Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Propietate periodikoak

Oinarritzat hartuko dugu elektroiak nukleoak erakarrita daudela Coulomb-en indar


elektrostatikoei esker.

Bi faktoreen menpe daude:

• Karga nuklear eraginkorra: Z*: kanpoko elektroien gainean nukleoko protoiek eragiten
duten indar garbia. Gutxi gorabehera kalkula daiteke honela: 𝑍 ∗ = 𝑍 − 𝑏𝑎𝑟𝑛𝑒𝑘𝑜 𝑒 −
• Atomoaren erradioa: Kanpoko elektroien eta nukleoaren distantzia zenbat eta
txikiagoa izan erakarpen indarra txikiagoa izango da.

1. Erradio atomikoa

Solido metaliko batean, elkarren ondoko bi atomoren nukleoen arteko distantziaren erdia da.

• Taldean behera, erradioa handitu: Geruza


elektroniko kopurua handituz doa, atomoa
handiagoa eginez.
• Periodoan Z txikituz (ezkerreruntz), erradioa
handitu: Gero eta Z txikiagoa izan, nukleoan
karga positibo gutxiago daude. Horregatik
erakarpen gutxiago elektroiei nukleoruntz.

➢ Katioiaren erradioa txikiagoa: Elektroi kopurua gutxiagoa denez, protoien erakarpen


indarra gehiago aprobetxatzen da, indarra handituz.
➢ Anioiaren erradioa handiagoa: Elektroi gehiago daudenez, indarra banatu behar da
denen artean. Beraz, elektroi bakoitzaren gainean indar gutxiago egingo da.

2. Ionizazio energia

Gas-egoeran dagoen atomo neutro batetik elektroi bat (kanpokoena) askatzeko gutxienez
beharrezko energia.

• Taldean gora, ionizazio energia txikitu: Geruza


elektroniko gutxiago dagoenez taldean gora egitean,
kanpoko elektroiek indar erakarle handiagoa
edukiko dute. Beraz, energia handiagoa beharko da
elektroi horietako bat askatzeko.
• Periodoan Z handituz, ionizazio energia handitu: Z
handiagoa edukitzean elektroien gainean indar
handiagoa egongo da, beraz, energia gehiago beharko da horietako bat askatzeko.
3. Elektronegatibotasuna eta izaera metalikoa

Elementu kimiko jakin baten atomoak lotura kobalente batean partekatutako elektroi parea
beregana erakartzeko duen gaitasuna.

Ionizazio energia altua duten elementuek elektronegatibotasun balio altuak edukiko dituzte
ere. Elektronegatibotasun altuko elementuak ez-metalak izango dira, eta elektronegatibotasun
txikikoak metalak.

Izaera metalikoa haren kontrakoa da.

You might also like