1 3 - Nerabe

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Egun on,

Hurrengo lerroetan “Nerabeen Nortasunaren Garapena” irakasgaiaren 1.3. jarduera


aurkeztuko dut. Aurreko jarduera gauzatzeko ikusi genuen bideoaren inguruan
hausnartu ondoren, hauek dira ikasle bat ongi/osasuntsu dagoela jakiteko eta
ziurtatzeko erabiliko nituzkeen 8 irizpideak.

1) Harreman onak izateko trebezia. Izaki sozialak garen heinean, besteekin


harreman onuragarriak ezartzeko gai izan behar dute ikasleek. Kontzeptu hau
gaitasun komunikatiboekin guztiz lotuta dago, besteekin asertziozko era argi batean
komunikatuz gero, haiekin harreman estuak eta onak izateko aukera gehiago izango
bailukete.

2) Autoestimua eta autokontzeptua. Ikasleek beren buruaz duten irudia errealista


eta ona baldin bada, zoriontsuago izango dira eta konfiantza gehiago izango dute.
Ildo horretan, talde baten parte sentitzeak edo enpatian oinarritutako inguru
sozialetan heziak izateak izugarri laguntzen diote autoestimuaren garapenari, baina
gazteek ulertu behar dute bakoitza bere maitasun propioaren jabe dela.

3) Enpatia. Argi dago nerabezaroaren lehenengo urratsetan enpatia ez dagoela


guztiz garatuta (kasu gehienetan, behintzat). Horrez gain, bideoan esaten den
moduan, gazteek enpatia gara dezaten, inguruneko pertsonek haiek enpatia osoz
tratatzen dituztela sentitzeko beharra dute. Puntu horretan, kontuan izan behar dugu
enpatia besteen emozioak kudeatu ahal izateko premiazko baliabidea dela eta,
horrez gain, norberaren emozioak identifikatzeko eta adimen emozionala hobetzeko
balio duela.

4) Erabakiak hartzeko gaitasuna. Ikasle oso dudatsu baten atzean


autoestimuarekin edo antsietatearekin lotutako arazoak egon daitezke. Beraz,
xeheki behatu behar izango dugu gazteen aktibo hau, adibidez, lan taldeetan nola
moldatzen diren aztertuz edo arazoei aurre egiteko modua behatuz.

5) Gatazken konponbidea. Honako item hau aurrekoarekin guztiz lotuta dagoen


arren, bereizita jarri nahi izan dut frustrazioaren kontzeptua aipatzeko. Nahi dutena
lortu ez izanak sekulako frustrazioa eta ezinegona sorrarazten badie ikasleei,
depresioarekin edo antsietatearekin lotutako gaitzak izan ditzakete.

6) Positibotasuna. Bizitza modu positibo batetik ikusten duten horiek zoriontsuago


izaten dira eta, horretaz aparte, ikasteko edo lan egiteko motibazio handiagoa
erakusten ohi dute. Hau xeheki ikertzeko, ikasleen umoreari errepara diezaiokegu;
izan ere, askotan positiboak diren ikasleek umore ona eta arazoak konpontzeko
gaitasun handiagoa izaten dute.

7) Gizarteak onartzen dituela eta gizarteari ekarpena egiten diotela sentitzea.


Prozedura akademiko guztiak gizartearen antolakuntzaren ondorio zuzena direnez
(hala nola, umeak eta nerabeak eskolatzeko legea), ikasleek gizarteak aintzat
hartzen dituela sentitzeko beharra dute. Modu horretan, gizartearekin
konprometituak sentituko dira, ardura gehiago izango dute eta konpromiso soziala
berenganatuko dute.

8) Etxeko eta lagunen arteko testuingurua. Nahiz eta orain arte aipatutako
aktiboak gazteen barnekoak izan, ezin dugu ahaztu familiak eta inguruak paper
esanguratsua dutela nerabeen nortasunaren garapenean. Salbuespenak
salbuespen, normalean arazo ekonomikoak, psikologikoak ala emozionalak dituzten
familien barnean hazten diren gazteek depresioa, antsietate, autoestimua-falta edo
biolentziarekin lotutako arazoak aurkezteko aukera gehiago dute.

Besterik gabe, eskerrik asko,

Leticia

You might also like