Gaia Teoria Liburua

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 17

AURKIBIDEA

Osasun publikoa.

1. unitatea

Hau ikasiko duzu unitate honetan:


Hasierako galderak
■ ■ Osasunaren faktore erabakigarriak aztertzen.
1 Ezagutzen dituzun pertsona ■ Osasun publikoaren arloko jarduera-motak
guztiek osasun-maila berbera al
dute? deskribatzen.

2 Aipa ditzakezu zure


■ Prebentzio-motak sailkatzen.
osasunean eragin positiboa edo ■ Osasun-adierazle garrantzitsuenak azaltzen eta
negatiboa daukaten bi
jokabide? kalkulatzen.

OAD15CAST unidad01.indd 6
OAD15CAST-unidad00_indice.indd 5 12:23
10/05/16 10:32
1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 7

Giza biologia

Ingurumena

Osasun-
eragileak Ohiturak
eta bizimoduak

Asistentzia sanitarioko
sistema

Osasun publikoaren
OSASUN PUBLIKOA. arloko jarduerak
OSASUN-ERAGILEAK Osasun publikoa

Prebentzioa

Ezaugarriak

Osasun-egoeraren
Osasun-
adierazleak
adierazleak

Osasun-eragileekin
Motak
lotutako adierazleak

Osasun-sistemen adierazleak

Azken proiekturako
■ Askotariko osasun-adierazleak kalkulatuko
dituzu, datu jakin batzuetan oinarrituta.
■ Eremu jakin bateko heriotza-tasa kalkulatuko duzu.
■ Ospitale batean funtzionamenduan dauden oheen ratioa
kalkulatuko duzu.
■ Osasun-barruti batean biztanle-kopuru jakin bateko dauden
mediku eta erizainen ratioa zehaztuko duzu.

OAD15CAST_unidad01.indd 7 10/05/16 12:23


8

1 >> Sarrera
Erizaintzako laguntzaileek edo
erizaintzako zaintza osagarrien
teknikariek oinarrizko zaintzak egin
behar izaten dizkiete gaixo daudenei;
kasu batzuetan, ordea, osasuntsu
daudenei ere laguntzen diete.
Prestakuntza-zikloko beste modulu
batzuetan, osasunaren eta
gaixotasunaren kontzeptuak pertsona
bakoitzari aplikatuta ikasiko dituzu.
“Administrazio-eragiketak eta
dokumentazio sanitarioa” moduluaren
unitate honetan, kontu horiekin
lotutako zenbait alderdi aztertuko
ditugu, taldeei erreparatuta. Hasteko eta
behin, azalduko dugu
zein diren norbanakoen eta kolektiboen osasunean (eta gaixotasunen
agerraldietan) eragina duten faktore nagusiak.
Horrez gain, osasun publikoa ere jorratuko dugu, komunitatea ardatz
hartuta, eta, azkenik, biztanleria-taldeek nolako osasun-maila
daukaten jakiteko aukera ematen duten osasun-adierazle batzuk
ikusiko ditugu.

2 >> Osasun-eragileak
Norbanakoen eta pertsona-taldeen osasuna ez dago faktore bakar
baten mende; aitzitik, elementu ugarik esku hartzen dute osasunean.
Ziur asko, Kanadako Osasun ministro Marc Lalondek 1974an
aurkeztutakoa da komunitate baten osasun-mailan eragiten duten
Profesional sanitarioak faktoreak modu orokorrean azaltzen dituen eredurik ezagunena.
eta gaixotasunak Lalonderen iritziz, faktoreak lau taldetan sailka daitezke: giza
Norbaitek gaixotasunen bat biologia, ingurumena, bizimoduak eta asistentzia sanitarioko
duenean, medikuak arduratzen sistema.
dira diagnostikoaz eta
tratamenduaz. Erizaintzako 2.1 > Giza biologia
profesionalen zeregin nagusia
pazientea zaintzea da; izan ere, Egitura biologikoan oinarritzen da; esaterako, informazio genetikoan eta
bere patologia dela eta, gaixo adinean.
dagoen pertsonak ezin du bere − Gurasoek gaixotasun hereditarioak transmititu ahal dizkigute
burua zaindu. (hemofilia, adibidez), edo sortzetiko gaixotasunekin jaio gaitezke
(Down sindromearekin, esaterako). Gerta daiteke, halaber, bizitza
luzeko eta osasun sendoko familia batekoa izatea, edo, bestalde,
Osasun-eragileak osasun-arazoak (obesitatea eta diabetesa, adibidez) izateko joera
Norbanakoen eta komunitateen handiagoa duen familiaren batetik etortzea.
osasun-mailak zehazten dituzten − Adinak zerikusi nabarmena du gaixotasun askotan: alergiak
faktore konplexuak. ohikoagoak izaten dira haur eta gazteetan, eta minbizi eta
dementzia gehienek, berriz, gehiago erasan ohi diete adinduei. Oro
har, zahartuz goazen heinean, gaztetan baino osasun-arazo
gehiago izaten ditugu.

