Estatu Liberalaren Eraikuntza Eta Finkapena

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

Politika

Isabel II adingabetasuna
1. Maria Cristinaren erregeordetza
Isabel adingabea zenez 1833an Maria Cristina erregeordetza hartzen du, karlismoari aurre egiteko.
Errege estamentua onartu zuen, non botererik galdu gabe zenbait erakunde onartu ziten, baina ez ziren
gizabanako eskubideak eman.
1836an gerra karlista, ogasunaren krisialdia, kolera eta aurrerakoien estatu kolpe bat jasan zuen. La
Granja-ko sargentuen matxinadaren ostian 1812ko konstituzioa indarrean jarri zen, eta gorteak deitu
ondoren egokitzeko 1837ko konstituzioa egin zuten.
Calatraba aurrerakoia aurkeztu zuen, eta bertako aldaketa nagusiak estatuaren akonfesionatatea,
subiranotasun nazionalaren suposaketa, adierazpen askatasuna, funtzionarioa izateko gaitasuna,
atzilotzeko frogen beharra(habeas corpus) eta bi ganbarak ziren, kongresua eta senatua.
Liberalak banatu ziren, alde batetik moderatuak, pragmatikoak zirela eta politika kapitalismoa
garatzeko erabili nahi zutenak eta aurrerakoiak, non ideologia herrikoia zuten, eta ekimen pribatuaren
sustaketa eta askatasun ekonomikoaren bidez kapitalismoa garatu nahi zuten.
1893an gerra amaitu zen, eta moderatuak boterera igo ziren. Hauek udaletxeen independentzia eta milizia
aldatu zuten, eta ondorioz 1840ko probintzien matxinada eman zen. Horren ostean, Maria Cristina dimititu
zuen, eta Espartero erregeordetza lortu zuen.

2. Esparteroren erregeordetza
Probintzien matxinadaren ostean lortu zuen boterea. Udaletxeen independentzia defendatu zuen eta
kanpo aduanak jaitsi zituen, foruak kaltetzen eta kataluniako burgesia aurka jartzen. Erantzun gisa
Maria Cristinaren aldeko mugimenduak agertu ziren, Narvaez eta De La Concharen eskutik. Errepresio
handiarekin zapaldu zituen.
1843ko hautezskundeetan iruzur egin eta gero Narvaez estatu kolpea eman zuen. Orduan, Espartero
erbesteratu egin zen, eta erreginari adin nagusitasuna eman zitzaion ezkontzeko.

Isabel II adin nagusitasuna


1. Hamarkada moderatua (1844-1854)
Narvaez estatuaren kolpearen ostean boterea lortu zien, eta ordena zapalkuntzaren bidez lortu zuen
48ko krisialdi ekonomikoan. Alderdi aurrerakoiak banatu zituen: Demokratak eta aurrerakoiak. Milizia

1
nazionala legezkanpotu zuen, eta 1844an Ahumadako dukea ordena mantentzeko, jabego pribatua
babesteko eta elkarte sediosoak ostopatzeko guardia zibila eratu zuen.
1845an konstituzioa adierazi zen, moderatua eta subiranotasun bikoitza zuena. Errugabe izateko
eskubidea, botere legagilea bi ganbaren menpe ustea eta erlijio askatasuna izan ziren aldaketa nagusiak.
Administrazioa berrantolatu zen. Batasun legala eman zen, Corpus bakarra, eta kode zibila eta zigor
kodea idatzi zen. Batasun administratiboan Javier de Burgos probintziak eratu zituen eta burokrazia
berrantolatu zen.
1837an Hezkuntzaren legea egin zen, Claudio Moyanoren eskutik, estatuaren finantziazioarekin eta 1857an
hezkuntzaren bigarren legea proposatu zuen.

Bravo Murillo elizarekin 1851an konkordatua sinatu zuen bake soziala lortzeko, Hortaz, desamortizazioak
etetu ziren, eta estatua konfesionala bilakatu zen.
Erregina Francisco de Asisekin eskondu zenean “Les Matiners” pistu zen.
1853an Sartorius diktadura bat eratu zuen, eta 1854ko iraultza pistu zen, ekonomia zela eta. O`Donell eta
Canovas Vicalvarada estatu kolpea burutu zuten, baina garaile argirik ez zenez atera Manzanares-eko
adierazpena idatzi zuten, erreginaren boterea Esparterori ematen.

