Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

IRITZI TESTUA

Iritzi testua egiterakoan, honako jarraibideak jarraituko ditugu BETI.

1. GAIA ZEIN IZANGO DEN ERABAKI / AUKERATU.


(Azterketaren kasuan, gaia aldez aurretik erabakita egongo denez, gaiaren inguruko
hausnarketa egin).

2. TESTUAN GARATUKO DEN TESIA ZEIN IZANGO DEN ERABAKI.


(Eta idatzi zirriborro-orrian, iparra zein den gogoan izateko idazterakoan).

3. TESIA DEFENDATZEKO ERABILIKO DITUGUN ARGUDIOAK ERABAKI.


(Argudioak zerrendatu, eta idatzi zirriborro-orrian. Ziurtatu tesiarekin lotura zuzena
dutela.

4. ARGUDIOAK MULTZOKATU (ideien arabera antolatuz), ETA MAILAKATU (lehen


mailakoak, bigarren mailakoak), ETA TESTUAREN ESKEMA OROKORRA EGIN.
(Eskema eginda, ziurtatu berriro ere argudio multzoek tesiarekin lotura zuzena dutela).

4. TESIAREN KOKAPENA ZEIN IZANGO DEN ERABAKI.


(Hasieran, amaieran, hasieran eta amaieran, paragrafo guztietan aipamenen
bat….Aukerak hainbat dira, baina KOHERENTZIA mantendu behar da.

5. TESTUAREN AMAIERA ZEIN IZANGO DEN ERABAKI.


Testuaren bukaera zaindu, askotan ez diogu behar besteko garrantzirik ematen, eta
edozein modutara amaitzen ditugu testuak; irakurtzerakoan nabaria da. Testuaren
bukaerak boronbila izan behar du, irakurleari edo azterketariari zapore polita gera
dakion.

6. TESTUA IDATZI.
(Idazterako orduan eskema aurrean izan. Argudio multzo batekin amaitzean, nahiz
eta beste zerbait okurritu, ez idatzi. Alegia, eskema jarraitu beti; ez ibili paragrafo
ezberdinetan ideia berberetan itzulinguruka, oso irudi eskasa ematen du. Idazterako
orduan, erabili era egokian lotura baliabideak (lokailuak, erreferentziak, etab).

7. TESTUA BERRIKUSI.
Puntuazioa berrikusi, beharrezkoa bada ozen irakurriz, etenak era egokian adierazita
egon daitezen. Ortografia zaindu, eta ondo berrikusi badaezpada. Azkenik, mesedez,
esaldiz esaldi aditzak bilatu (beharezkoa bada, arkatzez azpimarratu, gero borratuko
duzue), eta ziurtatu esaldi guztietan 3 kasuekiko komunztadura ondo dagoela (NOR,
NORI-NORK) eta ergatiboren bat falta den errebisatu, hemen akats asko egin dituzue
eta esaldiak luzeak direnean.

You might also like