OAD15CAST_unidad01.indd 8 10/05/16 12:23


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 9

2.2 > Ingurumena


Ingurumenean faktore asko daude, hala ingurune fisiko eta kimikoarekin
nola ingurune biologiko eta sozialarekin lotutakoak.
− Faktore fisiko eta kimikoetako batzuk dira tenperatura, zarata-
maila, airearen edo uraren kutsadura eta erradiazio ionizatzaileak.
− Ingurune biologikoari dagokionez, besteak beste birusek eta
bakterioek eragindako gaixotasun infekziosoak dira ohikoenak.
− Ingurune sozialak ere berebiziko garrantzia du, osasunean asko
eragiten baitute hezkuntza- eta kultura-mailak, lanak,
etxebizitzaren ezaugarriek, pobrezia-egoerek eta abarrek.

2.3 > Ohiturak eta bizimoduak


− Ohitura batzuk onuragarriak izan daitezke: elikadura askotarikoa
eta orekatua, jarduera fisikoaren maila egokia eta norbera
garbitzeko eta atseden hartzeko ohitura onak, esaterako.
− Beste batzuk, aldiz, kaltegarriak dira argi eta garbi: besteak beste,
erretzea (tabakoa da heriotza-kausa saihesgarri nagusietako bat
mundu osoan), alkohola nahiz legez kanpoko drogak
kontsumitzea, egoneko bizimodua eramatea, medikamentu gehiegi
hartzea, sexu-jokabide arriskutsuak izatea eta elikadura
desorekatua izatea (fruta eta barazkirik ez jatea, koipe gehiegi
kontsumitzea eta gehiegi jatea, adibidez).
Zenbait kasutan, aurreko taldeko faktoreak nekez bereiz daitezke guztiz:
esaterako, gure jateko moduak zerikusi handia dauka bizi garen
gizartearekin, eskura ditugun elikagaien eskaintzarekin, gure lan-
ordutegiarekin edota publizitate-faktoreekin. OMEk dioenez, herrialde
garatuetan faktore-talde honek du eraginik handiena
osasunean.

OAD15CAST_unidad01.indd 9 10/05/16 12:23


10

2.4 > Asistentzia sanitarioko sistema


− Kalitate oneko sistema batek biztanleriaren osasun-maila hobe
dezake, herritar gehienentzako estaldura egoki batekin eta bidezko
kostu batekin.
− Kalitate txarreko sistema batek, ordea, garestiegia bada,
gizartearen zati baten beharrei bakarrik erantzuten badie, hutsegite
medikoak baditu edota erizaintzako edo odontologiako asistentzia
nahikoa ematen ez badu, okerragotu egin dezake komunitatearen
osasun-maila.
Faktore biologikoak soilik izango lirateke endogenoak, norbanako
bakoitzaren organismoaren berezko faktoreak alegia; gainera, zailagoa
da faktore biologikoei aurre egitea. Gainerako faktoreek lotura handia
dute alderdi sozialekin; izan ere, kasu gehienetan ezinezkoa da
ingurumeneko arazoak edo laguntza sanitario kaskarra nork bere
kabuz konpontzea. Horretarako, gizarteak erabakiak hartu eta martxan
jarri behar ditu, osasun publikoaren arloko neurrien bidez: modu
eraginkorrean lan egin dezakegu alderdi horiek hobetzeko (edo,
bestela, okerragotzeko).
1. irudian, Estatu Batuetako XX. mendeko 70eko hamarkadako datuak
ageri dira, eta heriotza eragin dezaketen osasun-faktoreen talde
bakoitzak daukan garrantzia talde horietara bideratutako gastu
publikoarekin konparatzen da. Bada, ikus daitekeenez, garrantzi hori
eta egindako gastu publikoa ez datoz bat: nahiz eta heriotza eragiten
duen lehen faktorea ohituren eta bizimoduen taldea izan, gastuaren
ehuneko askoz handiagoa egiten da
asistentzia sanitarioko sisteman, eta ohiturak
edo bizimoduak (osasunaren faktore
erabakigarri nagusia) hobetzeko oso diru
gutxi jartzen da. Desoreka horiek arinduz
Giza biologia
Ingurumena joan dira, baina oraindik ere ez da nahi zen
Bizi-ohiturak proportzioa lortu. Osasun publikoaren
Asistentzia sanitarioa
esparruan, egokiena litzateke bizimodu
osasungarriagoak sustatzeko eta jokabide
Heriotza-tasa Gastu sanitario publikoa osasungaitzak saihesteko jardueretako
1 inbertsioak areagotzea.
Osasun-eragileek heriotza-tasan duten pisua eta osasun-gastu publikoa; AEB, 70eko
urteak.

Ariketak

1·· Aipatu faktore hauekin lotura zuzena duten bi gaixotasun:


a) Informazio genetikoa.
b) Ingurumeneko faktore fisiko eta kimikoak.
c) Ingurumeneko faktore biologikoak.
d) Ohiturak eta bizimoduak.

2··Zein da osasun-eragileen talde garrantzitsuena Espainian? Esan zein bi


jarduerarekin esku har litekeen faktore-talde horretan, gure osasun-maila hobetu ahal
izateko.

