Download as rtf, pdf, or txt
Download as rtf, pdf, or txt
You are on page 1of 2

Eremu magnetiko uniforme baten barrualdean

eragindako indar magnetikoa

LORENTZ LEGEA

Eremu magnetikoak karga elektrikoari eginiko indarrak honako propietate hauek ditu:

 Karga pausagunean badago, eremuak ez dio inolako indarrik eragiten.

 Karga v abiaduran higitzen ari bada, ezaugarri hauek dituen indar magnetikoa jasaten du
kargak: Kargaren balioaren, | q |, proportzionala da.

 V abiaduraren perpendikularra

 Modulua abiaduraren norabidearen menpekoa.

 Propietate horiek Lorentz-en indarra deritzon legean bil daitezke:

 Lorentz-en indarraren modulua: F =| q | ×v × B ×sina non α angelua v eta B bektoreen


arteko angelua den.

 Lorentz-en indarraren norabidea v B r r ´ biderkadura bektorialak determinaturikoa da.


Hau da, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren osatzen duten
planoarekiko perpendikularra da. Noranzkoa ezker-eskuaren arauaren bidez zehazten da.

Lorentz-en legeak eragiten duen ondorio nagusiena hauxe da: indar magnetikoa karga higitzen den
abiadurarekiko perpendikularra denez, (hau da, indar zentripetua denez), ez du abiaduraren
modulua aldatzen, norabidea baino ez du aldatzen.

Beraz, partikulen higiduran, indar honen ondorioz azelerazio normal bat agertzen da (azelerazio
tangentziala nulua delarik) partikula kargatuen ibilbidea abiadura konstantez deskribatutako
zirkunferentzia delarik (HZrU). Zirkunferentzia honen erradioa, Newtonen bigarren printzipioa
aplikatuz lor daiteke:
KORRONTE-ELEMENTU BATEN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA

Korronte elementu bat higitzen ari diren kargen multzoa da.


Elementu hori eremu magnetiko baten barruan dagoenean
indar bat jasaten du, eremu magnetikoak korrontea osatzen
duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea
da indar hori. Bere adierazpena hauxe da:

 Non I korroentearen intentsitatea eta l erolaearen luzera diren.

 Indarraren modulua:

 Norabidea: eremuarekiko eta hariarekiko perpendikularra

 Noranzkoa: torlojuaren arauaren araberakoa.

You might also like