2. Bi urteko aurrerakoia (1854-1856)


Manzanareseko adierazpenaren ostean Espartero boterea lortu zuen. Eskubideak legestatu eta sufragioa
handitu zituen, demokratak eta errepublikanoak eta lan mugimenduak agerrarazten. Errepublikanoak
sozialistetan eta federaletan banatzen dira.
Non nata-ko konstituzioa idatzi zen, 1855an, baina ez zen inoiz argitaratu. Bertan, subiranotasun nazionala,
erregearen botere mugak, prentsa askatasuna eta erlijio tolerantzia bermatzen zen.
Hiru lege ekonomiko argitaratu zituzten; lehenengoko legea Madozen desamortizazioen legea izan zen,
1855an, baliabidetu izan zuena eliza eta lur publikoen salmenta. Etekinak herriarentzat ziren. Bigarren
legea Burdinbideen legea zen, 1855koa. Lege honen helburua merkatu nazionala eta askea eratzea zen,
meagintza eta burdingintza bultzatu eta zentralizazioa sustatu. Hirugarren legea 1856 urtean atera zen,
Mailegu eta Bankuetxeetako elkarteen legea. Beharrezkoa izan zen banku elkarteak sortzeko,
kredituak emateko. Bankuetxe pribatuak agertu ziren espekulazioaren ondorioz, inbertitu zutenak
trenbideetan, meagintzan eta burdingintzan.
Hala ere, krisialdia zegoen, uzta txarrak sustatuak. Beste aldetik, Bartzelonako mundu mekanizatuan Jose
Barcelo ludita fusilatu zuten, greba orokorra pizten. Lortu zuten Lanaren legea.
Politikan, moderatuak O`Donell-ren alderdira pasatu ziren, eta Batasun Liberala eratu zuten. Erregina
boterea eman zion, eta aurrerakoiak boterea berreskuratzeko milizia saiatu zuten. Azkenean, Serranok
kongresua bobardatu zuen, eta Batasun liberala boterera igo zen.

3. Batasun liberala (1856-1868)


Batasun liberalaren gobernuburuak Narvaez eta O`Donell ziren, eta desamortizazioak etetu eta prentsa
askatasuna mugatu zuten. Uzta txarrengatik matxinadak ematen zirenez langile elkarteak debekatu
zituzten. Ekonomia berpizten saiatu ziren, trenbidearen eta eraikuntza publikoaren aldeko legediaren
bidez.
1858an O`Donell Posada Herrera barne ministraria izendatu zuen. “El Gran Elector” deitzen zioten,
hauteskundeak eta kazikeak kontrolatzen zituelako. “Si Jesucristo bajara del cielo y se presentara a las
elecciones solo seria diputado si Posada Herrera lo quisiera”

2
Kanpo politikan aberkoitasuna sustatzeko Indotxinarako, Mexikorako, Santo Domingo irlako, Peru eta
Chilerako espedizioak eta Marokkoko gerra egin ziren, baina Espaina ez zuen begirunerik lortu.