OAD15CAST_unidad01.indd 10 10/05/16 12:23


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 11

3 >> Osasun publikoa


Osasun publikoa, erabat definitutako zientzia gisa, XIX. mendeaz
geroztik existitzen da soilik. Halere, gizarteek antzinarotik hartu izan
dituzte jendearen osasuna zaintzeko edo kontserbatzeko askotariko
neurriak. Esate baterako, juduek legenardunak bakartzeko arauak
zituzten; greziarrek, aro klasikoan, garrantzi handia ematen zieten
norbere higieneari, elikadura onari eta ingurumenaren saneamenduari;
erromatar zibilizazioak akueduktuak eraikitzen zituen hirietara ura
eramateko, eta jendegune handietan ur zikinak kentzeko eta
hondakinak ezabatzeko sistemak zituzten.

Osasun publikoaren barruan sartzen dira gizarteak


gaixotasunak saihesteko eta biztanleen osasuna babestu, hobetu eta
lehengoratzeko hartzen dituen neurri antolatu guztiak.

Medikuntzak norbanakoaren osasuna du ardatz; osasun publikoak,


bestalde, ikuspegi kolektiboa du funtsean, eta historikoki gobernuen
ardurapean egon da, haiek planifikatu eta antolatu behar baitute.

Osasun komunitarioa osasun publikoaren bilakaera da.


Komunitateak berak –herritarrek– aktiboki parte hartzen du osasun
komunitarioan, osasun publikoko neurriak kudeatzen eta
kontrolatzen. Osasun publikoan, zeregin hori gobernuen esku egon
ohi da soil-soilik.

Herritarrek, kontuotan aktiboki parte hartu ahal izan dezaten, Erizaintza komunitarioa
informazio nahikoa eta osasun-arloko hezkuntza egokia eduki behar Biztanleen osasuna hobetzeko
o
dute. jarduerak gauzatzen dituzte
zte,,
zte
dituzte,
osasun-zentroetako lehen mailako
o
3.1 > Osasun publikoaren arloko jarduerak arretako taldeetan oro har.

Osasun publikoaren arloko jarduerek hainbat helburu izan ditzakete:


− Osasuna babestea: ingurumenarekin lotutako faktoreetan esku
hartuz (ingurumena saneatzeko neurriak) eta uraren eta jakien
kalitatea eta segurtasuna kontrolatuz.
− Osasuna sustatzea: biztanleei euren osasuna kontrolatzeko eta
hobetzeko baliabideak emanez; bereziki, ohitura eta bizimodu
osasungarriak sustatzen dira.
− Gaixotasunei aurrea hartzea: gaixotasunak agertzea eragotziz,
norbanakoengan eragina duten neurriak hartuta.
− Osasuna lehengoratzea: gaixotasunak artatuz, osasuna
lehenbailehen lehengoratzeko; hemen sar daitezke sekuela edo
elbarritasunen baten errehabilitazioa eta gizarteratzea,
adibidez.

3.2 > Prebentzioa


Osasun publikoaren alderdi esanguratsuenari erreparatuko diogu:
prebentzioari. Prebentzioa, noiz aplikatzen den, hiru modalitatetan
sailka daiteke: primarioa, sekundarioa eta tertziarioa.

OAD15CAST_unidad01.indd 11 10/05/16 12:24


12

Prebentzioaren sailkapena
Esku hartzen den
Modalitatea Prebentziozko neurrien adibideak
unea
Norbanako − Fruta eta barazkien kontsumoa
Primarioa osasuntsua, sustatzea
gaixotasuna hasi − Txertoak ematea
aurretik

Gaixotasuna − Mamografia, 50 urtetik gorako


hasita, baina emakumeetan
Sekundarioa oraindik − Kolonoskopia, koloneko edo
zeinu klinikorik gabe ondesteko minbizia izan duten
senideak dituzten pertsonetan
− Erizaintzako zainketak koman
Gaixotasun dauden pazienteetan,
garatua, zeinu presioagatiko ultzerak
Tertziarioa
aurreratuekin saihesteko
− Osasun-arloko hezkuntza, gaixo
diabetikoek oinak zaintzen ikas
dezaten

− Prebentzio primarioa: gaixotasun batek biztanle-multzo batean


izan dezakeen intzidentzia txikitzeko neurriak hartzen dira, kasu
berriak agertzeko arriskua murrizte aldera. Helburua da komunitate
horretan gaixotasun-kasu gutxiago gertatzea eta pertsonen osasun-
maila hobetzea. Prebentzio primarioak gaixotasunaren kausei heltzen
die gaixotasuna hasi baino lehen; prebentzio-modu nagusia da,
emaitza onenak eman ditzakeena.
− Prebentzio sekundarioa: gaixotasun batek biztanle-multzo
batengan duen prebalentzia txikitzeko aplikatzen da, gaixotasun
horren bilakaera eta iraupena murriztuz. Gaixotasuna organismoan
garatzen hasia dagoenean baina oraindik zeinu klinikorik ez
duenean ezartzen da. Screening edo baheketarekin, gaixotasuna
garaiz detektatu nahi da, tratamendu egokiak lehenbailehen
aplikatzeko; izan ere, lehenago aplikatzen badira, eraginkorragoak
izango dira.
− Prebentzio tertziarioa: ezintasun kronikoek biztanle-multzo
batengan duten prebalentzia gutxitzeko neurriak hartzen dira,
gaixotasunaren ondoriozko sekuelak ahalik eta gehiena murriztuz.
Gaixotasun kronikoa erabat garatuta dagoenean, tratamendu
eraginkorrak, erizaintzako zainketak eta errehabilitazio-neurriak
aplikatzen dira, ezintasunak arintzeko, jende gutxiago berriz
gaixotzeko eta gaixoek bizi-kalitate hobea izateko.

