Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

LURRAREN ERROTAZIOA

Lurra BERE BURUAREN inguruan biratzeari ERROTAZIOA deitzen zaio. Lurrak bere
buruari bira emateko 24 ORDU behar ditu. Horren eraginez sortzen dira GAUA eta
EGUNA.

EGUZKI IZPIAK

EGUNA GAUA

Eguzkiak gure planeta argiztatzen du. Baina bakarrik


aurrean duen zatia. Zati horretan EGUNA izango da eta
bestean GAUA.

LURRAREN TRANSLAZIOA
Lurra EGUZKIAREN inguruan egiten duen ibilbideari TRANSLAZIOA deitzen zaio.
Lurrak eguzkiari bira bat emateko 365 EGUN behar ditu. Horren eraginez sortzen
dira URTAROAK.
URTAROAK EZAUGARRIAK
UDABERRIA  Urtaroaren hasieran, egunen eta gauen iraupena berdina da.
Gero, egunak gero eta luzeagoak dira.
 Tenperatura leunak dira eta euria egiten du.
 Zuhaitzetan hostoak sortzen dira eta landareak loratu egiten dira.

UDA  Hasieran, egunak urteko luzeenak dira. Amaieran, geroz eta laburragoak.
 Tenperatura altuak dira eta euri gutxi egiten du.
 Hainbat landare lehortzen dira.

UDAZKENA  Urtaroaren hasieran, egunen eta gauen iraupena berdina da.


Gero, gauak gero eta luzeagoak dira.
 Hasieran, tenperatura leunak dira. Gero, hotz egiten du.
 Zuhaitz batzuen hostoak erortzen hasten dira.

NEGUA  Hasieran, gauak urteko luzeenak dira. Gero, egunak luzatzen doaz.
 Tenperaturak hotzak izaten dira. Izotza egiten du.
 Prezipitazioak elur moduan izan daitezke.
 Zuhaitz gehienak hostorik gabe daude.

You might also like