4. 68ko iraultza. Loriotsua


1860an Sezesio gerra eman zenez Amerikan kotoiaren krisia eman zen. Espainan krisi ekonomikoa eragin
zuen.
Gobernua nazio ondareak saldu nahian zegoen 25%ren etekina erregina eramaten zituela. Castelar
izeneko irakaslea kritikatzean haren kontrako espedientea ireki zen, eta unibertsitatetik bota zuten.
Ikasleak manifestatu ziren ministrarien etxeetan kazeroladak egin eta ejerzitoak 9 ikasle erahil zituzten.
Ondorioz, erregina O`Donel deitu zuen. Honi San Daniel gaua deritzo.
Beste aldetik, San Gil koartelean sargentuen altxamendua eman zenez erreginak 66 pertsona fusilatzeko
agindua eman zuen, eta ejerzitoa Isabel IInaren aurka jarri zen. Narvaez egunkariak eta gorteeak itxi
zituen.
Ostendeko ituna idatzi zen, erreginaren bizitza pribatua eta nepotismo zela eta abdikatzeko. Beste
sistema bat hautatzeko sufragio unibertsalez hauteskunde orokorrak egin ziren, eta Serrano sinatu zuen,
O`Donell hilda zegoelako
Loriotsua estatu kolpea eman ze, Topete, Ros de Olano, Serrano eta Prim-ren eskutik eta Montpensierrek
ordaindua. Herria estatu kolpearekin zegoen, eta Alkoleako batailaren ostean erregina abdikatu gabe
frantziara joan zen, eta Serrano geratu zen presindentzian. Orduan, gorte konstituziogileak deitu zituen.

Sei urteko demokratikoa


1. 69ko konstituzioa. AMadeo saboyakoa.
Gizartea eezegonkorra zen, matxinadak eta federalismoaren aldeko iraultza egiteko mugimenduak
antolatzen zituzten.
Beste aldetik, Kuban gerra luzatu zen, Cespedes Yutako oihartzuna plazaratu zuelako. Kreoloak
independetziaren aldeko mugimenduak egiten zituzten EEBB lagunduak, eta Lertsundi zapaldu zituen.
Dulce, bestalde negoziaketan saiatzen zen, emaitzik Gabe.
Loriotsuaren ostean gorte konstituziogileak deitu ziren, eta 1869ko konstituzioa idatzi zuten.
Konstituzioa monarkikoa zen baina erregeak botere mugatuak zituen. Eskubideak bermatzen ziren,
askatasuna, etxearen botxaezintasuna, etxebizitzaren aukeratzea, beto eskubidea eta elkartzeko eta
biltzeko eskubidea. Serrano eta Prim boterea zeukatela zenbait lege onartu zuten; Ezkontza zibila,
aduanen legea kanpo inbertsioak sustatzeko eta sistema monetarioa aldatu zuten, pesetara.
Errege izateko zenbait hautagai zeuden: Montpensier, Montmolin, Hohenzollern, portugaleko Fernando,
Serrano, Espartero eta Saboiako etxea. Azkenen Amadeo de Saboyak hartu zuen, eta hiru egun lehenago
Prim hil zuten, Monpensier ordaindua.
Ez zuen onarpen handirik izan, eta Prim-en heriotzaren ostean aurrerakoiak banandu ziren, Sagastaren
konstituzionalistak eta Ruiz Zorrillaren erraadikalak. Azken hau behartu zion Amadeori armen
deseztapena sinatzeko, eta sinatu ondoren haren abdikazioa aurkeztu zuen.

Lehenengo errepublika (1873)


Krisialdi ekonomiko baten barnean lur banaketa, lanegunen murrizketa, kontsumo zergak eta
soldadutzaren desagerpenaren ondorioz sartuta zegoela Espainak Ruiz Zorrillak lortu zuen errepublika,
eta Figueras jarri zuen boterean.