OAD15CAST_unidad01.indd 12 10/05/16 12:24


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 13

4 >> Osasun-adierazleak
Osasun-adierazleekin, biztanle-multzo baten osasun-maila zenbatekoa
den edo aldaketarik dagoen ikus daiteke.

Osasun-adierazleez gain (adierazleok komentatuko ditugu hemen),


interesgarriak izan daitezke beste batzuk ere, hala nola ekonomikoak
eta gizarte-, hezkuntza- eta kultura-mailarekin lotutakoak.

4.1 > Ezaugarriak


Datuoi esker, jakin dezakegu komunitate batek (hiri, eskualde edo
herrialde batek) beste batek baino osasun-maila hobea edo okerragoa
duen, edo aurreko urteekin alderatuta bilakaera positiboa edo
negatiboa izan duen. Baliagarriak izango dira, halaber, komunitate
horren osasun-arazo nagusiak zein diren jakiteko eta, hala, osasun
publikoko neurriak martxan jartzeko. Aurrerago ere erabili ahalko
ditugu, aztertzeko ea neurriok eraginkorrak izan diren edo, kontrara,
nahi ziren emaitzak lortu ez diren.

Adierazleek eduki beharreko Osasun-adierazleen ezaugarriak


ezaugarri nagusiak eskuineko
Ezaugarria Definizioa
taulan daude zehaztuta.
Adierazleek kalkulatzeko Baliagarritasun Neurtu nahi den horixe neurtzen du benetan.
errazak izan behar dute, a
Emaitza berberak lortzen dira neurketak berriz eginez gero.
adituek erraz erabili eta Fidagarritasuna
interpretatzeko modukoak eta
Sentikortasuna Aldaketak igartzen ditu.
erabiltzaileek ulertzeko
modukoak; gainera, eragin Neurtzen duen horren araberakoa baino ez da; beste alderdi
Zehaztasuna
duten kostu ekonomikoa batzuek ez diote eragiten.
justifikatuko duten emaitzak Garrantzia Gai garrantzitsuei erantzun argiak emateko gai da.
ekarri behar dituzte.

4.2 > Osasun-adierazle motak


Osasun-adierazleak askotarikoak dira, eta hainbat eratara sailkatu izan
dira. Sailkapen erraza erabiliko dugu guk, hiru mota bereizten dituena:

‒ Osasun-egoeraren adierazleak
‒ Osasun-eragileekin lotutako adierazleak
‒ Osasun-sistemen adierazleak

Osasun-egoeraren adierazleak

Gehien erabiltzen diren adierazleak dira, heriotza-tasari dagozkionak


batik bat. Honako hauek dira batzuk:

‒ Heriotza-tasa orokorra: edozein kausa dela-eta biztanleria


jakin batean urtebetean hiltzen diren pertsonen kopurua. 1.000
biztanleko edo 100.000 biztanleko adieraz daiteke.
‒ Gaixotasun jakin baten ondoriozko heriotza-tasa espezifikoa:
antzekoak dira, eta heriotza-kausa nagusietarako zehazten dira
(adibidez, gaixotasun koronarioak, diabetesa, biriketako minbizia…).
Kasu hauetan, 100.000 biztanleko adierazten dira.

OAD15CAST_unidad01.indd 13 10/05/16 12:24


14

− Adinaren araberako heriotza-tasa espezifikoak: edozein


adinetarako kalkula daitezke. Bost urteko adin-tartetan egin ohi
dira. Haurren heriotza-tasa da garrantzitsuenetariko bat (izan ere,
garbi-garbi erakusten ditu osasun-maila ona eta txarra duten
herrialdeen arteko aldeak); urtebetetik beherako haurren
heriotza-tasa neurtzen du, eta bizirik jaiotako 1.000 haurreko
adierazten da.

10

50,0 8
45,0
40,0
35,0 6
30,0
25,0
20,0
4
15,0
10,0
5,0 2
0,0

Espainiako haurren heriotza-tasaren bilakaera, 1960-2000 0

Espainiako haurren heriotza-tasaren bilakaera, 1990-2007

2
Espainiako haurren heriotza-tasen konparazioa.

Talde honetan sartzen da Swaroop indizea ere; hain zuzen, 50


urtetik gorako hildakoen ehunekoa kalkulatzen du, urtebetean
hildako edozein adinetako pertsona guztien kopurua aintzat hartuta.
Herrialde baten garapen-maila zenbat eta hobea izan, indize honen balioa
orduan eta handiagoa izango da. Herrialde garatuetan, kasurako, % 80-
90etik gorakoa izango da, hildako gehienak zaharrak izaten
direlako; bestalde, garatzeko bidean dauden herrialdeetan, balioa
askoz ere apalagoa da (% 50etik beherakoa ere izan daiteke), haur
eta gazte asko hiltzen delako.

