Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Nire

maleta
Helburua: Partaide kopurua: Gela guztia
- Ikasleak beste era batean elkar ezagutzea.
- Hitzezko komunikazioa lantzea; gainontzekoen
aurrean azalduz. Saio kopuruak: 3
1. saioa: Kuadernoan gauzatu (marrazkia egin +
- Sormenari tartetxo bat eskaintzea eta objetuen
testua idatzi)
bidez ere adierazteko gai izatea. 2. saioa: Zapata kutxa apaindu_ norberaren
- Gelako lan giroa sustatzea. Bakarkako lana eta maleta bihurtuz.
OHARRA! Ez ahaztu materiala ekartzeaz!!
taldekoa (kideak entzutea eta txandak
3. saioa: Aurkezpena
errespetatzea)

Antolamendua: Materiala:Kuadernoa, boligrafoak, arkatza, margoak,


Banakako lana eta gelaren aurrean aurkeztu zapata kutxa, zapata kutxa apaintzeko norberak behar
duen material, objektu pertsonalak

Zer egingo du irakasleak?


- Ikasleak bideratu eta dituzten zalantzak argitu.
- Saio bakoitzean lan egiten dutela eta klasea aprobetxatu dutela ebaluatu.
- Aurkezpenaren egunean ikasle ebaluatu (hizlari moduan eta entzule moduan)

Deskribapena:

Norberarentzako esanguratsuak diren hiru objetu aukeratu beharko dituzue, zuen izaera edo zaletasunak
adierazten dituztenak.

Behin zein objektu aukeratuko dituzuen pentsatutakoan, hauek zergatik erabaki dituzuen arrazoitu
beharko duzue. Hori kuadernoan idatziko duzue, ideia guztiak bertan gordeta gelditu ditezen. Bestalde,
zuen maleta eta objektuen marrazkia edo zirriborroa marraztu beharko duzue kuadernoan. (Lehenengo
saioan).

Horretaz gain, 2. saioan, zuen objetuentzako maleta izango dena sortuko duzue. Maleta hori zapata kutxa
bat izango da eta zuek edertu beharko duzue. Irudimenari mugarik ez jartzeko garaia izango da!!

Azkenik, 3. saioan, zuen maleta ederrak eta bertako altxorrak gelakideei azaltzeko momentua izango da.
Objektuak arrazoitzeko lagungarria izan daiteken eredua

Ni …Itsaso….. naiz eta maleta honen bidez nire izaera edo zaletasunak adierazten
dituzten zenbait objektu erakutsiko dizkizuet.

Zaila izan da aukeratzea…..hala ere azkenean aukeratu dudanarekin gustora


nago….
Ez zait zaila egin…. hasieratik argi nuen zer sartuko nuen maletan.

Lehenengo objektua …………………… da. Nire izaerarekin bat datorrela esango


nuke. Eta arrazoitu.

Bigarren objektua …………………… da. Nire zaletasun gustokoenetatiko bat da


horregatik maletan sartzea garrantzitsua iruditu zait.

Hirugarren objektua…………….. da. (Arrazoitu)

Arrazoitzeko lagungarriak izan daitezkeen galderak:


1. Zergatik da hori garrantzitsua zure bizitzan?
2. Zer eskeintzen dizu horrek?
3. Nola sentitzen zara hori egitean?

(Azkenik maleta horrela zergatik edertu duzuen azaldu dezakezu)

You might also like