3
Hortaz, politikatik Alfonsinoak eta sagastinoak atera eta batu ziren, eta alderdi errepublikanoen
barnean hiru talde agertu ziren: Kontserbadoreak, batasunaren aldekoak eta federalistak.
Figueras-en errepublikan lan mugimenduak erradikalizatu ziren andaluziako altxamenduengatik. Honek,
Kataluniako estatutua idatzi zuen baina Martos eta erradikalek saiatutako estatu kolpearen ondorioz
dimititu zuen.
Pi I Margall presidentzia lortu zuen, eta errepublika federala ezarri zuen. Hortaz, 1873ko konstituzioa
egin zuten, non Espaina 17 estatuz osaturiko estatu federala zen. Estatu mailan botere betearazlea
presidentea zeukan eta legegilea gorteak hartzen zuten. Konstituzioan eskubideak eta estatuaren
laikotasuna ageri zen. Ez zen inoiz argitaratu.
Pi I Margall dimititu zuen egoera oso gogorra zelako. Alde batetik greba orokorra piztu zen, Andaluzian
elkarte iraultzaileak eratu ziren eta Cartagena-ko kantoia aldarrikatu zuten. Euskadi, Katalunia,
Nafarroa, Aragoi, Albacete eta Cuenca karlisten kontrolpean zeuden.
Momentu horretan Salmeron hartu zuen boterea, eta ordena ejerzitoaren bidez lortu nahi zuen. Egoera
baretu zuen, baina dimisioa aurkestu zuen kartagenako bi kantonelisteei heriotz zigorra ez jartzeko.
Orduan Castelar hartu zuen presidentzia, Cartagena erortzekoan zegoenea eta Carlistek atzera botatzen
ari zirela. Gorteak itxita zeudela Pavia generala ejerzitoarekin kongresuan sartu ziren, eta
larrialdetarako gobernua sortu zuten, Serranoren agindupean. Monarkikoen batura Martinez Campo-ren
agindupean estatu kolpea eman zuten, eta Alfonso XII boterea lortu zuen.

Ekonomia
desamortizazioak
Ilustratuak betidanik kritikatu zuten ondasun atxekiak, ekonomiaren sustaketa oztopatzen baitzuen.
Liberalek zioten jabego pribatua eskubide bat zela, ekimen pribatia norbanakoaren garapen
ekonomikoaren berma zelako.
Desamortizazioak, alde batetik elizaren eta herri lurraren jabego atxekia pribatizatzeko erabiltzen zen,
eta bereizketak nobleen jabego atxekia pribatua bilakatzen dute, maiorazgoa eta jaurreri eskumenduak
ezabatuz, baina jabea aldatu gabe.
Carlos III. Izan zen lehenengo erregea esku hilak saltzen, Jesuiten kanporatu zituenean. Hatik aurrera
gerrak ordaintzeko desamortizazio gehiago egin ziren.

1. Mendizabalen desamortizazioak (1836)


Mendizabalen desamortizazioak gerra karlista, konbentuen erreketa eta goi mailako burgesia Isabel
II.rekin zegoela eman zen. Helburua zen dirua irabaztea gerrarekin amaitzeko, zorra murriztu eta
ekonomiaren garapena sustatu.
Desamortizazioak suntsitutako komentuen konfiskapenean oinarritzen ziren, exklausazio orokorraren
dekretuaren bidez. Orduan, Mendizabalen desamortizazio legea argitaratu zuten.
Sistema honako hau zen: Ogazunak peritoa tasatzen zituen, eta gero enkanteetan saltzen ziren.
Ordainketaren 20% momentuan egiten zen eta 80% epeka edo herri zorraren tituloak onartzen.
Ondorioz elizaren 62% desamortizatu zen eta herri zorraren 32% ordaindu zen.
Hala ere ez zen erdi mailako burgesia eratu, latifundismoa agertu zelako.

4
2. Madozen desamortizazioak (1855)
Zor publikoa murrizteko eta industriaren garapena sustatzeko egin ziren. Mendizabalenak baino
azkarrago eign ziren eta lehen ordainketan 10% eskatzen zen. Ondorioz, jabego atxekia desagertu zen,
langileen bizimodua txartu zen eta elizarenkin harremanak apurtu zituzten, 1855ko konkordatua apurtu
baitzuten. Plutokrazia sustatu zuen, aberatzen boterea.

Industrializazioaren hastapenak
Nekazaritzan nekazal iraultza sustatu bazen ere ez ziren eman emaitza handirik, inbertsioak ahulak
zirelako.
Merkatu nazionala sustatu zuen, 1833an Javier de Burgos probintziak sortzean eta barne aduanak
kentzen. 1847an trengintza hasi zen, tren industrialak egiten eta 1855tik aurrera sare erradiala garatzen
hasi zen.
Meagintzan kuprea, zink eta beruna kanpoko inbertsioak erakartzen zituzten, eta 80ko hamarkadan
kuprearen munduko ekoizpenaren 25% Espainako gordina zen.
Asturiseko siderurgia eta Katalunisko ohialgintza sustatu zen.

You might also like