Kasu praktikoak 1

Tasen kalkulua Biztanleria osoa 46,1 milioi biztanle


Espainiako 2010eko datu
Bizirik jaiotakoak 484.000
hauekin (biribilduta daude,
kalkuluak errazteko), heriotza- Hildako guztien kop. 382.000
tasa orokorra eta haurren Urtebetetik beherako
heriotza-tasa kalkulatuko 1.550
hildakoen kop.
ditugu.

Ebazpena
1. Heriotza-tasa orokorra: 2. Haurren heriotza-tasa:
382.000 × 1.000 1.550 × 1.000
= 8,286 = 3,202
46.100.000 484.000
Emaitza: heriotza-tasa orokorra 8,3koa da 1.000 Emaitza: haurren heriotza-tasa 3,2koa da bizirik
biztanleko. jaiotako 1.000 haurreko.

OAD15CAST_unidad01.indd 14 10/05/16 12:24


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 15

− Bizi-itxaropena: biztanle-talde bateko norbanako bat egungo


heriotza-tasak mantenduz gero biziko den batez besteko urte-
kopurua da. Edozein adinetan kalkula daiteke, baina jaiotzean izaten
den bizi-itxaropen gisa adierazten da.

Munduko zenbait herrialdetako bizi-itxaropena (urteak) eta heriotza-tasa (bizirik jaiotako mila
haurreko); kopuru biribilduak. 2012ko datuak, OMEren World health statistics 2014 agiritik hartuak.

Bizi-itxaropena
Munduko eskualdea / Haurren heriotza-tasa
Herrialdea Gizonak Emakumeak

Europa 72 80 10

Espainia 79 85 4
Alemania 78 83 3

Frantzia 79 85 3
Erresuma Batua 79 83 4

Errusia 63 75 9

Asia 66 69 39

Txina 74 77 12
India 64 68 44

Indonesia 69 73 26

Japonia 80 87 2

Pakistan 64 66 69

Afrika 56 59 63

Egipto 69 79 18

Maroko 69 73 27

Nigeria 53 55 78

Kongoko ED 50 53 100

Hegoafrika 56 62 33

Amerika 74 79 13

Argentina 73 79 13

Brasil 70 77 13

Kolonbia 76 89 15

Mexiko 73 79 14

AEB 76 81 6

Guztira 68 73 35

OAD15CAST_unidad01.indd 15 10/05/16 12:24


16

Azken urte hauetan garrantzia eman zaie osasun oneko bizi-


itxaropenari (norbanako bat egungo heriotza-tasak eta antzemandako
osasun-tasak mantenduz gero osasun onean biziko den batez besteko
urte-kopurua) eta desgaitasunik gabeko bizi-itxaropenari
(desgaitasunik gabe biziko den batez besteko urte-kopurua); 3. irudia.

EMAKUMEAK GIZONAK
7,2 8,6
13,7 13,2
65 urte 17,8
21,9
17,3
30,6 19,7
29,1
40,4 45
urte 34,6

40,2 44,4
59,4 57,1
69,8 15 63,3
urte
52,7 56,5
73,1
70,6
83,6
1 urte 77,1

53,4 57,2
73,8
71,3
84,3
Jaiotzean 77,8

80 60 60 80
40 20 0 0 20 40
Bizi-itxaropena
Desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena
Osasun subjektibo oneko bizi-itxaropena

Espainiako bizi-itxaropena, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena eta osasun oneko bizi-


Minbizia Espainian itxaropena, 2007

Epsainian, 2006an, minbiziaren Interesgarriak dira, halaber, biztanleria jakin baten gaixotasun ohikoei
guztizko indizea (azaleko buruzko informazioa ematen duten adierazleak. Datuak informazio
minbiziarena izan ezik) gutxi sanitarioko sistemen edo inkesta espezifikoen bidez atera daitezke.
gorabehera 100.000 biztanleko Besteak beste, Espainian adierazle hauek aurki ditzakegu:
416,9 kaskukoa izan zen
• Hiesaren intzidentzia: urtebetean detektaturiko hies-kasu berrien
gizonetan, eta 263,4koa
kopurua; beste gaixotasun askorekin bezala, kopuru absolutuetan
emakumeetan. Tumore-
adieraz daiteke, baina nahiago da 100.000 biztanleko adierazi.
gaixotasunak bigarren heriotza-
kausa dira Espainian; gaixotasun
• Minbiziaren intzidentzia: urtebetean diagnostikaturiko minbizi-
kardiobaskularrak dira lenenegoa. kasu berrien kopurua; 100.000 biztanleko adierazten da (4. irudia).
Gizonetan, minbizia da lehen • Helduen obesitatearen prebalentzia: obesotzat sailkatutako
heriotza-kausa. helduen ehunekoa (gorputz-masaren indizea ≥ 30).
• Diabetesaren prebalentzia: diabetesa duten pertsonen ehunekoa.

