Alternadorea

You might also like

Download as odt, pdf, or txt
Download as odt, pdf, or txt
You are on page 1of 2

18- Korronte alterno sinusoidalen sorgailua (alternadorea).

Alternadorearen deskribapena
Energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen dispositiboa da alternadorea edo korronte
alternoaren sorgailua. Korrontea jarraitua bada, dinamo esaten zaio. Alternadore sinpleena
induzitua espira bakarraz eratuta dagoena da, abiadura angeluar konstantez biratzen badu eremu
magnetiko uniforme batean.
Sorgailu elektriko batek bi zati ditu: bata finkoa, estatorea, eta beste bat higikaria, errotorea;
estatorea induktorea izaten da, eta errotorea, induzitua. Baina zentral elektrikoetako sorgailu
handietan alderantziz izaten da.

Espirak S azalera duela suposatuz, aldiune bakoitzean espiran zeharreko fluxu magnetikoa:

non θ angelua S gainazal-bektoreak B eremu magnetikoaren bektorearekin eratzen duen


angelua den.

Espira  abiadura angeluarraz ari bada biratzen, θ angelua,  t eran adieraz daiteke. Orduan,
aldiune bakoitzean espira zeharkatzen duen fluxu magnetikoa hauxe da:

Faraday-ren legearen arabera, honako hau da indar elektroeragile induzitua:


Indar elektroeragile induzitua () era sinusoidalean aldatzen da denboran, beraz, periodikoa da
eta polaritatea aldatuz doa alternatiboki. Indar elektroeragilearen maiztasuna eta espiraren
biraketarenak berdinak dira eta f= ω/2π balio dute.

Korrontearen intentsitatea Ohm-en legeaz kalkulatzen da:

Erabili arrunteko alternadoreetan, espira bakarra erabili ordez, N espira dituen harila erabiltzen
da, horrela fluxu magnetikoa eta indar elektroeragile induzitua N aldiz handiagotzen da.

You might also like