanian Bismarcken ezarritako Aseguru Sistema
gaindituz.
- Urte horretan “Beveridge Txostena” kaleratzen da Beveridge planaren oinarria. “ Gizarte Asegurantza
eta antzeko zerbitzuak” da txostenaren titulua.
- Gizarte Segurantza Beveridgen ikuspuntutik: el conjunto de medidas adoptadas por el Estado para
proteger a la ciudadanía contra aquellos riesgos de concreción individual que jamás dejarán de
presentarse por óptima que sea la situación de conjunto de la sociedad en que vivan”. (pp 164-171).
- Gizarte politikaren ikuspuntu globalean eta epe luzerakoan jartzen du Estatuaren ekintza, ez bakarrik
arazo edo arrisku konkretu batzuei momentuzko erantzuna emateko paperan.

Planaren mamia:
- Extracto del Plan Beveridge (1942)

- “Es solo parte de un ataque contra cinco males gigantescos: contra la indigencia física, sobre la que está
directamente interesado, contra la enfermedad que frecuentemente causa la indigencia y que conlleva otras
muchas perturbaciones, contra la ignorancia que ninguna democracia puede permitir entre sus ciudadanos,
contra la miseria y el hacinamiento, que básicamente surgen de la caótica distribución de la industria y la
población, y contra la ociosidad que destruye la riqueza y corrompe a los hombres, ya estén o no bien
alimentados, cuando están ociosos. Al buscar la seguridad no únicamente contra la necesidad física, sino contra
todos estos males en todas sus formas y mostrar que esta seguridad puede combinarse con la libertad y con el
espíritu de empresa y la responsabilidad del individuo por su propia vida, la comunidad británica, y todos los
que en otros lugares han heredado la tradición británica, tienen un servicio vital que rendir al progreso
humano”.

.​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​ .

Bismarck-en aseguru sozialen (Alemania 1883-1889) eta Beveridgen Planaren (Inglaterra 1942) arteko
desberdintasunak.

4) Ongizate estatuaren etapa


- XX. Mendean ekonomista ingelesak hasten dira kontzeptu hau erabiltzen. “Ongizatearen Ekonomia” ideiari
lotuta errenten birbanaketa (ikuspuntu sozioekonomikoa).
- XX.mendeko erdiaroan. Keynes-en sistema kapitalistaren gorengoko garapenaren etapa Gizarte Ongizatearen
garapena.

- HOBSON (1997) Ikuspuntu ekonomikari, edukin etikoa gehitzen dio. giza ongizatearen kontzeptuarekin.
“ongizate kolektiboa”, “ongizate publikoa” kontzeptuak erabiltzen hazten dira. Askenean “ONGIZATE ESTATUA”
-ren kontzeptua ezarriz.

- ONGIZATE ESTATUA: ongizatea modu “kolektiboan” (unibertsaltasuna) eta “publikoan” (estatuaren eskutik eta
finantzazio publikoaren bitartez) eta “sozialean” (beharrizanak indibiduoren erantzukizunak soilik ez dira, baizik
eta gizarterenak ere, beraz gizarte moduan antolatu behar gara erantzunak emateko).

- GIZARTE POLITIKA → ​Estatuaren ekintzaren emaitza da, ongizate Estatu baten barnean. (Beharrizanei
erantzunak antolatzen eta gizarte tentsioak gutxitzen).

Ongizate Estatua → Eskubideen onarpena eta babeza. Uka ezinak, oinarrizko beharrizanei lotuta doazelako, eta
beharrizan hauek asetuak egon behar dira populazio guztiarentzat (denon eskubidea da hauek asetuak edukitzea). →
Eskubideen inguruko herritarren kontzientziazioa. → Estatuaren egonkortasuna eta kohesio soziala dago arriskuan
bestela.

Modernizazioak onartu dau beharrizan batzuk (beraien artean pobrezia eta alboraketa gainditzea) gizartearen arazoak
direla, ez bakarrik pairatzen dituzten pertsonarenak.

Agente sozialak nola parte hartzen duten arabera, Europan, Ongizate Estatu mota desberdinak aurkitu ditzakegu.
- AGENTE SOZIALAK: Merkatua, ekintza boluntarioa (Elkarte sozialak → Hirugarren Sektore Soziala) eta sare
informalak (familia, lagunak, auzokideak…).

.​ ​ Bigarren gaia: ongizate estatuaren sorrera eta garapena ​ .

Ongizate estatuaren EREDUAK: ​(Esping-Andersen)


- Eredu ANGLOSAJOIA: ​Ongizate Estatu Liberala. (Inglaterra)
Gizartearentzat onartezinak diren arriskuak soilik babesten ditu. Gutxiengo estaldura, baina gutxiengo hau
unibertsala da. Erantzuna hartzailearen diru sarrerak eta bizimodua konprobatu ondoren ematen da​.

- Eredu KONTINENTALA: ​Sistema Korporatiboa. (Alemania)Estatua subsidiarioa da. Lanaren inguruan sortutako
babesa (Gizarte Segurantza). Pertsonak dituzten errekurtsoak edo beste norberaren laguntzak porrot egiten
dutenean sartzen da Estatua. Egiaztatu behar da ez duzula beste laguntzarik.

- Eredu “SOZIAL-DEMOKRATA” edo Nordikoa​. (Suedia, Noruega, Finlandia..) Estatuak ematen du zuzenean
estaldura guztia, prestazioen unibertsaltasun osoa. Eskubide subjektiboen onarpen osoa. Emakumeen lana
sustatzeko gizarte zerbitzu eta laguntza publiko eta unibertsalak.

- Eredu LATINO-MEDITERRANEOA. Familiarra. Egeo Europarra (Espainia, Italia, Grezia..) Familiaren garrantzia
arriskuak babesten eta beharrizanei erantzunak ematen. Estatuak paper subsidiarioa (kontinentalaren moduan,
baina familian gehiago oinarrituta) + oinarrizko erreten politikak sartu dituzte azken hamarkadetan. Liberala eta
Kontinentalaren erdiko eredua.

You might also like