93,6 416,9
100 Gizonak
77,2
450
90
80 68,3 Emakumeak 400
350 263,4
70
60
54,4 350
42,5
50 250

40 200
25,4 150
30
13,8 15,9
20 10,3 8,4 100
10 0 4 50
0 0
0 0
Kolona eta Birikak Bularra Prostata Maskuria Zerbixa Urdaila Tumore guztiak
ondestea

4
Minbizi-mota nagusien (azalekoa kenduta) urteko gutxi gorabeherako intzidentzia Espainian, 2006. Osasun Ministerioaren Osasun Sistema
Nazionaleko 2010eko minbizi-estrategiatik hartutako datuak.

OAD15CAST_unidad01.indd 16 10/05/16 12:24


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 17

Osasun-eragileekin lotutako adierazleak


Askotarikoak izan daitezke. Esaterako, honako bi hauek daude OMEk
munduko osasun-egoera zein den jakiteko sailkatzen dituen eta
garatzen ari diren herrialdeetarako baliagarriak direnen artean:
− Ura hornitzeko iturri hobetuetarako sarbide iraunkorra duten
herritarren proportzioa (%).
− Saneamendu hobetuaren zerbitzuetarako sarbidea duten herritarren
proportzioa (%).
Hona hemen Espainian erabiltzen diren adierazle batzuk:
− Trafiko-istripuetako biktimak: mugitzen ari zen ibilgailu bat
tartean izan den istripuetan urtebetean izandako biktimen kopurua
(zaurituak eta hildakoak).
− Tabako-kontsumoaren prebalentzia aitortua: beren burua
erretzailetzat duten 16 urte edo gehiagoko pertsonen kopurua
(tabakoa egunero kontsumitzen dutenena).
− Erretzeko ohitura uzten dutenen tasa: erretzaile eta erretzaile
ohi guztietatik, duela 10 urtetik baino gutxiagotik beren burua
erretzaile ohitzat duten 16 urte edo gehiagokoen ehunekoa.
− Biztanleko alkohol-kontsumoa: pertsona bakoitzak (15 urtetik
gorako helduak, nazioartean erabiltzen den adina) urtebetean
kontsumitzen dituen alkohol puruaren litroak.
− Laneko istripuen intzidentzia: laneko baja eragiten duten lan-
istripuen urteko kopurua, Gizarte Segurantzako 100.000 kideko.
− Laneko gaixotasunen tasa: urtebetean adierazitako laneko
gaixotasunen kasuen kopurua, 100.000 biztanleko.

Osasun-sistemen adierazleak
Adierazleok asistentzia
sanitarioko sistemek eta haien
baliabideek nola funtzionatzen
duten esaten digute. Espainian
erabiltzen direnetako batzuk
aipatuko ditugu.
− Txertaketaren estaldura:
Osasun Sistema Nazionalaren
txertaketa-egutegian txerto baten
dosi gomendatua (edozein
txertorena: poliomelitisa, elgorria,
B hepatitisa, etab.) jaso duten
pertsonen ehunekoa.
− Biztanleriaren araberako
medikuen ratioa: lehen mailako
arretan eta arreta espezializatuan
zerbitzu ematen duten medikuen
kopurua, 1.000 biztanleko.
Biztanleriaren araberako erizainen
ratioaren antzekoa da (da (5. eta 6.
irudiak).

OAD15CAST_unidad01.indd 17 10/05/16 12:24


18

ERIZAINAK
Ospitale publikoak Ospitale pribatuak Erizainen / Erizaintzako laguntzaileen ratioa
110 110 110 2,00
109,68
100 106,53 100 100 1,80
103,17
99,83
90 95,92 90 90 1,60
92,54
80 80 80 1,40
79,75 81,40
70 77,16 70 70 1,20 1,34 1,34 1,35
75,02 1,32 1,33 1,33
70,06 72,20
60 60 1,00
60
43,15 44,12
50 50 39,93 40,05 41,20 41,54 0,80
50 0,60 0,80 0,83 0,83 0,83 0,85
0,79
40 40 40
37,33
0,40
30 30 34,12 34,45 35,92 30
32,77
31,39 0,20
20 20 20
2005 0,00
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2000 2001 2002 2003 2004
2000 2001 2002 2003 2004 2005
Unibertsitateko tituludunak, 100 oheko
Publikoak
Erizaintzako laguntzaileak, 100 oheko
Pribatuak

6
Espainiako ospitaleetako erizainak (2000tik 2005era). Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Agentzia, Informazio Sanitarioko Institutua, Madril
2008.

− Funtzionamenduan dauden ospitale-oheen ratioa,


biztanleriaren arabera: urtebetean funtzionamenduan dauden
ospitale-ohe guztien kopurua, 100.000 biztanleko.
− Proba diagnostikoetarako zain dauden pazienteak: proba
diagnostiko jakin bat egiteko itxarote-zerrendan dauden
pazienteen kopurua (mila biztanleko adierazten da). Antzeko beste
adierazle bat premiazkoak ez diren ebakuntza kirurgikoetarako
zain dauden pazienteena da.
− Biztanle bakoitzeko gastu sanitarioa: biztanle bakoitzak
urtebetean eragiten duen gastu sanitarioa (publikoa eta pribatua).

7
ELGAko zenbait herrialdetako gastu sanitarioa BPGaren ehunekoan eta per capita dolarretan, 2010ean (ELGAren osasunari buruzko datu-basea, 2012).

Ariketak
4·· Esan besteak beste zein hiru gauzatarako erabil daitezkeen osasun-adierazleak.
5·· Definitu heriotza-tasa orokorra eta bizi-itxaropena.
6·· Aipatu esku hartzen den unearen araberako hiru prebentzio-motak, eta eman osasun publikoko jardueraren
adibide bat prebentzio-mota bakoitzerako.

OAD15CAST_unidad01.indd 18 10/05/16 12:24


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 19

Amaierako ariketak
1·· Definitu M. Lalonderen araberako osasun-eragileen talde bakoitza eta jar itzazu talde horietako
bakoitzeko faktoreen bi adibide zehatz.

2·· Azaldu, labur, osasun publikoko jarduerek izan ditzaketen helburuak. Zein izango litzateke jarduera
hauetako bakoitzaren helburua?

a) Haur jaioberriak B hepatitisaren aurka txertatzea.


b) Esnekiak, frutak eta barazkiak egunero kontsumitzearen aldeko publizitate-kanpaina egitea.
c) Trafiko-istripuen ondorioz orno-muinean lesioak dituzten pazienteak errehabilitatzea.
d) Landa-gune txiki batean ura edateko on bihurtzea.

3·· Osatu osasun-adierazle moten eskema bat eta jarri mota bakoitzeko adierazleen hiru adibide.
4·· Jarraian Espainiako 2011ko kopuru batzuk dituzu, zertxobait biribilduak. Kopuruotan oinarrituta,
kalkulatu heriotza-tasa orokorra alde batetik, eta minbiziak, gaixotasun zerebrobaskularrek eta diabetesak
eragindako heriotza-tasa espezifikoak bestetik.

Biztanleria orokorra 46.125.00


Kausa guztiak 388.000
Minbizia 105.000
Heriotza-
kopurua Gaixotasun zerebrobaskularrak 29.000

Diabetesa 10.000

5·· Aztertu mundu osoko 2012ko haurren heriotza-indizearekin lotutako datuak, eta ikusi datuok nola aldatu
diren Espainian 1960tik 2007ra.

a) Munduko zein eskualdek ditu daturik onenak eta zeinek txarrenak?


b) Zerrenda horretan zein herrialdek dute lekurik onena eta txarrena?
c) Espainian nola aldatu da egoera 1960tik?
d) Ba al dago loturarik haurren heriotza-tasaren eta maila sozioekonomikoaren artean?

6·· Konparatu zenbait herrialdetako 2012ko bizi-itxaropen orokorraren datuak, alde batetik, eta gizonen bizi-itxaropena
eta emakumeena, bestetik.
a) Emaitzak antzekoak al dira munduko eskualde ezberdinetan? Eta munduko eskualde bakoitzeko herrialdeetan?
b) Munduko zein herrialdek dituzte daturik onenak eta zeinek txarrenak? Zure ustez, zer dela-eta dago
horrenbesteko aldea herrialde batetik bestera?
c) Datuak berdinak al dira gizonetan eta emakumeetan? Zergatik izango da horrela, zure iritziz?

7 Begira iezaiozu 3. irudiari (bizi-itxaropena, desgaitasunik gabeko itxaropena eta osasun subjektibo oneko
bizi-itxaropena Espainian, bereziki jaiotzean eta 65 urterekin), eta erantzun honako galdera hauei:

a) Bizi-itxaropenaren datuak gizonetan ala emakumeetan dira hobeak?


b) Berdin gertatzen al da desgaitasunik gabeko bizi-itxaropenarekin eta osasun subjektibo oneko bizi-itxaropenarekin?

OAD15CAST unidad01.indd 19 10/05/16 12:24


20

Amaierako kasuak

Osasun-adierazleak eta prebentzio-neurriak.


Bi herrialdetako bi eskualderi buruzko 2012ko datu hauek ditugu (kalkuluak errazteko, kopuruak biribildu
ditugu); eskualde bat Europako Batasuneko herrialde batekoa da, eta bestea, berriz, Afrikako herrialde
batekoa. Badakigu datu hauek eskualde horietako azken urteetako osasun-egoera adierazten dutela.

Datuak A eskualdea B eskualdea


Biztanle-kopurua 2.000.000 10.000.000
Emakumeen ehunekoa 50 50
Emakumeen bizi-itxaropena 82 65
Gizonen bizi-itxaropena 76 60
Bizirik jaiotakoen kopurua 25.000 200.000
Urteko heriotza-kopurua 18.000 120.000
Urtebetetik beherako haurren heriotzak 125 12.000
50 urtekoen edo gehiagokoen heriotzak 16.500 65.000
Hiesaren kasu berriak 300 26.000
Biriketako minbiziaren kasu berriak 600 6.200
Bularreko minbiziaren kasu berriak 350 300
Profesional sanitarioak (medikuak/erizainak) 6.500/14.000 2.500/15.000

Ospitaleko oheak 7.000 12.000

Unitatean ikasitako atalak kontuan hartuta, erantzun honako galdera hauei (zalantzaren bat baduzu, eskatu
laguntza irakasleari).

1. Kalkulatu osasun-adierazle hauek:

a) Osasun-egoerarena:
• Heriotza-tasa orokorra, haurren heriotza-tasa, Swaroop indizea.
• Bizi-itxaropena (gizonena, emakumeena eta orokorra, bi sexuena).
• Hiesaren intzidentzia, biriketako minbiziaren intzidentzia eta bularreko minbiziaren intzidentzia.
b) Osasun-sistemena:
• Medikuen eta erizainen ratioa.
• Ospitaleko oheen ratioa.

2. Zein da Europako eskualdea eta zein Afrikakoa? Arrazoitu zure erantzuna.

3. Eskura dituzun datuekin eta kalkulatutako adierazleekin, azaldu labur bi eskualdeen arteko alde nagusiak.

4. Zein osasun-eragilek (Lalonde eredua) dute eragin handiena hiesaren intzidentzian? Adierazi lehen mailako
prebentzio-neurrien bi adibide, osasun-arazo hau murrizteko erabil litezkeenak.

5. Biriketako minbiziaren kasuan, zein osasun-eragilek izango luke garrantzi handiena? Eman itzazu patologia
honi aplika dakizkiokeen lehen mailako prebentzio-neurrien bi adibide.

OAD15CAST unidad01.indd 20 10/05/16 12:24


1. unitatea - Osasun publikoa. Osasun-adierazleak 21

Autoebaluazioa
1. Asistentzia sanitarioko sistemaren mende dauden 7. Gaixotasunen kausetan eragiten duten eta kasu
osasun-eragileak: berriak agertzeko arriskua murrizten duten neurriak
honela sailkatzen dira:
a) Garrantzitsuenak dira herrialde garatuetan.
b) Gastu handiena eragiten dute Espainian. a) Prebentzio primarioa.
c) Osasun publikoko jardueren bitartez aldatzen b) Prebentzio sekundarioa.
zailenak dira. c) Prebentzio tertziarioa.
d) Baldintzatzaile sozialek gutxi eragiten diete. d) Aurreko bat ere ez.
2. OMEren arabera, hauek dira herrialde garatuetako 8. Paziente-talde batzuei zenbait proba berezi egiten
osasun-eragile garrantzitsuenak: zaizkie osasun-arazo jakin batzuk garaiz diagnostikatze
a) Biologikoak. aldera. Proba horiek egiteari honela esaten zaio:
b) Ingurumenekoak. a) Prebentzio primarioa.
c) Bizimoduarekin lotutakoak. b) Baheketa edo screening.
d) Arreta sanitarioko sistemakoak. c) Prebalentzia.
3. Giza biologiarekin lotutako osasun-eragileak: d) Intzidentzia.

a) Garrantzitsuenak dira herrialde garatuetan. 9. Osasun-maila onari eta txarrari dagozkion


b) Gastu handiena eragiten dute Espainian. herrialdeen arteko aldeak ondoen islatzen dituzten
c) Osasun publikoko jardueren bitartez aldatzen osasun-adierazleetako bat hau da:
zailenak dira. a) Heriotza-tasa espezifikoa.
d) Bizi-ohiturek edo bizimoduek asko eragiten diete.
b) Haurren heriotza-tasa.
4. Aukeratu osasun publikoari buruzko erantzun c) Hiesaren intzidentzia.
egokia: d) Obesitatearen prebalentzia.
a) Herrialde bakoitzeko gobernuak zuzentzen eta 10. Zertarako dira erabilgarriak osasun-adierazleak?
antolatzen du.
a) Biztanleria baten osasun-maila baloratzeko.
b) Gehiago da kolektiboei begirakoa norbanakoei
b) Biztanleria baten osasun-mailaren aldaketak
begirakoa baino.
islatzeko.
c) Gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko
c) Bi biztanle-multzoren osasun-maila konparatzeko.
jarduerak barne hartzen ditu.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
d) Aurreko guztiak zuzenak dira.
5. Haurrak txertatzeko egutegiko txertaketak
osasun publikoko jarduerak dira, eta honela
sailkatzen dira:
a) Osasuna babesteko jarduerak.
b) Osasuna sustatzeko jarduerak.
c) Gaixotasunak prebenitzeko jarduerak.
d) Gaixotasunetatik suspertzeko jarduerak.
6. Gaixotasun baten ondoriozko desgaitasunak
arintzeko errehabilitazio-neurriak eta erizaintzako
zainketak honela sailkatzen dira:
a) Prebentzio primarioa.
b) Prebentzio sekundarioa.
c) Prebentzio tertziarioa.
d) Aurreko bat ere ez.

OAD15CAST unidad01.indd 21 10/05/16 12:24

You might also like